Arautegia

Inprimatu

Agindua, 2020ko abenduaren 23koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2021. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
  • Aldizkari ofiziala: ---
  • Aldizkari-zk.: ---
  • Hurrenkera-zk.: ---
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: ---
  • Argitaratze-data: ---

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

AGINDUA, 2020KO ABENDUAREN 23KOA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2021. URTERAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTZEN DUENA

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legea, DLO) 8. artikuluan dioenez, oinarrizko lege izaerarekin, administrazio publikoetako organoek dirulaguntzen plan estrategiko bat egin behar dute, eta, bertan, plana aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak zehaztuko dira, bai eta horiek lortzeko beharrezko den epea, aurreikusten diren kontuak eta finantziazio-iturriak ere, betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betez.

DLOn aurreikusitakoa betetze aldera, 2021. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu behar da.

Plan hau sailaren politika planifikatzeko tresna da, eta bere helburua da erabilera publikoa edo gizarte-interesa duen jarduera bat sustatu edo xede publiko bat lortzeko bultzada ematea, dirulaguntzen bidez.

Plan hau egiteko, lortu nahi diren interes publikoak aztertu dira, eta planaren indarraldian horretarako aurreikusi diren baliabideekin egiaztatu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021ko Aurrekontu Orokorren Legearen Proiektua abiapuntutzat hartuta. Kontuan hartu behar da Aurrekontu Legearen onarpenaren ondorioz Planean aldaketak sor daitezkeela.

Bestalde, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak onartutako Jarraibideak jarraitu dira, Dirulaguntzen Plan Estrategikoak egitearekin lotuta (01/15 zirkularra).

Nolanahi ere, plan honek izaera programatikoa dauka, hau da, bere edukiak ez du eskubiderik eta betebeharrik sortzen, eta laguntza-lerroak martxan jartzean egongo da indarrean, ekitaldi bakoitzean eskuragarri dagoen aurrekontuaren arabera, besteak beste.

Planean Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko organoen dirulaguntzak sartzen dira, 2021. urterako diruz lagun daitezkeen jarduerak aurreikusita.

Zuzendaritzen izenak 2021 urterako Aurrekontu Legearen Proiektuan jasotzen direnak dira, baina, baliteke zehatz-mehatz ez etortzea bat zuzendaritzek behin betiko hartzen dituzten izendapenekin gaur egun izapidetze-fasean dagoen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikarako Sailaren egitura Organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretuak onartu ondoren.

Hauek dira dirulaguntzak ematen dituzten zuzendaritzak:

  • Gazteria Zuzendaritza
  • Justizia Administrazioko Zuzendaritza
  • Justizia Zuzendaritza
  • Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
  • Familien eta Haurren Zuzendaritza
  • Migrazio eta Asilo Zuzendaritza
  • Giza eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza

Goian adierazitakoa kontuan hartuta, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak emandako eskumenen arabera

EBAZTEN DUT:

Lehena.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2021. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea, eranskinean agertzen dena.

Bigarrena.- Plana Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean argitaratu beharko da, eta unean-unean antolamendu juridikoan informazioaren eta gardentasunaren arloan aurreikusten diren xedapenak aplikatuko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 23a

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ

 

ERANSKINA

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2021. URTERAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA (elektronikoki sinatua) (ikus.pdf (PDF, 3 MB))

 

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik