Arautegia

Inprimatu

Agindua, 2021eko ekainaren 28koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailaren 2021. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen agindua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
  • Aldizkari ofiziala: ---
  • Aldizkari-zk.: ---
  • Hurrenkera-zk.: ---
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: ---
  • Argitaratze-data: ---

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

AGINDUA, 2021EKO EKAINAREN 28KOA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, ZEINAREN BIDEZ  LDATZEN BAITA BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2021. URTERAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTZEN DUEN AGINDUA.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak xedatzen duenez, «administrazio publikoetako organoek edo dirulaguntzen ezarpena proposatzen duten beste edozein erakundeek dirulaguntzen plan estrategiko batean zehaztu beharko dituzte, aldez aurretik, hura aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, bai eta horiek lortzeko epea, aurreikusten diren kostuak eta haiek finantzatzeko iturriak ere; betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak beteko direla bermatuta». Estatuko oinarrizko legedia da manu hori.

Aurrekoa betetze aldera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Sailaren 2021. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zuen, 2020ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez.

Trantsizio Energetikorako eta Kontsumitzaileen Babeserako Presako Neurrien urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren bidez, laguntzen programa berria ezarri zen berokuntzarako, ur bero sanitariorako eta sukalderako energiari dagokionez kontsumitzaile ahulen pobrezia energetikoa arintzeko: “Gizarte Bonu Termikoa” izenekoa. Horretarako, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak Eusko Jaurlaritzari transferitu zion 2020ko ekitaldiari zegokion ordainketari aurre egiteko zenbatekoa.

Nolanahi ere, aipatu 15/2018 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, autonomia-erkidegoek kudeatu eta ordaindu behar dute laguntza hori. Horregatik, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko ekainaren 9ko Aginduaren bidez arautu zen 2020. urteko gizarte bonu termikoaren kudeaketa, ebazpena eta ordainketa.

Azken batean, Gizarte Bonu Termikoa izeneko programak zuzenean ematen ditu kontsumitzaile ahulen eta, zehatzago, elektrizitatearen bonu sozialaren onuradunen pobrezia energetikoa arintzeko laguntzak.

Ekimen hori ez dago sail honen 2021. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan; hori dela-eta, plan hori aldatu behar da, indarrean dagoen legeria betetzeko.

Azaldutakoaren ondorioz, irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak emandako eskumenen arabera (18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), eta urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuarekin lotuta (12/2021 Dekretua, urtarrilaren 19koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura
organikoa eta funtzionala ezartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT

Lehena.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2021. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzea. Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzaren dirulaguntza-lerro bat sartuko da, berokuntzarako, ur bero sanitariorako eta sukalderako energiari dagokionez kontsumitzaile ahulen pobrezia energetikoa arintzeko 2020rako laguntza moduan, “Gizarte Bonu Termikoa” izenekoa. Laguntza agindu honen 2., 3. eta 4. eranskinean azaltzen da.

Bigarrena.- Agindua Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean argitara dadin agintzea. Unean-unean antolamendu juridikoan
informazioaren eta gardentasunaren arloan aurreikusten diren xedapenak aplikatuko zaizkio.

 

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

 

ERANSKINA

AGINDUA, 2021EKO EKAINAREN 28KOA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, ZEINAREN BIDEZ  LDATZEN BAITA BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2021. URTERAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTZEN DUEN AGINDUA.  (Ikus pdfa (PDF, 65 KB))

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik