Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2018ko ekainaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kide kargutik kentzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 121
- Hurrenkera-zk.: 3273
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/06/14
- Argitaratze-data: 2018/06/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren proposamenez, honako hau
Lehenengoa. Asier Manero Alvarez jauna kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide titular Maialen Olabe Aguirre andrearen ordezko kargutik. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaritzan zegoen erakunde horretan.
Bigarrena. Ane Hernández Sánchez izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide titular Maialen Olabe Aguirre andrearen ordezko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaritza, eta Asier Manero Álvarez jaunari agintaldia amaitzeko falta zitzaion aldirako.
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 14a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kide kargutik kentzen baitira.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kide kargutik kentzen dituena.