Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko abenduaren 20koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira enplegu-zentro berezietako dirulaguntza-eskaeren eta kalifikazioen eskabide-orri normalizatuak. Eskabide-orri horiek urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusten ziren, han erregulatzen baitziren Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen laneratzeko aukeren inguruko programak eta zerbitzuak, eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 122
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/20
  • Argitaratze-data: 2020/01/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikulua prozedura administratiboa hasteko eskabideei buruzkoa da, eta, hark xedatzen duenaren arabera, Administrazioak, prozedura zehatz batean, eskabideak aurkezteko eredu espezifikoak berariaz ezartzen dituenean, nahitaez erabili beharko dituzte horiek interesdunek.

Orain gutxi dela onartutako urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen laneratzeko aukeren inguruko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen ziren, eta horien barruan dirulaguntza-lerro desberdinei zegozkien laguntzen esleipenerako prozedurak, eta oro bat, enplegu-zentro berezien kalifikaziorako prozedura, eta horiei guztiei zegokienez, eskabideak eredu edo eskabide-orri normalizatuetan aurkeztea aurreikusten zen. Eredu edo eskabide-orri horiek termino guztietan bete behar dira, eta kasu bakoitzean eskatzen den dokumentazioa erantsi behar zaie.

Ildo beretik, 168/2019 Dekretuaren 69. artikuluak ezartzen du laguntzen eskabideen tramitazioa bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dela, eta eskabide-ereduak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orrian eskuratu ahal izango direla: https://www.lanbide.euskadi.eus eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus. Era berean, enplegu-zentro berezien kalifikaziorako eta inskripziorako, 84. artikuluan aurreikusten da eskabideak bide telematikoa erabiliz bakarrik egitea, eskabide-orri normalizatua betez, eskuragarri egongo baita laguntzei dagozkien eskabide-orriak egongo diren modu berean.

Laguntza-eskabideak egiteko eta enplegu-zentro berezien kalifikaziorako eskabide-orri normalizatu horien onarpena enpleguaren arloan eskumena duen departamentuko titularrari dagokio, 168/2019 Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren arabera. Helburu hori betearaztea da agindu honen xedea.

Azaldutako guztiarengatik, hau

Lehenengoa. 1. sekzioan, 2. sekzioan eta 3. sekzioko 1. eta 4. azpisekzioetan araututako dirulaguntza-eskabideei dagozkien eskabide-orri normalizatuak onartzea. Guztiak ageri dira urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen laneratzeko aukeren inguruko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituena) II. kapituluan, eta eranskin gisa jaso ditu agindu honek:

  1. Desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean kontratatzeko laguntza-eskabideak, I. eranskinean.

  2. Lanpostuak egokitzeko eta oztopoak kentzeko laguntza-eskabideak, II. eranskinean.

  3. Enplegu Lagunduaren jarduketentzako laguntza-eskabideak, III. eranskinean.

  4. Enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntza-eskabideak, IV. eranskinean.

  5. Lanbide Jardueran Laguntzeko Unitateentzako laguntza-eskabidea, V. eranskinean.

    Bigarrena. Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan arautzen den enplegu-zentro berezien kalifikazioa eskatzeko eta Euskal Erregistroan inskribatzeko eskabide-orri normalizatuak onartzea. agindu honen VI. eranskinean daude.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 20a.

    Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

    BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.