Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 18koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan 2018an inskribatu diren museo eta bildumak jendaurrean jakinarazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 16
  • Hurrenkera-zk.: 361
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/01/18
  • Argitaratze-data: 2019/01/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.20 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du artxibo, liburutegi eta museoen alorrean, horien titularra Estatua ez denean.

Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legeak, bere 8. artikuluan, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa sortu zuen, eta, era berean, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arau bidez ezarriko direla zioen.

Uztailaren 5ean, ekainaren 21eko 132/2011 Dekretua argitaratu zen, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duena.

Lege-xedapen horien argitan, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuarekin bat etorriz, 132/2011 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, eta inskripzio-espedientea eta aitorpen-espedientea Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen aldeko irizpenarekin bideratu denez,

Ondorioz, hau

Lehenengoa. Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan 2018an inskribatu diren museo eta bildumen zerrenda argitaratzea, eranskinean adierazten denaren arabera.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 18a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.