Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko martxoaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2018ko eta 2019ko laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 1380
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/03/06
  • Argitaratze-data: 2019/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak erregulatzen dituen azaroaren 19ko 447/2013 Dekretua 2013ko azaroaren 28ko EHAAn argitaratu zen, 227. zenbakian, eta argitaratu eta hurrengo egunean jarri zen indarrean. Dekretu horretan erregulatzen dira gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonentzako laguntzak, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak bete ditzaten, tratamenduok finantzaketa publikoaren xede direnean betiere.

Dekretu hori aldatu egin da; lehenik, azaroaren 14ko 247/2017 Dekretuaren bidez (azaroaren 17ko EHAA, 220. zk.), dekretu horren 3. artikuluan ezartzen diren laguntzen onuradunen kolektiboa handitzeko, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren zenbait apartatu aldatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dituen arazoaren 19ko 447/2013 Dekretuaren 2.1 artikuluan ezarritakoari egokitu dadin, eta Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzak jarrai dezan aipatu laguntzak kudeatzeko eskumenak izaten.

Eta, bigarrenik, 2019ko otsailaren 5eko 16/2019 Dekretuaren bidez (otsailaren 11ko EHAA, 29. zk.), Osasun Sistema Nazionalerako Irispide Unibertsalari buruzko uztailaren 27ko 7/2018 Errege Lege Dekretura egokitzeko 7/2018 Errege Lege Dekretuak Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 3.1 eta 3 ter artikuluak aldatzen ditu, eta ezartzen du osasun-babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidearen titular direla, batetik, espainiar nazionalitatea dutenak eta Espainian bizilekua duten atzerritarrak, eta bestetik, Espainian erregistratu gabe edo egoiliar gisa baimendu gabe dauden atzerritarrak, espainiar nazionalitatea dutenen baldintza berberetan osasun-babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidea dutenak.

Aipatutako 447/2013 Dekretuak dioenez, Osasuneko sailburuaren esku egongo da laguntza horien deialdia egitea. Zehatz esanda, 2.2 artikuluaren arabera, «Osasuneko sailburuaren esku egongo da laguntzen deialdia egitea, honako hauek adieraziko dituen agindua emanez: laguntzak zehazteko aldiak, izapideei zuzenekoei zein elektronikoei buruzko zehaztapenak, eskaerak aurkezteko epea, tokia eta modua, laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak, bai eta horiek emateko baldintzak egiaztatzeko eskatutako agiriak eta eskaera-eredua ere; hori guztia dekretu honetan jasotako arauak garatuz eta aplikatuz».

Aipatu artikulua betetzearren, 2013ko abenduaren 23ko Agindua onartu zen (2013ko abenduaren 31ko EHAA, 248. zk.), zeinarekin deialdia egiten baitzen agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2013. eta 2014. urteetarako laguntzak emateko. Aipatutako deialdian, 2013ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra eta 2014ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era egindako gastuetarako laguntzak ematea erregulatzen da.

Era berean, 2015eko urtarrilaren 21ean Osasuneko sailburuaren agindu bat onartu zen, zeinarekin deialdia egiten baitzen agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2014. eta 2015. urteetarako laguntzak emateko (2015eko urtarrilaren 27ko EHAA, 17. zk.). Aipatu deialdian, 2014ko abenduaren 1etik 31ra eta 2015eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era egindako gastuetarako laguntzak ematea erregulatzen da.

Era berean, 2015eko abenduaren 10ean Osasuneko sailburuaren agindu bat onartu zen, zeinarekin deialdia egiten baitzen agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2015. eta 2016. urteetarako laguntzak emateko (2015eko abenduaren 23ko EHAA, 244. zk.). Aipatutako deialdian, 2015eko abenduaren 1etik 31ra eta 2016ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era egindako gastuetarako laguntzak ematea erregulatzen da.

Geroago, Osasuneko sailburuaren agindu bat onartu zen, 2017ko otsailaren 21ean, zeinarekin deialdia egiten baitzen agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2016. eta 2017. urteetarako laguntzak emateko (2017ko martxoaren 1eko EHAA, 42. zk.). Aipatutako deialdian, 2016ko abenduaren 1etik 31ra eta 2017ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era egindako gastuetarako laguntzak ematea erregulatzen da.

Azkenik, Osasuneko sailburuaren agindu bat onartu zen, 2018ko otsailaren 20an, zeinarekin deialdia egiten baitzen agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2017. eta 2018. urteetarako laguntzak emateko (2018ko martxoaren 1eko EHAA, 43. zk.). Aipatu deialdian, 2017ko abenduaren 1etik 31ra eta 2018ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era egindako gastuetarako laguntzak ematea arautzen da.

Agindu honen bitartez, beste deialdi bat egiten da, 2018-2019ko aldiari dagokiona.

Horren arabera, honako hau

Agindu honen xedea da Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak finantzaketa publikoa izan dezaketen tratamenduak betetzea errazteko laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek 2018ko abenduaren 1etik 31rako eta 2019ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30erako tarteetarako dira.

  1. Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik datoz, eta horien kopurua sei milioi, laurehun eta hogeita bost mila, zortziehun eta hogeita hemeretzi (6.425.839) eurokoa da.

  2. Deialdi honetan guztira emango diren laguntzen zenbatekoak ez du diru-izendapen hori gaindituko, edo, baldin eta, indarrean dauden legeen arabera, aurrekontuetan aldaketak onartzen badira, ez du zenbateko hori eguneratuta sortzen den emaitza gaindituko.

  3. Halaber, deialdi honetarako izendatutako kreditua eta hori eguneratzearen ondoriozkoa agortzen bada, zirkunstantzia horri publizitatea ematearren, Osasuneko sailburuordeak ebazpen bat emango du, zeinetan zehaztuko baita zein egunetan agortu zen kreditua, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; guztia ere, azaroaren 19ko 447/2013 Dekretuko 11. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

  1. Gaixotasun- eta beharrizan-egoera objektiboan dauden pertsonek eskatu ahal izango dituzte laguntzak, betiere betetzen badituzte laguntza horien onuraduna izateko azaroaren 19ko 447/2013 Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritako baldintzak (dekretu horren bidez, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dira), eta laguntza horien xede den gastua deialdi honetan zehaztutako aldian egin badute. Zehatz esanda, hauxe da gastu hori:

    1. Osasun-babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidearen titularrak, baldin eta Gizarte Segurantzan pentsiodunak badira, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak badituzte eta Euskadiko osasun-sistemak bermatzen duen banako osasun-txartelaren titularrak badira.

    2. Osasun-babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidearen titularrak, baldin eta legezko langabezia-egoeran badaude, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak badituzte eta Euskadiko osasun-sistemak bermatzen duen banako osasun-txartelaren titularrak badira.

    3. Osasun-babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidearen titularrak, baldin eta beren laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen badute eta Euskadiko osasun-sistemak bermatzen duen banako osasun-txartelaren titularrak badira.

    4. Osasun-babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidearen titularrak, baldin eta aurreko hiru apartatuetan aipatutako aseguratuen onuradunak badira eta Euskadiko osasun-sistemak bermatzen duen banako osasun-txartelaren titularrak badira.

    5. Espainiako Estatuan erregistratu gabe edo egoiliar gisa baimendu gabe dauden atzerritarrak, baldin eta osasun-babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidea badute Espainiako nazionalitatea dutenen baldintza berberetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoak eskubide hori aitortzeko emandako egiaztagiria badute.

  2. Zehapen administratibo edo penala izateagatik dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten pertsonek ezin izango dute lehiaketan parte hartu jasotako zigorrak ezarritako aldian. Era berean, ez dute parte hartzerik izango horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren bat dutenek, horretan barne direlarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea aplikatzearen ondoriozkoak.

  3. Pertsona onuradunei laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaitu egin beharko dira itzultze- edo zehapen-prozedurak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako antzeko dirulaguntzen esparruan hasitako eta izapideetan dauden prozedurak alegia.

  1. Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzeko, 2018ko abenduaren 1etik abenduaren 31rako eta 2019ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30erako tarteetan ordaindu behar izan dituzten zenbatekoak itzuliko zaizkie pertsona onuradunei, betiere finantzaketa publikoa jaso dezaketen tratamendu farmakologikoei, eta efektu eta osagarriei dagokienez.

  2. Halaber, ordaindu ahal izango dira 2019ko epealdi berean ordaindu behar diren zenbatekoak, hain justu ere Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzearen ondoriozkoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketen produktu dietetikoei dagokienez.

  1. Interesdunek prozedura honen izapide guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte; hartarako, administrazioan onartutako sinadura elektronikoko sistemen bitartez identifikatuko dira.

  2. Izapidetze elektronikoa honako hauen bidez dago erregulaturik: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua; eta Informatika eta Telekomunikazioen zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa PLATEA ezartzen duen dokumentua onartzen duena.

  3. Eskabidearen ondorengo izapideak eta izapideen jarraipena bide elektronikoak erabilita egin ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitartez: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

  1. Oro har, izapidetze erraztuaren bitartez kudeatuko dira deialdi honetan araututako laguntzak, betiere organo kudeatzaileak eskabideak ebazteko behar besteko informazio badu, bai pertsona onuradun izatearen kondizioaz, bai laguntzaren xede den gastua egiteaz, eta eskatzaileek baimena eman badute berariaz aipatutako datu horiek egiaztatzeko.

  2. Beraz, honako pertsona hauek erabili ahal izango dute izapidetze erraztua:

    1. Osasun-babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidearen titularrak, Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak badituzte eta Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak eta beren onuradunak badira, salbu eta diruz lagundu nahi den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada, gastu hori ordaintzeko beste eskabide bat egin beharko baita, ohiko prozedura erabiliz, hurrengo artikuluan araututa dagoena.

    2. Osasun-babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidearen titularrak, langabeziaren legezko egoeran daudenak, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak badituzte eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun txartelaren titularrak eta beren onuradunak badira, salbu eta diruz lagundu nahi den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada, gastu hori ordaintzeko beste eskabide bat egin beharko baita, ohiko prozedura erabiliz, hurrengo artikuluan erregulatuta dagoena.

    3. Osasun-babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidearen titularrak, beren laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, baldin eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun-txartelaren titularrak badira, salbu eta diruz lagundu nahi den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada, gastu hori ordaintzeko beste eskabide bat egin beharko baita, ohiko prozedura erabiliz, hurrengo artikuluan erregulatuta dagoena.

    4. Espainian erregistratu gabe edo egoiliar gisa baimendu gabe dauden atzerritarrak, baldin eta osasun-babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidea badute espainiar nazionalitatea dutenen baldintza berberetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoak eskubide hori aitortzeko emandako egiaztagiria badute.

  3. Egoera horretan dauden pertsonek I. eranskineko eskabide-eredua bete beharko dute. Eskabide horretan, Administrazioari baimena emango zaio eskatzaileak adierazten duen kontuan ordainketa egiteko. Horretarako, lehenago egiaztatu beharko da, batetik, onuraduna nor den, eta, bestetik, laguntzaren helbururako gastua egin dela. Eskabidea Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan ere eskuratu ahal izango da, bai eta Osakidetzako zentroetan, Zuzenean izeneko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan ere: http://www.euskadi.eus/informazioa/tratamendura atxikitzeko laguntzak-koordainketa

  1. Izapidetze erraztua egiterik ez badago, ohiko izapidetzearen bidez kudeatuko dira deialdi honetan araututako laguntzak, aurreko artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Hau da:

  1. Pertsona eskatzaileak Administrazioari berariazko baimenik ematen ez badio gastuari buruzko datuak egiaztatzeko.

  2. Dirulaguntzaren xedea den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada.

  3. Baldin eta agindu honetako bigarren xedapen gehigarrian zehaztutako pertsonen arlokoa bada eskabideak izapidetzea.

  1. Kasu horretan, interesdunek, banako osasun-txartelaren bidez edo Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak jasotzeko bidea ematen duen dokumentu identifikatzailearen bidez nortzuk diren egiaztatu ondoren, eskabidea aurkeztuko dute, agindu honetako II. eranskineko eredua behar bezala betez. Eredu horri honako dokumentu hauek erantsiko zaizkio:

    1. Onuraduna nor den egiaztatzen duen dokumentazioa.

    2. Tratamendu aktiboaren orria edo errezetaren paperezko kopia, laguntzaren xede diren tratamendu medikoen preskripzioak jasotzen dituena.

    3. Eskuratutako produktua pagatu izana justifikatzeko agiriak, non jasotzen baitira jaso dituzten produktuen identifikazio-datuak eta eskatzaileak egindako ekarpenak, tokatzen den epealdian diruz lagundutako gastuei dagokienez.

      Paperezko euskarrian edo euskarri elektronikoan (pdf formatuan) aurkeztu ahal izango da dokumentazioa.

  2. Eskabide-eredua Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan eskuratu ahal izango da, bai eta Osakidetzako zentroetan, Zuzenean izeneko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eta egoitza elektronikoan: http://www.euskadi.eus/informazioa/tratamendura atxikitzeko laguntzak-koordainketa

Dirulaguntzetarako eskabide-inprimakiak ez badira guztiz betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio hutsegitea konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Hori egin ezean, eskabidea ukatutzat joko dela adieraziko zaio. Administrazioak eskabide horiei buruzko berariazko ebazpen bat eman eta jakinarazi beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 68.1 eta 21.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Pertsona eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea eta eskatutako gainontzeko dokumentazioa. Halaber, eskabidearen ondoriozko jarduketetan eta prozeduran zehar, pertsona eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, horixe baitago ezarria Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan.

  1. Deialdi osorako izapidetze erraztuko eskabide bat aurkeztea aski izango dute pertsona interesdunek, eta hori egin ahal izango dute edozein unetan, agindu hau ondorioak sortzen hasten denetik 2019ko abenduaren 10era arte.

  2. Izapidetze arruntari dagokionez, deialdi honetan pertsona interesdunek bi eskabide aurkeztu ahal izango dituzte gehienez ere; lehena, 2019ko ekainaren 10era arte, eta bigarrena, 2019ko abenduaren 10era arte, lehenengoan justifikatu gabeko gastuei dagokienez.

  3. Eskabideak Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu ahal izango dira, bai eta Osakidetzako osasun-zentroetan, Zuzenean izeneko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan ere. Halaber, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez izapidetzeko aukera dago, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez: www.euskadi.net/egoitza elektronikoa/iragarki-taula

  1. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpenaren bidez ebatziko da pertsona onuradunei laguntzak ematen zaizkien ala ez, edo ukatzen zaizkien ala ez, betiere organo kudeatzailearen proposamenez, eta, ebatzitakoa jakinarazteko, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki taulan argitaratuko da, helbide honetan: www.euskadi.eus/egoitza elektronikoa/iragarki-taula; bai eta Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan, osasun-zentroetan eta honako egoitza elektroniko honetan: http://www.euskadi.eus/informazioa/tratamendura atxikitzeko laguntzak-koordainketa

  2. Planteatzen den izapidetze-era edozein delarik ere, laguntzaren helburuari dagokion gastua zehaztu ostean, laguntzak esleitzeko ebazpenak emango dira, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bidez, bat 2019ko uztailaren lehen hamabostaldiaren barruan, eta bestea 2019ko abenduaren bigarren hamabostaldiaren barruan, hurrenez hurren, 2018ko abenduaren 1etik 2019ko ekainaren 10era bitartean egindako gastuengatiko laguntzetarako, eta 2019ko ekainaren 11tik azaroaren 30era bitartean egindako gastuengatiko laguntzetarako. Edozelan ere, izapidetze arruntean formulatutako eskabideen gaineko ebazpenek beharko dute izan koherenteak eskabideotan jasotako eskaera zehatzarekiko.

  3. Aurrekoa alde batera utzi gabe, izapidetze-era edozein delarik ere, 2019ko ekainaren 10az geroztik egiten bada eskabidea, laguntzak emateko ebazpen bakarra emango da 2019ko abenduaren bigarren hamabostaldian, dirulaguntzari dagokin aldian zehar pertsona onuradunek egindako gastuei dagokienez.

Laguntzak emateko ebazpena argitaratzen denetik harako bi hilabeteko epean ordainduko zaizkie emandako laguntzak pertsona onuradunei.

Laguntzak baiesteko edo ezesteko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako era eta epeetan.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

Deialdi honetan ezartzen den 18.000 eurotik beherako urteko errentetako diru-sarreren muga, honako kopuru hauen arabera neurtuko da: 2018ko abenduan egindako gastuei dagokienez, 2017ko ekitaldian likidatutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpeneko aurrezpen eta likidazio-oinarri orokorraren laukian kontsignatutako zenbatekoa; 2019ko ekitaldian egindako gastuei dagokienez, 2018ko ekitaldian likidatutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpeneko aurrezpen eta likidazio-oinarri orokorraren laukian kontsignatutako zenbatekoa.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsonek II. eranskineko eredua bete beharko dute bere eskabidea izapidetzeko, ohiko izapidetzeari jarraikiz. Horretarako, MUFACE, MUGEJU edo ISFASek kudeatutako Gizarte Segurantzako araubide berezien titular eta 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten pentsiodunak izan beharko dute (klase pasiboak), betiere horien bermatzailea Estatuko Osasun Sistema bada; beren onuradunak ere bete beharko dute eredu hori, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta badaude, eta onartuta badaude Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dituen azaroaren 19ko 47/2013 Dekretuaren xedapen gehigarrietako bigarrenaren 1. eta 2. apartatuetan.

  2. Eskabidearekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztu behar da:

    1. MUFACE, MUGEJU edo ISFASek kudeatutako Gizarte Segurantzako araubide berezietan afiliaturik egotea eta pentsiodun-izaera (Klase Pasiboak eta Erregimen Orokorra) edo haietako pentsiodunen baten onuradun izatea egiaztatzen duen dokumentu ofizialaren kopia.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria.

    3. PFEZren aitorpenaren kopia edo diru-sarrera gutxi izateagatik errenta-aitorpena egin beharrik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    4. Hartzen ari den tratamenduaren orria edo errezetaren paperezko kopia, laguntzaren xede diren tratamendu medikoen preskripzioak dakartzana.

    5. Erositako produktuak ordaindu izanaren egiaztagiriak, non adierazita dauden eskatzaileak dagokion aldian erositako produktuak eta egindako ekarpenak, elektronikoki izapidetu ez diren gastu lagungarriei edo Estatuko Osasun Sistemako langileek agindutako diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez.

  3. Kasu horietan, eskabideak 10. artikuluan aipatutako epean eta tokietan aurkeztuko dira.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Agindu honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, honako arau hauetan ezarritakoa aplikatu beharko da: Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra, eta berorren erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuz onartua; Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua; 447/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzekoa; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 6a.

    Osasuneko sailburua,

    JON DARPÓN SIERRA.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)