Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko urriaren 25ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko udalerriko Zabalganan, 135 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 4815
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/10/25
  • Argitaratze-data: 2016/11/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Vitoria-Gasteizko Zabalganan, «Elejalde» 4.2 sektoreko M-6 lursailean dagoen eta EB1-0773/08-LC-000 espediente-zenbakia duen babes ofizialeko etxebizitza sustapenak 314 etxebizitza ditu.

  2. 2015eko abenduaren 9an, Enplegu eta Politiketako sailburuak ezarri zuen etxebizitza horien esleipena bi fasetan egitea, kudeaketa errazte aldera, eta sustapeneko 179 etxebizitzen esleipen-prozedura abian jarri zuen, lehenengo fase batean.

  3. Honako aginduak bigarren fasea arautuko du sustapeneko gainerako 135 etxebizitzak esleituko direlarik; zehazki, Bremen kaleko 1., 2., 3., 4. eta 5. zenbakietan dauden etxebizitzak, kalifikazioaren arabera 1. eta 135. zenbaki bitartekoak.

  4. Etxebizitza guztiak 3 logelakoak dira, eta 88,05 m² eta 89,35 m² bitarteko azalerak dituzte. Etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairua da.

  1. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluak (aurrerantzean, 2012ko urriaren 15eko Agindua) Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari ematen dio esleitzeko prozedura hasteko agindua emateko eskumena.

  2. Esleipen-prozedura 2012ko urriaren 15eko Aginduaren arabera eta ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legearen arabera zuzenduko da; azken honek, etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartu die zenbait pertsonari. Legeak ezarritako lehentasun horrek, noski, honako aginduan ezarritako esleipen-prozedurari eragiten dio.

  3. Etxebizitzaren Legeak ezartzen du eskubide subjektiboa onartzeko bete beharreko baldintzak erregelamendu bidez ezarri beharko direla, eta hauek garatzen ez diren bitartean, laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoa hartuko dela kontuan; alegia, 2016ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko den eskubidea gradualki aplikatuko dela. Horrela, lehenengo urte naturalean, hiru kide edo gehiagoko bizikidetza unitateek izango dute eskubidea, baldin eta urtean 15.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte eta Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan gutxienez lau urte badaramatzate izena emanda alokairuko etxebizitza eskatzaile gisa.

    Eskubide hori onartzeak baldintzak betetzen dituzten bizikidetza-unitateei lehentasuna ematen die babestutako etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak eskuratzeko.

    Beraz, etxebizitza hauek esleitzerakoan lehentasuna emango zaie Etxebizitzaren Legearen laugarren xedapen iragankorrean jasotako baldintzak betetzen dituztenei. Etxebizitzak esleitu gabe geratzen badira, 2012ko urriaren 15eko Aginduko 50. artikuluan ezarritako prozeduraren bitartez esleituko dira. Etxebizitzak, esleitzeko prozeduran sartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordenari jarraituta esleituko dira, betiere agindu bereko 51. artikuluan xedatutako baremoa aplikaturik.

  4. Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren (aurrerantzean 39/2008 Dekretua) 18. artikuluan jasotzen denaren arabera, bizikidetza-unitatea osatzen duen titularretako bat gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egongo da, kasuan kasuko araudiak ezarritako gutxieneko antzinatasunarekin.

  5. Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatuko diren urteko diru-sarrera haztatuen mugak, 2011ko irailaren 14ko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Aginduan ezarritakoak eta ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legearen laugarren xedapen iragankorreko a) puntuan ezarritakoak izango dira.

  6. 39/2008 Dekretuaren 22. artikuluan jasotzen denaren arabera, diru-sarrerei dagokienez kontuan hartu beharreko epealdia honakoa izango da: zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondoren, esleipen-prozedurari hasiera emateko aginduaren argitalpen-dataren aurreko azken zergaldia.

  7. 2012ko urriaren 15eko Aginduak ezartzen duenaren arabera eta, ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legearen laugarren xedapen iragankorreko a) puntuan ezartzen denaren arabera, pertsonek edo bizikidetza-unitateek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute.

  8. 2012ko urriaren 15eko Aginduan jasotzen da prozeduran sartzea borondatezkoa izango dela, eta hasiera aginduan zehaztutako epean eta bitartekoaren bidez egin beharko dela. Hala ere, kasu honetan, epe hori soilik irekiko da eskubide subjektiboaren onuradun direnen artean esleitu ondoren, etxebizitzak hutsik geratuko balira.

    Aipatutako lege-xedapenak eta oro har gai honetan erabilgarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Sustapen honetako bigarren esleipen-faseari hasiera ematea, eta 135 etxebizitza esleitzea, jarraian aipatuko diren baldintzetan.

Bigarrena. Erreferentziako sustapena (espediente-zenbakia: EB1-0773/08-LC-000) Zabalganan dago, Vitoria-Gasteizko udalerrian. Inskripzio-eskabidean esleitutako udalerrietako bat, gutxienez, Vitoria-Gasteiz izan beharko da.

Hirugarrena. 135 etxebizitzak 3 logela dituzte.

Laugarrena. Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairua izango da.

Bosgarrena. Esleipen-prozeduran honako pertsona edo bizikidetza-unitate hauek parte hartu ahal izango dute: agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairu-araubidean izena emanda daudenak, betiere babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak betetzen badituzte.

Seigarrena. Etxebizitzen esleipena honela egingo da:

Eskubide subjektiboaren betekizunak betetzen dituzten eta gutxienez 4 kide dituzten bizikidetza-unitateei esleituko zaizkie etxebizitzak, bizikidetza-unitateko kideen gehieneko mugarik gabe. Gutxienez 4 kide dituzten bizikidetza-unitaterik ez balego, zerrenda barematuan ezarritako ordenaren arabera esleituko dira etxebizitzak.

Zazpigarrena. Eskubide subjektiboko baldintzak betetzen dituztenek egiaztatu beharko dute 2015. urteko zergaldiko beraien diru-sarrera haztatuak ez direla 3.000 euro baino txikiagoak, ez eta 15.000 euro baino handiagoak ere.

Etxebizitzak esleitu gabe geratzen badira, gainerako eskatzaileek hau egiaztatu beharko lukete: 2015. urteko zergaldiko beraien diru-sarrera haztatuak ez direla 3.000 euro baino txikiagoak, ez eta 39.000 euro baino handiagoak ere. Desgaitasun psikikoa edukiz gero edo genero indarkeriaren biktima izanez gero, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea.

Zortzigarrena. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, etxebizitza-esleipenak eta itxaron-zerrendak argitaratzeko tokiak honako hauek izango dira: Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren (Zuzenean) iragarki-oholak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoa.

Bederatzigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke hilabeteko epean Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik, zuzenean, bi hileko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 25a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.