Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 18koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia egiten duena 2016ko ekitaldirako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2320
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/05/18
  • Argitaratze-data: 2016/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Landa Ingurunearen Garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legearen arabera, landa-garapenerako politikaren helburu orokorrak hauek dira: Euskadiko nekazaritzaren eta landa-ingurune osoaren funtzioaniztasuna eta iraunkortasuna bermatzea; landa-ingurunearen berezko ezaugarri nagusiei eustea; nekazaritzak zein landa-eremuetako enpresek eta egitura ekonomikoek lehiatzeko daukaten gaitasuna hobetu eta handitzea. Hori horrela, agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntza ekonomikoen deialdia egiten da, 2016. urterako.

Aurrekoa legez, 2016ko ekitaldi hau trantsizio-urtetzat har daiteke, Europar Batasunak ezartzen dituen 2007-2013 eta 2014-2020 programazio-aldien artean. Horrek aldaketa orokorra ekarri du Europako Erkidegoko araudira, baita nekazaritzaren eta landa-garapenaren arlora ere, eta, horren ondorioz, estatuko eta erregioetako administrazioek arau-esparru berrira egokitu behar dute. Hala ere, programazio-aldi berrira egokitzeko prozesu horretan murgilduta bagaude ere, ezinbestekoa da Euskadiko landa-garapenaren helburuak lortzeko funtsezkotzat jotzen ditugun zenbait ildori jarraipena ematea.

Lortu gura diren helburu zehatzak hauek dira: gizarteratzea sustatzea; pobrezia murriztea eta landa-eremuen garapen ekonomikoa bultzatzea; baliabideen efizientzia sustatzea; eta ekonomia hipokarboniko bateranzko bidea bultzatzea, zeina klima-aldaketara egokitzeko gai izango baita.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, programetako diru-laguntzak emateko arauak eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat.

Kontuan hartuta diruz lagundu daitezkeen jarduerek tokiko izaera nabarmena daukatela, ez direla egiten merkatu-ingurune baten eta laguntza horien onuradunak administrazio publikoak izango direla administrazio publikoak, euren eskumen propio eta legitimoen barruan, interes orokorrean oinarritu behar dira, agindu honetan jasotako laguntzak ez dira estatuko laguntzak, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 107. eta 108. artikuluen arabera, eta, beraz, Europar Batasuneko zerbitzuei ez zaie laguntza horien berri eman behar.

Bestalde, abenduaren 23ko 9/2015 Legearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartu ziren; bada. lege horretan aurreikusita kontuan izanik.

Ondorioz, hau

Lehenengoa. Xedea, izaera eta esparru geografikoa.

  1. Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia egitea 2016ko ekitaldirako.

  2. Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli behar ez diren horietarikoak izango dira.

  3. Aplikazio-eremu geografikoak Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremu guztiak hartuko ditu; eremu horiek landa-eremuen definizio teknikoaren azterlanean identifikatuta daude, eta hauek bereizten dira:

    1. Landatartasun-maila handieneko landa-eremuak, udalerrika sailkatuta; G1, G2 eta G3 (I. eranskina) mailei dagozkie.

    2. Gainerako landa-eremuak, entitateka sailkatuta; G4, G5 eta G6 landatartasun-mailei dagozkie. (II. eranskina).

      Hala ere, agindu honetan oinarriturik diruz lagundu ahal izango dira honako inbertsioa hauek: landa-eremuak ez diren eremuetan egindakoak, baldin eta hurbileko landa-eremuetako herritarrei zerbitzuak emateko badira. Kasu horietan, hitzarmenen bidez bermatu egin beharko da: landa-eremuetako biztanleek aukera-berdintasunean baliatu ahal izatea sutatutako zerbitzura. Kasu horietan, landatartasun-maila hauxe izango da: zerbitzu ematen zaien udalerrien ladartasuna-mailen bataz bestekoa.

      Bigarrena. Laguntza-motak eta erakunde onuradunak.

      1. Landa-eremuetako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko azpiegiturak egiteko laguntzak.

      2. Industria-lurzorua gaitzearekin eta enpresa-ekimenen bidez erabiliko diren lokalak egokitzearekin lotutako inbertsio-proiektuak egiteko laguntzak.

      3. Turismoarekin lotutako kultura- eta natura-ondareko inbertsio-proiektuak, eta jendeak erabiltzeko aisia-, turismo- eta informazio-azpiegituren proiektuak egiteko laguntzak.

      4. Energia berriztagarriekin eta energia aurreztearekin lotutako inbertsioak abian jartzeko laguntzak.

      5. Laguntza hauen onuradunak hauek izan daitezke: tokiko erakundeak (zuzenean, edo beren erakunde autonomoen edo udal-sozietate publikoen bidez) eta udalaz gaindiko erakunde publikoak.

        Hirugarrena. Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

        Aurreko ebazpen-atalean zehaztu laguntza-lerroekiko egintza korrelatiboak, diruz lagun daitezkeenak, honako hauek dira:

      1. Landa-eremuetako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duen beste edozein inbertsio-proiektu, besteak beste:

        Honako hauekin lotutako proiektuak: gizarte-zentroak, kultura-zentroak, haurrentzako zentroak, eguneko zentroak, liburutegiak, erabilera anitzeko zentroak, kirol-ekipamenduak, aisialdirakoak, eta abar.

        Zerbitzu berritzaileak emateko proiektuak, adibidez: zahartze aktiboari lotutako garraio publikoko sistemak, eta abar.

        Ingurune degradatuak lehengoratzeko eta landa-eremuak hirigintza aldetik egokitzeko proiektuak, hala nola zolatzea, irisgarritasun-jarduketak, lorategiak jartzea, argiteria, hiri-altzariak.

        Ur-horniduraren sistemarako, saneamendurako eta elektrizitate- eta gas-hornidurarako oinarrizko azpiegiturekin lotutako proiektuak.

      2. Industria-lurzorua gaitzearekin eta enpresa-ekimenen bidez erabiliko diren lokalak egokitzearekin lotutako edozein inbertsio-proiektu: industrialde txikiak eta enpresa-ekimenak hartuko dituzten lokalak.

      3. Turismoarekin lotutako kultura- eta natura-ondareko inbertsio-proiektuak eta jendeak erabiltzeko aisia-, turismo- eta informazio-azpiegituren proiektuak, besteak beste:

        Kultura- eta natura-ondare historikoa mantendu, zaharberritu eta hobetzea, hala nola elizak, baserriak, monumentuak, idatziak, frontoiak, bolatokiak, landa-tradizioak, karobiak, ikaztobiak, elementu megalitikoak, elurtegiak, etab.

        Toki turistikoak, bide berdeak, ibilbideak eta bidezidorrak seinaleztatzea.

        Turismo-informaziorako zentroak.

        Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak turismoaren arloan.

        Aisialdi-egiturak; esate baterako, eremu naturaletara sarbide izateko baliagarriak direnak (interpretazio- eta harrera-zentroak) eta edukiera txikiko ostatuak.

      4. Energia berriztagarriekin eta energia aurreztearekin lotutako inbertsioak abian jartzeko proiektuak.

        Bero-sareak kanalizatzeko behar diren azpiegiturak.

        Biomasa-galdarak instalatzeko eraikinak eta/edo lokalak.

        Biomasaz elikatutako galdarak erostea.

        Dagoen argiztapena led teknologien bitartez berriztatzea.

        Laugarrena. Diruz lagundutako jarduera azpikontratatzea.

      1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuko 68. artikuluan xedatutakoa aplikatuz gero, honako kasu honetan kontsideratzen da onuradunak azpikontratatu egin duela: diru-laguntzaren helburu den jardueraren exekuzio partziala edo osoa hirugarrenekin hitzartzen duenean. 887/2006 Errege Dekretuz onartu egiten da Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira honako gastu hauek: diruz lagundutako jarduera bere kabuz egitearren, onuradunak kontratatzen dituen gatuak.

      2. Diruz lagundutako jardueraren % 100era arte azpikontratatu dezake onuradunak. Ezin izango da jarduerarik azpikontratatu, baldin eta diruz lagundutako jardueraren kostua gehitu eta jardueraren edukiari inongo balio erantsirik ematen ez badio. Hirugarrenekin azpikontratatutako jarduerak diru-laguntzaren % 20tik gora egiten badu eta kopuru hori 60.000 eurotik gorakoa bada, azpikontratazioak betekizun hauek konplitu beharko ditu:

        1. Kontratua idazki bidez egitea.

        1. Erakunde emaileak aldez aurretik baimena ematea kontratua egiteko.

          Dirua lagundutako jarduerentzat jadanik beste administrazio publiko batek eman badu diru-laguntzarik, ulertu beharko da administrazio honek egiaztatu duela betekizun hauek konplitzen direla.

      3. Ezin izango da zatikatu kontratua, helburua haren zenbatekoa txikitzea bada, eta, bestalde, bete egin beharko dira aurreko paragrafoan exijitutako betekizunak.

      4. Kontratistek onuradunarekiko bakarrik dituzte obligazioak, eta onuradunak beretu egin beharko du diruz lagundutako jarduera exekutatzearen gaineko erantzukizun guztia.

      5. Aurreko paragrafoan jasotakoa betetzeko, onuradunei dagokie: diru-laguntza jasoko duen jarduera gauzatzeko beste inorekin ezer kontzertatuz gero, ezarritako mugak errespetatuko direla ziurtatzea, diruz laguntzeko modukoak diren gastuen zenbatekoari eta izaerari dagokienez; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 46. artikuluan aurreikusitako lankidetza-betebeharrari lotuak izango dira kontratistak, aipatu mugak betetzen direla egoki egiaztatu ahal dadin.

      6. Alabaina, onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jardueraren exekuzioa hitzartu honako hauekin, ez guztiz ez hein batean:

        1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan zehaztu galarazpenetako bati lotuak diren pertsonekin.

        2. Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste diru-laguntza batzuk jaso dituzten pertsonekin edo erakundeekin.

        3. Bitartekari edo aholkulariekin, horiei ordaindu beharrekoa eragiketaren kostu totalaren ehuneko jakin gisa definitzen badira; non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta, egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

        4. Onuradunari lotutako pertsona edo erakundeekin, zeintzuk uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuko 68.2 artikuluan zehaztutakoak diren, salbu eta zirkunstantzia hauek agertu:

          Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egin izana.

          Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europako Politiketako Zuzendaritzaren aldez aurretiko baimena lortu izana.

        5. Deialdi eta programa berean laguntza eskatu, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsona edo erakundeekin.

          Bosgarrena. Diruz lagun daitezkeen kostuak.

          1. Diruz lagun daitezkeen kostutzat hartuko dira 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera eginiko inbertsioak eta/edo gastuak.

          2. Oro har, diruz lagun daitezkeen kostutzat hartuko dira hauek:

            1. Higiezinak eraiki, erosi edo birgaitzea, bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzuak eskaintzeko biztanleei.

            2. Makinaria eta ekipamendu berrien erosketa eta finantza-errentamendua, ondasunaren merkatu-balioraino.

            3. Jarduera berriari lotuta dauden bigarren eskuko ekipamenduak eta makinaria erostea, baldin eta aurreko 5 urteetan beste laguntzarik jaso ez badute.

              a) eta b) idatzi-zatietan jasotako gastuei lotutako kostu orokorrak; adibidez, arkitektoen, ingeniarien eta aholkularien ordainsariak, gehienez ere % 10eko mugarekin.

            1. Ondasun ukiezinetan eginiko inbertsio hauek: programa informatikoak erosi edo garatzea, eta patenteak, lizentziak, egile-eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.

            2. Turismo-esparruari aplikatutako IKTak.

            3. Lanabesak eta altzariak.

            4. Laguntza-eskaeraren xede den inbertsioari lotutako azterlanak, gehienez ere % 10eko mugarekin.

            5. Laguntza-eskaeraren xede den inbertsioari lotutako sustapen- eta zabalkunde-gastuak, hura martxan jartzeko.

            6. Horiei lotutako beste azpiegitura batzuk.

            7. Aplikatu beharreko legeriaren arabera berreskuratu ezin den BEZa.

          3. Energiaz hornitzeko oinarrizko azpiegiturak hobetzeko laguntzen kasuan, eta, zehazki, biomasaren kasuan, diruz lagun daitezkeen kostutzat hartuko dira, besteak beste:

            Biomasa energia-iturri gisa aprobetxatzeko instalazioari zuzenean egotzi behar zaion material- eta eskulan-gastua, zeina beharrezkoa baita hark funtzionatzeko.

            Obra zibilean eginiko gastua, bereziki district heating deritzonean eginikoa.

          4. Hauek ez dira diruz lagunduko:

            Interes zordunak, finantza-gastuak eta banku-bermearen gastuak.

            Berandutze-interesak, errekarguak, hertsapen-isunak, zehapen administratibo eta penalak, eta prozedura judizialen gastuak.

            Zuzeneko zergak eta gizarte-aurreikuspeneko edozein araubidera eginiko ekarpenak, laguntzaren onuradunari dagokionez.

            Berreskura daitezkeen zeharkako zergak.

            Ondasunak eta zerbitzuak erostearen ondoriozko faktura edo kontratuetan eginiko deskontuak, eta kontratu publiko edo pribatuetan kontratistak eginiko itzulketak edo ordainketak, aldaketen edo bestelako kausen ondorio direnak.

            Ekipamendua eta makinak berritzeko edo soilik ordezteko inbertsioak, salbu eta erositako berria aurrekoekin alderatuta desberdina bada, erabiltzen duen teknologiaren zein errendimenduaren aldetik.

            Finantza-errenta, baldin eta kontratuan eragiketa amaitzean ondasuna erosteko beharra zehazten ez bada. Bestalde, ez dira diruz laguntzekoak izango errentatzailearen marjina, interesak birfinantzatzeko kostuak, gastu orokorrak eta aseguramendu-gastuak.

          5. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean gastuak, onuradunak gutxienez hiru eskaintza hornitzaile ezberdinetakoak eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa kontratu aurretik, edo zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez izan aski erakunde haiek egin, eman edo entregatu ahal dituztenak, edo salbu eta diru-laguntzearen aurretik egin gastua.

            Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua zeintzuk justifikazioan aurkeztu beharko diren, edo, kasua bada, diru-laguntza eskabidean efizientzia eta ekonomia irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria baten, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuen alde egiten ez bada.

            Seigarrena. Finantziazioa.

          1. Agindu honetan jasotako laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 2016ko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik etorriko dira. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 7.000.000 eurokoak dira; horietatik, 2.000.000 euro 2016ko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 5.000.000, 2017ko ekitaldirako konpromiso-kredituari, diru-laguntza lerroetan banaturik, era honetan:

            (Ikus .PDF)

            Zazpigarrena. Onuradun kondizioa lortzeko betekizunak.

            Agindu honetan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte laguntza eskatzen duten pertsona juridikoek, eta, orobat, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. artikuluan jasotako gainontzekoak:

            1. Agindu honen I. eta II. eranskinetan zehaztuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan burutzea diruz lagun daitezkeen jarduerak.

            1. Biomasa-kasuetarako, laguntasuna eskatua izan behar dute «Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena» deritzonaren barruan. Ekimen hori HAZI fundazioak eta Energiaren Euskal Erakundeak sustatu dute.

    3. Egunean izatea foru-ogasunekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

    4. Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta eta eguneraturik izatea.

      Zortzigarrena. Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.

      1. Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek agiri hauek aurkeztu behar dituzte (jatorrizkoa eta kopia):

        1. Eskabidea webgunean eskura daiteke, helbide honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net. Eskabide-orria modu informatikoan bete eta grabatu ostean, paperean bidali beharko da, sinatuta.

        2. Erakundearen IFKaren fotokopia eta haren legezko ordezkariaren NANarena, eta bai ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentua ere.

    5. Kasua bada. diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta eta eguneraturik dituela jasotzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion itzulketa- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dagoen ala ez jasotzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

    2. Proiektua baloratzeko memoria (III. eranskina). Proiektuaren deskribapena eta baloratu behar diren puntu guztiak jaso beharko ditu memoriak. Jasotzen diren puntuak bakarrik hartuko dira kontuan.

    3. Aurrekontuak eta/edo proformako faktura.

    4. Nahitaezkoa denean, proiektu teknikoa aurkeztu beharko da, bai eta proiektua egikaritzeko behar diren baimenak eta lizentziak ere, edo baimen eta lizentzia horiek lortzeko eskabidea.

      1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak konplitu diren ala ez automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak. Hala eta guzti ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori laguntza-eskabidean, eta hala egiten badu, ziurtagiri egokia aurkeztu beharko du. Horrez gain, eskabide-ereduak jaso egingo da honako honetarako aukera: laguntza-eskatzaileak baimena ematea, organo kudeatzaileak automatikoki egiazta dezan identitatea kreditatzeko dokumentazioa, NAN.

      2. Laguntza-eskabideak Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako titularrari bidali behar zaizkio, eta modu presentzialean aurkeztu behar dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bulegoetan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakia, 01010 posta-kodea) edo Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legeko 38.4. artikuluan aurreikusitako tokiren batean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.

      3. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

      4. Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Halaber, laguntza-eskabidearen ondoriozko jardueretan, eta prozedurak irauten duen bitartean, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean xedatutakoa betez.

      5. Aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide eta/edo agiri osagarriak eskatu ahal izango zaizkio pertsona eskatzaileari.

        Bederatzigarrena. Laguntzen kudeaketa.

        Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-lana Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari dagokio, eta, orobat, diruz lagundutako jardueren gaineko kontrola eta segimendua. Horretarako, egoki irizten dien ikuskatzeak egin ahal izango ditu, betiere diruz lagundutako proiektuak egoki exekutatzen direla egiaztatzearren, eta, hartarako, pertsona onuradunek eman egin beharko dute eskatzen zaien informazio eta dokumentazio oro.

        Hamargarrena. Balorazio-batzordea eta-irizpideak.

      1. Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio batzorde bat eratuko da, eta honako hauek izango dira bere kideak: Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak izendatutako bost pertsona. Lau aipatu zuzendaritzako kide izango dira, eta horietarik bat Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zerbitzuko arduraduna izango da, zeinak presidente gisa jardungo duen, eta aipatu zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira beste hirurak. Bosgarren pertsona Hazi Fundazioak proposatuko du.

      2. Ebazpenean izendatuko da idazkari gisa jardungo duena; guztiarekin ere, zuzendaritza kudeatzailean teknikari kategoria duen bat izango da.

      3. Bere eginkizunak betetzearren eta beharrezko irizten dien gaiei dagokienez, balorazio-batzordeak adituak deitu ditzake hala bileretan parte hartzera nola aholku ematera. Hauek dira balorazio-irizpideak:

      4. Proiektua baloratzeko memoriarekin eskabideari eransten zaionarekin (III. eranskina) egingo da proiektuen balorazioa. Memoria horretan kontuan hartzen diren alderdiak, haiexek bakarrik baloratuko dira, eta, hein handiagoan, agiri bidez funtsatuak.

        (Ikus .PDF)

      5. Proiektu bat bultzatu ahal izateko, 50 puntu lortu beharko ditu gutxienez.

        Hamaikagarrena. Laguntzaren zenbatekoa.

        Lortutako puntuazioaren arabera, proiektu bakoitzari esleitu beharreko laguntzaren portzentajea honela gauzatuko da:

        (Ikus .PDF)

        Hamabigarrena. Esleitzeko prozedura.

      1. Agindu honetan araututako laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.1. artikuluan ezartzen denez.

      2. Aurkezten den jarduera-proiektu bakoitzari eman beharreko hasierako laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako proiektuak konparatuko dira, eta agindu honetako hamargarren ebazpen-atalean finkatzen diren irizpide objektiboak eta balorazio-irizpideak aplikatuko zaizkie.

      3. Aurreko araua aplikatuta, lau zerrenda egingo dira, agindu honetako bigarren ebazpen-atalean araututako laguntzenak, hain zuzen ere. Lau zerrendak beheranzko hurrenkeran ordenatuta egongo dira, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera. Ondoren, laguntzak esleituko dira, adierazitako ordenari jarraituz, funtsak guztiz agortu arte.

      4. Lau laguntza-modalitateetakoren bati dagokion kopurua agortzen ez bada, soberakina beste modalitateen artean banatu ahal izango da, bigarren ebazpen-atalean ezarritako ordenaren arabera.

      5. Proiektu bik edo gehiagok puntuazio berdina lortzen badute, «lardartasun-maila» handiena duena lehenetsiko da, eta berdinketarik bada, «Eskualdeko Landa Garapenerako Programara egokitzea» irizpidean puntuazio handiena lortu duena.

        Hamahirugarrena. Ebazpena.

      1. Balorazio Batzordearen proposamena ikusirik, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak eskabideak ebatziko ditu. Ebazpen-proposamenarekin bat ez datorren erabakia hartzen badu (proposamen hori ez baita loteslea izango), arrazoiak azaldu beharko ditu.

      2. Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

        1. Onartutako eskabideei dagokienez:

          Erakunde onuradunen izenak.

          Diruz lagundutako proiektua.

          Diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa.

          Diruz lagundutako zenbatekoa, urtekotan banaturik.

          Aurreikusitako jarduerak egiteko epea.

          Onuradunari honako dokumentazio hau aurkezteko betebeharra ezartzen dion klausula bat: proiektua egiteko beharrezkoak diren lizentziak edo baimenak egiaztatuko dituen dokumentazioa.

          Zehapen- edo -itzulketa- prozedura baten egonez gero, laguntza emateko edo, kasua bada, ordaintzeko, hura amaiturik izan beharko da. Prozedura bukatu eta laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza ezarri bada edo itzulketa egiteko obligazioa; bada, emandako diru-laguntzak indarra galduko du, zeren onuradunaren kondizioa lortzeko galarazpen baten barruan egongo baita.

        2. Onartu ez diren eskabideei dagokienez:

          Erakunde eskatzaileen izenak.

          Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.

      3. Agindu hau indarrean sartzen denetik hara gehienez sei hilabeteko epean eman eta banan-banan jakinaraziko da ebazpena. Epe hori igaro eta ebazpen berariazkorik eman ez bada, interesdunek euren eskabideak ezetsi egin direla ulertu ahal izango dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

      4. Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren kontra, pertsona interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, edo hiru hilabeteko epean, administrazio-isiltasunak eragina duen egunaren hurrengo egunean zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

      5. Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen baten bidez EHAAn argitaratuko da agindu honen babesean laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda; bertan, emandako kopuruak ere adieraziko dira, soilik publikotasunaren onsorioetarako.

        Hamalaugarrena. Erakunde onuradunen betebeharrak.

        Agindu honetan araututako laguntzen erakunde onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

        Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, hamabost eguneko epean, diru-laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hara, pertsona onuradunak berariaz eta idatziz laguntzari uko egiten ez badio, hura onartua izan dela onartu dela ulertuko da.

        Zertarako ematen den laguntza, hartarakoxe erabiltzea.

        Laguntza emateko ebazpenak eta, hala badagokio, luzapena onartzeko ebazpenak ezarritako epean exekutatzea diruz laguntzen den gastua.

        Ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo birgaizteari dagokionez, gutxienez 10 urtez eutsi beharko zaie diru-laguntzaren helburu diren inbertsioei, eta gainontzeko ondasunei dagokienez, 5 urtez; epe horretan, ezin izango dira besterendu, ezta amortizatu, ezta diruz laguntzen den helbururako barik beste helburu baterako erabili. Ondorio horietarako, eta ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo birgaitzen diren kasuan, onuradunak diru-laguntza ematen dion administrazio-ebazpena aurkeztu beharko du dagokion jabetza-erregistroan. Erregistro horretan, agiri hori ikusita, jabaria erabiltzeko mugatzeko erregistro-idazpena egingo da, hipoteka-legeriarekin bat etorriz.

        Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari jakinarazi behar diote inbertsio osoa edo inbertsioren zati bat egin dutela, eta haren esku utzi behar dituzte diruz laguntzen diren inbertsioak eta gastuak egin dituztela egiaztatzeko behar diren agiri guztiak.

        Proiektua zabaltzeko egiten diren agirietan eta publizitatean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesa dutela aipatu beharko dute. Aipamen hori Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoarekin bat etorriz sartuko da (http://www.ivap.euskadi.eus/r61vedorok/es/contenidos/informacion/identidad_corporativa/es_5611/identidad_corporativa.html). Dena dela, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak memoria bat egiteko eskatu ahal izango du, lortutako ingurumen-hobekuntzaren ikuspuntutik garrantzitsutzat jotzen diren proiektuak jendaurrean jartzeko.

        Jasotako laguntzen destinoari eta laguntzak eman ziren helburuetarako erabiltzeari dagokienez, euren fiskalizazio-funtziotan dihardutela, landa-garapenaren alorrean eskumena duen sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dieten informazio oro ematea.

        Agindu honetako zortzigarren ebazpen-atalak xedatzen duena eragotzi gabe, beste diru-laguntza edo laguntza batzuk eskatzen badizkiote administrazioren bati edo erakunde publiko edo pribaturen bati helburu bererako, landa-garapenaren alorrean eskumena duen Sailari jakinarazi behar diote, eta, hala badagokio, eman egin dizkietela ere jakinarazi behar diote, idazki bidez, beste diru-laguntza edo laguntza horiek eman dizkietela jakin eta hamabost egun naturaleko epean, eta, betiere, jasotako funtsei eman zaien erabilera justifikatu baino lehen.

        Diruz lagun daitekeen gastu bererako, beste Administrazio publikoren bati eta beste erakunde publiko edo pribaturen bati diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu badiote, hori jakinaraztea; eta, orobat, halakorik lortu badute.

        Jasotako funtsak aplikatu izana justifikatzeko agiriak kontserbatzea, barne direlarik agiri elektronikoak, kontrol- eta egiaztapen-jarduketen helburu izan badaitezke. Landa-garapenaren alorrean eskumena duen sailari jakinaraztea idatziz: diru-laguntza ematerakoan kontuan izandako edozein inguruabar objektibo zein subjektibo aldatu izana. Jakinarazpen hori egiteko epea: aldaketa horren berri izaten denetik harako hamabost egun natural, eta, edonola ere, jasotako funtsei eman zaien erabilera justifikatu baino lehen.

        Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 14. artikuluan ezarritako betebeharrak konplitzea.

        Hamabosgarrena. Burutzapen-epeak.

      1. 2016ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra bitartean exekutatu ahal izango dira proiektuak.

      2. Laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean, burutu beharko dira diruz lagun daitezkeen jarduera. Epe horiek finantzaketa-kredituen izaerari egokituko zaizkio.

      3. Diruz lagundutako jarduketa egin eta amaitzeko epeari dagokionez, onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak direlarik (horiek behar bezala frogatu beharko dira) eta inbertsioak eta/edo gastuak amaiturik egon behar duen eguna baino 30 egun lehen, idatzizko eskabidea egiten bada, Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako zuzendariak, hartarako emandako ebazpenaren bitartez, epe hori luzatzea baimendua dezake; dena dela, ezin izango da hasieran ebatzitakoa baino luzeagoa.

        Hamaseigarrena. Diru-laguntza ordaintzea eta justifikazio-agiriak.

      1. Diru-laguntza honelaxe ordainduko da:

        1. % 30 diru-laguntzaren xedea den proiektua hasterakoan. Lehenengo ordainketa hori egiteko, erakunde onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan: obraren kasuan, lehen ziurtapena eta faktura, eta, gainontzeko proiektuetan, lehen faktura.

        2. % 40 obra-ziurtagiriak eta/edo fakturak aurkeztu direlarik, behar bezala onartuta, diruz lagun daitekeen aurrekontu onetsiaren % 50eko edo hortik gorako zenbatekoagatik.

        3. Gainontzekoa, proiektua amaitzean; eta, betiere, in situ egindako kontrol administratiboren bidetiko ziurtapena delarik, zeina Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako teknikariek egingo baitute. Justifikazio-agiriak entregatzeko epe maximoa bi hilabetekoa izango da, hain justu ere laguntza emateko ebazpenean, gastua edo inbertsioa amaitzeko ezarritako epemugatik hara, edo azken luzapenaren epemugatik hara.

          Amaiera egiaztatzeko ziurtagiria, obren kasuan, edota eginiko jardueren justifikazio-memoria (laguntzaren xedea den proiektua bete izanari buruzko informazioarekin) gainerako kasuetan, dagozkion fakturekin batera.

          Erantzukizunpeko adierazpena, non zehaztuko baita fakturak eta gainerako justifikazio-agiriak ez direla aurkeztu diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko, edo, kasua bada, diruz lagundutako zein programari/ei egotzi zaizkien, eta faktura bakoitzari dagokionez diru-laguntzaren zer portzentaje jaso den.

          Laguntza jasotzeko, manuzko baimenak eta lizentziak aurkeztu behar badira eta laguntza-eskabide egitean eman gabe badaude, haiexek aurkeztu beharko dira.

      2. Lehenengo ordainketa egin baino lehen, idazkariak, fede-emaileak edo pertsona eskudunak eginiko ziurtagiria aurkeztu beharko du erakunde onuradunak. Agiri horretan ziurtatu egingo da erakundeak bermatu egiten duela diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko jaso diren funtsen berehalako erabilera esklusiboa. Horrez gain, agiri horretan konpromisoa hartuko du kontratistari/hornitzaileari ahalik eta arinen ordaintzeko diru-laguntza modura jaso dituen zenbatekoak, gehienez ere 20 eguneko epean, zenbateko horien bidez estal daitezkeen fakturak eta/edo obra-ziurtagiriak jaso eta gero.

        Eraikitze, eskurapen edo birgaitzearen kasuan, azken ordainketa egin aurretik, emakida-ebazpena jabetza-erregistroan inskribatu dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde onuradunak.

      3. Agindu honetan zehaztu laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen banaketarekin bat etorriz, 2017ko urtekoari dagokion aurrekontu-zuzkiduraren pentzutan egingo dira 1.b) eta 1.c) idatzi-zatietako ordainketak; beraz, 2016. urteaz geroztik.

      4. Laguntzaren hirugarren eta azken ordainketa egin denetik bi hilabeteko epean, erakunde onuradunak egin diren ordainketen justifikazioa bidali beharko du.

      5. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako teknikariek memoria gehigarri bat aurkezteko eskatu ahal izango dute. Memoria horrek taula xehatu bat jasoko du, fakturei eta egin diren ordainketei buruzko datuekin, adibidez: fakturazioaren eta ordainketaren erreferentziak eta datak, hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eurotan eta aplikatutako zergak.

      6. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla modu automatikoan egiaztatuko ditu organo kudeatzaileak, eta ez da horietarako baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoaren arabera. Hala eta guzti ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori laguntza-eskabidean, eta hala egiten badu, ziurtagiri egokia aurkeztu beharko du.

      7. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak agiri gehiago eska ditzake, egoki irizten badio. Eskera hori arrazoitu egin beharko da.

      8. Erakunde onuradunei diru-laguntza hauek ordaintzeko, baldintza hau bete beharko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, ez betetze-, ordainketa- edo itzulketa-prozeduraren bat izapidetan bada, prozedura horrek amaituta egon beharko du.

      9. Ezarritako gehienezko epeen barruan egiten ez bada diru-laguntzaren xedea den proiektua, edo egiaztapen-agiriak aurkezten ez badira, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da.

        Hamazazpigarrena. Diru-laguntzak emateko baldintzak aldatzea.

      1. Aldi berean beste edozein erakunde publiko nahiz pribatuk emandako diru-laguntzak eta laguntzak lortzen badira, hori justifikatu eta jakinarazi beharko zaio, idatziz, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari, egoera horren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen. Horretarako, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak dagokion aldaketa-ebazpena emango du. Ebazpen horretan, hala badagokio, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera egokituko dira, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako itzulketa-prozedurari ekingo zaio, hala badagokio.

      2. Honako hauek idatziz jakinarazi eta justifikatu beharko zaizkio Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari, baina laguntza emateko ebazpena ez da aldatuko: diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzea; onetsitako proiektua aurrez ikusitako epeetan ez egitea; proiektua aldatu edo birprogramatzea eskaerarekin batera aurkeztu zenarekin alderatuta, betiere aurkeztutako proiektua nabarmen aldatzen ez bada, agindu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak zaintzen badira eta laguntza ematea eragin zuen xedeari eusten bazaio.

        Honako hauek idatziz jakinarazi eta justifikatu beharko zaizkio Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari, eta gerta liteke diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea: diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzea; onetsitako proiektua aurrez ikusitako epeetan ez egitea; proiektua aldatu edo birprogramatzea eskaerarekin batera aurkeztu zenarekin alderatuta, betiere aurkeztutako proiektua nabarmen aldatzen bada, baina laguntza ematea eragin zuen xedea betetzen bada. Ondorio horietarako, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako titularrak dagokion aldaketa-ebazpena emango du.

      3. Baldin eta diruz lagundutako jardueraren behin betiko eta benetako kostua onetsitako gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino txikiagoa bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako titularraren likidazio-ebazpenaren bidez, eta, ondoren, diru-laguntzaren portzentajea oinarri berriari aplikatuko zaio.

        Hamazortzigarrena. Atzera egitea eta uko egitea.

      1. Laguntza eskatzen duen erakundeak atzera egin ahal izango du bere eskabidean. Eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi baino lehen gauzatu beharko da atzera egitea. Atzera egiteko, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari idazkia aurkeztuko dio, zeinak, ebazpen bidez, bete-betean onartuko baitu atzera egite hori eta prozedura bukatutzat joko du erakunde horri dagokionez.

      2. Emandako laguntzari uko egin ahal izango dio erakunde onuradunak. Laguntza onartu ondoren eta gastua egiten bukatu aurretik egin ahal izango dio uko laguntzari, baldin eta Administrazioak ez badu inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, idatzi bat helarazi behar dio Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari, zeinak, ebazpen bitartez, esanbidez onartuko du uko egite hori eta prozedura bukatutzat joko du erakunde horri dagokionez.

        Hemeretzigarrena. Ez-betetzeak.

      1. Onuradunak ez badu betetzen agindu honetako betebeharren bat edo diru-laguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, ez badu proiektua partez betetzen (eta, modu horretan, laguntzaren xedea osorik hutsaltzen badu), edo diru-laguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluarekin eta abenduaren 17ko 38/2003 Legeko 37. artikuluarekin bat etorriz, laguntza eman zuen organo eskudunak, itzulketa-espedientea izapidetu ondoren (interesduna entzunda), ebazpen bidez, diru-laguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio (partez edo erabat) onuradunari, eta, hala badagokio, aginduko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko hartu dituen laguntzak (guztia edo zati bat, proiektuaren betetze-mailarekiko modu proportzionalean) eta dagozkion legezko interesak, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta itzulketei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 53. artikuluarekin bat etorriz, hartara eragotzi gabe beste neurri batzuk hartzea. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako diru-laguntzaren itzulketa «pro rata temporis» egingo da.

      2. Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

        Hogeigarrena. Bateraezintasunak.

      1. Hemen araututako laguntzak bateragarriak izango dira beste edozein herri-administrazio, sail, erakunde publikok zein pribatuk emandako laguntzekin, betiere laguntzak metatuta ez bada eskuratzen laguntzaren xedea den proiektutik diruz lagun daitekeen kostuaren % 100 baino gehiago. Kasu horretan, hamazazpigarren ebazpen-ataleko 1. paragrafoan xedatutakoa errespetatu beharko da.

        Hogeita batgarrena. Datuak babestea.

        Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak datuak datuak dagokien babes-mailarekin tratatzeko konpromisoa hartzen du, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

        AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Errekurtsoak.

        Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

        AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Ondorioak.

        Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

        Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 18a.

        Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

        MARIA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

        (Ikus .PDF)