Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko apirilaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2162
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/04/24
  • Argitaratze-data: 2019/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez (2018ko uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 136. zk.), Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea sortu zen, organo aholku-emaile gisa, Osasun Sailari aholku teknikoak emateko antolamendu-ereduaren eraketan, non lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren integrazioak ahalbidetuko baitu arreta-jarraitutasun murriztea, Osasun Saileko Aholku Batzordeen Araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoaren esparruan.

2018ko ekainaren 25eko Aginduaren 3. artikuluan ezartzen denez, hauxe izango da Batzordearen osaera: batzordeburu bat, idazkari bat eta 18 batzordekide, agindu horren 4. artikuluan jasotako banaketari jarraituz. Denak ere Osasuneko sailburuak izendatuko ditu.

Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez (2018ko uztailaren 16ko EHAA, 136. zk.), Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordeko kideak izendatu ziren.

Oraingoan, beharrezkoa da organo horretako bi kide ordeztea.

Adierazitakoari jarraituz, hau

Lehenengoa. Eguneratzea Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera, eta Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordeko idazkari izendatzea Susana Martín Benavides, Lehen Mailako Arretako Estrategiako koordinatzailea, aurreko titular Miren Nekane Murga Eizagaechevarríaren ordez.

Halaber, Osasun Sailaren ordezkari izendatzea Miguel Sánchez Fernández, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria, June Kortajarena Ambélezen ordez.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 24a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.