Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko urriaren 23koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez onesten baitira familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko 164/2019 Dekretuaren II., III. eta V. kapituluetan aurreikusitako dirulaguntzak eskatzeko eskabide normalizatuak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 5032
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/23
  • Argitaratze-data: 2019/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Familia eta lana bateragarria egiteko laguntzei buruzko 164/2019 Dekretuaren 10., 20., 34. eta 52. artikuluek ezartzen dute dirulaguntzak jasotzeko eskaerak eskabide normalizatuen bidez egin behar direla, zeinak familia politikaren arloko eskumena duen saileko sailburuaren agindu bidez onetsiko baitira; horretaz gain, ezartzen da Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (Zuzenean) izango direla eskuragarri eskabide normalizatu horiek, eta egoitza elektronikoan ere egongo dela aukera eskabideak deskargatzeko (https://www.euskadi.eus/egoitza).

Era berean, 21.3, 35.3. eta 53.3 artikuluek ezartzen dute eskabide sinplifikatua erabilita egin beharko direla aurretik izan den baimen-aldiaren jarraipena diren aldietarako eskaerak, eta hasierako eskabidean aurkeztutako agiriak baino gutxiago aurkeztu beharko direla.

  1. artikuluak, berriz, ezartzen du Familia eta lana bateragarria egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren II., III. eta V. kapituluetan aurreikusitako eskabideak aurrez aurre aurkez daitezkeela Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (Zuzenean), edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean, eskabide normalizatu bidez eta haren atal guztiak behar bezala beteta, edo, bestela, elektronikoki.

    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluak xedatzen du administrazio prozedura hasteko eskaerei buruzkoa da artikulua prozedura jakin batean Administrazioak espresuki ezartzen baditu eredu espezifiko batzuk eskaerak aurkezteko, interesdunek nahitaez erabili beharko dituztela eredu horiek, eta gehitzen du eskatzaileek nahi adina datu erants ditzaketela eskaera-ereduan jasotakoak zehazteko eta osatzeko, eta organo hartzaileak onartu eta kontuan izan behar dituela.

    Hori guztia dela eta, honako hau

Agindu honen xedea da Familia eta lana bateragarria egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 20., 21.3., 34., 35.5., 52. eta 53.3 artikuluetan xedatzen diren dirulaguntzak eskatzeko eskabide normalizatuak onestea.

Agindu honetan jasotzen diren eskabide normalizatuak Familia eta lana bateragarria egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua indarrean sartzen denetik aurrera aurkezten diren laguntza-eskaerei aplikatuko zaizkie.

  1. Jarraian adierazten diren laguntzak eskatzeko balio duten eskabide normalizatuak onesten dira, eta agindu honi eransten zaizkio:

    1. Lan-eszedentzian dauden langileentzako dirulaguntzak, jaiotzagatik edo urte betetik beherako haurra zaintzeagatik gurasoek izandako baimenagatik dagokien kotizaziopeko prestazioen aldiak parekatzeko ematen direnak, E letra duen eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira.

    2. Hiru urtez azpiko adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten langileentzako eta hamabi urtez azpiko adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako dirulaguntzak N HASIERA izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira.

    3. Hiru urtez azpiko adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten langileentzako eta hamabi urtez azpiko adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta N JARRAIPENA izeneko eskabide normalizatua dagokie.

    4. Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako dirulaguntzak D HASIERA izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira.

    5. Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko xedez eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta D JARRAIPENA izeneko eskabide normalizatua dagokie.

    6. Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko eskatzen diren dirulaguntzak Z HASIERA izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira.

    7. Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko eskatzen diren dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta Z JARRAIPENA izeneko eskabide normalizatua dagokie.

  2. Eskabide normalizatuak eta nola bete jakiteko jarraibideak eskura daude «https://euskadi.eus» egoitza elektronikoan. Zehazki:

    1. Lan-eszedentzian dauden langileentzako dirulaguntzak, jaiotzagatik edo urte betetik beherako haurra zaintzeagatik gurasoek izandako baimenagatik dagokien kotizaziopeko prestazioen aldiak parekatzeko ematen direnak, E letra duen eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira, eta hemen aurkituko duzu: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1091401

    2. Hiru urtez azpiko adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten langileentzako eta hamabi urtez azpiko adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako dirulaguntzak N HASIERA izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira, eta hemen aurkituko duzu: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0078902

    3. Hiru urtez azpiko adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten langileentzako eta hamabi urtez azpiko adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta N JARRAIPENA izeneko eskabide normalizatua dagokie. Hemen aurkituko duzu: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0078902

    4. Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako dirulaguntzak D HASIERA izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira, eta hemen aurkituko duzu: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0079001

    5. Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta D JARRAIPENA izeneko eskabide normalizatua dagokie. Hemen aurkituko duzu: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0079001

    6. Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko eskatzen diren dirulaguntzak Z HASIERA izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira, eta hemen aurkituko duzu: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0079104

    7. Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko eskatzen diren dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta Z JARRAIPENA izeneko eskabide normalizatua dagokie. Hemen aurkituko duzu: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0079104

Dirulaguntzen eskabideak aurrez aurre aurkez daitezke Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (Zuzenean) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean edo, bestela, elektronikoki ere bai.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari. Aginduaren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 23a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.