Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko azaroaren 21koa, Segurtasuneko sailburuarena, joko-aretoetarako eta jolas-aretoetarako lokalen betekizunak eta ezaugarriak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5793
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/11/21
  • Argitaratze-data: 2017/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Duela gutxi jarri da indarrean uztailaren 27ko 120/2016 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena), eta irizpide eta aurreikuspen berriak ekarri ditu. Horiek behar bezala aplikatzeko, ezinbestean egokitu behar da joko- eta jolas-aretoen arloko garapen-araudia. Horiek horrela, agindu honek aurrekoa ordezten eta indargabetzen du, eta argi zehazten ditu joko-areto horietan aplikatu beharreko baldintza eta betekizun batzuk, ostalaritzako zerbitzu osagarriari eta onarpen-kontrolari dagokienez bereziki.

Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoak Segurtasun Sailaren titularrari ematen dio hura garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak ezartzeko ahalmena. Are gehiago, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren 193. artikuluak jokoaren arloan eskumenak dituen sailaren titularraren agindura igortzen du joko-aretoetako ostalaritza-azaleraren ezaugarriak eta mugak zehazteko.

Horrenbestez, eta indarrean dagoen lege-antolamenduak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena) garatze aldera, aginduaren xedea honako hauek ezartzea da:

  1. Joko-aretoetan ezarriko diren ustiapen-baimenen betekizunak.

  2. Joko-aretoetako azaleren eta edukieren ezaugarri eta mugak.

  3. Kontrol- eta onarpen-zerbitzuaren baldintzak.

  4. Ostalaritza-zerbitzu osagarria duten aretoetan bete beharreko informazio-betekizunak, eta joko-aretoetan, oro har, sarien publizitateak eta izen komertzialak bete beharreko baldintzak.

  1. Joko-aretoaren instalaziorako eta funtzionamendurako baimena lortzeko, egiaztatu egin beharko da BS motako behar beste ustiapen-baimen izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrean xedatutakoaren arabera.

  2. Joko-aretoetan ezarritako B motako ustiapen-baimenen jabea, edo joko-aretoen arloan jarduten duen eta establezimenduaren titular den enpresa, edo B motako makinekin aritzen den enpresa bat izan beharko da.

  3. Joko-aretoetan, BH eta BS motako ustiapen-baimenak ezarri ahal izango dira soilik.

    Joko-aretoetan ezar daitezkeen joko-makina motak uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena) I. eranskineko 3.3 puntuan xedatutakoak izango dira, eta makina bakoitzak gaikuntza emango dion baimen mota bat izan beharko du euskarri.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 193. artikuluan aipatutako ostalaritza-zerbitzu osagarria duten joko-aretoek eta jolas-aretoek betekizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Joko-aretoaren barruan, ezingo dira ate bidez zatitu edo banandu ostalaritza-zerbitzu osagarriaren azalera eta jokoarena; bien arteko igarobideak, gutxienez, 1,60 metroko zabalera izan behar du. Igarobidea bi eremutan banatuta dagoenean, eraikinean egiturazko habeak daudelako, igarobide horietako bakoitzak, gutxienez, metro bateko zabalera izan beharko du bere hedadura osoan.

    2. Ezarritako B motako edo apustuko joko-makinen % 30ek, gutxienez, ikusgai izan behar du aurrealdea edo aurreko eta alboko aldea, areto barruan sarreratik edo sarreretatik gertu dagoen gunetik. Portzentaje hori (% 30) kalkulatzeko, ezarritako B edo P motako ustiapen-baimenen kopuru osoa hartuko da oinarritzat; emaitzan lortutako zifra postu gisa zenbatuko da, hala B motako makinetarako nola apustu-makina osagarrietarako.

    3. Ostalaritza-zerbitzua lokalaren barrualdean ezarri beharko da. Ez da ostalaritza-zerbitzutzat hartuko lokal kanpoan gehienez ere bi mahai jartzea, gutxieneko altuera metro batetik gorakoa dutenak, inolako eserlekurik gabe.

  2. Ostalaritza-zerbitzu osagarriaren azalera kalkulatzeko, arau hauek aplikatuko dira:

    1. Ostalaritza-zerbitzuaren mostradoreak aretoaren azalera erabilgarrian beteko duen azalera zehazteko, aintzat hartuko da barra gisara baliatzen den eremu osoa. Ez dira aintzat hartzen sukaldeak eta barruko aldeak, ezta barrarenak ere.

    2. Azalera horri mostradorearen luzerari dagozkion 0,40 metro erantsiko zaizkio, tarte hori behar den gutxienekoa delakoan joko-aretoan zerbitzu hori eskatzen duten bezeroak egoteko eta, horrenbestez, tarte hori zerbitzu horri egotzi behar zaiolakoan, alde batera utzita ikuskapena egiteko unean eremu horretan pertsona erabiltzailerik dagoen edo ez dagoen. Barraren kanpoaldean aulkiak badaude eta horiek aipatutako 0,40 metrotik gora hartzen badute, benetako distantzia hartuko da aintzat kalkulua egiteko.

    3. Mahaiak jartzera bideratutako azalerari dagokionez, aintzat hartu beharko da altzari horien aldeen edo erradioen luzera, aulkiak jartzeko 0,40 metro gehituta, kontuan hartu gabe egiazki mahai horien inguruan aulkiak jarrita dauden edo ez dauden.

    4. Azalera neurtzeari dagokionez, mahaitzat joko da edozein motatako objektuak gainean jartzeko balio duen edozein azalera, baldin eta 20 zentimetro baino gehiagoko hondoa badu.

  3. Ostalaritzarako erabilitako azaleran, musika- eta umore-emankizun txikiak egin ahalko dira, baldin eta horretarako ez badira berrantolatu behar lokaleko espazioak eta ez bada handitu behar ezarria duten edukiera. Emankizunek uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena) ezartzen dena bete beharko dute publizitateari, babesletzari eta sustapen-jarduerei dagokien guztian, baita Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren 10/2015 Legean gaikuntza-tituluari dagokionez ezarritakoa ere.

  1. Areto barruan sarreratik edo sarreretatik gertu ostalaritza-zerbitzua duten joko-aretoek pantaila bat ezarri beharko dute, 39 hazbetekoa gutxienez, kontsumitzaileari lokala joko-aretoa dela jakinarazteko, idazkun honen bitartez: «Joko-areto batean zaude». Horrez gain, pantailaren edukiak sarreratik irakurtzeko modukoak izan beharko dira. Pantaila hori euskarri bereizi batean ezarri ahalko da, horma batean edo sabaitik zintzilik, eta aretora sartzeko atetik edo ateetatik 5 metroko erradioa duen eremu batean egon beharko da.

  2. Pantaila piztuta eduki beharko da aretoa zabalik dagoen bitartean, eta han txertatu beharko dira jokoak mendekotasuna sor dezakeela eta adingabeek jokoa debekatua dutela ohartarazteko mezuak, Segurtasuneko sailburuaren 2017ko martxoaren 17ko Aginduan jasotako edukiekin eta formatuarekin (agindu horretan, joko-makinen betekizunak eta ezaugarri teknikoak eta haien interkonexio-baldintzak eta interkonektatutako sariaren zenbatekoa arautzen dira). Era berean, aretoaren titularrak bertan txertatu ahalko ditu Jokoa Arautzeko Agintaritzak proposatutako publizitate-kanpainak eta berak egokitzat iritzitako mezuak, baldin eta joko-aretoaren jarduerari buruzkoak badira.

    Pantailetan eta publizitate-kanpainetan txertatu beharreko mezuetan, ez da erabiliko hizkera sexistarik, ez eta gizonen eta emakumeen estereotipoak agertzen dituen irudirik ere.

  3. Mezu horiek, gutxienez, 10 segundoz agertu behar dira, eta maiztasuna ezin da izan bi minutuan behin baino txikiagokoa.

  4. Aipatutako pantailan ezingo da apustuen xede diren gertakariei buruzko irudirik jarri.

  5. Pantaila horren ordez eta sarreratik irakur daitezkeen edukiekin, 90 cm x 60 cm-ko gutxieneko tamainako kartelak jarri ahalko dira aretora sartzeko atetik edo ateetatik 5 metroko erradioaren barruan, eta artikulu honetako 2. atalean aipatutako edukiak izango dituzte.

BS+ makinak ezartzeko esparru bat egokitzen den joko-aretoetan, kontrol- eta onarpen-sistema bat izan beharko da, bisitariak identifikatzeko eta uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena) 17. artikuluan xedatutakoaren arabera sarbidea debekatua dutenei sarrera galarazteko. Sistema horrek arau beraren 20. artikuluan ezartzen diren betekizunak bete beharko ditu, eta, gainera, baldintza hauetara egokitu beharko da:

  1. BS+ motako makinak ezarrita dituen esparrura sartzeko, kontrol- eta onarpen-sistema gainditu beharko da aurretiaz. Joko-esparru hori lokalaren gainerako eremutik bereizita egongo da, elementu finko baten bidez edo obra-elementu baten bidez, jarritako sarbidearen bitartez soilik sartu ahal izan dadin.

  2. Esparruaren sarreran, ikus daitekeen gune batean eta argi eta garbi agertu beharko dira aldez aurretik kontrol- eta onarpen-sistema gainditu beharra, baimendutako makina moten adierazpena, partiden gehieneko eta gutxieneko prezioak eta sariak.

  3. Kontrol- eta onarpen-sistemak euskarri informatiko bat izan beharko du, zuzenean Jokoa Arautzeko Agintaritzarekin lotutakoa, Joko Galarazpenen Erregistroaren informazio eguneratua eskuratu ahal izateko.

  4. Kontrol- eta onarpen-sistema eragiketa hauen bitartez gauzatuko da: bisitariaren nortasuna egiaztatzea, datuak euskarri informatikoaren bitartez egiaztatzea eta esparrura sarbidea ematea. Joko-aretoko langileek egin beharko dituzte eragiketa horiek.

  1. Joko-areto batek eta jolas-areto batek hormak edo beste arkitektura-osagai batzuk partekatzen badituzte, eskakizun hauek bete behako dira:

    1. Areto bakoitzerako sarrerak independenteak izan beharko dira, eta modu argian bereizita egon beharko dira.

    2. Kota guztietan bi establezimenduen arteko ikusizko isolamendua zein isolamendu akustikoa eragiten duten itxituren bidez egingo da bi lokalen arteko bereizketa.

    3. Ezingo da egon bi lokalen arteko barne-komunikaziorik edo -sarbiderik erabiltzaileentzat. Bakar-bakarrik, aretoetako langileentzat baino ez den sarbideren bat egotea baimenduko da. Sarbide hori blokeatuta egongo da erabiltzaileentzat aretoen jardunak iraun bitartean, eta erabiltzeko murrizketa oso argi ikusteko moduan adieraziko da, iragarki baten bidez. Ebakuatzeko irtenbideak xede horretarako erabiliko dira soilik.

  2. Bereiz egiaztatu beharko du areto bakoitzak arauzko baldintzak betetzen dituela, eta bi espediente bereizi izapidetuko dira betiere.

  1. Lokalaren instalaziorako eta funtzionamendurako eskabidearekin batera aurkezten den oinarrizko obra-proiektuan, pertsonentzako eta makinentzako edukiera zehaztu beharko da. Horietan lehena, pertsonentzako edukiera, aplikatu beharreko araudi teknikoaren arabera zehaztuko da; bigarrena, makinentzakoa, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuan jasotako parametroen arabera (Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten du dekretu horrek). Jokorako erabilitako guneetan dentsitate hau aplikatu beharko da: pertsona bat 1,5 m2-ko.

  2. Pertsonentzako edukiera kalkulatzeko, ez dira bereiziko jokorako eta ostalaritzarako erabiltzen diren azalerak, eta edukiera 1,5 pertsonakoa izango da m2 bakoitzeko, bat etorriz publikoa eserita daukaten ostalaritzako lokaletan komun eta mostradoreei dagokiena zenbatu gabe edukierari dagokienez aplikatu beharreko araudi teknikoarekin. Makinentzako edukiera kalkulatzeko, publikoa normalean sar daitekeen azalera hartuko da kontuan, ostalaritzarako gunea, mostradoreak eta komunak zenbatu gabe.

  3. Aretoaren instalaziorako eta funtzionamendurako baimena emateak ez du esan nahi oinarrizko proiektuarekin batera emandako planoak onartzen direnik, ez aretoko elementu mugikorren kokaleku eta antolamenduari dagokienez (adibidez, joko-makinak, altzariak eta dekorazioa), ez eta adierazitako azaleren eta edukieren neurketei dagokienez ere. Behin betiko egiaztapena Jokoa Arautzeko Agintaritzak eskatzen diren betekizunak eta dokumentazioa betetzen diren egiaztatzeko egingo duen ikuskatzean gauzatuko da.

Oinarrizko obra-proiektuan aldaketak egiten badira, dela eskatzailearen ekimenez, dela udal-agintaritzak ezarritako neurri zuzentzaileen ondorioz, eta lokalaren azalera erabilgarriari eragiten badiote, irekitzeko jakinarazpena aurkeztu aurretik onartu beharko ditu Jokoa Arautzeko Agintaritzak.

Lokalerako sarreraren aurretik ataririk edo atzeraemangunerik badago, aretoaz kanpoko gunetzat hartuko da agindu honetako 3.1.c) artikuluaren ondorioetarako. Gune horretan, ezingo da ezarri joko-makinarik, eta ez da kontuan hartuko makinentzako edukiera kalkulatzeko. Horretarako sarbidea lokalaren sarbidea baino zabalagoa baldin bada, gunea ez da kontuan hartuko pertsonentzako edukiera kalkulatzeko ere.

  1. Joko-aretoen izen komertzialak ezin izango du beste joko batzuen edo jokoen azpi-sektoreen izenik izan edo horien aipamenik egin.

  2. Interkonektatutako sistemen sariak ezin izango dira iragarri lokalaren kanpoko aldean.

    LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Areto berriak instalatzeko eta funtzionamenduan jartzeko baimen-eskaerek ez dute inolako eskubiderik ematen, baldin eta ordurako iritsita badago uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onartzen duena) I. eranskinean onartutako plangintzan ezartzen den gehieneko lokal kopurua. Hala ere, kopuru hori osatu gabe dagoen aldian sartzen direnek eskubideak eskuratuko dituzte, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena) 35. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Joko-areto bat baimenduta dagoen lokaletik eta enpresa titularraren borondatezkoak ez diren ezinbesteko kausak direla-eta beste batera lekualdatzeko, arrazoiturik egin beharko da eskaera, eta uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena) 33. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera lortu beharko da baimena. Halakoetan, joko-areto berria kokaleku berean ezarriko da, eta, hori ezinezkoa bada, lehengo joko-aretoaren 100 metroko inguruaren barruan gehienez. Jokoa Arautzeko Agintaritzak, lekualdaketaren zergatia kontuan harturik, hasierako lokala ixten denetik berria ireki arteko gehieneko aldia ezarriko du.

    Lekualdaketak beste arrazoi batzuen ondoriozkoak badira, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena) 33. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera eskatu beharko dira. Kasu horretan, joko-areto berrirako eskaera egiten den unean indarrean dauden lokal arteko distantziak gordeko dira. Hasierako lokalari baja ematen zaionetik berria ireki arteko aldia ezingo da izan hilabetetik gorakoa.

Indarrik gabe uzten da Segurtasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 16ko Agindua (urriaren 4ko 380/1994 Dekretua garatzen duena; dekretu horren bitartez, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartu zen).

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA

Aldatu egiten da joko-makinen betekizunak eta ezaugarri teknikoak eta haien interkonexio-baldintzak arautzen dituen Aginduaren lehen xedapen gehigarria, Segurtasuneko sailburuak 2017ko martxoaren 17an onetsitakoa, eta honela idatzita gelditzen da:

Lehen Xedapen Gehigarria.

  1. Dauden makina-modeloek, horien homologazio-ebazpenaren arabera aurreko araudiak ezarritako B makina-motetako baten barruan sailkatuta badaude, indarrean izango dute homologazioa, eta euren parametroen araberako makina-motari atxikita egongo dira, agindu honetan garatutakoen artean.

  2. 2017ko abenduaren 1a baino lehen jarrita dauden joko-makinak, euroak fitxetara kanbio-tasa lineal eta jarraitu batean aldatzeko oinarrizko sistema bat badute, bost urteko epean egokitu egin beharko dira Agindu honen 2. artikuluaren k) letraren eskakizunetara. Horrela ez bada, homologazioak indarra galduko du.

  3. BS motako joko-makinak, Agindu hau indarrean jarri baino lehen homologatuta eta instalatuta daudenak eta arau honetan ezarritakoa baino itzulketa-ehuneko txikiagoa badute, behin betiko kendu arte egon ahal izango dira instalatuta eta lanean, homologatutako modeloa aldatzen ez den bitartean betiere.

  4. Instalatutako makinak beren modeloa Aginduan ezarritako parametro berrietara egokitu behar delako aldi baterako kentzeak ez du ekarriko beste kokatze-buletin bat sinatzeko betebeharrik. Nolanahi ere, makina ezin izango da kendu hilabetetik gorako aldi baterako, eta antzeko ezaugarriak dituen beste makina batekin ordezkatu beharko da aldi horretan.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

  1. Agindu honek aldatutako joko-makinen betekizunak eta ezaugarri teknikoak eta haien interkonexio-baldintzak arautzen dituen Segurtasuneko sailburuaren 2017ko martxoaren 17ko Aginduaren Lehen Xedapen Gehigarriaren hirugarren paragrafoan zehaztutako makinak «BH+» azpimotako makinen ezaugarrietara egokitu ahal izango dira aldez aurreko jakinarazpen soila eginez Jokoa Arautzeko Agintaritzari, betiere justifikatzen badute behar bezala konfiguratuta daudela «BH+» motako makinei eskatzen zaien gutxieneko itzulketaehunekora egokitzeko euren konfigurazioaren beste ezaugarriak aldatu gabe.

  2. Aldez aurreko jakinarazpen hori aurkezteko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita. Jakinarazpenarekin batera enpresa fabrikatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, aurreko paragrafoan zehaztutakoa betetzen dela egiaztatzeko.

    AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

    Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 21a.

    Segurtasuneko sailburua,

    ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.