Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko otsailaren 12koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez 2020ko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko (Itsaspen programa), otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluen babesean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 1165
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/12
  • Argitaratze-data: 2020/02/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Instituzional; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei (Itsaspen Programa) buruzko otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuak (2012ko martxoaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 47. zk.) helburu dauka laguntzak emateko araubidea sortzea eta arautzea, eremuotako oinarrizko zerbitzuak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta kostaldeko herriak biziberritzen, berritzen eta garatzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzen laguntzeko.

Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 7. artikuluan xedatu bezala, urtero egingo da laguntzetarako deialdia eta, halaber, bigarren zenbakian bildutako zenbait eduki finkatuko dira, hala nola: zein den eskabideak aurkezteko epea; gehienez zenbat diru bideratuko den laguntzak banatzeko (kapituluetan banatuta); zein diren diruz lagunduko diren laguntza-lerroak; irizpide objektiboen artean zein aplikatuko diren laguntzen zenbatekoa zehazteko; nolako dokumentazioa aurkeztu behar den; zein den inbertsioak eta gastuak egiteko eta justifikatzeko epea,eta soberakin ekonomikorik badago, nola banatuko diren kapitulu bakoitzean.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Deialdi hau ebazterakoan, aintzat hartuko dira administrazio publikoen dirulaguntza jarduera arautzen duten publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioak, betiere honako arau hauetan xedatutakoari jarraituz: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua; Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak; Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, eta laguntza eta dirulaguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenak. Gainera, diru-baliabide erabilgarriak otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuan eta agindu honetan ezarritako irizpideen arabera aplikatuko dira.

Hori dela bide, honako hau

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen xedea da deialdia egitea Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko 2020ko laguntzak emateko (Itsaspen Programa), otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan aurreikusita baitaude.

Bigarrena. Eskabideak eta dokumentazioa.

  1. Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuan erregulatutako Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko 2020ko laguntzak (Itsaspen Programa) eskatzeko eredua onartu da, eta webgune honetan dago eskuragarri:

    Gaztelaniaz: http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/itsaspen_2020

    Euskaraz: http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/itsaspen_2020

    Agindu honen eranskinean daude jasota eskabide-ereduaren edukia eta eskatzaileek bete behar dituzten eremuak.

  2. Laguntza-eskabideak Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari bidali behar zaizkio.

  3. Eskatzaileek bitarteko elektronikoz aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako agiriak honako helbide elektroniko hauetan egongo dira eskuragarri:

    Gaztelaniaz: http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/itsaspen_2020

    Euskaraz: http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/itsaspen_2020

  4. Eskabidea egin osteko izapideak helbide elektroniko hauen bidez egingo dira: http://www.euskadi.eus/misgestiones (gaztelaniaz) / https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/ (euskaraz).

  5. Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Gainera, laguntza-eskaeratik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza baliatuko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

  6. Laguntzak eskatzen dituztenek, eskabidearekin batera, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 6. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Bestalde:

    Zuzendaritza kudeatzailearen zerbitzu teknikoek automatikoki egiaztatuko dute onuradunak egunean dituela zerga-betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak, bai eta haren NAN/IFK ere. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz uka dezake, baina, kasu horretan, adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu. Gainera, eskabidea aurkezteak esan nahi du eskatzaileak baimena ematen diola Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari zuzenean eskura dezan beste edozein administrazio publikok egindako dokumentazio guztia, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 2. paragrafoan.

    Eskatzaileek administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkeztu badute eskatutako dokumentazioa, eta aldaketarik ez dela egin berariaz adierazten bada, ez dute aurkeztu beharko dokumentazio hori, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. zenbakiarekin bat etorriz. Adierazi beharko da, hala ere, noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu diren agiri horiek. Eskaera aurkeztuz gero, baimena emango da organo kudeatzaileak dokumentazio hori eskuratzeko. Horrek ez du esan nahi baimena berariaz ukatu ezin denik. Hori egitekotan, adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

  7. 2020ko ekitaldian, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuak ezarritako laguntza-deialdian sartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Hirugarrena. Betekizunak.

    Deialdi honetako dirulaguntzak jasotzeko interesa dutenek egiaztatu beharko dute otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 5. artikuluko baldintzak betetzen dituztela, eta dirulaguntzak debekatzeko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotako inguruabarretako bakar batean ez daudela.

    Laugarrena. Gehieneko diru-zuzkidura.

  1. Agindu honen bidez 2020ko ekitaldirako iragarri diren laguntzei erantzuteko gehieneko diru-zuzkidura globala 500.000 eurokoa da. Horietatik, 382.500 euro II. kapituluari dagozkio (153.000 euro 2020. urteko ordainketa-kredituari eta 229.500 euro 2021. urteko konpromiso-kredituari). Azkenik, III. kapituluari 117.500 euro dagozkio: 47.000 euro 2020. urteko ordainketa-kredituarenak dira, eta, 70.500 euro, 2021. urteko konpromiso-kredituarenak.

  2. Bi kapitulu horietako batean soberakinik badago, besteari esleituko zaizkio.

    Bosgarrena. Diruz laguntzeko moduko laguntza-lerroak.

  1. Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren babespean 2020 ekitaldian diruz lagunduko diren jarduerak eta kostuak II. eta III. kapituluetan aurreikusitako aurreikuspenak izango dira, hurrenez hurren, itsasertzeko ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzera eta itsasertzeko ondarea kontserbatzera eta hobetzera bideratutako laguntza-ildoei buruzkoak.

    Kostuen moderazioa Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea betez ziurtatuko da. Kontratu txikien kasuan, otsailaren 28ko 1/2019 jarraibidearen arabera, kontratazio-organoak gutxienez hiru eskaintza eskatuko ditu, eta horiek espedientean sartuko dira, kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintzaren aukeraketaren justifikazioarekin batera. Ezinezkoa bada, horren justifikazio arrazoitua erantsi behar da.

    Sektore publikoko kontratazio-organoak ez diren onuradunen kasuan, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 40.000 euro edo gehiagokoa bada obra gisa, edo 15.000 euro edo gehiagokoa gainerakoetan, onuradunak hornitzaile desberdinen hiru eskaintza izan beharko ditu gutxienez, obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik eskatuak, salbu eta ezaugarri bereziak direla-eta halakorik ez badago, horiek egin, mailegatu edo hornitzen dituzten erakundeen kopuru nahikoan, edo gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada. Kasu horietan, kostuen moderazioa dagokion justifikazio-memoriaren bidez egiaztatu beharko da.

  2. Laguntza hauek bateraezinak izango dira Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak 2020ko ekitaldian bere jardun-eremuan egindako beste edozein deialditan eskuratutakoekin. Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek ofizioz egiaztatuko dute bateraezintasun hori.

    Seigarrena. Laguntzen balorazio- eta kuantifikatze-irizpide objektiboak.

  1. Proiektuak baloratzeko, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitako irizpide objektibo guztiak hartuko dira kontuan.

  2. Onuradun bakoitzeko, proiektu bakar bat lagunduko da diruz; hala ere, hori ez da eragozpena izango eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkezteko. Proiektu horietatik, betiere, balorazio-irizpideen arabera puntu gehien lortzen duena lagunduko da diruz. Puntuazio hori bera bada, eskatzaileak adierazitakoa hautatuko da, organo kudeatzaileak eskatu ondoren.

    Zazpigarrena. Betebeharrak.

    Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuko 12. artikuluan jasotako onuradunen obligazioez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14.1 artikulukoak ere bete beharko dira, eta Lege horretako 46. artikuluan lankidetza-beharrari buruz adierazitakoa.

    Zortzigarrena. Inbertsioak eta gastuak gauzatzeko epea.

    II. eta III. kapituluetako ekintzei dagozkien inbertsioak eta gastuak urtekoak edo urte anitzekoak izango dira. Urteko proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 2020ko abenduaren 31n amaituko da, eta urte anitzekoak gauzatzekoa, berriz, 2021eko abenduaren 31n, hargatik eragotzi gabe otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 13. eta 16.3 artikuluetan xedatutakoa betetzea. Diruz lagundu beharreko proiektuak 2020ko ekitaldian hasi beharko dira.

  1. Proiektu bakoitzaren inbertsio eta gastuak gauzatzeko epea zehazteko, aintzat hartuko da Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren Ebazpenean ezarritakoa, hala ezarrita baitago otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 11. artikuluan.

    Bederatzigarrena. Inbertsioak justifikatzeko epea.

    Urteko eta urte anitzeko proiektuetan, gehienez bi hilabeteko epean justifikatu beharko da inbertsioak eta aurreikusitako gastuak gauzatu direla, laguntza emateko ebazpenean ezarritako inbertsio- edo gastu-proiektua amaitzen denetik edo azken luzapenetik hasita, hala ezarrita baitago otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 14.3 artikuluan.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Aplikatu beharreko araudia.

    Agindu honetan aurreikusitako laguntzei dagokienez, honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko da: otsailaren 21eko 22/2012 Dekretua, itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena (Itsaspen Programa); Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak; Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua; eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Ondorioak.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 12a.

    Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Laguntzaren eskaera-inprimakia webgune hauetan dago eskuragarri:

Gaztelaniaz: http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/itsaspen_2020

Euskaraz: http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/itsaspen_2020

Eduki hau du:

Eremu generikoak:

Identifikazio-agiriaren mota.

Zenbakia.

Izena (pertsona fisikoentzat bakarrik).

Lehen abizena (pertsona fisikoentzat bakarrik).

Bigarren abizena (pertsona fisikoentzat bakarrik).

Sexua (pertsona fisikoentzat bakarrik).

Entitatearen izena (pertsona juridikoentzat bakarrik).

Telefono finkoa.

Telefono mugikorra.

Helbide elektronikoa.

Lurralde historikoa.

Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala.

Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.

Abisuak jasotzeko telefono mugikorreko zenbakia.

Jakinarazpen, komunikazio eta abisuetarako hizkuntza.

Legezko ordezkariaren datuak.

Proiektuaren datuak:

Izenburua.

Inbertsioa edo gastuak (BEZik gabe), urteka banakatuta.

Eremu osagarriak: erantzukizunpeko adierazpenak:

Laguntza-eskabidean adierazitakoa egia dela, eta eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak direla; faltsutasunik edo datu okerrik azalduz gero, erantzukizun osoa bere gain hartuko duela; eta ez duela adieraziko faltsutasun edo datu oker horiek eragin dituzten gertaerak ez zituela ezagutzen.

Bai/Ez, markatu dagokiona: honako eskabide honetaz gainera, behean ageri diren erakunde publikoei edo pribatuei laguntza eskatu diela, eta/edo haien laguntza jaso duela proiektu honetarako; eta konpromisoa hartzen duela aurrerantzean ere proiektu honetarako aurkezten dituen laguntza-eskabide guztien berri emateko.

Bai/Ez, markatu dagokiona: 2018, 2019 eta 2020 zerga-ekitaldietan, minimis araubideei atxikitako laguntzak jaso dituela, eta horien zenbatekoa ............... eurokoa dela (adierazi zenbatekoa).

Inbertsioak ingurumen- eta higiene-arloko arauak betetzen dituela, baita dena delako inbertsioei aplika dakizkiekeen Europar Batasuneko arauak ere, eta ez diola ingurumenari ondorio negatibo esanguratsurik eragingo.

Konpromisoa hartzen duela, halaber, inbertsioa eta/edo gastua egin dela eta proiektua gauzatu dela egiaztatzeko beharrezko dokumentazio guztia Eusko Jaurlaritzaren edo zehaztutako Kontrol Organoen esku jartzeko.

Ez dagoela zigor- eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat.

Pertsona fisikoa edo juridiko pribatua izanez gero, krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Batasunaren 2004ko urriaren 1eko C244/2004 zuzentarauek edo horiek ordezkatzen dituen arauak ezartzen duen definizioarekin bat, bera titularra den enpresa ez dagoela krisialdian, eta, era berean, bideragarritasun ekonomikoa eta bere produktuentzat merkaturako irteera arruntak dituela.

Eskabidearen eranskinak:

Baimenak:

Baimena ematen dio deialdiaren organo kudeatzaileari honako hauek egiazta edo froga ditzan administrazio eskudunean:

Bai/Ez, zerga-betebeharrak beteta izatea.

Bai/Ez, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatea.

Bai/Ez, pertsona fisiko eskatzailearen nortasun-datuak.

Bai/Ez, pertsona juridiko eskatzailearen legezko ordezkariaren nortasun-datuak.

Proiektuaren datuak:

Enpresa.

Inbertsioaren kokalekua.

Proiektuaren deskribapena.

Inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa, kontzeptuen arabera banakatuta.

Proiektu-motaren araberako adierazleak.

Aurkeztu beharreko agirien zerrenda.

Eskabidea betetzeko argibideak.