Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2019ko ekainaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, 2019ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egiten duena, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuari jarraikiz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 114
- Hurrenkera-zk.: 2954
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/06/11
- Argitaratze-data: 2019/06/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
...Erakutsi textu osoa[+]Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, 2015eko azaroaren 6an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako dekretua eman zen zenbait arau aplikatzearen ondorioz, hain zuzen: 2014-2020 aldiko ingurumenaren babesaren eta energiaren arloko estatu-laguntzei buruzko jarraibideak (2014-06-28ko AO C 200) eta 651/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko ekainaren 17koa, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen arabera. Dekretu horren helburua, funtsean, inbertsioak sustatzea da enpresa onuradunek ingurumen babes-maila jakin bat lortzeko eta horrekin indarrean dauden Europar Batasuneko araudiak gainditu ditzaten, inbertsio horiekin zuzenean lotutako azterketek ere bai.
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, urtero, dagokion deialdiaren agindua argitaratuko da, artikuluan bertan ezarritako edukiarekin argitaratu ere. Ildo horretan, agindu honek, aipatutako dekretuan jasotako manuari jarraikiz, hau finkatzen du: dirulaguntzaren xede izango diren lerro zehatzak; laguntza-lerro eta laguntza-azpilerro bakoitzerako eta esleipen-prozedura bakoitzerako aurrekontu-baliabide zehatzak; eskabideak aurkezteko epea; eskabidea aurkezterakoan entregatu beharreko dokumentazioa; baloratzeko, lortu beharreko gutxieneko puntuazioa; proiektu bakoitzeko eman daitekeen gutxieneko zenbatekoa eta proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko eman daitekeen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa; eta dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera deialdietan beharrezkoa den edukia zein gainerako araudi aplikagarria.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, 2018ko ekainaren 19an onartutako EAEko Emakumeen eta Gizonen VII. Berdintasun Planaren esparruko bere Berdintasun Politikako Dokumentu Programatikoarekin bat etorriz, aintzat hartuko ditu genero-ikuspegia txertatuta duten jarduketak, eta izaera estrategikoa aitortuko die, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionalari jarraikiz, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio dirulaguntzen erregimen hau kudeatzeko eskumena. Zuzendariak hartuko du Balorazio Epaimahaiko presidente ardura eta Zuzendaritza horretara atxikitako bi funtzionario izendatuko ditu aipatutako epaimahaia osatzeko.
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei emango zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera, agindu honen bidez Ihobe SA, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren mendekoa, erakunde laguntzaile izendatuko da dirulaguntzak kudeatzeko eta aipatutako dekretuaren 15.2 artikuluan zehaztutako funtzioak egiteko, hauetan jasotakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, bermeen araubide orokorra eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren dirulaguntzak itzultzea arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak ezartzen dituena, araubidea eta eginbeharrak finkatzen dituena.
Laguntza hori Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren 2018ko martxoaren 14ko aginduaren bidez onartutako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren 2018-2020 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoaren barruan jasota dago, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatzen den bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.
Dirulaguntzetarako programa hori Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatu ahal izango da, 2014-2020ko EAEko EGEF Programa Eragilearen barruan, laguntzaren onuraduna enpresa txikia edo ertaina bada. EGEFen ekarpena Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako guztizko kopuruaren ehuneko berrogeita hamarra izango da.
Horregatik guztiagatik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak emandako eskumenen arabera, eta EAEko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzei eta laguntzei aplikatzeko gainerako xedapenetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau,
Dekretu honen xedea da, hain zuzen, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko dirulaguntzen deialdia egitea 2019ko ekitaldirako, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015); hona laguntza-lerroak:
Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.
Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.
Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak.
Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:
Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.
Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.
Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.
Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.
Inbertsioa teknikaren egungo egoeratik harago joango da.
Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.
Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuan, urriaren 27koan, ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte dirulaguntzek, lerro hauetan.
Deialdi honetan, diruz lagunduko dira aurreko artikuluan zerrendatutako jarduerak, eskakizun hauek betez gero:
Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.
Usainak murrizteko inbertsioak.
Galdategietako konposatu organiko lurrunkorrak arazteko ekipoetan inbertsioak, baldin eta indarrean den ingurumeneko legedian galdatutako arazte-mailak baino handiagoak lortzen badira.
Burdina-galdategietako hondarrak eta finak, batez ere, moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak, berrehun mila (200.000) eurora iristen ez badira (aipatutako birziklatzea ahalbidetuko duten sailkatze egoki, aurretiazko gordetze eta/edo garraiorako inbertsioak barne), galdatze-prozesuan edo bestelako ekoizpen-prozesu alternatiboetan berriz sartzea kontuan hartuta.
Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa generadoreek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte.
Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak.
Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.
Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.
Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak:
Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien eta prefabrikatuen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Azterlanek zahartze-probak egingo dituzte 2 urteren buruan, eta jasotako frogak www.ihobe.eus helbidean eskura dagoen protokoloan bilduko dituzte.
Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen igorpenak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterlanak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta, eta tratamendu biologikoa erabilita.
Kutsatzaile berriei eta/edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.).
Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak.
Usainak murrizteko azterlan olfatometriko borondatezkoak, betiere baldintza hauen pean egitekoak:
Sorburu zehaztuak eta zehaztugabeak identifikatu, eta haien usain-igorpenak karakterizatu egin beharko dira.
Laginketa, usainaren kontzentrazioa, hedatzeko abiadura eta usain jarioaren zehaztapena arau honen arabera egingo da: UNE-EN 13725:2004 «Airearen kalitatea. Usainaren kontzentrazioa olfatometria dinamikoaren bitartez zehaztea». UNE-EN 13725:2004 arauaren araberako ziurtagiria duten erakundeek zehaztuko dituzte instalazioko usain-igorpenak.
Usain-dispertsioaren ereduen araberako azterlan olfatometrikoa egin beharko da.
Bigarren mailako materialen ingurumen-kalitatea egokitzeko eta egiaztatzeko azterlanak.
Eusko Jaurlaritzaren Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk.
Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerako ingurumen-azterlanak eta ingurumen-bideragarritasuneko azterlanak.
Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:
Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak.
Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak.
Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta kutsaduragabetzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak, kutsaduragabetzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko.
Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko.
Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.
Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.
ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak. Deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:
Enpresa-elkarteek sustatuko EMAS erregistroa sustatzeko ekintzetarako laguntzak, horietan ETE kideek parte-hartze aktibo edo zeharkakoa badute.
EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitza bai ziurtapen-erakundearen kostuak.
EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Ez da berrikuntzarako laguntzarik emango bulegokoak baino ez diren jardueretarako (bankuak, aseguruak, higiezinen agentziak, aholkularitzak, etab.), ezta erregistroa berritzearekin lotuta ez dauden urteko auditorietarako ere.
Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak edota karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Ez da laguntzarik emango soilik bulegoko jardueren (bankuak, aseguruak, higiezinak, aholkularitzak, etab.) ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko.
Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera, baldin eta egin beharreko azterketen zenbatekoa guztira gehienez hogei mila (20.000) euroko bada.
Ingurumen-inpaktu handiena duten sektoreetako enpresentzako laguntzak, lurzoru-agiri bakarra aurkezteko, baldin eta ingurumen-organoak berariaz eskatu ez badu.
Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazteko asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak, interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte eta ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuaren, urriaren 27koaren, 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar diren aldi guztietan eskatzaileen baimenik zertan izan gabe, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Eskatzaileak baimenari uko egin ahal izango dio espresuki, horretarako egiaztagiria Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduko 22. artikuluan zehaztutako moduan aurkeztuta.
Ondorengo prozedurak erabiliko dira agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak esleitzeko:
Prozedura arrunta: norgehiagoka eta hainbanaketaren bidezko kuantifikazioa. Jarduera-lerro hauetan aplikatuko da prozedura hori, motagatik eta proiektuaren inbertsioaren zenbatekoagatik prozedura sinplifikatu bidez esleitzea erabakitzen bada salbu:
Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.
1. Usain-igorpenak murrizteko inbertsioak.
2. Konposatu organiko lurrunkorrak arazteko ekipoetan inbertsioak, baldin eta indarrean den ingurumeneko legedian galdatutako arazte-mailak baino handiagoak lortzen badira.
3. Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.
Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.
Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak, prozedura sinplifikatu bidez esleitzeko ezaugarriak betetzen ez direnean.
Hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuaren, urriaren 27koaren, 2. artikuluan ezarritako baldintza metagarriak betetzen badira.
Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.
Prozedura sinplifikatua: norgehiagokarik gabekoa.
Deialdiko dirulaguntzak prozedura sinplifikatu bidez esleituko dira kasu hauetan:
Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak, ezaugarri hauek badituzte:
1. Burdina-galdategietako hondarrak eta finak, batez ere, moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak, berrehun mila (200.000) eurora iristen ez badira (aipatutako birziklatzea ahalbidetuko duten sailkatze egoki, aurretiazko gordetze eta/edo garraiorako inbertsioak barne), galdatze-prozesuan edo bestelako ekoizpen-prozesu alternatiboetan berriz sartzea kontuan hartuta.
2. Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa generadoreek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte.
3. Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak.
Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira. Zehazki, deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:
1. Plastikoak identifikatu eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak.
2. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak.
3. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta kutsaduragabetzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak, kutsaduragabetzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko.
4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko.
Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak, 20.000 eurotik beherakoak, ezaugarri hauek badituzte:
1. Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien eta prefabrikatuen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Azterlanek zahartze-probak egingo dituzte 2 urteren buruan, eta jasotako frogak www.Ihobe.eus helbidean eskura dagoen protokoloan bilduko dituzte.
2. Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen igorpenak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterlanak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta, eta tratamendu biologikoa erabilita.
3. Kutsatzaile berriei eta/edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.).
4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak.
5. Azterlan olfatometriko borondatezkoak, betiere baldintza hauen pean egitekoak:
Sorburu zehaztuak eta zehaztugabeak identifikatu, eta haien usain-igorpenak karakterizatu egin beharko dira.
Laginketa, usainaren kontzentrazioa, hedatzeko abiadura eta usain jarioaren zehaztapena arau honen arabera egingo da: UNE-EN 13725:2004 «Airearen kalitatea. Usainaren kontzentrazioa olfatometria dinamikoaren bitartez zehaztea». UNE-EN 13725:2004 arauaren araberako ziurtagiria duten erakundeek zehaztuko dituzte instalazioko usain-igorpenak.
Usain-dispertsioaren ereduen araberako azterlan olfatometrikoa egin beharko da.
6. Bigarren mailako materialen ingurumen-kalitatea egokitzeko eta egiaztatzeko azterlanak.
7. Eusko Jaurlaritzaren Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk.
8. Ingurumen-bideragarritasuneko beste azterlan batzuk, horien zenbatekoa guztira hamar mila (10.000) eurotik gorakoa ez bada.
ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak, ezaugarri hauek badituzte:
1. Enpresa-elkarteek sustatuko EMAS erregistroa sustatzeko ekintzetarako laguntzak, horietan ETE kideek parte-hartze aktibo edo zeharkakoa badute.
2. EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitza bai ziurtapen-erakundearen kostuak.
3. EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Ez da berrikuntzarako laguntzarik emango bulegokoak baino ez diren jardueretarako (bankuak, aseguruak, higiezinen agentziak, aholkularitzak, etab.), ezta erregistroa berritzearekin lotuta ez dauden urteko auditorietarako ere.
4. Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak edota karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Ez da laguntzarik emango soilik bulegoko jardueren (bankuak, aseguruak, higiezinak, aholkularitzak, etab.) ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko.
5. Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera, baldin eta egin beharreko azterketen zenbatekoa guztira gehienez hogei mila (20.000) euroko bada.
6. Ingurumen-inpaktu handiena duten sektoreetako enpresentzako laguntzak, lurzoru-agiri bakarra aurkezteko, baldin eta ingurumen-organoak berariaz eskatu ez badu.
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako dirulaguntzen deialdi honetarako aurrekontu-zuzkidura, guztira, milioi bat eta seiehun mila (1.600.000) eurokoa izango da, honela banatuta:
Zortziehun eta berrogeita zortzi mila (848.000) euro, prozedura arrunt bidez esleitutako proiektuetarako.
Zazpiehun eta berrogeita hamabi mila (752.000) euro, prozedura sinplifikatu bidez esleitutako proiektuetarako.
Prozedura sinplifikatuan, lerroetarako eta azpilerroetarako zuzkidura modu honetan banatuko da:
Enpresa onuradunek aplikagarri zaizkien arauak gainditzea ahalbidetuko dien ingurumen-babes maila bat lortzeko edo arau aplikagarririk ezean ingurumen-babesa hobetzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak.
1. Moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak: ehun mila (100.000) euro.
2. BAT handiko hondakinak egokitzeko inbertsioak: ehun mila (100.000) euro.
3. Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.
Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:
1. Hondakin fluxuetan sugar atzeratzaile bromatudun plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.
2. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuen eta tresna elektriko eta elektronikoen piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.
3. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta kutsaduragabetzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.
4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko: berrogeita hamar mila (50.000) euro.
Europar Batasuneko araudia gainditzera bideratutako etorkizuneko inbertsioen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoaren azterlanak egiteko laguntzak: ehun eta berrogeita hamabi mila (152.000) euro.
Ingurumen-arloko kanpoko aholkularitza-zerbitzuetarako ETEei ematen zaizkien laguntzen esparruan, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro, honela banatuta:
1. Enpresa-elkarteentzako laguntzak, EMAS erregistroa sustatzeko: hamar mila (10.000) euro.
2. EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, hamabost mila (15.000) euro.
3. EMAS erregistroa berritzeko laguntzak: hogei mila (20.000) euro.
4. Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. mota edo III. mota) edo karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntzak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.
5. Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak: hogei mila (20.000) euro.
6. Ingurumen-inpaktu handiena duten sektoreetako enpresentzako laguntzak, lurzoru-agiri bakarra aurkezteko: hogeita hamabost mila (35.000) euro.
Eskabide gutxi aurkezteagatik edota eskakizunak ez betetzeagatik, adierazitako lerroren edo azpilerroren baterako esleitutako diru kopurua agortzen ez bada, soberan dagoen diru kopuruarekin beste esleipen-lerroren edo -azpilerroren batera zuzendutako kopurua handitu daiteke, Ingurumeneko sailburuordeak horretarako ebazpen bat emanda, Balorazio Epaimahaiak proposatu ondoren, eta aurkeztutako eskabide kopuruaren arabera.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatuko dira laguntza horiek, eta EGEFen ekarpena dirulaguntzaren ehuneko berrogeita hamar izango da, onuraduna enpresa txikia edo ertaina bada. Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduan ezarritakoaren mende daude lerro honetako laguntzak, eta hauek dira EGEFen laguntzarekin egindako finantzaketatik eratorritako betebeharrak: Onuradunak Estatuko legeria eta Europar Batasuneko araudia bete beharra dauka, kontrolari, erantzukizunari, zehapen-araubideari eta ez-betetzeei dagokienez, baita ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuaren, urriaren 27koaren, 20. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak ere.
Diruz lagundutako jarduketen gaineko informazio- eta komunikazio-neurri guztietan Europar Batasunak EGEFen bitartez ere diruz laguntzen duela aipatu behar dute, betiere agindu honen I. eranskinaren arabera.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira helbide honetan: www.euskadi.eus/servicios/1026404.
Helbide horretan eskuratu ahal izango dira: eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, bai eta eskabideak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa ere.
Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Eskaerari jarraian adierazten den dokumentazioa erantsi beharko zaio:
Erantzukizunpeko adierazpena, erakundean ahalak dituen pertsona batek sinatua, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 11.4 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. Artikuluan ezarritakoaren arabera.
Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa.
Proiektuari buruzko datuen formularioa.
Aurrekontuaren eta diruz lagundu daitezkeen kostuen formularioa. Europar Batasuneko arauetatik harago joateko, araurik ez dagoenean babes-maila areagotzeko edo etorkizuneko arauetarako egokitzapena aurreratzeko eta lur kutsatuak saneatzeko inbertsio-eskaeretan, diruz lagun daitezkeen kostuak zehaztu beharko dira ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko 6. artikuluan eta II. eranskinean zehaztutakoekin bat. Hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsio-eskabideetan, eskatzailearen erabakia justifikatzeko azterlan ekonomikoa aurkeztu beharko da.
Aukeran, formularioko atalak argitze aldera, proiektua azaltzeko memoria bat, aurrekontuak edo eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentu aurkeztu ahal izango dira.
Dirulaguntzaren eskabidean ez badira betetzen aurreko artikuluan eskatutako baldintzak edo aplikagarriak diren lege espezifikoetan eskatutakoak, hamar egun balioduneko epe luzaezinean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eransteko eskatuko zaio interesdunari; eta, era berean, jakinaraziko zaio ezen hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, deialdia ebazteko organo eskudunak horretarako ebazpena eman ondoren.
Dagokion eskabidea aurkeztu aurretik egindako inbertsioekin lotutako proiektuak ez dira diruz lagunduko. Krisialdian dauden enpresak ezin izango dira onuradun izan, krisialdian dauden enpresa ez finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin bat etorriz (2014-07-31ko AO, C 249).
Prozedura arruntaren bidez esleipenak ondoren adierazitako balorazio-irizpideen arabera egingo dira:
Industria-jarduerak ingurumenean daukan eraginari dagokionez, ondorengo sektoreetan barne hartutako instalazioekin lotuta egindako inbertsioak baloratuko dira, ingurumenean eragin handiena daukaten sektoreetako batzuk direlako: galdaketa, altzairugintza, beroko ijezketa, zementua, beira, zeramika, karea, hondakinen kudeatzaileak, gainazaleko tratamenduak, beroko galbanizazioa, oregintza-papergintza eta sektore kimikoa. Halaber, indarrean dagoen Ingurumen Esparru Programaren helburuei egindako ekarpena ere baloratuko da.
Egingo den inbertsioak ekarriko duen ingurumen-hobekuntza eta ekoeraginkortasuna zehazteari dagokionez, zein motatakoa den baloratuko da, argi bereiziz «hodi-bukaerakoak» izeneko proiektuak egingo diren, alegia, emisio kutsagarriak tratatzekoak, edo emisiorik ez sortzeko proiektuak. Era berean, hobekuntza era absolutuan eta erlatiboan kuantifikatuta aintzat hartuko da, baita kutsagarri arriskutsuenak gutxitzeko zer-nolako hobekuntza lortu den ere.
Basoko hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan eta habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzko Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauan aipatzen diren eremu kalteberei, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren arabera babestuta dauden naturguneei edo hiriguneei eragiten dieten instalazioetan inbertitzeari dagokionez, proiektuaren espazio horiekiko hurbiltasuna eta ingurumen-interesa baloratuko dira.
Proiektuaren ekoberrikuntzari dagokionez, haren berrikuntza-maila eta transferigarritasuna hartuko dira kontuan. Zehazki, Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako teknologia guztiak berritzailetzat hartuko dira, ezer gehiago justifikatu behar izan gabe.
Proiektuaren koherentzia eta kalitatea: irizpide honetan, kontuan hartuko da enpresak ingurumen-arloko problematika zehatza adierazten duen barruko diagnostikorik daukan eta proiektuan erabiliko den konponbidea behar bezala justifikatuta dagoen.
Laguntzak eskatzen dituzten pertsona juridikoek euren enpresa txikia edo ertaina dela egiaztatzea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainaren definizioari buruz, ezarritakoa betez.
Inbertsioa gauzatzen den tokian ingurumen-kudeaketako sistemen (SGMA) baliozko ziurtagiriak izatearen egiaztapena.
Plantilla kudeatzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako plan bat izatea edo «Emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde kolaboratzailea» dela aitortzen duen agiria izatea edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako bideratutako politikak edo jarduketan garatzen ibilbidea izatea.
Agindu honen 11. artikuluan jasota dauden laguntza emateko irizpideengatik, guztira, 100 puntu jaso ahal izango dira, eta puntu horiek honelaxe banatuko dira:
(Ikus .PDF)
Ondorengo artikuluan ezarritako esleipen-irizpideen arabera, gutxienez 100 puntutik 55 lortzen dituzten eskaerek dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute.
Ez dira inola ere gaindituko ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuaren, urriaren 27koaren, 1. eranskinean zehaztutako gehieneko ehunekoak.
Prozedura arruntean, zenbatekoa honako hauen arabera zehaztuko da:
Proiektuaren puntuazioa, aurreko artikuluan islatutako irizpide teknikoen haztatzea aplikatuz.
Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.
Dirulaguntzek ezingo dute inola ere izan ehun eta hogei mila (120.000) eurotik gorakoak proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko inbertsioen eta lurren saneamenduaren kasuan, ezta berrogeita hamar mila (50.000) eurotik gorakoak ere azterlanen kasuan.
Aurreko artikuluan adierazitako gutxieneko puntuazioa gainditu arren gutxienez hiru mila (3.000) euroko dirulaguntzara iristen diren proiektuak bakarrik diruz lagunduko dira.
Prozedura sinplifikatuan, zenbatekoa honako hauen arabera zehaztuko da:
Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.
Ildo bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-esleipena, diruz lagundu beharreko proiektuen artean zatituta.
Gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:
Ingurumen-inbertsioetarako laguntzen kasuan, dirulaguntzek ezingo dute gainditu gehieneko kopuru hau:
1. Moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak: berrogei mila (40.000) euro proiektu bakoitzeko eta hirurogei mila (60.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.
2. BAT handiko hondakinak egokitzeko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro proiektu bakoitzeko eta hirurogeita hamar mila (70.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.
3. Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak: hamar mila (10.000) euro.
Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsioetarako laguntzen kasuan, dirulaguntzak gehienez izango dira:
1. Hondakin fluxuetan sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak: hamar mila (10.000) euro proiektu eta ekoizpen-zentro bakoitzeko.
2. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuen eta tresna elektriko eta elektronikoen piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak: bost mila (5.000) euro proiektuko eta/edo ekoizpen-zentroko.
3. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta kutsaduragabetzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak: hamar mila (10.000) euro proiektuko eta/edo ekoizpen-zentroko.
4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko: hamar mila (10.000) euro ekipo bakoitzeko eta hamabost mila (15.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.
Ingurumen-azterlanetarako laguntzen kasuan, hamar mila (10.000) euro proiektuko eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.
Kanpoko aholkularitza-zerbitzuetarako ETEentzako laguntzen kasuan, dirulaguntzak gehienez izango dira:
1. Enpresa-elkarteentzat EMAS erregistroa enpresa txikien eta ertainen artean sustatzeko dirulaguntzak: bost mila (5.000) euro proiektu eta/edo enpresa-elkarte bakoitzeko.
2. Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan (EMAS) izena emateko laguntzak: sei mila (6.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.
3. EMAS erregistroaren ebazpena berritzeko laguntzak, hiru mila (3.000) euro proiektuko eta/edo produkzio-zentro bakoitzeko.
4. UNE-EN ISO 14006 Ekodiseinu Araua, ekoetiketak (I. edo III. motakoak) edota ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntzak: lau mila (4.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.
5. Jarduera potentzialki kutsagarriak izan dituzten orubeetako zoruaren kalitate-adierazpenak egiteko laguntzak: hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.
6. Ingurumen-inpaktu handiena duten sektoreetako enpresentzako laguntzak, lurzoru-agiri bakarra aurkezteko: hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.
Diruz lagun daitekeen kostua zehazteko, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Balorazio Epaimahaiak eskatzaileak adierazitako inbertsio garbia doitu ahal izango du, bai entitate eskatzaileak emandako dokumentazioa eta datuak bai merkatuko batezbesteko balioak/prezioak eta eskura daukan gainerako informazioa kontuan hartuta. Erakunde eskatzaileak aurkeztutako inbertsio garbiaren eta egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren artean % 50etik gorako aldea baldin badago, erakunde kudeatzaileak erakunde eskatzaileari egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren emaitza jakinaraziko dio, baita hori zehazteko kontuan hartutako datuak ere, eta 10 eguneko epea emango dio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ditzan, hala nahi izanez gero.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari egokituko zaio deialdi honetan jasotako laguntzak kudeatzeko eta aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eginkizunak betetzea.
Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak kudeatzeko, Ihobe SA Sozietate Publikoa erakunde laguntzaile izendatzen da, honako hauek ezarritakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua; eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.
Ihobe SAk, erakunde laguntzailea den heinean, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko 15.2 artikuluan deskribatutako funtzioak egingo ditu, aipatutako sozietate publikoari programa eta jarduera jakin batzuk egiteko ardura ematen zaion urteko ebazpenean aurreikusitako baldintzen arabera.
Esleitzeko prozedura bakoitzeko ebazpena urteko agindua Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez ere ondorengo sei hileko epean eman eta jakinaraziko zaie pertsona interesdunei.
Epe hori igarota interesdunak ebazpenik jasoko ez balu, kasuan kasuko eskabidea ezetsitzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 25 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Dirulaguntzak emateko prozeduraren ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, publikotasun-ondoreetarako.
Diruz lagundutako proiektuak 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 2 apartatuko 115. artikuluan xedatutako zerrenda publikoan agertuko dira.
Proiektu bakoitzaren bereizgarriei erreparatuta, hala dagokienean, diruz lagundutako proiektua gauzatu ahal izateko nahitaez bete beharreko baldintza teknikoak eta ekonomikoak ezarriko dira. Baldintza horiek erakunde onuradunei banan-banan helaraziko zaien baldintzen agiri batean jasoko dira, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 2020/2015 Dekretuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren urteko aginduaren arabera diruz lagundutako proiektuen betekizun orokorrak «Oinarrizko gida diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko» agirian daude jasota. Hemen dago eskura: http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/prot2018/web01-a2ingair/eu/
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta ondorengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu honen bidez deitutako dirulaguntzei arau hauek aplikatuko zaizkie: ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretua, urriaren 27koa; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu honetan jasotako zenbateko osoa eta esleipen-prozedura bakoitzean zehaztutako esleipena handitu ahal izango dira, eskatutako laguntza guztien zenbateko osoa kontutan izanik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera eta horien ebazpena eman baino lehen. Zenbatekoa aldatzen bada, Ingurumen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da argitara.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 11.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LóPEZ.
EGEF kofinantzaketatik eratorritako betebeharrak:
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundurik finantzatzen dira dirulaguntzak (EGEFen ekarpena diruz lagundutako zenbateko osoaren % 50 izango da). Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduan ezarritakoaren mende daude laguntzak, eta honako hauek dira EGEFen laguntzarekin egindako finantzaketatik eratorritako betebeharrak:
Kontrol, erantzukizun, zehapen-araubide eta ez-betetzeei dagokienez, onuradunak legedi nazionala eta Europako Batasunekoa bete beharko ditu.
Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF programa eragilearen esparruan kofinantzatuko da laguntza, eta alderdi horren berri eman beharko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluko 3. apartatuan eta XII. eranskineko 2.2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz. Alde horretatik, diruz lagundutako jarduketei buruzko informazio- eta komunikazio-ekintza guztietan, EGEFen bidez Europar Batasunaren finantzazioa jaso dela aipatu beharko da, jarduketon berri emateko sortutako material edo euskarrietan, Batasunaren enblema eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta; gainera, eragiketa gauzatu bitartean, labur deskribatuko da eragiketa bere webgunean, Europar Batasunaren laguntza finantzarioa nabarmenduta, eta gutxienez proiektuari buruzko informazio-kartel bat jarriko da obran, A3 tamainakoa gutxienez, eta han, Batasunaren dirulaguntza aipatuko da herritarrek nabarmen ikusteko moduan.
Dirulaguntzei buruzko Estatuko arauak bete behar dira (Abenduaren 29ko HFP/1979/2016 Agindua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren programa eragileek diruz lagundu ditzaketen gastuei buruzko arauak onartzen dituena 2014-2020 aldirako), baita Europar Batasunekoak ere; hots, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamendua (EB) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1301/2013 Erregelamendua (EB).
Laguntza-araubideak nahitaez bete behar du 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen direna, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.
Eragiketaren kostuak zehazteko metodoa eta dirulaguntza ordaintzeko baldintzak dirulaguntzen gaineko araudian adierazita dago (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 67.6 artikulua; HFP/1979/2016 Aginduaren 14., 15. eta 16. artikuluak, EGEFen 2014-2020 aldiko programa operatiboetan diruz lagun daitezkeen gastuei buruzko arauak; eta 480/2014 Erregelamenduaren 20. eta 21. artikuluak).
Diruz lagundutako jarduketari buruzko informazioa eman behar du onuradunak, hala eskatzen zaionean eta eskatzen zaion formatuan (1011/2014 Erregelamenduaren 10.1 artikulua).
Batasunak ere finantzatutako jardueren gaineko banan-banakako kontabilitatea eraman behar du, edo erraz identifikatzeko moduko kode espezifikoen bidezkoa (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamendua, 125.4.b artikulua).
Eragiketari buruzko finantza- eta administrazio-informazioa eta haren garapenaren jarraipenari buruzkoa artxibatu beharko du, hiru urteko epean, eragiketaren gastuak jasota dauden kontuak aurkeztu ondoko abenduaren 31tik hasita. Informazio hori, gainera, agintari eskudunen esku jarri beharko du, hala eskatzen diotenean (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 125.4.d eta 140.1 artikuluak).
Eragiketari lotutako produktibitate-adierazleetan nolako maila lortu den jakinarazi beharko du, bai eta gastuak justifikatu ere (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 125.2 artikulua).
EGEF laguntza onartuz gero, ontzat ematen da eragiketen zerrenda publikoan sartzea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluaren 2. apartatua eta XII. eranskina).
Iruzurraren aurkako neurri eraginkor eta proportzionalak aplikatzen lagunduko du bere kudeaketa-eremuan, eta ez du izango finantzazio bikoitzik, dokumentu faltsurik eta abar. Halaber, informazioa eman behar du, izan litezkeen arriskuak atzemateko. Neurri hauek guztiek berekin ekar dezakete iruzur-arriskuen aurkako prozedurak berrikustea eta, iruzur-arrisku handia dagoela ebaluatuz gero, laguntza-eskabideari ezezkoa ematea edo jasotako laguntza kentzea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 125.4.c artikulua).
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko abenduaren 16koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinen bidez urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan 2019ko ekitaldirako aurreikusitako dirulaguntzen deialdia ebazten den. Dekretuak ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen ditu.
- Ikus: 202/2015 DEKRETUA, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituena.