Arautegia

Inprimatu

Agindua, 2019ko martxoaren 5ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren 2019. urterako dirulaguntzen plan estrategikoa onartzen duena eta 2018ko azaroaren 16ko agindua bailiorik gabe uzten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegua eta Gizarte Politikak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: ---
  • Aldizkari-zk.: ---
  • Hurrenkera-zk.: ---
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: ---
  • Argitaratze-data: ---

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

AGINDUA, 2019KO MARTXOAREN 5EKOA, ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2019. URTERAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTZEN DUENA ETA 2018KO AZAROAREN 16KO AGINDUA BAILIORIK GABE UZTEN DUENA

Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legea, DLO) 8. artikuluan dioenez, oinarrizko lege izaerarekin, administrazio publikoetako organoek diru-laguntzen plan estrategiko bat egin behar dute, eta, bertan, plana aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak zehaztuko dira, bai eta horiek lortzeko beharrezko den epea, aurreikusten diren kontuak eta finantziazio-iturriak ere, betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betez.

Aurretiko izapidetzez onartuko diren hainbat deialdiren aurreikuspenen aurrean, eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean ezarritakoa betetzeko 2018ko azaroaren 16an Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren Agindua onartu zen, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren 2019. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen zuena 2019ko EAEko Aurrekontu Orokorren Legearen Proiektua abiapuntutzat hartuta. Hala ere, 2018ko abenduaren 13an eginiko bilkuran, Gobernu Kontseiluan Aurrekontu Orokorrak onartzeko Lege Proiektua atzera botatzea erabaki zen.

Aurrekontuaren luzapen-egoera dela eta 2019ko egungo ekitaldian, egoera horrekin bat datorren plana onartu behar da, beraz, indarrik gabe geratuko da Gobernu Kontseiluak atzera botatako aurrekontuen legea oinarritzat zuen onartutako Plana.

Bestalde, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak onartutako Jarraibideak jarraitu dira, Diru-laguntzen Plan Estrategikoak egitearekin lotuta (01/15 zirkularra).

Nolanahi ere, plan honek izaera programatikoa dauka, hau da, bere edukiak ez du eskubiderik eta betebeharrik sortzen, eta laguntza-lerroak martxan jartzean egongo da indarrean, ekitaldi bakoitzean eskuragarri dagoen aurrekontuaren arabera, besteak beste.

Planean Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko organoen diru-laguntzak sartzen dira, 2019. urterako diruz lagun daitezkeen jarduerak aurreikusita:

  • Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza (Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza)
  • Gazteria Zuzendaritza (Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza)
  • Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza (Gizarte Politiketako Sailburuordetza)
  • Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza (Gizarte Politiketako Sailburuordetza)

Goian adierazitakoa kontuan hartuta, eta Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak) emandako eskumenen arabera, apirilaren 11ko 75/2017 Dekretuarekin lotuta (Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.- Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren 2019. urterako diru-laguntzen plan estrategikoa onartzea, eranskinean agertzen dena.

Bigarrena.- 2018ko azaroaren 16ko Agindua Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren 2019. urterako dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duena baliorik gabe uztea, Aurrekontuen Lege proiektua atzera botatzeagatik.

Hirugarrena.- Plana Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean argitaratu beharko da, eta unean-unean antolamendu juridikoan informazioaren eta gardentasunaren arloan aurreikusten diren xedapenak aplikatuko zaizkio.


Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 5a


Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ

 

ERANSKINA

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2019. URTERAKO DIRU-LAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA (Ikus pdfa (PDF, 13 MB))

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik