Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko otsailaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kide kargutik kentzen baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1445
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/02/13
- Argitaratze-data: 2020/03/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta BIGEren proposamenez, honako hau
Lehenengoa. Ana Isabel Puente Martínez andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea; orain arte, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria izan da.
Bigarrena. Susana Aribayos Gutiérrez andrea kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide Ana Isabel Puente Martínez andrearen ordezko kargutik, zeina Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria izan baita.
Hirugarrena. Susana Aribayos Gutiérrez andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria izan dadin, Ana Isabel Puente Martínez andrearen agintaldia amaitzeko falta den denbora-tarterako.
Laugarrena. María Victoria Piñero Felices andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide Susana Aribayos Gutiérrez andrearen ordezko, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkarien taldetik.
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko zenbait kide izendatzen eta kide-kargutik kentzen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2009ko otsailaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide bat bere kargutik kendu eta, ondorioz, beste bat izendatzen duena.