Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketako balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horiek «Euskara» jakintza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 232
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/01/04
  • Argitaratze-data: 2017/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira. Lanpostu horiek «Euskara» jakintza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko uztailaren 15eko Aginduak lehiaketa horren balorazio-batzordearen osaera aldatu zuen.

Balorazio-batzordea aldatu beharra sortu denez, beste izendapen batzuk egiten dira lehen izendatu zirenak ordezteko.

Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 46. artikuluan eta hurrengoetan, eta urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak onartu zuen EAEko administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, aipatutako legearen 6.1.j) artikuluak ematen didan eskumenaz baliatuta, hau

Lehenengoa. Xabier Larrañaga Padilla jauna ordezko batzordeburu izendatzea, Angel Lobera Revilla jaunaren ordez.

Bigarrena. Patxi Alberdi Asteinza jauna kide titular izendatzea, Eneko Oregi Goñi jaunaren ordez.

Hirugarrena. Angel Lobera Revilla jauna kide titular izendatzea, Araceli Diaz de Lezana Fernández de Gamarra andrearen ordez.

Laugarrena. José Andrés Etxebarria Etxeita jauna ordezko kide izendatzea, Juan Isasi Urdangarin jaunaren ordez.

Bosgarrena. M.ª Iciar Arrieta Beistegui andrea ordezko kide izendatzea, M.ª Jesús Mateo Ayerza andrearen ordez.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 4a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERkOREkA GERVASIO.