Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 10ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, goi-mailako kirolari, teknikari eta epaile izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 98
  • Hurrenkera-zk.: 2516
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/05/10
  • Argitaratze-data: 2019/05/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Goi-mailako kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuak 4.2 artikuluan xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako kirolariaren izaera emango die euren kirol-modalitate eta -diziplinan munduko edo Europako onenen artean daudenei, betiere dekretuan bertan eta haren eranskinean ezarritako hautaketa-irizpideekin bat etorriz, eta segidan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Dekretuaren 6.2 eta 7.2 artikuluen arabera, bestalde, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako teknikariaren izaera emango dio dekretuan bertan ezarritakoaren arabera goi-mailako kirolari deklaratu den pertsona baten edo gehiagoren arduradun tekniko nagusiaren eginkizuna betetzen duenari, eta goi mailako epaileen izaera honako hauei emango die: nazioarteko kirol-lehiaketetan maila horretan aritu, eta kirol-modalitate bakoitzaren nazioarteko federazioaren organoek egindako zerrendetan nazioarteko epaile-aitorpena jaso dutenei.

Goi-mailako kirolarien, teknikarien eta epaileen izendapenak lehen aipaturiko dekretuan ezartzen diren ondorioak izango ditu, eta haren indarraldia, oro har, lau urtekoa izango da, dekretuan finkatzen den eran.

Aurkeztu diren eskabide guztiak banan-banan aztertu eta baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak 2019ko maiatzaren 8an egindako bilkuran, zegokion proposamena egin zuen.

Ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamena ikusita, eranskinean aipatzen diren pertsonak izendatzea goi-mailako kirolari, teknikari eta epaile, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritako ondorioekin.

Bigarrena. Agindu honek onartzen den unetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe interesdunei jakinaraztea.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epearen barruan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena. Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019koa maiatzaren 10a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.