Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko martxoaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, 2015-2016 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetan Batxilergoko eta erdi- eta goi-mailako Heziketa Zikloetako ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen da; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleok onartzeko eta maila horietako ikasketa ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1395
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/03/06
  • Argitaratze-data: 2015/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta erdimailako eta goimailako Lanbide Heziketako ikastetxe publiko eta itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duen martxoaren 4ko 35/2008 Dekretuaren 9. artikuluak xedatzen du ikasleak onartzeko prozedura bera erabiliko dela hezkuntzaetapa bakoitzeko ikastetxe guztietan, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailburuak emandako aginduen bitartez arautuko dela urtero.

Agindu horietan ezarriko dira eskabideak aurkezteko epeak eta, halaber, eskabide horiei buruzko erabakiak hartzeko epeak. Dekretuak ezarritakoari jarraituz, agindu horietan xedatuko da interesdunek, hala behar izanez gero, aurkeztu beharreko dokumentazioa, onartzeprozeduran kontuan hartzekoak egiaztatu ahal izateko.

Hori dela eta, egutegia eta prozeduraarauak ezarri behar dira jakiteko 2015-2016 ikasturtean nola jokatu Batxilergoko eta erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako ikasleak onartzeko orduan Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoez eusten diren ikastetxeetan. Era berean, eta horren ondorioz, prozedura bat ezarri beharko da ikasleak hezkuntzamaila horietan irakaskuntza ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko. Hori guztia delaeta, honako hau

Agindu hau 2015-2016 ikasturtean aplikatu beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetan Batxilergoko eta erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako ikasleak onartzeko prozesuan. Era berean, maila horietako ikasleak matrikulatzeko prozesuan ere aplikatuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko publiko eta ikastetxe itunduetan, honako hau da Batxilergoa egiteko ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko egutegia:

  1. Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko: maiatzaren 4tik 14ra, biak barne.

  2. Behinbehineko zerrendak argitaratzeko: ekainaren 3a.

  3. Behinbehineko zerrendei erreklamazioak egiteko: ekainaren 8a arte, egun hori barne.

  4. Behin betiko zerrendak argitaratzeko: ekainaren 11a.

  5. Lehenengo aukeran eskatutako ikastetxean onartu gabe gelditu diren ikasleei beste ikastetxe batean plaza bat esleitzeko: ekainaren 18a.

  6. Matrikula egiteko aldi arrunta: ekainaren 22tik uztailaren 6ra, biak barne.

  7. Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko epea: uztailaren 13a arte, egun hori barne.

    Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunduetan eskaintza osoan bertaratze modalitateko erdi edo goimailako Heziketa Zikloetan onartzeko eta matrikulatzeko eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea maiatzaren 25etik ekainaren 5era izango da, biak barne.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunduetan, honako hau da eskaintza osoan bertaratze modalitateko erdi edo goimailako Heziketa Zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko egutegia:

  1. Onartzeko prozesuan parte hartu behar ez duten ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta, (ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleena): ekainaren 16tik uztailaren 6ra bitartean, egun bi horiek barne.

  2. Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarreraproba gainditu izanaren ziurtagiria proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko deialdian egin ez bada aurkezteko: uztailaren 1eko 14.00ak arte.

  3. Pertsona onartuen behinbehineko zerrendak argitaratzeko: uztailaren 9a.

  4. Behinbehineko zerrendei erreklamazioak egiteko: uztailaren 13ko 14:00ak arte.

  5. Pertsona onartuen eta itxarotezerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzeko: uztailaren 15a.

  6. Onartzeko prozesuan onartutako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta: uztailaren 16tik 21era, biak barne.

  7. Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko epea: abuztuaren 17a arte, egun hori barne.

    Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako ikasketak urrunetik modu telematikoan ikasteko eskabideak egiteko eta dokumentazioa aurkezteko epea maiatzaren 25tik ekainaren 5ra bitartekoa (egun bi horiek barne) izango da ikasle berrientzat, eta ekainaren 22tik 26ra bitartekoa (egun bi horiek barne), berriz, 2014-2015 ikasturtean ziklo berean matrikulatutako ikasleentzat.

  1. Eskatutako agiriak, lanbideesperientzia egiaztatzeko ziurtagiriak, ikasketaespedientea edota sarbideprobaren gaitasunagiria entregatzea, proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko deialdian egin ez bada: ekainaren 12ko 14:00ak arte.

  2. Behinbehineko zerrendak argitaratzea: uztailaren 6a.

  3. Behinbehineko zerrenden kontrako erreklamazioak: uztailaren 7ra arte, egun hori barne.

  4. Pertsona onartuen eta itxarotezerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 9a.

  5. Ikasle onartuen matrikulaaldi arrunta: uztailaren 9tik 15ra, biak barne.

  6. Matrikulatutako pertsonen behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 17a.

  7. Itxarotezerrendako ikasleen matrikulaaldi arrunta: uztailaren 17tik 22ra, biak barne. Fase honetan plaza huts guztiak betetzen ez badira eta itxarotezerrendan eskatzailerik balego, segidako plaza hutsesleipenen onartuen zerrendak eta matrikula egiteko epeak Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko iragarkitaulan eta web gunean (www.ulhi.net) argitaratuko dira.

  8. Behin betiko zerrenden aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: abuztuaren 9era arte, egun hori barne.

    Onartutakoen behin betiko zerrendan agertzen diren eskatzaileek artikulu honen e) paragrafoan ezarritako datetan matrikula formalizatu beharko dute. Horretarako ezinbestekoa da ikaskuntza mota honetarako ezarritako prezio publikoa ordaintzea. Prezio publiko hori 2013ko uztailaren 10eko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren Aginduaren bidez finkatu zen, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen bestelako hezkuntzazerbitzuen prezio publikoekin batera. Matrikula gauzatutzat joko da dagokion prezio publikoa ordaindu ondoren.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak aipatzen dituen modalitateen bitartez egin ahalko da ordainketa. Kredituerakunde kolaboratzaileek lagunduko dute horretan.

    Ordainketagutuna inskripzioagirian agertzen den web (URL) helbidean lortu ahalko da, bertan idatzita dauden sarreragakoak erabiliz.

    Esandako prezio publikoa ordaintzeko azken eguna 2015eko uztailaren 15a izango da. Hori egin ezean, edozein plazaren gaineko eskubideei uko egin dietela ulertuko da.

    Halaber, artikulu honen g) paragrofoan ezartzen den datetan matrikula formalizatu behar duten itxaronzerrendan daudenek aipatutako prezio publikoa ordaindu beharko dute beranduenez 2015eko uztailaren 22a. Hori egin ezean, edozein plazaren gaineko eskubideei uko egin dietela ulertuko da.

Ohiko matrikulatzeprozesua amaitu eta gero, erdi edo goimailako Heziketa Zikloetan urrutiko modalitate telematikoan plaza hutsik geratzen bada, aparteko epea irekiko da, agindu honen 5. artikuluan ezarritako epearen barruan eskabidea aurkeztu eta uztailean sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleak onartu eta matrikulatzeko. Hauxe izango da aparteko aldi horretarako egutegia:

  1. Ikasketaziurtagiria eskatutako zentroan aurkezteko: uztailaren 20a eta 21a.

  2. Behinbehineko zerrendak argitaratzeko: irailaren 3a.

  3. Behinbehineko zerrenden aurka erreklamazioak egiteko: irailaren 4a arte, egun hori barne.

  4. Behin betiko zerrendak argitaratzeko: irailaren 8a.

  5. Aparteko matrikulaaldia: irailaren 9tik 11ra, biak barne. Fase honetan plaza huts guztiak betetzen ez badira eta itxarotezerrendan eskatzailerik balego, segidako plaza hutsesleipenen onartuen zerrendak eta matrikula egiteko epeak Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko iragarkitaulan eta web gunean (www.ulhi.net) argitaratuko dira.

  6. Behin betiko zerrenden aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: urriaren 8ra arte, egun hori barne.

Ikastetxeek ematen duten irakaskuntzamota bakoitzaren matrikularen estatistikadatu guztiak balioztatu beharko dituzte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak horretarako diseinatu duen informatikaaplikazioan. Hona horretarako egutegia:

  1. Batxilergoko matrikulako aldi arrunteko estatistikadatuak dagokion informatikaaplikazioan balioztatzeko: uztailaren 8tik 13ra, biak barne.

  2. Eskaintza osoan bertaratze modalitatean eta urrutiko modalitate telematikoan erdi eta goimailako Heziketa Zikloen matrikulak egiteko aldi arrunteko estatistikadatuak dagokion informatikaaplikazioan balioztatzeko: uztailaren 24tik 28ra, biak barne.

    Halaber, irailean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Estatistika Unitateek adierazi epean, matrikulazioari buruzko behin betiko estatistikadatuak balioztatu beharko dituzte aipatutako aplikazio informatikoan.

Halaber, Batxilergoa edo goimailako edo erdimailako Heziketa Zikloak ematen dituzten ikastetxeek ikasleen eskabide eta matrikulaziodatuak gorde beharko dituzte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diseinatu dituen dagozkion aplikazio informatikoetan. Hona horretarako egutegia:

  1. Aurkeztutako eskaera guztietako datuak Batxilergorako berariazko informatikaaplikazioan gordetzeko: 2015eko maiatzaren 22a arte, egun hori barne.

  2. Baremazioa egitea beharrezkoa den ikastetxe eta kurtsoetan aurkeztutako eskaera guztietako baremaziodatuak Batxilergorako berariazko informatikaaplikazioan gordetzeko: 2015eko maiatzaren 29a arte, egun hori barne.

  3. Aldi arrruntean matrikulatu diren ikasle guztien (ikasle berrien, maila errepikatzen dutenen eta maila batetik bestera pasatzen diren ikasleen) matrikuladatuak Batxilergorako berariazko informatikaaplikazioan gordetzeko: 2015eko uztailaren 7a arte, egun hori barne.

  4. Erdi eta goimailako Heziketa Zikloetan sartzea eskatu duten eskatzaileen datuak Lanbide Heziketarako berariazko informatikaaplikazioan gordetzeko: 2015eko ekainaren 5a arte, egun hori barne.

  5. Matrikula egiteko aldi arruntan matrikulatu diren ikasle guztien (ikasle berrien, maila errepikatzen dutenen eta maila batetik bestera pasatzen diren ikasleen) matrikulaberresteak Lanbide Heziketako berariazko informatikaaplikazioan gordetzeko: 2015eko uztailaren 21a arte, egun hori barne.

  6. Uztailaren 21az geroztik matrikulatu diren ikasle guztien matrikulaberresteak Lanbide Heziketako berariazko informatikaaplikazioan gordetzea: 2015eko uztailaren 30era arte, hura barne.

Aurreko artikuluetan finkatutako epeetan matrikulazioa egin eta gero Agindu honetan aipatzen diren ikasketetan leku librerik balego, ikasleak matrikulatu ahal izango dituzte ikastetxeek, ikasleek hala eskatu eta kasu bakoitzean eskatzen diren baldintza akademikoak betetzen badituzte; Batxilergoko ikasleak 2015eko irailaren 30eko 24ak arte eta erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako ikasleak 2015eko urriaren 15eko 24ak arte. Hala ere, epeak, betiere, hezkuntzaitunak edo dirulaguntzak baimentzeko araudian xedatutakoak izango dira.

Ohiz kanpoko matrikulazioak egiten badituzte, ikastetxeek berehala sartu beharko dituzte ikasleen datuak eta matrikularen berrestea dagokion berariazko informatikaaplikazioan.

Aipatutako egunak pasatu ondoren ikastetxeek ezin izango dute Batxilergoko edo erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako ikasle berririk matrikulatu, Ikastetxeen Zuzendaritzaren edo Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzaren baimenarik gabe, dagokionaren arabera.

Batxilergoko ikasle guztien datuak grabatzeko eta matrikulak berresteko prozesua erabat amaituta egongo da 2015eko irailaren 30a, eta erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako ikasle guztiena erabat amaituta egongo da 2015eko urriaren 15a.

  1. Agindu honen ondorioz, ikasleek, gurasoek eta tutoreek herri administrazioarekin dituzten harremanetan, euskara zein gaztelania erabiltzeko eta arreta hizkuntza berean jasotzeko duten eskubidea bermatuko da.

  2. Onarpena Bermatzeko Batzordeetako partaideek euren jardunean euskara eta gaztelania erabili ahal izango dute. Era berean, gai zerrendetan, aktetan, ziurtagirietan eta testu idatzietan oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da.

Ikasleak onartzeko prozedura hau izapidetzean jasotzen diren datu pertsonalak «Ikasleak onartzea» izeneko fitxategi batean sartuko dira, prozedura hau kudeatzeko eta prozesu horren garapenaren berri emateko, beti ere lege hauek diotena beteta: abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babestekoa, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa.

Fitxategi horren arduraduna Ikastetxeen Zuzendaritza da. Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Ikastetxeen Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, eskatzaileek baimena ematen diote Ikastetxeen Zuzendaritzari beste herrierakunde batzuetan egiazta dezan aurkeztutako agiriak benetakoak direla.

Batxilergoko, eskaintza osoan bertaratze modalitateko erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako eta urrutiko modalitate telematikoko erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozedurei buruzko jarraibideak eta dagozkien prozedura informatikoei buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira. Agindu honen I., II., III., IV., V., VI., eta VII. eranskinetan azaltzen dira jarraibideok.

Ikastetxe pribatuen eta beste erakunde batzuen datuak.

  1. Erdi eta goimailako Heziketa Ziklo baten ematen duten ikastetxe pribatu guztiek, (itunpekoek eta ezitunpekoek), sartu beharko dituzte, Lanbide Heziketako berariazko informatikaaplikazioan, ikastetxeko Heziketa Ziklo horietako eskaintzaren datu guztiak. Datu horiek sartzeko epea 2015eko maiatzaren 15ean bukatuko da.

    Halaber, aipatutako ikastetxeek sartu beharko dituzte, Lanbide Heziketako berariazko informatikaaplikazioan, ziklo horietako edozein mailatan matrikulatutako ikasleen datu guztiak. Datu horiek sartzeko epea 2015eko urriaren 15ean bukatuko da.

  2. Bestalde, Batxilergoa ematen duten ezitunpeko ikastetxe pribatu guztiek sartu beharko dituzte, Batxilergorako berariazko informatikaaplikazioan, ikastetxean matrikulatutako ikasleen datu guztiak. Datu horiek sartzeko epea 2015eko irailaren 30ean bukatuko da.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Ikastetxeen eta Heziketa eta Ikaskuntza zuzendariei baimena ematen zaie Agindu hau garatzeko behar diren arauak eman ditzaten, beren eskumenen esparruan.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean Agindu hau.

    VitoriaGasteiz, 2015eko martxoaren 6a.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

    CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Lehenengoa. Aplikatu beharreko araudia.

2015-2016 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunduetan Batxilergoa eta erdi eta goimailako Heziketa Zikloak egin nahi dituzten ikasleak martxoaren 4ko 35/2008 Dekretuak xedatutakoaren arabera onartuko dira; kontuan hartuko da, halaber, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak emandako Agindua, eskabideak aurkezteko eta onartzeko epeak zehaztu eta 2015-2016 ikasturterako ikasleak onartzeko jarraibide hauek onartzen dituena.

Bigarrena. Onartzeprozesuaren Berme Batzordeak.

  1. Ikasleak Onartzen direla Bermatzeko egun diren lurraldebatzordeek beren egitekoak betetzen jarraituko dute irailaren 11ra arte; izan ere, egun horretan berrituko dira. Hezkuntzako lurraldeordezkariek beharrezkotzat joz gero, ikasleak onartzen direla bermatzeko beste batzorde batzuk eratu ahal izango dira, maila eta/edo esparru geografiko zehatz batean. Hori erabakiz gero, ikasleak onartzen direla bermatzeko lurraldebatzordeek dagokion batzordearen esku utziko dituzte geografiaeremu eta/edo maila horietako funtzioak.

  2. Aurreko atalean zehaztutako Berme Batzorde guztiak honela osatuko dira:

    1. Hezkuntza Administrazioko bi ordezkari; horietako bat batzordeko burua izango da eta bestea idazkaria.

    2. Etapa edo etapetako ikastetxe publikoetako zuzendari bat, zozketaz hautatua.

    3. Etapa edo etapetako ikastetxe itunduetako zuzendari bat, zozketaz hautatua.

    4. Batzordeari dagokion esparru geografikoko udalen ordezkari bat.

    5. Lau guraso, bi herriikastetxekoak eta beste bi itunpeko ikastetxekoak, dagokion etapa edo etapetakoa. Dagokion lurraldean edo etapan ordezkaritza handiena duen Guraso Elkarteen Federazioek proposatuko dituzte guraso horien izenak. Ordezkatuta izateko eskubidea duten sektoretakoren batean Guraso Elkarteen Federaziorik ez balego, zozketabidez hautatutako bi ikastetxetako Eskola Kontseiluko bi guraso izendatuko dute hango gurasoek.

    6. Lau irakasle, bi herriikastetxekoak eta beste bi itunpeko ikastetxekoak, dagokion etapa edo etapetakoak. Dagokion lurraldean edo mailan ordezkaritza handiena duten irakasleen ordezkaritzako sindikatuek proposatuko dituzte haien izenak.

  3. Onartzeprozesuko bermebatzordeek honako funtzio hauek izango dituzte:

    1. Ikasleen onartzeprozesua ikuskatzea, dagokion esparru geografikoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan, eta araudia betetzen dela bermatzea, hezkuntzako ikuskaritzaren egitekoak eta eskumenak errespetatuz.

    2. Hezkuntzako lurraldeordezkariei aholkuak ematea ikastetxeen eragineremuak eta eremu mugakideak zehazteko lanetan.

    3. Hezkuntzako lurraldeordezkariei aholkuak eman ikasleak zein ikastetxetan eskolatu erabakitzeko, ikasle horiek eskatutako lehenengo ikastetxean plazarik lortzen ez badute. Erabaki hori hartzeko, hutsik geratutako plazei erreparatuko zaie, eta, posible bada, eskatzaileek egindako bigarren eta hirugarren aukerak errespetatu behar dira.

    4. Hezkuntzako lurraldeordezkariei aholkuak ematea, ikasleren batek eskaera bat baino gehiago egiten badu eta eskatzaileek aurkeztutako agiriak faltsuak direla frogatzen bada, ikasle horien eskolatzeari buruzko erabakiak hartzeko.

  4. Ikasleak Onartzea Bermatzeko Batzordeak eratzeko, hezkuntzako lurraldeordezkariak eskatuko die lurralde eta etapa bakoitzean ordezkaritza handiena duten udalelkarteei, gurasoen elkarteei eta irakasleen sindikatuei beren ordezkariak izenda ditzatela batzorde horretarako. Organizazio horiek hamar eguneko epean jakinarazi beharko dituzte beren ordezkarien izenak. Hala egingo ez balute, Batzordeak balio osoz eratuko dira, izendatu gabe geratu diren ordezkarien parte hartzerik gabe.

  5. Hezkuntzako lurraldeordezkariek, halaber, Hezkuntza Administrazioak Onarpena Bermatzeko Batzordeetan izango dituen ordezkariak izendatuko dituzte, eta zozketa publikoak egingo dituzte batzorde horietako kide izango diren herriikastetxeetako eta itunpekoetako zuzendariak hautatzeko. Denbora nahikoaz jakinaraziko zaie ikastetxe guztiei zozketa horiek noiz eta non egingo diren.

    Hirugarrena. Ikasleentzako plazak zehaztea.

  1. Hezkuntzako lurraldeordezkariek herriikastetxeei jakinaraziko diete zenbat talde izan ditzaketen irakaskuntza, kurtso eta hizkuntzaeredu bakoitzean, bai eta zenbat ikasle matrikulatu ditzaketen, gehienez ere, horietako bakoitzean.

  2. Itunpeko ikastetxe pribatuek irakaskuntza, kurtso eta hizkuntzaeredu bakoitzean sor ditzaketen taldeen kopurua eta horietan matrikulatu ditzaketen ikasleen gehienezko kopurua zehazteko, ikasketak eta eskolaplazak baimentzeko aginduek eta ikastetxe bakoitzeko hezkuntzaitunek araututakoari erreparatu beharko zaio.

    Laugarrena. Plazak gordetzea.

  1. Hezkuntzaprozesuan berariazko laguntza behar duten ikasleak ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan modu orekatuan banatu eta ikasle horiek hezkuntzasisteman txertatzeko baldintza egokiak sortzeko, hezkuntzako lurraldeordezkariek xedatu ahal izango dituzte zenbat plaza gorde beharko diren ikasle horiek eskolatzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu itunduetan. Ikastetxeek, berriz, izenemateen eta matrikulazioen epea amaitu arte gorde beharko dituzte plaza horiek.

  2. Hezkuntzako lurraldeordezkariek eskaerak egiteko epea hasi baino lehen jakinaraziko dizkiete erabaki horiek ikastetxeei.

    Bosgarrena. 2014-2015 ikasturtean ikastetxe berean matrikulatutako ikasleak.

  1. Hezkuntzamaila, hizkuntzaeredu eta Heziketa Ziklo ala Batxilergoko modalitate bereko ikasketak hurrengo ikasturtean ikastetxe berean egin nahi denean, ez da onartzeko eskaerarik behar.

  2. Ikastetxeek gorde beharko dute maila, hizkuntzaeredu eta Heziketa Ziklo ala Batxilergoko modalitate bakoitzean, bere ikastetxeko ikasleen eskubideak bermatzeko egoki deritzoten plazen kopurua.

    Seigarrena. Onartzeprozesuari buruzko informazioa.

    Onarpeneskabideak aurkezteko epea ireki baino lehen, ikastetxe publiko eta pribatu itundu guztiek ondoko informazioa emango diete argibideak eskatzen dituzten ikasleen guraso edo tutoreei, eta ikastetxeko iragarkitaulan ere honako informazio hau ikusi ahal izango da:

    1. Ikasleak ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan onartzeko araudia.

    2. Ikastetxearen eragineremua eta eremu horren mugak, Batxilergoan onartzeko baremoa aplikatzeko.

    3. Eskabideak egiteko epea.

    4. Prozesuaren egutegia, eta, horren baitan, besteak beste, onartuta eta baztertutako ikasleen zerrendak argitaratzeko egunak eta erreklamazioak jartzeko epeak.

    5. Ikastetxeen eskolakontseiluak eta ordezkaritzaorgano gorenak puntuazioak emateko finkatutako irizpideak, Batxilergoan onartzeko baremoaren azken atalean aplikatzeko. Horretarako iragarkitaulan jarriko da aplikazio informatikoan sartutako dokumentua, puntuazio horiek emateko irizpideekin.

    6. Eskabideak aurkezteko epean ikastetxeko idazkaritzak jendeari erantzuteko duen egutegia eta ordutegia.

      Zazpigarrena. Onarpeneskabideak.

      1. Epetik kanpo ez da eskabiderik onartuko. Ikastetxeek epe barruan egindako matrikulaeskaera guztiak onartu eta izapidetu beharko dituzte eta, hala behar bada, barematu.

      2. Eskaera egitean edo, bestela ere, eskaerak egiteko ezarrita dagoen epearen barruan aurkeztuko dira barematzekoak diren egoerak egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak. Eskaerak onartzeko epea itxi ondoren ezin izango da beste dokumenturik aurkeztu, salbu eta agindu honetako 4. b) artikuluan azaldutakoa betetzen bada.

      3. Hezkuntzabehar bereziak dituzten ikasleek ikastetxeari jakinarazi beharko diote egoera hori, dagozkien plazak gordetzeko eta beharrezkoa izan dezaketen laguntza berezia emateko.

      4. Atal edo azpiatal batean puntuatzeko balio duten agirietako bat aurkezten ez bada, batere punturik gabe geratuko da atal edo azpiatal hori. Horrek ez du eskaera baliogabetzen, ez eta gainerako ataletako edo azpiataletako puntuazioak ere.

      5. Eskatzaileen baremaziorako ziurtagirien kopiak aurkezten badira, jatorrizko agiriekin egiaztatu behar dira.

        Zortzigarrena. Onartu diren eta ez diren ikasleen zerrendak.

        Onarturiko eta ez onarturiko ikasleen behinbehineko eta behin betiko zerrendak dagozkien ikastetxeetan jarrita egongo dira, Agindu honen 2., 4., 6. eta 7. artikuluetan xedatutako egunetan. Eskaeren baremazioa egitea beharrezkoa izan den kasuetan, zerrenda horiek zehaztu behar dute eskatzaile bakoitzak baremoaren atal eta azpiatal bakoitzean lortutako puntuazioa. Onartuak izan ez diren pertsonekin itxarotezerrenda osatuko da, badaezpada plazarik libre geratu badira, horiek osatzeko.

        Bederatzigarrena. Erreklamazioak.

        Onartutako eta onartu gabeko ikasleen behinbehineko zerrenden aurka erreklamazioak egin daitezke, ikastetxearen Ordezkaritza Organo Gorenan edota eskolakontseiluan aurkeztuta, Agindu honetan xedatutako epeetan.

        Ikastetxeak eskatzaileek aurkeztu erreklamazioak jaso beharko ditu dagokion aplikazio informatikoan. Jarraian, ikastetxeak erreklamazio aurkeztuaren kopia bat inprimatuko du, sinatuko du eta kexa aurkeztu duen pertsonari entregatuko, inprimaki hori izango delarik erreklamazio aurkeztuaren egiaztagiria.

        Behin betiko zerrenderen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio HezkuntzaOrdezkariari, zerrendak argitaratu eta hilabeteko epean.

        Hezkuntzako lurraldeordezkariak aurkeztutako errekurtsoak ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen agiriak eska ditzake.

        Hezkuntzako lurraldeordezkariaren erabakia ikaslea egoki eskolatu ahal izateko epean jakinaraziko da. Erabaki horrek administraziobidea agortzen du.

Lehenengoa. Eragineremuak Batxilergoan.

  1. Batxilergoko ikastetxeen eragineremuak eta eremu mugakideak zehaztuko dituzte hezkuntzako lurraldeordezkariek; hala, bizileku guztiak sartuko dira gutxienez ikastetxeren baten eragineremuan. Mugapen hori egiteko, Onarpena Bermatzeko Batzordeek aztertu beharko dute gaia lehendabizi, eta eragindako ikastetxeei eta udalei entzun beharko zaie; horrez gain, kontuan izan beharko da ikastetxe bakoitzak baimenduta duen edukiera eta haren ingurunean eskolatzeko adinean dagoen biztanleria.

  2. Eragineremuak eta horien mugak zehaztuko dira ikastetxean ematen den Batxilergomodalitate bakoitzerako eta hizkuntzaeredu bakoitzerako. Eragineremuen mapak edota xehetasunak jendearentzat eskuragarri egongo dira dagozkien Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan.

  3. Hezkuntzako ordezkariek jarraibide honetan xedatutakoa ezartzeko, udalbatzei laguntza eskatzeko ahalmena dute, eta horiek eskatutako laguntza eman behar dute.

  4. Lurralde historiko baten lurraldeeremua gainditzen duten eragineremuak finka ditzake Hezkuntza sailburuordeak, baldin eta hori egitea komeni bada, ikastetxeren batean ematen diren ikasketa bereziei edo eman daitezkeen salbuespenezko egoerei erreparatuta.

    Bigarrena. Batxilergo mota eta hizkuntzaeredu eskainiak.

    Ikastetxe publikoetan hizkuntzaeredu bakoitzean eskainiko dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2015-2016 ikasturtean emateko baimena eman dituen batxilergo motak.

    Ikastetxe pribatu itunduek zehaztuko dituzte hizkuntzaeredu bakoitzean eskainiko dituzten batxilergo motak, betiere, azken horiek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak baimenduak badira. Ikastetxe pribatu itundu batean Batxilergoko taldeak eskaintze hutsak ez dakar taldeon ituntzebermea.

    Hirugarrena. 2014-2015 ikasturtean ikastetxe berean matrikulatutako ikasleak edota atxikitako ikastetxe batean matrikulatuak.

  1. Ez da onarpeneskaerarik egin behar izango Batxilergoko ikasleak ikastetxe, modalitate eta hizkuntza eredu berean jarraitzen duenean. Halere, baldin eta ikaslea Batxilergoko ikastetxe bateko modalitate eta hizkuntza eredu jakin batzuetan matrikulatuta badago eta hurrengo ikasturtean ikastetxe horretan jarraitu nahi badu, baina beste modalitate edota hizkuntza eredu batean, dagokion eskaera egin beharko du eta onarpenprozesuan parte hartu, beste ikastetxe batzuetatik datozenekin batera.

  2. 2014-2015 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitutako ikasleek ikastetxe eta hizkuntza eredu berean egin ahal izango dituzte Batxilergo ikasketak, onartzeko eskaera aurkeztu gabe, Arte Batxilergokoak salbu, aparteko ezaugarriak baitituzte ikasketa horiek. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan eredu batean eskolatutako ikasleek, ikastetxe horretan Batxilergoan ez badago eredu hori, badute matrikulatzerik Batxilergoko 1. mailan euren ikastetxean izandako ereduetan, eta ez dute egin behar horretarako eskatzen den onarpeneskabiderik, Arte Batxilergoan matrikula egin nahi dutenek salbu.

  3. Ikastetxeek gorde beharko dute maila, hizkuntzaeredu eta Batxilergoko modalitate bakoitzean, aurreko bi paragrafoetan aipatu ikasleen eskubideak bermatzeko egoki deritzoten plazen kopurua.

  4. Batxilergoko ikastetxe baten onartzeprozesuetan, lehentasuna izango dute 2014-2015 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikastetxe horri atxikitako batean egin duten ikasleek. Beraz, ikasle horiek atxiki gabeko ikastetxeetatik datozenen aurretik egongo dira, Arte Batxilergorako salbu, aparteko ezaugarriak baitituzte ikasketa horiek. Lehentasun hori izateko, beharrezkoa da, betiere, ikasleak ikastetxe horretan plaza eskatzea bere lehen aukera gisa.

  5. Musika eta dantzako ikasketa arautuak eta batxilergoko ikasketak batera ikasten dituzten ikasleek lehentasuna izango dute onartuak izateko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak zehaztutako Batxilergoko ikastetxeetan. Beraz, ikasle horiek atxiki gabeko ikastetxeetatik datozenen aurretik egongo dira. Berdin jokatuko da errendimendu handiko kirolprogramak egiten dituzten ikasleekin. Atal honetan jasotako ikasleek lehentasuneskubideaz baliatzeko, ikasleentzat aurreko atalean jasotzen diren eskubideak bete behar dira.

  6. Aurreko bi paragrafoetan jasotako lehentasuneskubideak erabiltzeko, ezinbestekoa izango da ikasleek berariaz adieraztea beren eskaeretan atxikitako ikastetxean onartuak izatea dela haien lehenengo aukera.

    Laugarrena. Sartzeko eskaerak.

    Pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin dezake 2015eko maiatzaren 4 eta 14 bitartean, biak barne. Ikastetxe batean edo gehiagotan eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, ikastetxea aukeratzeko eskubidea galduko da. Nolanahi ere, interesdunak entzunaldiko izapidea izango du, nahitaezkoa baita. Ondorioa, bikoiztutako eskabideak azkenengoz izapidetuko dira, epe barruan aurkeztutako gainerako eskabideei plazak esleitu eta gero.

    Eskabidea bi bide hauetakoren bat erabiliz bete beharko da:

    Online, maiatzaren 13ko 24ak arte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak horretarako prestatzen duen aplikazio informatikoaren bidez.

    Lehen aukera moduan hautatutako ikastetxeko idazkaritzan. Bertan sartuko dira eskatzaileek eskabidean jarritako datuak.

    Eskaera ikastetxe aukeratuan egiten badu, pertsona interesdunak aurkeztu beharko du bere NAN edo identifikazioagiria eta datu eskatu guztiak eman. Datuok aplikazio informatikoan sartuko dituzte ikastetxe horretako langileek. Horrez gain, ikastetxe aukeratuan entregatu beharko ditu kasuan kasu egoki diren agiri guztiak.

    Eskaera online egiten badu, pertsona interesdunak, eskabidearekin batera, eskatutako dokumentuak aurkeztuko ditu, eskaneatuta. Eskabidea bete ondoren, sartutako datuak eta dokumentuak berrestea edo konfirmatzea eskatuko du programak. Ondoren, alta emango dio eskabideari, eta frogagiri bat emango du, eskabidean jasotako datu guztiekin.

    Lehenengo aukera moduan ikastetxeak eskaintzen ez duen hizkuntzaeredu bat eskatzen denean, Hezkuntzako lurraldeordezkaritzak aztertu egingo du maila eta eredu horretan taldea eratzeko aukerarik dagoen ala ez ikastetxean bertan edo zonaldean; horretarako, nahikoa eskaera izan behar dira eta plangintzak horretarako bidea eman behar du. Edonola ere, kasu horretan, eskatzaileak onartzeko prozesuan parte hartuko du, baina ikastetxeak gainerako ereduetako plazak esleitzeko duen prozesuan.

    Hasierako esleitzean ez dira kontuan hartuko eskabidea aurkeztu denaz bestelako ikastetxeei buruzko eskaerak.

    Bosgarrena. Ikastetxe batean aurkeztutako eskabidea berrestea eta grabatzea.

    Eskatzaileak eskabidea ikastetxe batean aurkezten badu, behin eskabideko datu guztiak sartu eta dagokion dokumentazioa egiaztatu eta gero, ikastetxeak inprimaki bat erakutsiko dio eskatzaileari, zeinean ageriko diren eskatzailearen datu pertsonalak, eskaera gauzatuak, baremaziorako alegatu inguruabarrak eta agiri aurkeztuak.

    Eskatzaileak datu jasoak aztertuko ditu eta, datuak zuzen direla baderitzo, inprimakia sinatuko du. Ikastetxeak zigilua jarriko du inprimaki sinatuan eta aurretiaz sartu dituen datuak grabatuko ditu. Aurreko inprimakia izango da, behin sinatua eta zigilua jarrita, eskatzaileak egin eskaeren frogagiri eta egiaztagiri.

    Seigarrena. Eskabideko datuak aldatzea.

    Eskatzaileek 2015eko maiatzaren 14ra arte izango dute egun hori barne datu grabatuetakoren bat aldatzea edo zuzentzea eskatzeko. Egun horretatik aurrera ez da onartuko aldaketarik edo zuzenketarik.

    Eskaera online egin bazuen, behin eskabideari alta emanda, eta hautatutako ikastetxeak eskabidea hartu arte, eskatzaileak aukera izango du grabatutako datuak aldatu edo zuzentzeko, informatika aplikazio berberaren bitartez.

    Eskaera ikastetxe aukeratuan egin bazuen edo online egin bazuen baina hautatutako ikastetxeak eskabidea hartu badu, eskabidea aldatu nahi duen eskatzaileak ikastetxe horretan eskatu behar ditu aldaketak.

    Aldaketak gauzatzeko, eskatzaileak nahitaez aurkeztu beharko du eskaera egitean eman zitzaion jatorrizko egiaztagiri sinatu eta zigilatua. Behin zuzenketa egokiak gauzaturik, inprimaki berria emango zaio eskatzaileari. Eskatzailea ados bada datu berriekin, inprimaki sinatu eta zigilatu berria emango zaio, inprimaki zaharra suntsituko da eta datu berriak grabatuko dira.

    Eskabideko datu berriak grabatzean ez da sekula aldatuko datuak estreinakoz grabatu ziren unean eskatzaileari ausaz esleitu zitzaion ordenazenbakia.

    Zazpigarrena. Baremazioa.

  1. Kurtso, modalitate eta hizkuntzaeredu bakoitzean eskabidekopurua plazakopuruaren berdina edo txikiagoa bada, ez da eskabiderik barematu beharko eta dendenak onartuko dira.

  2. Osterantzean, ikastetxe publikoen Ordezkaritza Organo Gorenak edo ikastetxe itunduen titularrak, eskolakontseiluaren ikuskapenarekin, eskatzaileen baremazioa egin beharko du, hurrengo atalan agertzen den baremoaren arabera, eta jarraibide hauetan zehaztutako aplikazioarauek adierazi bezala. Eskabide bakoitzaren atal eta azpiatal guztiak barematu behar dira.

  3. Batxilergoan onartzeko baremoa honako hau da:

    1. Familia unitatearen urteko errenta (azpiataletako puntuak metagarriak dira, atalari dagokion gehieneko puntuazioa lortu arte):

      2013ko Errenta Aitorpenaren Zerga Oinarria 42.000 euro baino gutxiago bada: 1,5 puntu.

      2013ko Errenta Aitorpenaren Zerga Oinarria aipatutako kopurua baino gehiago bada: 0 puntu.

      Halaber, aurreko kasu guztietan, eskatzaileaz gain duen adin txikiko seme/alaba bakoitzagatik: 0,25 puntu.

      Atal honetako gehieneko puntuazioa: 3 puntu.

    2. Bizilekuaren gertutasuna (Azpiataletako puntuak ez dira metagarriak).

      Ikaslearen etxea eskatutako ikastetxearen eragineremuan egoteagatik: 5 puntu.

      Ikaslearen etxea eskatutako ikastetxearen eragineremu mugakidean egoteagatik: 2 puntu.

      Ikaslearen etxea eskatutako ikastetxearen udalerri berean egoteagatik (baina ez eragineremuan, ez eta mugakideetan ere): puntu 1.

      Aitaren, amaren, legezko tutorearen edota ikaslearen beraren lantokia eskatutako ikastetxearen eragineremuan egoteagatik: 2 puntu. (Puntuazio hau bateraezina da ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik eskuratu daitezken puntuekin).

      Atal honetako gehieneko puntuazioa: 5 puntu.

    3. Ikastetxean lan egin edo ikasten duten familiartekoak izatea (Azpiataletako puntuak ez dira metagarriak)

      Anaiaarreba bat edo gehiago eskatutako ikastetxean edota atxikitako ikastetxe batean matrikulatuta egoteagatik: 9 puntu.

      Aitak, amak edota legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik: 7 puntu.

      Atal honetako gehieneko puntuazioa: 9 puntu.

    4. Beste irizpideak (Azpiataletako puntuak metagarriak dira).

      Maila orokorreko familia ugarikoa izateagatik: puntu 1.

      Maila bereziko familia ugarikoa izateagatik: 1,5 puntu.

      Minusbaliotasunagatik (Azpiatal honetako gehieneko puntuazioa: 2 puntu).

      Ikasle eskatzailearena: 2 puntu.

      Aitarena, amarena, legezko tutorearena edota anaiaarreba batena: puntu 1.

      Familiaunitateko kide bat eskatutako ikastetxeko kide kooperatibista izateagatik: puntu 1.

      Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak edota eskolakontseiluak nahierara erabakitako irizpideak; aurretik azaldutako irizpideetako bat/batzuk izan daitezke, eta betiere irizpide publikoak, objektiboak eta jaiotzagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik edota bestelako ezaugarri edo egoera indibidual nahiz sozialengatik diskriminatzaileak ez direnak: 2 puntu (gehienez). Irizpide horiek ezagutzera emango dira eskabideak aurkezteko epea ireki baino lehen.

      Era berean, ikastetxe bakoitzak dokumentu bat sartu beharko du aplikazio informatikoan 2015eko apirilaren 30eko 24:00ak baino lehen. Dokumentu horretan zehaztuko ditu puntuazioa emateko irizpideak. Hala, eskabidea bide telematikotik egiten dutenek informazio hori eduki ahal izango dute eskura. Dokumentu horren beraren kopia erakutsiko da zentroko iragarkioholean. Idatzati honetan ezarritakoa betetzen ez duten zentroek ezin izango dute baremoaren puntuazio hau aplikatu: zentroko ordezkaritzaorgano gorenak edo eskolakontseiluak libreki zehazteko beste inguruabarrei dagokiena.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta erdimailako eta goimailako Lanbide Heziketako herriikastetxeetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duen martxoaren 4ko 35/2008 Dekretuaren 21. artikuluak xedatutako irizpideak aplikatuko dira berdinketak apurtzeko. Artikulu horrek xedatzen duen arabera, baremazioan gertatutako berdinketak apurtzeko azken irizpidea zozketa publiko bat egitea izango da, hezkuntzaren alorrean eskumena duen Sailak berariaz ezarritako moduan.

      Xedapen hori betetzeko, eskaera grabatzen den unean, aplikazio informatikoak ordena zenbakia esleituko dio ausaz eskaerari. Zenbaki aipatua osoa izango da, 1 eta 99999 bitartekoa. Zenbaki aipatua erabiliko da egon litezkeen berdinketak hausteko, betiere, berdinketa hausteko gainerako irizpide guztiak aplikatuta ere bere horretan badirau.

      Zortzigarrena. Familiaunitatearen errenta eta semealaben kopuruaren eragina barematzeko arauak.

      1. Ikasleak onartzeko Dekretuko eranskinean adierazitako puntuak lortzeko behar diren dirusarrera konputagarriak izango dira familiaunitateko kide guztiek 2013ko zergaekitaldian izandako zergaoinarri orokorrari dagozkionak. Baremoko atal honetan punturik lortzeko,zergaoinarriak ez du 42.000 euroko muga gainditu beharko. Ondorioz, puntu horiek lortu nahi izanez gero, eskatzaileek baimena eman beharko diote Hezkuntza Administrazioari datu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunetan egiazta ditzan.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ez diren eskatzaileen kasuan, familiaunitatearen dirusarrerak puntuatzeko eskubidea izateko, familiaunitateko kide guztiek aurkeztu beharko dute 2013ko errentaaitorpenaren kopia edo, behar izanez gero, baterako aitorpena. Indarrean dagoen zergaaraudia dela eta, urte urretan familiako kideren batek errentaaitorpena egin ez badu, Ogasunaren ziurtagiria aurkeztu beharko du adierazteko ez duela errentaaitorpena egin.

      3. Jarraibide honetako aurreko ataletan adierazitakoaren baitan, familiaunitateak izango dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duten foruarauetan izaera horrekin araututakoak. Ezkontzak desegiten badira, ezkontideak banantzen edo dibortziatzen edo izatezko bikoteen bizikidetza eteten bada, erabaki judizial irmoz edo hitzarmen arautzaile baten bidez, baremoa aplikatuko zaie ikaslearen zaintza duen pertsonaren errentei. Berdin jokatuko da tutoretza judiziala, familiaharrera edo antzeko babesneurriak aplikatu behar badira eta adingabeko ikaslearen zaintza ez badago gurasoen esku. Ikaslearen zaintza herriadministrazioren baten esku balego, puntuazio handiena emango da atal honetan.

      4. Familialiburuaren kopien bidez kreditatuko da nebaarreben kopurua, eta, horien artean, adingabekoak soilik konputatuko dira.

        Bederatzigarrena. Bizilekuaren gertutasuna edota ikasle, guraso edo legezko tutorearen lantokiaren gertutasuna barematzeko arauak.

      1. Atal honi dagokion puntuazioa lau azpiataletako bati soilik emango zaio. Eskatzaileek azpiatal horietako bat aukeratu beharko dute puntuak lortzeko.

      2. Eskabidea aurkezteko unean ikaslea adingabea bada, eta legez emantzipatua ez badago, ulertuko da ikaslea eta aita, ama edota legezko tutorea bizi diren etxea dela familiaren bizilekua. Kasu horretan, ikaslearen eta guraso edota tutoreen erroldaagiria aurkeztuko da familiaren bizilekua egiaztatzeko.

        Ikaslearen guraso izatea egiaztatzeko, familialiburuaren kopia aurkeztuko da. Ikaslearen tutore izatea egiaztatzeko epaiaren kopia edota dagokion ziurtagiri ofiziala aurkeztuko da.

      3. Eskabidea aurkezteko unean ikaslea adinez nagusia bada edota legez emantzipatua badago, ulertuko da ikaslea bizi den etxea dela familiaren bizilekua. Kasu horretan, familiaren bizilekua egiaztatzeko, dagokion Udalak emandako ikaslearen erroldaagiria aurkeztuko da eta, emantzipatua bada, horren ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar du.

      4. Ikaslearen, gurasoen edota legezko tutorearen lantokia eskatutako ikastetxearen eragineremuan badago, eskabidea aurkeztean eskatzaileak egoera hori kontuan hartzea aukeratu dezake, bizilekuaren gertutasuna kontuan hartu ordez.

        Kasu horretan, lantokia egiaztatzeko, besteren kontura ari diren langileak badira, enpresaren titularrak edo langileen arduradunak sinatutako ziurtagiria aurkeztu behar da. Agiri horrek adierazi behar du ikasleak edo haren amak, haren aitak edo haren tutoreak enpresa horretan lan egiten duela.

        Jarduera norberaren kontura bada, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dagoela adierazten duen ziurtagiria aurkeztu behar da lantokia egiaztatzeko. Indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea legezko betekizuna ez bada, dagokion Udalak emandako irekitzebaimenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

      5. Lantokia ikastetxearen eragineremuan egoteagatik ematen den puntuazioa zenbatzeko garaian, ikaslearen zaintza guraso bakar baten gain badago, guraso horren legezko bikotekidea ere ikaslearen aitatzat edo amatzat hartuko da.

        Zaintza duen gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, guraso horri zaintza ematen dion epaiaren kopia aurkeztu behar da, eta biak elkarrekin ezkonduta daudela egiaztatzen duen familialiburua edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala ere aurkeztu behar da.

      6. Ikaslearen, gurasoaren edo tutorearen lantokia eragineremuaren eremu mugakide batean egotea ez da inolaz ere balioetsiko.

      7. Eskatzailearen, haren aitaren, amaren edota legezko tutorearen lantokiaren gertutasunagatik lortutako puntuak bateraezinak dira bizilekuaren gertutasunagatik lortzen diren puntuekin; eta, halaber, bateraezinak dira ikaslearen aitak, amak edota legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik lortzen diren puntuekin.

      8. Eragineremuan egoteagatik jadanik aipatutako egoerei dagokien punturik lortu ez baina ikastetxea dagoen udalerrian bizi direnek puntu bat lortuko dute atal honetan.

        Hamargarrena. Eskatutako ikastetxean lan egiten duten edo ikasten duten familiartekoak izatea barematzeko arauak.

      1. Atal honetako puntuazioa haren baitan jasotzen diren bi egoeretako batengatik emango da; hau da, bederatzi puntu eskatzaileak neba edo arreba bat edo gehiago dituelako matrikulatutako ikastetxean edo ikastetxe horri atxikitako ikastetxe batean. Zazpi puntu haren aita, ama edo legetutoreak eskatutako ikastetxean lan egiten duelako. Bi egoerak batera ematen badira ere, bakarrarengatik emango da puntuazioa; beraz, ezingo dira atal horretan 9 puntu baino gehiago eskuratu.

      2. Atal honi dagokion puntuazioa emateko, beharrezkoa da aipatutako egoera horietako bat ikaslearen onarpeneskabidea aurkezten den ikasturtean gertatzea, hau da, 2014-2015 ikasturtean.

      3. Anaiaarreba, aita edo ama izatea egiaztatzeko, familialiburuaren kopia aurkeztuko da. Ikaslearen legezko tutorea izatea epaiaren kopiaren edota dagokion ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatuko da.

      4. Atal honi dagokion puntuazioa ematerakoan, familiaunitatean legezko tutoretzaegoeran edota behin betiko nahiz adopzio aurreko familiaharrera egoeran dauden adingabeak ere anaiaarrebatzat hartuko dira.

      5. Halaber, atal honetan ematen den puntuazioa zenbatzeko garaian, ikaslearen zaintza guraso bakar baten gain badago, guraso horren legezko bikotekidea ere ikaslearen aitatzat edo amatzat hartuko da. Pertsona horren semealabak ere anaiaarrebatzat hartuko dira ikaslearekin batera bizi badiraEgoera hori dagokion erroldaagiriaren bidez egiaztatuko da.

      6. Ikaslearen zaintza duen gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, guraso horri zaintza ematen dion epaiaren kopia aurkeztu behar da, eta biak elkarrekin ezkonduta daudela egiaztatzen duen familialiburua edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala ere aurkeztu behar da.

        Hamaikagarrena. Ikaslearen edota haren aitaren, amaren, legezko tutorearen edo anaiaarreba baten minusbaliotasuna barematzeko arauak.

      1. Minusbaliotasuna ikasleak berak badu, bi puntu emango zaizkio, eta aurretik aipatutako familiarteko batek badu, puntu bat.

      2. Atal honi dagozkion puntuak emateko, aipatutako pertsona horietako batek % 33ko edo gehiagoko minusbaliotasuna izan behar du. Minusbaliotasuna bi pertsonak edo gehiagok badute ere, puntuak horietako bategatik bakarrik emango dira; beraz, gehienez, 2 puntu lortuko dira atal honetan, minusbaliotasuna ikasleak berak badu, eta puntu bat, minusbaliotasuna aipatutako familiarteko batek badu.

      3. Minusbaliotasuna egiaztatzeko, dagokion Lurralde Historikoko Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuek edo estatuko antzeko beste organo eskudun batek emandako ziurtagiria aurkeztu behar da. Minusbaliotasunaren aitorpen legala adierazi behar du ziurtagiri horrek eta minusbaliotasun gradua % 33koa edo gehiagokoa dela jakinarazi.

      4. Anaiaarreba, aita edo ama izatea egiaztatzeko, familialiburuaren kopia aurkeztuko da. Ikaslearen legezko tutorea izatea epaiaren kopiaren edota dagokion ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatuko da.

      5. Atal honi dagokion puntuazioa ematerakoan, anaiaarrebatzat hartuko dira familiaunitatean legezko tutoretzaegoeran edota behin betiko nahiz adopzio aurreko familiaharrera egoeran dauden adingabeak.

      6. Halaber, atal honetan ematen den puntuazioa zenbatzeko garaian, ikaslearen zaintza guraso bakar baten gain badago, guraso horren legezko bikotekidea ere ikaslearen aitatzat edo amatzat hartuko da. Pertsona horren semealabak ere anaiaarrebatzat hartuko dira ikaslearekin batera bizi badira. Egoera hori dagokion erroldaagiriaren bidez egiaztatuko da.

      7. Ikaslearen zaintza duen gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, guraso horri zaintza ematen dion epaiaren kopia aurkeztu behar da, eta biak elkarrekin ezkonduta daudela egiaztatzen duen familialiburua edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala ere aurkeztu behar da.

        Hamabigarrena. Familia ugaria izatea barematzeko arauak.

        Familia ugaria dela egiaztatzeko, estatuko edozein autonomiaerkidegok emandako agiri ofiziala aurkeztu behar da.

        Hamahirugarrena. Ordezkaritza Organo Gorenak edota eskolakontseiluak nahierara erabakitako egoerak barematzeko arauak.

      1. Ikastetxe publikoetako Ordezkaritza Organo Gorenak eta ikastetxe itunduetako eskolakontseiluek ezar dezakete, hala nahi izanez gero, irizpide bat edo gehiago eskatzaileei puntu osagarriak emateko. Puntuazio osagarri horretan, gehienez ere, bi puntu emango dira.

      2. Irizpide objektiboak ezarri beharko dira puntuazio gehigarri hori emateko. Organo eskudunak onartuko ditu irizpide horiek.

        Era berean, ikastetxe bakoitzak dokumentu bat sartu beharko du aplikazio informatikoan 2015eko apirilaren 30eko 24:00ak baino lehen. Dokumentu horretan zehaztuko ditu puntuazioa emateko irizpideak. Hala, eskabidea bide telematikotik egiten dutenek informazio hori eduki ahal izango dute eskura. Dokumentu horren beraren kopia erakutsiko da zentroko iragarkioholean.

      3. Puntuak arrazoi bakar bategatik edota hainbat arrazoirengatik eman daitezke. Hainbat arrazoirengatik ematen badira, puntuak banatzeko bi aukera daude: guztira eman daitezkeen puntuak arrazoi horien artean banatu edo, arrazoi horietako bat betetzen denean, puntu guztiak eman.

      4. Puntu osagarriak emateko irizpideak desberdinak izan daitezke maila edo hezkuntzaetapa bakoitzean.

      5. Atal honetako puntuak emateko irizpideen artean, baremoaren beste ataletan aintzat hartutako arrazoi eta egoerak ere egon daitezke. Hartara, arrazoi eta egoera horiengatik ematen den puntuazioa gehituko da. Baina kontuan hartu behar da atal honetan gehienez ere bi puntu osagarri eman daitezkeela.

      6. Atal honetarako hartutako irizpideen artean ezin dira inolaz ere onartu jaiotzagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik edota bestelako ezaugarri edo egoera indibidual nahiz sozialengatik diskriminatzaileak diren irizpideak.

      7. Ikastetxe publikoetako Ordezkaritza Organo Gorenei eta ikastetxe itunduetako eskolakontseiluei dagokie zehaztea zein agiri aurkeztu behar diren atal honetan aintzat hartuko diren irizpideak betetzen direla ziurtatzeko.

      8. Instrukzio edo jarraibide honetan ezarritakoa betetzen ez duten zentroek ezin izango dute baremoaren puntuazio hau aplikatu: zentroko ordezkaritzaorgano gorenak edo eskolakontseiluak libreki zehazteko beste inguruabarrei dagokiena.

        Hamalaugarrena. Matrikula formalizatzeko epeak.

        Ikastetxe batean onartuen behin betiko zerrendan eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak ikastetxe horretan plaza esleitu dien pertsonen zerrendan ageri direnek nahiz prozesuan parte hartu beharrik gabe plaza gorderik zeukatenek (hots, ikastetxean matrikulaturik egon eta maila errepikatuko dutenek nahiz DBHko 4. mailatik Batxilergoko 1. mailara edo Batxilergoko 1. mailatik 2. mailara pasako diren ikasleek) matrikula formalizatu beharko dute ohiko matrikulatzeepean, hau da, 2015eko ekainaren 22tik uztailaren 6ra bitartean, biak barne, halaxe xedatu baita agindu honetako 2. artikuluan.

        Plaza edukitzeko eskubidea duen pertsona batek ez badu matrikula formalizatzen epe ezarrian, galduko ditu hari esleitu edo harentzat gordetako plazaren gaineko eskubide guztiak.

        Ikastetxeek egiaztatzen badute hasiera batean aurreikusi baino plaza huts gehiago dituztela (azkenean beharrezkoa zena baino plaza gehiago gorde izanagatik), ohiko epean matrikula ditzakete, baita ere, pertsona onartuen zerrendan ageri ez diren ikasleak, kontuan izanik matrikulazio ikastetxeak 2015eko uztailaren 6ra arte bermatu behar duela arau honetako lehenengo paragrafoan aipatu pertsonek matrikulazioan lehentasuna edukitzeko duten eskubidea.

        Era berean, ikastetxeek aukera izango dute, behin ohiko matrikulazioepea amaiturik plaza hutsak geratzen badira, 2015eko irailaren 30era arte hala eskatzen duten eta kasuan kasu eskatu baldintza akademikoak betetzen dituzten pertsonak matrikulatzeko, plaza huts guztiak bete arte.

        Onartuen zerrendan ez dauden pertsonak matrikulatzeari dagokionez, ikastetxeek plaza huts horiek eskaini beharko dizkiete, lehenik, itxarotezerrendan ageri diren pertsonei, zerrendako hurrenkera ordenan.

        2015eko urriaren 1etik aurrera, ikastetxeek ezin izango dute Batxilergoan inor libreki matrikulatu. Egun horretatik aurrera pertsonaren batek Batxilergoan matrikulatu nahi badu, baimena eskatu beharko dio dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Ikastetxeen Lurralde Buruzagitzari. Eskaera zuzenean egin dezake Ordezkaritzan bertan edo, bestela ere, matrikula egin nahi duen ikastetxearen bidez.

        Soilik behar bezala justifikaturiko salbuespenezko kasuetan emango du Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Ikastetxeen Lurralde Buruzagitzak 2015eko urriaren 1etik aurrera Batxilergoan matrikulatzeko baimena. Ikastetxeek ezin izango dituzte pertsona horiek matrikulatu Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak aurretiaz baimenik eman ez badu.

        Hamabosgarrena. Matrikula baieztatzea.

        Ikasle baten matrikula egin ondoren, ikastetxeak aplikazio informatikoak osatuko duen agiria inprimatu eta ikasleari emango dio. Inprimaki hori, behin zigilaturik, behinbehineko matrikula gauzatuaren egiaztagiri izango da.

        Hala ere, ikaslearen behin betiko matrikula egongo da modalitate edo hizkuntzaeredu horretako taldea osatzeko beharrezkoa den ikasleen gutxieneko kopurua lortzearen mende. Era berean, hasieran aukeratu dituen aukerako ikasgaietan (ardatzekoetan ala berariazkoetan) matrikulatu ahal izateko, lortu beharko da ikasgai jakin bakoitzeko taldea osatzeko beharrezkoa den ikasle kopuru minimoa.

        Ikasgairen batean ez bada lortu taldea osatzeko beharrezkoa den ikasleen kopuru minimoa, ikastetxeak ikasgai aipatua aukeratu duten pertsonekin hitz egin beharko du hasierako haien hautua aldatzeko. Ikastetxeak ikasleari eman beharko zaio behin betiko matrikularen egiaztagiri berria.

        Hamaseigarrena. Matrikula ezeztatzea.

        Eskolatzeko aurreikusitako urteak ez agortzeko, matrikula ezabatzeko eskatu ahal izango diote ikasleek ikasten duten ikastetxeko zuzendariari, egoera hauetakoren bat gertatzen denean: ikasketak normaltasunez egitea eragozten duten gaixotasun, lanpostu edo pertsona edo familiaizaerako obligazioak izatea.

        Eskabide horiek egiteko epea 2016ko apirilaren 30ean bukatuko da. Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariari egingo zaizkio eskaerak eta aurkeztu beharreko egiaztagiri guztiak erantsi beharko zaizkio.

        Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxe publiko edo pribatuko zuzendariak ebatziko du eskabidea, eta bakarbakarrik onartuko du arestian adierazitako egoeraren bat gertatzen denean.

        Ebazpenaren berri jasoko da ikaslearen dokumentazio ofizialean. Ikastetxe pribatuen kasuan, ebazpen horren berri emango zaio ikastetxea atxikita dagoen ikastetxe publikoko zuzendariari.

Lehenengoa. Hezkuntzaeskaintza.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak baimendutako erdi eta goimailako Heziketa Zikloak eskainiko dituzte ikastetxe publikoek 2015-2016 ikasturterako.

Ikastetxe pribatuek, berriz, berek erabakiko dute zein erdi edo goimailako Heziketa Ziklo eskaini, baldin eta Heziketa Ziklo horiek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onartuta eta planifikatuta badaude. Ikastetxe pribatu batek Heziketa Ziklo bat eskaintzeak ez du bermatzen Heziketa Ziklo hori ituntzea.

Heziketa Ziklo bakoitzean eskaini plaza guztien % 5 gorde beharko dira % 33ko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten pertsonentzat eta beste % 5 goimailako edo errendimendu handiko kirolariaren izaera egiaztatzen duten pertsonentzat. Minusbaliotasuna egiaztatzeko, dagokion Lurralde Historikoko Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuek edo estatuko antzeko beste organo eskudun batek emandako ziurtagiria aurkeztu behar da. Minusbaliotasunaren aitorpen legala adierazi behar du ziurtagiri horrek eta minusbaliotasun gradua % 33koa edo gehiagokoa dela jakinarazi.

Bigarrena. Sartzeko eskaerak.

Erdi edo goimailako Heziketa Ziklo baten bat egin nahi duten ikasleek eskabidea egin eta beharrezkoak diren ziurtagiriak aurkeztu behar dituzte maiatzaren 25etik ekainaren 5era bitartean, egun bi horiek barne.

Ikasleek zuzeneko sarbidearen bidez edo sarreraproba gaindituz onartzeko eskatu ahal izango dute. Inork ezin izango du bide bietatik onartzea eskatu. Hori eginez gero, baztertuta geratuko da eta izan litzakeen eskubide guztiak galduko ditu.

Pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin dezake eta lehen aukera moduan hautatutako ikastetxean egin beharko du. Aukera izango da eskaera horretan beste ikastetxe batzuen eskaera egiteko, lehentasunezko ordena bati jarraituz. Interesatua lehen postuan aukeratu duen ikastetxean onartua ez bada erreparatuko zaie gainerako eskaerei. Ikastetxe batean edo gehiagotan eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, ikastetxea aukeratzeko eskubidea galduko da. Nolanahi ere, interesdunak entzunaldiko izapidea izango du, nahitaezkoa baita. Ondorioa, bikoiztutako eskabideak azkenengoz izapidetuko dira, epe barruan aurkeztutako gainerako eskabideei plazak esleitu eta gero.

Eskabidea bi bide hauetakoren bat erabiliz bete beharko da:

Online, (Heziketa Ziklo bakoitzeko lehenengo kurtsorako bakarrik), ekainaren 4ko 24ak arte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak horretarako prestatzen duen aplikazio informatikoaren bidez.

Lehen aukera moduan hautatutako ikastetxeko idazkaritzan. Bertan sartuko dira eskatzaileek eskabidean jarritako datuak.

Eskaera ikastetxe aukeratuan egiten badu, pertsona interesdunak aurkeztu beharko du bere NAN edo identifikazioagiria eta datu eskatu guztiak eman. Datuok aplikazio informatikoan sartuko dituzte ikastetxe horretako langileek. Horrez gain, ikastetxe aukeratuan entregatu beharko ditu kasuan kasu egoki diren agiri guztiak.

Eskaera online egiten badu, pertsona interesdunak, eskaera egin ondoren eta beti ere xedatutako epeetan, aukeratutako ikastetxera joan behar izango du, bere NAN edo identifikazioagiria eta kasuan kasu egoki diren agiri guztiak entregatzeko.

Erdi eta goimailako Heziketa Zikloetan onartzea eskatzeko, hiru aukera eskatu ahal izango dira, lehentasunen arabera jarrita. Eskaera bakoitzean zehaztu behar dira eskatutako ikastetxea, zikloaren izena, txanda (egunekoa, arratsaldekoa edo gauekoa), eta lehentasunordena eskaintzen diren hizkuntzaereduetatik (gutxienez bat aukeratu behar da).

Sarreraproba bidez sartzea eskatu eta proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurtengo deialdian gainditu dutenek ez dute horren ziurtagiririk aurkeztu behar.

Sarreraproba bidez sartzea eskatu eta proba hori beste autonomiaerkidegoetan gainditu edo gaindituko dutenek edota proba Euskal Autonomia Erkidegoko aurreko deialdietan gainditu zutenek, berriz, gaitasunagiria aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri hori aurkezteko epea uztailaren 1eko 14:00etan amaitzen da. Eskatzaileak epe horretan ez badu ziurtagiri hori aurkezten, haren eskabidea ez da inolaz ere onartuko.

Heziketa Ziklo batean zuzeneko sarbidearen bidez onartzea eskatu dutenek ikasketaziurtagiria aurkeztu behar dute, sarbidemodalitate horren bidez onartzeprozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Ziurtagiri hori aurkezteko epea uztailaren 1eko 14:00etan amaitzen da.

Arestian aipatutako epea amaitu aurretik eskatzaileak ez badu aurkeztu lortutako kalifikazioen egiaztagiri akademikorik, haren eskaera ez da onartuko.

Hirugarrena. Ikastetxe batean aurkeztutako eskabidea berrestea eta grabatzea.

Eskatzaileak eskabidea ikastetxe batean aurkezten badu, behin eskabideko datu guztiak sartu eta dagokion dokumentazioa jaso, dagokion inprimakia datu pertsonalak, eskatutako zikloak eta aurkeztutako agiriei buruzko informazioa jasotzen duena erakutsiko dio ikastetxeak eskatzaileari.

Sartutako datuak aztertuko ditu eskatzaileak eta, onartzen baditu, inprimakia sinatuko du. Sinatutako inprimaki horri zigilua jarriko dio ikastetxeak, eta aurretik sartutako datuak gordeko ditu. Inprimaki hori, sinatuta eta zigilatuta, eskatzaileak egindako eskaeren frogagiri izango da.

Laugarrena. Eskabideko datuak aldatzea.

Eskatzaileek ekainaren 5a arte, egun hori barne, eskatu ahal izango dute gordetako datuak aldatu edo zuzentzeko. Egun horretatik aurrera ez da aldaketa edo zuzenketarik onartuko.

Zuzenketak egiteko beharbeharrezkoa izango da aurretiaz emandako jatorrizko frogagiri sinatu eta zigilatua aurkeztea. Dagozkion zuzenketak egin eta gero, beste inprimaki bat emango diote eskatzaileari. Datu berriak onartzen baditu, inprimaki hori emango diote eskatzaileari, sinatuta eta zigilatuta; aurreko inprimakia apurtuko dute eta datu berriak gorde.

Bosgarrena. Baremazioa erdi eta goimailako Heziketa Zikloetan.

  1. Eskabidekopurua plazakopuruaren berdina edo txikiagoa bada, ez da eskabiderik barematu beharko eta dendenak onartuko dira.

  2. Bestela, hezkuntzaadministrazioak barematuko ditu eskatzaileak, horretarako propio erabiltzen duen aplikazio informatikoaren bitartez. Baremazioa egitean, hauek izango ditu kontuan:

    1. Zuzenean sartzen diren ikasleak.

      1) Goimailako zikloak.

      Lehentasunirizpide hauek jartzen dira:

      1. Dagokion Heziketa Ziklorako zehazten den Batxilergoko modalitateren bat ikasi izana.

      2. Batxilergoari lotutako gaia gainditu izana.

      3. Ikasketaespedienteko batez besteko nota.

        Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuko xedapen indargabetzaile bakarrak ezartzen duenez, indargabe geratzen da apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, Lanbide Heziketako antolamenduaren alderdi jakin batzuk garatzen dituena Hezkuntza Sisteman, salbu dekretu horren eranskinak, indarra izango dutenak eguneratu edo dagokion arauak ordeztu arte.

        Ondorioz, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babespean ezarritako goimailako Heziketa Zikloetan, 1538/2006 Errege Dekretuan ikasleak onartzeko ezartzen diren irizpideak aplikatu beharko dira, hain zuzen ere 29.2 eta 29.3 artikuluetan ezartzen direnak, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuko I. eranskinari dagokionez (777/1998 Errege Dekretuaren bidez, Lanbide Heziketako antolamenduko zenbat alderdi ezartzen dira Hezkuntza Sisteman; BOE, 1998ko maiatzaren 8koa).

        Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritako Heziketa Zikloetan, erregedekretuak berak ezartzen du zein tituluk zehazten dituen goimailako Heziketa Zikloetan ikasleak onartzeko irizpideak.

        2) Erdimailako zikloak

        Erdimailako Heziketa Zikloetan (LOGSE edo LOE), ikasketaespedienteko batez besteko nota hartuko da kontuan ikasleak onartzeko.

    2. Sarreraproba egin duten ikasleak

      Sarreraproba eginda sartzen diren ikasleei proba horren azken notari erreparatuko zaie bai erdimailako zikloetarako bai goimailako zikloetarako.

  3. Erdimailako Heziketa Ziklo batean sartu nahi duten ikasleen batez besteko nota kalkulatzeko, eskatzaileak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau mailetan edota zuzeneko sarbidearen bidez onartzeko bestelako ikasketetan lortutako nota guztien batez besteko aritmetikoa egin behar da, bi dezimalekin.

    Goimailako Heziketa Ziklo batean sartu nahi duten ikasleen batez besteko nota kalkulatzeko, eskatzaileak Batxilergoko bi mailetan edota zuzeneko sarbidearen bidez onartzeko bestelako ikasketetan lortutako nota guztien batez besteko aritmetikoa egin behar da, bi dezimalekin.

    Maila bakoitzeko batez besteko notak kalkulatzeko, eskatzaileak maila horretako irakasgai guztietan ateratako noten batez besteko aritmetikoa egin behar da, bi dezimalekin. Ikasgaiaren kalifikazioa kuantitatiboa bada, zenbaki hori hartuko da kontuan, dituen dezimalekin. Ikasgaiaren kalifikazioa kualitatiboa bada, kuantitatibo bihurtuko da honako baremo honen arabera:

    Nahikoa: 5,50.

    Ongi: 6,50.

    Oso ongi: 7,50.

    Bikain edota Bikain ohorezko matrikularekin: 9,00.

    Batxilergo baliozkotua: 6,00.

    Sarreraproban «gai»: 6,00.

    Sarreraproba egitetik salbuetsita: 6,00.

  4. Berdinketarik izanez gero, honako dekretu honetako 21. artikuluan xedatutako irizpideak aplikatuko dira: 35/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta erdimailako eta goimailako Lanbide Heziketako herriikastetxeetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duena. Artikulu horretan, besteak beste, baremazioan izandako berdinketak hausteko irizpideak arautu dira. Irizpide horietatik azkenean xedatu da, hain zuzen ere, zozketa publikoa egingo dela berdinketa hausteko, betiere, hezkuntzaren alorreko eskumena duen sailak gai horri buruz araututakoa betez.

    Eskabidea gordetzeko unean, aplikazio informatikoak hurrenkerazenbaki bat esleituko dio eskabide bakoitzari, 1 eta 99999ren arteko zenbaki oso bat esleituko dio erabateko ausazkotasunez. Egon litezkeen berdinketak hausteko erabiliko da zenbaki hori; betiere, berdinketa hausteko gainerako irizpide guztiak aplikatuta ere berdinketak bere horretan badirau. Berdindutakoetan hurrenkerazenbakirik txikiena duenak izango du lehentasuna.

    Seigarrena. Matrikula egitea aldi arruntean.

    Onartzeko prozesuan parte hartu behar ez dutenek, (ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek), ekainaren 16tik uztailaren 6ra bitartean, egun bi horiek barne, egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

    Onartzeko prozesuan parte hartu duten eta onartuak izan diren pertsonek matrikulazioepe arruntean egin beharko dute matrikula, hau da, uztailaren 16tik 21era bitartean, egun bi horiek barne. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

    Ohiko matrikulazio epearen ondotik hutsik geratzen diren plazak bete daitezke urriaren 15era arte.

    Zazpigarrena. Matrikula berrestea

    Pertsona baten matrikula egin ondoren, aplikazio informatikoak sortutako inprimakia inprimatu, zigilua jarri eta ikasleari emango dio ikastetxeak. Egindako behinbehineko matrikularen egiaztagiritzat hartuko da zigiludun inprimaki hori.

    Hala ere, ikaslearen matrikula ez da behin betikoa izango harik eta dagokion zikloan eta hizkuntzaereduan talde bat osatzeko beharrezkoa den gutxieneko ikaslekopurua lortu arte.

    Zortzigarrena. Xedatutako epez kanpoko matrilulazioak.

    Aurreko jarraibideetan finkatutako epeetan matrikulazioa egin eta gero erdi edo goimailako Heziketa Zikloren batean leku librerik balego, ikasleak 2015eko urriaren 15a arte (egun hori barne) matrikulatu ahal izango dituzte ikastetxeek, ikasleek hala eskatu eta kasu bakoitzean eskatzen diren baldintza akademikoak betetzen badituzte. Hala ere, epeak, betiere, hezkuntzaitunak baimentzeko araudian xedatutakoak izango dira.

    2015eko urriaren 15a pasatu ondoren ikastetxeek ezin izango dute ikasle berririk matrikulatu, behar bezala justifikatutako kasu berezietan salbu, esaterako, bizilekua aldatzeagatik matrikularen lekualdaketa egiten bada, langabeziaren egoera agertzen bada, edo antzeko kasuren bat bada, betiere behar bezala egiaztatuta.

    Bederatzigarrena. Matrikula baliogabetzea eta deialdiari uko egitea.

    Erdi edo goimailako Heziketa Ziklo batean matrikula ezeztatuz gero, eskatzailea bajan izango da matrikulatu modulu profesional guztietan eta, ondorioz, ez da hura ebaluatuko eta ez da ageriko ikasturte amaierako ebaluazioaktetan. Ikastetxe publikoetan matrikulatuek ikastetxeko zuzendariari bidali beharko diote eskaera. Ikastetxe pribatuetan matrikulatutako eskatzaileek eskabidea bidali beharko diote ikastetxe pribatua atxiki den ikastetxe publikoko zuzendariari. Eskabidea eta agiri egokiak abenduaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira, eta baietsiko dira ondoko inguruabar hauetakoren bat gertatzen den guztietan:

    Ikaslea luze gaixo egon izana.

    Ikaslea lanean hastea eta horrek ikasleari galaraztea ikasketetan ohiko moduan aritzea.

    Ikasleari ohiko moduan ikasketetan aritzea galarazten dioten betebehar pertsonalak edo familiarrak gertatzea.

    Ohiz kanpoko beste inguruabar batzuk, eskabidea zuzendu zaion ikastetxeko zuzendariak hautemanak.

    Lanbide modulu bakoitzerako aurreikusi deialdiak agortzea ekiditeko, erdi eta goimailako Heziketa Zikloetan matrikulatutako ikasleek bi aldiz uko egin diezaiokete ziklo horietako lanbidemoduluetako bakoitzean ebaluatuak eta kalifikatuak izateari. Eskabidea eta egoki diren egiaztagiriak ikastetxeko zuzendariari helarazi behar zaizkio ukatu den ebaluazioa baino hilabete bat lehenago gutxienez. Eskaera ebatziko du ikaslea matrikulaturik dagoen ikastetxe publiko edo pribatuko zuzendariak, eta eskaera baietsiko da betetzen bada arau honetan aurretiaz aurreikusi inguruabarretako bat.

    Ikaslearen espediente akademikoari ebazpen horren kopia atxikiko zaio. Eskaera baiesten bada, hizpide dugun inguruabarra jasoko da dagozkion ebaluazioaktetan.

    Hamargarrena. Matrikula ofizioz ezeztatzea.

    Modalitate presentzialean, ikasleek prestakuntzajardueretara joan egin beharko dute, Heziketa Zikloko matrikula indarrean mantentzeko.

    Ikasturtea hasi eta abenduaren amaiera arte, ikasleren batek hurrengo atalean zehazten diren hutsegiteak edo gehiago egiten baditu eta ez baditu justifikatzen, ikasketaburutzak proposatuta, formalizatutako matrikula ezeztatzea erabakiko du ikastetxeko zuzendariak.

    Horretarako, ikasketaburutzako arduradunak jakinarazpen bat bidaliko dio ikasleari edo haren gurasoei edo legezko ordezkariari dagokionari, justifikatu gabeko hutsegiteak ikastaldietan ematen diren modulu guztien iraupen osoaren ehuneko hogeita hamarrera heltzen direnean, eta betiere gutxienez ere hogei ikastegun igaro eta gero. Berdin jokatuko da ikasleak hamar egun jarraian huts egiten duenean. Jakinarazpen horretan, ikasleari gogorarazi egingo zaio irakasjarduera programatuetara joan behar duela eta ohartaraziko zaio matrikulari ofizioz baja emango zaiola, baldin eta justifikatu gabe berriro huts egiten badu ikasketen espedientean adierazitako helbidean jakinarazpena jasotzen denetik aurrera edo jakinarazteko ahaleginak egiten direnetik aurrera.

    Matrikulari ofizioz baja emango zaio eta horren berri interesdunari jakinarazi, baldin eta gerora emandako irakassaioen ehuneko hogei bete arte, ikasleak justifikatu gabe gehiagotan huts egiten segitzen badu, eta beti ere jakinarazpena bidali ostean gutxienez ere hogei egun igarotzen badira.

    Sortutako dokumentazioaren kopia ikaslearen ikasketen espedienteari erantsiko zaio.

    Goian azaltzen den kasua eman eta matrikulari baja ofizioz eman bazaio, hurrengo ikasturtean ikasle horrek ezin izango du matrikularik egin ezeztatu den matrikula hura egin den Hezikleta Ziklo berean.

    Hamaikagarrena. Baldintzak objetiboak ez betetzearren matrikula atzera botatzea edo ezeztatzea.

    Ikastetxe guztietan, klasifikazioak gorabehera, eta Lanbide Heziketako ikasketen lanbideprofilak eskatzen badu gorputz eta psikologiabaldintza jakin batzuk eskatzea lanbideprofil horretako lanpostuetarako edo laneko segurtasun eta osasunerako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eskatu ahal izango du horretarako behar diren ziurtagiriak aurkeztea edo balorazio edo proba jakin batzuk egitea, zehazteko ea ikasleak baldintza objektiboak betetzen dituen hezkuntzajarduerak segurtasun eta osasunarriskurik gabe egiteko eta tituluaren edo ziurtagiriaren beraren gaitasun profesional, pertsonal eta sozialak betetzeko. Kasu horretan, Hezkuntza Saileko laguntzazerbitzukoekin eta, behar izanez gero, prebentziozerbitzuarekin erkatu eta gero, eta beti ere Hezkuntza Ikuskaritzak txostena eman ostean, atzera bota edo ezeztatu ahal izango da ikaslearen matrikula, baldin eta ondorioztatzen bada ez dituela betetzen eskatzen zaizkion baldintza horiek.

    Baldin eta ikastetxeko arduradunak ohartzen badira, ikasleak izena ematerakoan eman dituen datuak ikusita, ikasleak uztezko hutsegitea egin duela bete beharreko baldintzetan, zuzendariak hilabeteren barruan jakinaraziko dio ikasleari matrikula behinbehinekoa dela, eta abian jarriko du lehen aipatutako prozedura. Egoera honen berri emango dio Hezkuntza ikuskaritzaren lurralde burutzari. Hezkuntza ordezkaritzak ebatziko du matrikula onartu edo baztertzen den.

    Izan liteke hezkuntzajardueran zehar ohartzea baldintza objektibo horiek ez direla betetzen. Orduan, ikastetxeko zuzendariak hasiera emango dio dagokion prozedurari, egoera jakin duen egunetik eta hilabeteren barruan. Egoera honen berri emango dio Hezkuntza ikuskaritzaren lurralde burutzari. Hezkuntza ordezkaritzak ebatziko du matrikula onartzen den ala ez.

Lehenengoa. Hezkuntzaeskaintza.

Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan eskainitako erdi eta goimailako Heziketa Zikloak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2015-2016 ikasturterako baimendutakoak izango dira.

Erdi edo goimailako Heziketa Ziklo bakoitzean eskainitako plaza guztien % 5 gorde beharko dira % 33ko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten pertsonentzat eta beste % 5 goimailako edo errendimendu handiko kirolariaren izaera egiaztatzen duten pertsonentzat.

Bigarrena. Sartzeko eskaerak.

Erdi edo goimailako Heziketa Zikloren bat urrutiko modalitate telematikoan egin nahi duten pertsonek euren eskabidea egin eta ziurtatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte. Hori egiteko epea maiatzaren 25tik ekainaren 5ra bitartekoa (egun bi horiek barne) izango da ikasle berrientzat, eta ekainaren 22tik 26ra bitartekoa (egun bi horiek barne), 2014-2015 ikasturtean ziklo berean matrikulatutako ikasleentzat.

Ikasleek zuzeneko sarbidearen bidez edo sarreraproba gaindituz onartzeko eskatu ahal izango dute. Inork ezin izango ditu bide biak erabili onartzeko eskatzeko. Hori eginez gero, baztertuta geratuko da eta izan ditzakeen eskubide guztiak galduko ditu.

Eskabidea bi bide hauetakoren bat erabiliz bete beharko da:

Online, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak horretarako prestatzen duen informatikaaplikazioaren bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko idazkaritzan. Idazkaritza arduratuko da eskatzaileak eskabidean emandako datuak aplikazioan sartzeaz.

Eskabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan egiten bada, interesdunak NAN edo identifikatzeko agiria aurkeztuko du, eta eskatutako datu guztiak emango ditu, ikastetxe horretako langileek informatikaaplikazioan sar ditzaten. Horrez gain, Institutuan entregatu beharko ditu kasuan kasu egoki diren agiri guztiak.

Eskabidea on line egiten bada, interesdunak, ezarritako epeetan, NAN edo identifikatzeko agiria aurkeztuko du, eta kasuan kasu dagozkion agiriak, leku hauetako batean:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan.

  2. Lurralde historikoko leku hauetako batean:

    Araba: Zuzenean, Ramiro Maeztu 10, behea Vitoria-Gasteizen dagoena.

    Bizkaia: Zuzenean, Gran Vía 85, Bilbon dagoena.

    Gipuzkoa: Zuzenean, Andia 13 Donostian dagoena.

  3. Azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan, aurrez ikusitako edozein eratan, agindu horretan ezarritako baldintzen arabera. Agiriak postabulegoren batean aurkeztuz gero, gutunazal irekia erabiliko da, postalangileak eskabidea datatu eta zigilatu dezan, ziurtatu baino lehen. Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan sartu den datan aurkeztu dela joko da.

    Erdi eta goimailako Heziketa Zikloetan onartuak izateko, egin nahi diren moduluak lehentasunhurrenkeran eska daitezke. Eskaera bakoitzean ordu presentzialak zer ikastetxetan egin nahi den zehaztu beharko da.

    Sarreraproba bidez sartzea eskatu eta proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurtengo deialdian gainditu dutenek ez dute horren ziurtagiririk aurkeztu behar.

    Hala ere, sarreraproba bidez sartzea eskatu eta proba hori beste autonomiaerkidegoetan gainditu dutenek, edota proba Euskal Autonomia Erkidegoko aurreko ikasturteetan gainditu zutenek, berriz, gaitasunagiria aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri hori aurkezteko epea ekainaren 12ko 14:00etan amaitzen da. Eskatzaileak ziurtagiri hori epe horretan aurkezten ez badu, haren eskabidea ez da inolaz ere onartuko.

    Erdi eta goimailako Heziketa Ziklo batean zuzeneko sarbidearen bidez onartzea eskatu dutenek ikasketaziurtagiria aurkeztu behar dute, sarbidemodalitate horren bidez onartzeprozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Ziurtagiri hori aurkezteko epea ekainaren 12ko 14:00etan amaitzen da.

    Eskatzaileak ikasketaziurtagiria lehen aipatutako epean aurkezten ez badu, eskabidea onartuko da, baina ez da sartuko aldi arruntean egingo den plazaesleipenean. Zuzenean sartzeko baldintzak beranduago betez gero, uztailean epe berezi bat izango du hori aurkezteko eta, kasu horretan, bigarren plazaesleipenean hartuko du parte.

    Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan aurkeztutako eskabidea berrestea eta grabatzea.

    Eskatzaileak eskabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan aurkezten badu, eskabideko datuak sartu eta dagozkion agiriak entregatu eta gero, inprimaki bat datu pertsonalak, eskatutako zikloak eta aurkeztutako agiriei buruzko informazioa jasotzen duena erakutsiko dio Institutuak eskatzaileari.

    Eskatzaileak sartutako datuak aztertuko ditu eta, datuak zuzen direla baderitzo, inprimakia sinatuko du. Institutuak zigilua jarriko du inprimaki sinatuan, eta aurretiaz sartu dituen datuak grabatuko ditu. Eskatzaileak egindako eskaeren frogagiri eta egiaztagiri gisa inprimaki hori erabiliko da, sinatu eta zigilatu ondoren.

    Laugarrena. Eskabideko datuak aldatzea.

    Eskatzaileek ekainaren 12ra arte izango dute, egun hori barne, datu grabatutakoren bat aldatzea edo zuzentzea eskatzeko. Egun horretatik aurrera ez da onartuko aldaketarik edo zuzenketarik.

    Ezer aldatzeko, eskatzaileak nahitaez aurkeztu beharko du eskaera egitean jaso zuen jatorrizko egiaztagiri sinatu eta zigilatua. Behin zuzenketa egokiak gauzaturik, inprimaki berria emango zaio eskatzaileari. Eskatzailea datu berriekin ados bada, inprimaki sinatu eta zigilatu berria emango zaio, eta inprimaki zaharra suntsitu eta datu berriak grabatuko dira.

    Bosgarrena. Eskaerak barematzea eta plazak esleitzea.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak prozesuan parte hartzea eskatu duten pertsonen eskabideak barematuko ditu, eta uztailaren 6an argitaratuko ditu behinbehineko zerrendak. Erreklamazioaldi bat irekiko du uztailaren 6tik 7ra, biak barne, eta uztailaren 9an pertsona onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratuko ditu.

    Lehenik, ikasle zaharra izateari utzi ez dioten eta Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan, urrutiko modalitatean, jarraitu nahi den ziklo bereko bat 2014/2015 ikasturtean gainditu duten ikasleak onartuko dira baldin eta zituzten moduluak bertan behera utzi edo baztertu ez badituzte. Ordenatzeko irizpidea zikloan gainditutako modulu kopurua izango da, eta ondoren, aurreko ikasturtean matrikulatutako modulu gaindituen portzentajea. Beharrezkoa bada, hurrengo irizpidea ikasketaespedientea izango da. Onartuak izan ez diren pertsonak itxarotezerrendan jasoko dira, baremazioan lortutako puntuazioaren arabera.

    Hala badagokio, ikasle berriei aplikatzeko baremazioa agindu honen III. eranskinaren bosgarren jarraibidean ezarritakoa izango da.

    Ikasle berriak Sukaldaritza eta Gastronomia zikloan gehienez 700 orduz eta bestelako zikloetan gehienez 600 orduz onar daitezke, eta ikasle zaharrak, gehienez 990 orduz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko urriaren 11ko Aginduaren, Lanbide Heziketako irakaskuntzak urrutiko modalitate telematikoan ezartzea eta antolatzea arautzen duenaren 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Onartutako ikasleek ez dute aldi berean bi Heziketa Ziklotan matrikulatzerik izango.

    Seigarrena. Matrikula egitea aldi arruntean.

    Aldi arruntean onartu diren pertsonek matrikulaaldi arruntean formalizatu beharko dute matrikula, uztailaren 9 eta 15aren artean, biak barne. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

    Matrikula formalizatzeko ezinbestekoa da ikaskuntza mota honetarako ezarritako prezio publikoa ordaintzea. Prezio publiko hori 2013ko uztailaren 10eko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren Aginduaren bidez finkatu zen, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen bestelako hezkuntzazerbitzuen prezio publikoekin batera. Matrikula gauzatutzat joko da dagokion prezio publikoa ordaindu ondoren.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak aipatzen dituen modalitateen bitartez egin ahalko da ordainketa. Kredituerakunde kolaboratzaileek lagunduko dute horretan.

    Ordainketagutuna inskripzioagirian agertzen den web (URL) helbidean lortu ahalko da, bertan idatzita dauden sarreragakoak erabiliz.

    Esandako prezio publikoa ordaintzeko azken eguna 2015eko uztailaren 15a izango da. Hori egin ezean, edozein plazaren gaineko eskubideei uko egin dietela ulertuko da.

    Matrikulazioaldi arruntean plazarik hutsik geratuz gero, lehenengo eta behin, argitaratutako itxarotezerrendan azaltzen diren lagunei eskainiko zaizkie plazok uztailaren 17an. Pertsona horiek uztailaren 17 eta 22ren artean formalizatuko dute matrikula. Kasu honetan, prezio publikoa ordaintzeko azken eguna 2015eko uztailaren 22a izango da. Hori egin ezean, edozein plazaren gaineko eskubideei uko egin dietela ulertuko da.

    Fase honetan plaza huts guztiak betetzen ez badira eta itxarotezerrendan eskatzailerik balego, plaza hutsesleipen berri bat egingo da fase honetan lortutako postuaren arabera. Prozesu honetan sortutako onartuen zerrendak eta horiek matrikula egiteko izango dituzten epeak Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko iragarkitaulan eta web gunean (www.ulhi.net) argitaratuko dira. Horrela ekingo da eskainitako modulu guztietako itxarotezerrenda agortu arte.

    Plaza izateko eskubidea duenak ezarritako epean ez badu matrikula egiten eta prezio publikoa ordaintzen automatikoki prozesutik kanpo geldituko da eta hasieran lortutako plazaren gaineko eskubideak galdu egingo ditu eta eskatutako gainontzeko plazen gainekoak.

    Itxarotezerrendako pertsona guztiak matrikulatu eta hala ere plaza hutsik geratzen bada, plaza horiek aparteko matrikulaaldian bete daitezke, hurrengo jarraibidean xedatu bezala.

    Zazpigarrena. Aparteko aldia, ikasketa ziurtagiria ekainean ezin aurkeztu izan duten eskatzaileentzat.

    Bigarren jarraibidearen azken paragrafoan azaltzen denez, zuzeneko sarbidearen bidez plaza lortzeko eskabidea ekainean aurkeztu, baina une horretan baldintzak ez betetzeagatik ikasketaziurtagiria aurkeztu ez zuten ikasleek epe berezia izango dute, eskatutako titulazioa lortu ostean, ziurtagiri hori aurkeztu ahal izateko. Horretarako, eskabidea aurkeztu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutura joan beharko dute, uztailaren 20an edo 21ean, ikasketaziurtagiria eramatera.

    Epe horretan ikasketaziurtagiria zuzeneko sarbidearen bidez Heziketa Ziklo batean matrikulatzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duena adierazitako epearen barruan aurkezten ez bada, eskatzaile hori onartzeprozesutik kanpo geratuko da.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak eskabide horiek barematuko ditu, eta irailaren 3an argitaratuko ditu behinbehineko zerrendak, eta irailaren 8an pertsona onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak, martxoaren 4ko 35/2008 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

    Pertsona onartuek aparteko aldian formaliza dezakete matrikula, irailaren 9 eta 11ren artean, biak barne, prezio publikoa ordaintzeko azken eguna irailaren 11a izango delarik. Hori egin ezean, edozein plazaren gaineko eskubideei uko egin dietela ulertuko da.

    Fase honetan plaza huts guztiak betetzen ez badira eta itxarotezerrendan eskatzailerik balego, plaza hutsesleipen berri bat egingo da fase honetan lortutako postuaren arabera. Prozesu honetan sortutako onartuen zerrendak eta horiek matrikula egiteko izango dituzten epeak Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko iragarkitaulan eta web gunean (www.ulhi.net) argitaratuko dira. Horrela ekingo da eskainitako modulu guztietako itxarotezerrenda agortu arte.

    Plazaeskubidea duen edonork matrikula dagokion epean egiten ez badu, prozesutik kanpo geratuko da, eta hasiera batean esleitu zioten plazarako eta eskatu dituen gainerako plazetarako eskubide guztiak galduko ditu.

    Zortzigarrena. Xedatutako epez kanpoko matrilulazioak.

    Aurreko jarraibideetan ezarritako epeetan matrikula egin ondoren eskainitako edozein modulutan plaza librerik badago, Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak, 2015eko urriaren 15era arte, egun hori barne, matrikulatzeko eskatu eta kasu bakoitzean eskatutako baldintza akademikoak betetzen dituzten pertsonak matrikula ditzake, hezkuntzaitunak baimentzeko araudian ezarritako epeen kaltetan izan gabe.

    2015eko urriaren 15aren ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak ezingo du ikasle berririk matrikulatu, hori justifikatzen duten ezohiko kasuetan izan ezik, hala nola helbidea aldatzeagatik matrikula lekualdatzea, batbateko langabeziaegoera eta behar bezala egiaztatutako antzeko kasuak.

    Bederatzigarrena. Matrikula deuseztatzea.

    Matrikula ezeztatuz gero, eskatzailea baja izango da eskatutako lanbidemoduluetan eta, ondorioz, hura ez da ebaluatuko eta ez da ageriko ikasturteamaierako ebaluazioaktetan.

    Egiten ari den moduluaren iraupenaren % 80 bete aurretik aurkeztu beharko da eskabidea, eta eragin guztietarako moduluan baja emango da.

    Eskabidea matrikulatu diren pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko zuzendariari bidaliko diote zeinek aldeko ebazpena eegingo du ondorengo kasu hauetan:

    Ikaslea luzaroan gaixo egon izana.

    Ikaslea lanean hastea eta horrek ikasketetan ohiko moduan aritzea galaraztea.

    Ikasketetan ohiko moduan aritzea galarazten dion betebehar pertsonal edo familiarrik gertatzea.

    Ohiz kanpoko beste inguruabar batzuk, eskabidea zuzendu zaion ikastetxeko zuzendariak hautemanak.

    Ikaslearen ikasketaespedienteari ebazpen horren kopia erantsiko zaio. Eskaera baiesten bada, hizpide dugun inguruabarra jasoko da dagozkion ebaluazioaktetan.

Lehenengoa. Prozedura informatikoaren derrigorrezkotasuna.

Agindu honetako 9. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak horretarako espresuki diseinatu duen prozedura informatiko zehatzaren bidez gauzatu beharra dago 2015-2016 ikasturterako eguneko ikasketaerregimeneko aurrez aurreko ikaskuntzako Batxilergoko ikasleen harrera.

2015-2016 ikasturtean ikasketa horiek emango dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatu itundu guztiak derrigorturik daude hizpide dugun aplikazio informatikoa erabiltzera, betiere, argibide hauetan eta indarrean diren gainerako arauetan ezarri baldintzatan.

IKASTETXE, IKASTURTE, BATXILERGO MOTA ETA HIZKUNTZAEREDU BAKOITZEAN IZANGO DIREN PLAZEN ESKAINTZAREN DEFINIZIOA

Bigarrena. Eskaintzaren datu orokorrak sartzea.

Hezkuntza administrazioak 2015eko apirilaren 30eko 24:00ak baino lehen sartuko ditu aplikazio informatikoan ikastetxe publiko nahiz pribatu itunduen eskaintzari buruzko datuak, eta zehaztuko du Batxilergoko maila bakoitzean eta hizkuntzaeredu bakoitzean ikastetxeak eskaintzen dituen batxilergo motak, baita maila bakoitzean eskainiko diren taldeen guztizko kopurua.

Aukera izango da hasiera batean sartu diren datuak aldatzeko 2015eko maiatzaren 22ko 24:00ak arte. Ikastetxe publikoei buruzko datuak hezkuntza administrazioak soilik alda ditzake. Ikastetxe pribatu itunduei buruzko datuak ikastetxeek alda ditzakete, ondoko arau hauek kontuan izanik:

  1. Ikastetxeek ezin izango dute eskaini, inola ere ez, emateko baimenik ez duten batxilergo motarik.

  2. Bazter utzita ikastetxeek eskaintzea erabaki duten talde kopuru osoa, soilik itunduko da dagozkion arauetan ezarririko talde kopurua.

    Hirugarrena. Eskaintzaren banaketa, batxilergo moten eta hizkuntzaereduen arabera.

    Talde kopuru maximoak zehaztuko du ikastetxe bakoitzaren hasierako plazen kopuru maximoa ikasturte bakoitzerako. Ikastetxe publikoetan 30 plaza izango ditu talde bakoitzak, eta ikastetxe pribatu itunduetan 35.

    Ikastetxe publiko edo pribatu itundu bakoitzari dagokio ezartzea eta aplikazio informatikoan sartzea ikasturte bakoitzerako plazen guztizko kopuruaren banaketa, mota eta hizkuntzaeredu bakoitzaren araberakoa. Horretarako, kontuan izan beharko du aipatu batxilergo mota eta hizkuntzaeredu bakoitzean den eskaera.

    Laugarrena. Plazak gordetzea maila, mota eta hizkuntzaeredu bakoitzean.

    Behin maila bakoitzeko plazen guztizko kopurua banaturik, ikastetxe bakoitzari dagokio aurreikustea eta aplikazio informatikoan sartzea batxilergo mota bakoitzean eta hizkuntzaeredu bakoitzean gorde behar diren plazen kopurua ondoko talde hauentzako:

  1. Ikasle errepikatzaileak: Batxilergoko 1. eta 2. mailan egun matrikulaturik dauden eta hizkuntzaeredu eta modalitate berean ikastetxean maila errepikatuko dutela aurreikusten den ikasleak.

  2. Ikastetxeko ikasleak, aurreko mailatik datozenak:

    Egun ikastetxean DBHko 4. mailan matrikulaturik dauden eta ikastetxean bertan Batxilergoko 1. maila egingo dutela aurreikusten den ikasleak, artebatxilergoan izan ezik, gainerako beste guztietan. (martxoaren 4ko 35/2008 Dekretuko 5.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bermatuko da ikasleek ikastetxean jarraitzea ikastetxean ematen diren ikasketak amaitu arte, artebatxilergoaren kasuan izan ezik).

    Egun ikastetxean Batxilergoko 1. mailan matrikulaturik dauden eta hizkuntzaeredu eta modalitate berean ikastetxean Batxilergoko 2. maila egingo dutela aurreikusten den ikasleak.

    Halaber, martxoaren 4ko 35/2008 Dekretuko 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, ikastetxe publiko eta ikastetxe pribatu itundu guztiek gorde beharko dituzte, izena aurrez emateko eta matrikulatzeko epea amaitu arte, hezkuntzako laguntzabehar bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko Hezkuntzako lurralde ordezkariak zehaztu plaza kopurua.

    Hezkuntza administrazioari dagokio aplikazio informatikoan sartzea ikastetxe, ikasturte, batxilergo mota eta hizkuntzaeredu bakoitzean arrazoi horregatik gorde behar diren plazen kopurua.

    Aplikazio informatikoan sartu beharko dira, 2015eko maiatzaren 22ko 24:00ak baino lehen, mota eta hizkuntzaereduen araberako eskaintzaren banaketari buruzko eta mota nahiz hizkuntzaeredu bakoitzean plaza gordeei buruzko datuak.

    Bosgarrena. Eskaintzaren behin betiko egituraketa.

    Ikastetxe bakoitzean ikasturte, batxilergo mota eta hizkuntzaeredu bakoitzean eskaintzen diren plazak kalkulatzeko, eragiketa hau egin beharra dago: kendu behar zaio ikastetxeak modalitate eta hizkuntzaeredu bakoitzean eskaini plazei plaza gordeen kopurua (plaza gordeak dira: ikasle errepikatzaileentzako plazak + aurreko mailako ikasleentzako plazak + hezkuntzako laguntzabehar bereziak dituzten ikasleentzako plazak).

    Seigarrena. Plazen eskaintza berrestea.

    2015eko maiatzaren 22ko 24:00ak baino lehen, ikastetxe publiko eta pribatu itundu guztiek amaiera eman beharko diote eskaintzari nahiz plazak gordetzeari buruzko datuak sartzeari.

    2015eko maiatzaren 29ko 24:00ak baino lehen, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako Ikastetxeen Lurralde Buruzagitzek berrikusi beharko dituzte haien Lurralde Historikoko ikastetxeek sartu dituzten datu guztiak, eta zuzendu beharko dituzte ikastetxeak baimendua duenarekin bat ez datozen datuak. Zuzenketarik eginez gero, ikastetxe erasana jakinaren gainean jarri beharko dute.

    IRAKASGAIEN BLOKEAK DEFINITZEA

    Zazpigarrena. Ikastetxeek zenbait irakasgaien bloke definitzeko aukera.

    Nahi duten ikastetxeek aplikazio informatikoan zehaztu ditzakete ikasgai zehatzez osatutako irakasgaien bloke bat edo bat baino gehiago. Irakasgaien bloqueak definitzean, ikastetxeak otsailaren 3ko 23/2009 Dekretuaren 7. artikuluaren 3. atalan xedatutako mugapenak bete behar ditu. Zehaztapen hori guztiz aukerakoa izango da ikastetxeentzat, eta hizpide dugun zehaztapenaren xede bakarra izango da ikastetxeari erraztea ikasle bakoitzak egingo dituen irakasgaiei buruzko datuak sartzea.

    Horrela, datu horiek sartzen badira pertsona baten eskabidean edo azken horren matrikula formalizatzean, nahikoa izango da irakasgaien bloke aukeratua zehaztearekin bloke horretako ikasgai guztiak automatikoki jasotzeko, eta, ondorioz, ez da beharrezkoa izango horiek bananbanan zehaztea.

    Irakasgaien blokeak definitu nahi dituzten ikastetxeek aplikazio informatikoan sartu beharko dituzte blokeok 2015eko apirilaren 30eko 24:00ak baino lehen.

    SARTZEKO ESKAERAK

    Zortzigarrena. Sartzeko eskabideak aurkeztea.

    Eskaera ikastetxe batean egiten badu, pertsona interesdunak aurkeztu beharko du bere NAN edo identifikazioagiria eta datu eskatu guztiak eman. Datuok aplikazio informatikoan sartuko dituzte ikastetxe horretako langileek. Horrez gain, ikastetxe aukeratuan entregatu beharko ditu kasuan kasu egoki diren agiri guztiak.

    Bederatzigarrena. Pertsona eskatzailea bilatzea aplikazioaren datubasean.

    Datuak sartzea errazte aldera, eskabideko datuak sartzen dituzten ikastetxeko langileek egiaztatu beharko dute pertsona eskatzailea aplikazio informatikoko datubasean dagoen. Horretarako, pertsona hori bilatu beharko dute haren daturik bereizgarrienak oinarri harturik: NAN, izena, abizenak, jaioteguna eta sexua.

    Behin datuak sarturik, aplikazio informatikoak ekarriko du datu sartuekin bat datorren pertsonaren edo pertsonen zerrenda. Zerrendan ageri bada eskatzailearen izena, hura aukeratuko dute, eta ez da beharrezkoa izango datubasean jasota dauden pertsona horren datuak berriz sartzea.

    Hala ez bada, hots, bilaketa egin eta aplikazio informatikoak ez badakar emaitzarik edo ekarri dituenak ez badagozkio pertsona eskatzaileari, erregistro berria zabaldu beharko da datubasean ageri ez den eskatzaile horrentzat, eta haren datu guztiak sartu.

    Hamargarrena. Eskabideko datuak sartzea.

    Eskatzaileak edo bere eskaera jasotzen duen ikastetxeak aplikazio informatikoan sartu beharreko ditu, nahitaez, ondoko datu hauek:

  1. Eskatzailearen datu pertsonalak.

  2. Eskatzaileak egiten dituen eskaera guztiak, lehentasun hurrenkeran.

  3. Eskatzaileak alegatu inguruabarrak, eskabidea barematzeko orduan kontuan har bitez.

  4. Eskatzaileak aurkeztu agiriak.

    Hamaikagarrena. Eskatzailearen datu pertsonalak.

    Ondoko datu hauek sartu beharko dira:

    Eskatzailearen NAN edo, eskatzaileak espainiar nazionalitatea ez badu, dagokion identifikazioagiriaren zenbakia.

    Eskatzailearen izena eta bi abizen. Eskatzailearen nazionalitatea ez bada espainiarra eta bigarren abizenik ez badu, inguruabar hori jaso beharko da.

    Eskatzailearen sexua, jaioteguna, sorterria, helbidea eta telefono zenbakia.

    Eskatzailea eskabidea egin duen unean eskolatua dagoen ikastetxea, maila eta ikasturtea.

    Eskatzaileak hezkuntzako behar bereziren bat badu, inguruabar hori jasoko da.

    Eskatzailea adinez txikia bada, jasoko dira gutxienez pertsona arduradun baten datuak (aitarenak, amarenak edo legezko tutorearenak).

    Hamabigarrena. Pertsona eskatzailearen eskaerak, lehentasun hurrenkeran.

    Lehendabizi, aplikazio informatikoan sartu behar dira eskatzaileak ikasi nahi duen atzerriko lehen hizkuntza (ingelesa, frantsesa edo alemana).

    Ondoren, eskatzaileak egin ditzake, gehienez ere, 8 eskaera, eta lehentasun hurrenkeran zenbakiak jarriko dizkie. Eskaera bakoitzean zehaztu beharko dira ikastetxea, ikasturtea, batxilergo mota eta hizkuntzaeredua. 2014-2015 ikasturtean batxilergoa ikasten ari direnek plaza eskatu ahal izango dute hurrengo ikasturtera pasatzeko edo egun ikasten ari diren maila errepikatzeko.

    Aurreko elementuetakoren batekin (ikastetxearekin, batxilergo motarekin edo hizkuntzaereduarekin) bat ez datorren eskaera egiteko, eskaera berria egin beharra dago.

    Sartu beharko dira, lehenik, eskabidea aurkeztu den ikastetxeari buruzko eskaera guztiak. Plaza hasiera batean esleitzeko, eskaera horiek hartuko dira kontuan, ez besterik.

    Ondoren, eskatzaileak egin ditzake beste ikastetxe batzuetarako eskaerak. Eskaera aurkeztu denaz bestelako ikastetxe baterako eskaera sartu ondoren ezin izango da atzera sartu hasiera batean aukeratu ikastetxeari buruzko eskaerarik, lehenengo ikastetxearekin lotura duten eskaera guztiak lehenengo sartu behar baitira beti.

    Hamahirugarrena. Ikasgaiak aukeratzea.

    Hala nahi duten ikastetxeek sar ditzakete, eskatzaileak egiten dituen eskaeretatik lehenengoan, eskatzaileak egin nahi dituen aukerako ikasgaiei (ardatzekoei eta berariazkoei) buruzko datuak. Aplikazio informatikoan irakasgaien bloke bat edo bat baino gehiago aurretiaz definitu dituzten ikastetxeetan, irakasgaien bloke aipatuak erabil daitezke ikasgai aukeratuak sartzeko.

    Ikastetxeentzat guztiz borondatezkoa izango da datu aipatuak sartzea, egintza horren helburu bakarra izango delarik ikastetxeak aurretiaz edukitzea ikasle bakoitzak lehentasunez egin nahi dituen ikasgaiei buruzko informazioa. Datu horiek ez dira inoiz kontuan hartuko plazak esleitzeko prozesuan.

    Eskatzaileak eskaera egiteko unean aukeratu dituen ikasgaiek ez dute eraginik izango azken buruan matrikulatuko dituen ikasgaien gain, ikasgaiak aukeratu behar baititu matrikula formalizatzeko unean.

    Hamalaugarrena. Eskatzaileak alegatu inguruabarrak, eskabidea barematzeko orduan kontuan har bitez.

    Aplikazio informatikoan ondoko datu hauek sartu beharko dira:

  1. Baremoko A atalari buruzko datuak

    Eskatzaileak alegatzen badu 2013. urteko errentaren aitorpenaren zergaoinarri orokorrak ez dituela gainditzen 42.000 euroak, ezaugarri hori jasoko da. Errentaren aitorpena Euskal Autonomia Erkidegoan aurkeztu bada, eskatzaileak hezkuntza administrazioari baimena emango dio baieztapen horren egiazkotasuna egiazta dezan Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunetan. Horretarako, egoki den laukia markatu beharra dago. Aitzitik, errentaren aitorpena Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin bada, 2013. urteari dagokion aitorpenaren fotokopia aurkeztu beharra dago, eta datu aipatua dagokion laukian markatu.

    Alegatuz gero eskatzaileak adinez txikiko nebaarrebarik duela, nebaarreben kopurua adierazi beharra dago.

  2. Baremoko B atalari buruzko datuak.

    Zehaztuko dira baremoko B ataleko puntuak lortzeko eskatzaileak alegatu dituen helbideak (eskatzailearen bizilekua edota aitaren, amaren, legezko tutorearen edo ikaslearen beraren lantokia).

  3. Baremoko C atalari buruzko datuak.

    Eskatzaileak baldin badu ikastetxe eskatuan edo hari atxikitako ikastetxeren batean matrikulaturiko nebaarrebarik, marka jarri beharko da dagokion laukian.

    Bestetik, eskatzaileak alegatzen badu bere aitak, amak edo legezko tutoreak ikastetxe eskatuan lan egiten duela, marka jarri beharko da dagokion laukian.

  4. Baremoko D atalari buruzko datuak.

    Adierazi beharra dago eskatzailearen familia ugaria den ala ez. Haren familia ugaria baldin bada, zehaztu beharra dago familia ugari orokorra ala berezia den.

    Eskatzaileak minusbaliotasunik badu, marka jarri beharra dago dagokion laukian.

    Eskatzailearen aita, ama, legezko tutorea edo nebaarrebetakoren bat minusbaliatua bada, marka jarri beharko da dagokion laukian.

    Eskatzailearen familiako kideren bat baldin bada ikastetxe eskatuko bazkide kooperatibista, marka jarri beharko da dagokion laukian.

    Zehaztu beharra dago Eskola Kontseiluak edo ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak libreki zehazturiko irizpideetatik zein alegatzen dituen eskatzaileak, eta irizpide horien arabera eskatzaileari zer puntuazio dagokion.

    Hamabosgarrena. Eskatzaileak aurkeztu agiriak.

    Marka bat jarriko da eskatzaileak entregatu agiri bakoitzari dagokion laukian.

    Hamaseigarrena. Eskabideetako datuak sartzeko epea.

    2015eko maiatzaren 22ko 24:00ak baino lehen, ikastetxe publiko eta pribatu itundu guztiek amaiera eman behar diote eskabideetako datuak sartzeari. Une horretara arte, ikastetxeek datu berriak sartu ahal izango dituzte aplikazio informatikoan, eta zuzendu ere bai.

    ESKAERAK BAREMATZEA ETA PLAZAK ESLEITZEA

    Hamazazpigarrena. Eskabideak barematzea.

    Maiatzaren 4tik aurrera, aplikazio informatikoaren bidez ikastetxeek aukera izango dute uneoro izateko maila, batxilergo mota eta hizkuntzaeredu bakoitzeko plazen eskaeraren berri. Horrela, parada izango dute eskaeraren eta eskaintzaren banaketa alderatzeko, hau da, eranskin honetako bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren jarraibideetan ezarri prozeduraren arabera ikastetxeak zehaztu banaketa. Datu horiei esker, ikastetxeak posible bada eskaintzaren hasierako datuak alda ditzake eta hura benetan existitzen den eskaerari egokitu. Arestian zehaztu bezala, posible izango da aldaketa horiek egitea 2015eko maiatzaren 22ko 24:00ak arte.

    Une horretatik aurrera, behin ikastetxeko eskaintzaren eta eskaeren datuak aldatzeko epea itxita, aplikazio informatikoak zehaztuko du maila bakoitzean aurkeztu eskabide guztiak onar daitezkeen ala ez. Onar badaitezke, ez da beharrezkoa izango eskabide aurkeztuen baremazioa gauzatzea.

    Aitzitik, ezin badaitezke denak onartu, hau da, ikasturte zehatz bateko eskaerak eskaintza gainditzen badu, ikastetxeak barematu beharko ditu ikastetxean aurkeztu diren ikasturte jakin horretarako eskabide guztiguztiak.

    Horretarako, eskatzaileak aurkeztu agiriak aztertu ondotik, ikastetxeak eskatzaile bakoitzak alegatu baremazioingurabarrak egiaztatu edo, hala badagokio, aldatu beharko ditu «aplikazio informatikoaren baremazioa» izeneko atalean.

    Baremoko B atalean, hots, etxebizitzaren edo lantokiaren gertutasunari buruzkoan, ikastetxeak marka bat jarri beharko du egoki akreditatu den eta eskatzaileari punturik gehien emango dion helbidearen laukian. Horrez gain, ikastetxeak zehaztu beharko du helbide hori bizilekuari edo lantokiari dagokion eta, baita ere, ikastetxea kokaturik dagoen influentziazonan, zona mugakidean edo udalerrian dagoen.

    Baremazioaren gainerako ataletan ikastetxeak bere horretan utziko ditu eskatzaileak eskaera gauzatzeko unean alegatu dituen inguruabarrekin bat markatu diren laukiak, betiere, ikastetxeak egiaztatzen badu agiri emanek inguruabar horien egiazkotasuna erakusten dutela. Agiri emanek ez badute egiaztatzen inguruabar alegatutakoren bat, ikastetxeak egoki den aldaketa gauzatuko du dagokion baremazioatalean.

    Ikastetxeak ezin izango du aldatu eskatzailearen familiaunitatearen errentaren aitorpenari dagokion atala, betiere, eskatzaileak hezkuntza administrazioari baimena eman badio datu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunetan egiaztatzeko. Kasu horietan hezkuntza administrazioak aldatuko du baremazioaren atal aipatua, betiere, Ogasuneko datuek ez badute erakusten 2013. urteko errentaren aitorpeneko zergaoinarri orokorra 42.000 eurotik gorakoa ez dela.

    Bestetik, atal bakoitza barematzerakoan ikastetxeak aplikatu behar ditu agindu honetako II. Eranskinaren zortzigarren, bederatzigarren, hamargarren, hamaikagarren, hamabigarren eta hamahirugarren jarraibideetan ezarri baremazioarauak.

    Baremazioa gauzatu behar duten ikastetxe guztiek prozesu hori amaitu beharko dute 2015eko maiatzaren 29ko 24:00ak baino lehen.

    Hemezortzigarrena. Plazak esleitzea.

    2015eko ekainaren 3a baino lehen, ikastetxeek abiaraziko dute Batxilergoko maila bakoitzeko plazak esleitzeko prozesua. Aplikazio informatikoak gauzatuko du aipatu prozesua. Horretarako, kontuan hartuko ditu sartu diren datu guztiak eta aplikatuko du indarreko arauetan ezarritakoa, betiere, jarraian azalduko dugun prozedurarekin bat etorriz.

    Lehendabizi, aplikazio informatikoak eskabideak bananduko ditu ondoko irizpide hauek oinarri harturik:

  1. Bi taldetan banatuko dira batxilergo zientifiko eta teknologikoan nahiz giza eta gizartezientzien batxilergoan ikasleak onartzeari eta ikasgai komunetan soilik matrikulatu nahi duten pertsonak hartzeari buruzko eskabideak. Talde batean sartuko dira ikastetxe atxikietatik datozen ikasleak, eta beste talde batean gainerako beste guztiak. Lehenengo taldeko eskaerek beti izango dute lehentasuna bigarren taldeko eskaeren gain.

    Ondoren, aplikazio informatikoak eskaerak barematuko ditu arestian aipatu bi taldeenak bakoitza bere aldetik agindu honetako II. eranskinean ezarri baremoaren arabera, eta eskaerok ordenan jarriko ditu oinarri harturik, batetik, guztizko puntuazio lortua eta, bestetik, martxoaren 4ko 35/2008 Dekretuaren bidez ezarri berdinketak hausteko irizpideak. Irizpide horiek guztiak aplikatuta ere baldin bada berdindurik dirauten eskatzailerik, ordenan jarriko dira, txikienetik handienera, eskabideari ausaz esleitu ordenazenbakiaren arabera.

  2. Eskaerak artebatxilergoan onartzeko, eskabide guztiak talde beraren barruan sartuko dira eta ordenan jarriko guztizko puntuazio lortuaren nahiz arestian aipatu berdinketa hausteko irizpideen arabera.

    ONARTUEN ZERRENDAK, EZ ONARTUEN ZERRENDAK ETA ERREKLAMAZIOAK

    Hemeretzigarrena. Onartuen eta ez onartuen behinbehineko zerrendak.

    Aplikazio informatikoak ikastetxeari ekarriko dizkio pertsona onartuen eta ez onartuen behinbehineko zerrendak.

    Baremaziorik egitea beharrezkoa izan ez den ikastetxeetan eta mailetan, aplikazio informatikoak pertsona onartuen zerrenda osatuko du batxilergoko modalitate nahiz hizkuntzaeredu bakoitzean. Zerrenda hori ordena alfabetikoan egongo da (lehen abizena, bigarren abizena eta izena).

    Baremaziorik egitea beharrezkoa izan den ikastetxeetan eta mailetan, aplikazio informatikoak pertsona onartuen zerrenda osatuko du batxilergoko modalitate nahiz hizkuntzaeredu bakoitzean. Zerrenda hori ordenan egongo da, baremoko guztizko puntuen kopuruaren arabera, handienetik txikienera, eta berdinketa hausteko irizpide ezarriekin bat. Zerrenda horretan zehaztuko da pertsona bakoitzak baremoko atal nahiz azpiatal guztietan lortu duen puntuazioa, baita berdinketak hausteko ausaz esleitu zaion zenbakia ere.

    Aplikazio informatikoak, halaber, zerrenda bat osatuko du ezein batxilergo motako eta hizkuntzaeredutako mailetan onartu ez diren pertsonekin. Zerrenda hori ordenan egongo da pertsona onartuen zerrendaren moduan, eta azken horretan jaso zehaztapenak edukiko ditu.

    Ikastetxeek argitaratu beharko dituzten behinbehineko zerrenda horiek guztiak 2015eko ekainaren 3an, agindu honetako 2. artikuluan xedatu bezala.

    Hogeigarrena. Erreklamazioak aurkeztea.

    Eskatzaile batek erreklamazio bat aurkeztu duenean, ikastetxeak pertsona interesdunaren fitxara joko du, «Erreklamazioak» pantaila zabalduko du, eta bertan sartuko ditu, batetik, baremoko atala edo atalak zeinaren edo zeinen kontra eskatzaileak erreklamazioa aurkeztu duen eta, bestetik, kexa aurkeztu duen pertsonak aurkeztu dituen agiriak. Jarraian, ikastetxeak erreklamazio aurkeztuaren kopia bat inprimatuko du, sinatuko du eta kexa aurkeztu duen pertsonari entregatuko dio.

    Hogeita batgarrena. Erreklamazioak ebaztea.

    Ikastetxeak erreklamazio aurkeztu guztiak ebatzi beharko ditu 2015eko ekainaren 11a baino lehen.

    Horretarako, jo beharko du kexa aurkeztu duen pertsonari dagokion aplikazio informatikoko «Erreklamazioak ebaztea» pantailara. Pantaila horretan agertuko dira baremoko atalak zeinen kontra erreklamazioa egin den. Ikastetxeak erreklamazioa baztertu edo onartu beharko du, guztiz ala partzialki. Horrela, kasu bakoitzean, markak jarri beharko ditu aplikazio informatikoko lauki egokietan eta, hala badagokio, aldatu beharko du baremoko atal edo azpiatal aipatuko behinbehineko puntuazioa.

    Erreklamazioa guztiz edo partzialki onartzen bada, aldatuko da erreklamazioa egin duen pertsonari dagokion baremoko puntuazioa.

    Hogeita bigarrena. Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak.

    Aplikazio informatikoak ikastetxeari ekarriko dizkio pertsona onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak. Zerrenda horiek ordenan egongo dira behinbehineko zerrenden modu berean eta jasoko dituzte azken horien zehaztapen berberak.

    Ikastetxeek argitaratu beharko dituzte behin betiko zerrenda horiek guztiak 2015eko ekainaren 11an, agindu honetako 2. artikuluan xedatu bezala.

    LEHENENGO AUKERA BEZALA HAUTATUTAKO IKASTETXEAN ONARTUAK IZAN EZ DIREN PERTSONEI PLAZA ESLEITZEA

    Hogeita hirugarrena. Lehenengo aukera bezala hautatutako ikastetxean onartuak izan ez diren pertsonei plaza esleitzea.

    Ekainaren 18a baino lehen, aplikazio informatikoak bete gabeko plazak esleituko ditu lehenengo aukera bezala hautatutako ikastetxean onartu ez dituztenentzat. Plazak pertsona horiek aukeratu dituzten beste ikastetxeetan esleituko dira, baldin eta ikastetxeotan bete gabeko plazarik balego.

    Plaza horiek esleitzeko baremazioan lortutako puntu kopuruari lehenengo ikastetxearen berezko irizpideei dagozkien puntuak kenduko dira. Berdinketa hausteko zenbakia aplikazio informatikoak emango du eskabide orriaren datuak egiaztatzerakoan.

    Hogeita laugarrena. Lehenengo aukera bezala hautatutako ikastetxean onartuak izan ez diren pertsonei esleitu plazen zerrendak.

    Aplikazio informatikoak zerrenda hauek ekarriko dizkio ikastetxe bakoitzari:

  1. Ikastetxea lehen aukera moduan jarri, onartuak izan ez eta beste ikastetxe batean plaza esleitu zaien pertsonen zerrenda. Zerrendan zehaztuko da pertsona horietako bakoitzari zer ikastetxetan, mailatan, modalitatetan eta hizkuntzaeredutan esleitu zaion plaza.

  2. Beste ikastetxe bat lehen aukera moduan jarri, onartuak izan ez eta ikastetxe honetan plaza esleitu zaien pertsonen zerrenda. Zerrendan zehaztuko da pertsona horietako bakoitzari zer mailatan, modalitatetan eta hizkuntzaeredutan esleitu zaion plaza.

    Ikastetxeek bi zerrenda horiek argitaratu beharko dituzte 2015eko ekainaren 18an, agindu honetako 2. artikuluan xedatu bezala.

    MATRIKULA FORMALIZATZEA

    Hogeita bosgarrena. Matrikula formalizatzea.

    Ohiko epean nahiz epe hori amaitu ondoren gauzatzen diren matrikulazio guztiak egin beharko dira Batxilergorako aplikazio informatiko espezifikoaren bidez, aplikazio horretan sartu beharko direlarik pertsona matrikulatuaren datu guztiak eta haren matrikularen baieztapena.

    Matrikulatuko den pertsona ez bada ageri aplikazioaren datubasean, ikastetxeak erregistro berria ireki beharko du pertsona horrentzat, eta sartu beharko ditu, lehenik, haren datu pertsonalak eta, ondoren, matrikulazioari dagozkion datuak.

    Gehiengehienetan, matrikulatuko den pertsona aplikazio informatikoaren datubasean ageriko da, bai sartzeko eskabidea aurretiaz egin duelako, bai 2014-2015 ikasturtean ikastetxean edo Euskal Autonomia Erkidegoko beste ikastetxeren batean matrikulatua egon delako. Kasu horretan, sartu ahal izango dira soilik matrikulazioari buruzko datuak, hau da:

    Zer ikasturterako egin duen matrikula.

    Egingo duen atzerriko lehen hizkuntza (ingelesa, frantsesa edo alemana).

    Hizkuntzaeredua.

    Pertsona batek Batxilergoko 1. kurtsoan matrikula egiten badu, zehaztu beharra dago pertsona horrek maila errepikatuko duen ala ez (Bai edo Ez). Maila errepikatuko badu, zehaztu beharra dago ikasgai guztiak berriz egingo dituen edo gainditu ez dituen ikasgaietan soilik matrikulatuko den.

    Matrikulatzen den batxilergo mota zehaztu beharra dago (zientziak, giza eta gizarte zientziak ala arteak).

    Zehaztu beharra dago, baita ere, ikaslea zer irakasgaien bloketan matrikulatzen den, eranskin honetako zortzigarren arauan xedaturikoa aplikatuz irakasgaien bloke aipatuak zehaztu dituzten ikastetxeen kasuan soilik. Irakasgaien blokea markatuz gero, pertsona automatikoki matrikulaturik egongo da bloke horretako ikasgai guztietan, eta ez da beharrezkoa izango bananbanan markatzea.

    Zehaztu behar dira ikaslea matrikulatu den ikasgai guztiguztiak (komunak eta aukerakoak). Mailako ikasgai guztietan matrikulatuko diren pertsonak automatikoki matrikulatuko dira ikasgai komun guztietan, eta ez dira bananbanan markatu behar.

    Zehaztu beharra dago ikasleak ikastetxean bertan edo urrutiko ikaskuntzaren bidez gauzatuko dituen matrikulatu aukerako ikasgai guztiak (ardatzekoak eta berariazkoak). Azken aukera hori posible da soilik ikasleak ikasgai batean matrikulatu nahi badu eta ikastetxeak ezin badu eskaini, dela antolakuntzaren eraginez, dela dagokion taldea osatzeko beharrezkoa den gutxieneko ikaslekopurua bildu ez duelako. Ikasleei ez zaie baimenik emango urrutiko modalitatean matrikulatzeko ikastetxean ematen den ikasgai batean.

    Batxilergoko 2. mailako ikasleen matrikuletan zehaztu behar dira, hala badagokio, gainditzeke dituzten 1. mailako ikasgai matrikulatu berriak.

    Hogeita seigarrena. Agiri emanak.

    Ikastetxeak, halaber, aplikazio informatikoan jaso beharko du matrikula gauzatzean pertsona bakoitzak entregatu dituen agiriak.

    Hogeita zazpigarrena. Matrikula baieztatzea.

    Behin datu guztiak matrikulan sarturik, ikastetxeak matrikula gordeko du. Ondoren, aplikazio informatikoak osatuko duen agiria inprimatu eta ikasleari emango dio.

    Hasierako matrikulan aldaketarik egitekotan, aldaketa horiek aplikazio informatikoan jaso beharko dira berehala. Eta ikasleari eman beharko zaio behin betiko matrikularen egiaztagiri berria.

    Hogeita zortzigarrena. Batxilergoko ikasleen matrikulazioari buruzko datuak sartzea ikastetxe pribatu ez itunduetan.

    Batxilergoa eskaintzen duten ikastetxe pribatu ez itunduak ez daude derrigorturik hizpide dugun aplikazio informatikoa erabiltzera ikasleak hartzeko prozesuan.

    Nolanahi ere, ikastetxe aipatuek aplikazio informatiko horretan sartu beharko dituzte ikastetxean Batxilergoko lehenengo nahiz bigarren mailan matrikulatu ikasleen datuak. Datu horiek sartzeko epea 2015eko irailaren 30ean amaituko da.

    MATRIKULA EZEZTATZEA

    Hogeita bederatzigarrena. Matrikula ezeztatzea.

    Matrikula ezabatzeko eskabide bat onartuz gero, ikastetxeak egoera hori jaso beharko du aplikazio informatikoan. Kudeaketalan hori egiteko epea 2016ko maiatzaren 6an bukatuko da.

    DATU ESTATISTIKOAK GORDETZEA

    Hogeita hamargarrena. Datu estatistikoak balioztatzea.

    Agindu honetako 8. artikuluan xedatu bezala, ikastetxeek 2015eko uztailaren 13a arte, egun hori barne, izango dute dagokion aplikazio informatikoan balioztatzeko Batxilergoko matrikulazioari buruzko datu globalak, matrikulazioaren ohiko epeari dagozkionak.

    Halaber, irailean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Estatistika Unitateek adierazi epean, Batxilergoko matrikulazioari buruzko behin betiko estatistikadatuak balioztatu beharko dituzte aplikazio informatiko aipatuan.

Lehenengoa. Agindu honen 9. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, informatikaprozedura berezi baten bidez onartuko dira ikasleak 2015-2016 ikasturtean erdi edo goimailako Heziketa Zikloetan. Prozedura hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diseinatu du, baina ohiko prozedurari jarraituko zaio eskabideak barematzeko eta plazak esleitzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatuek informatikaaplikazio hori erabili beharko dute 2015-2016 ikasturtean erdi edo goimailako Heziketa Ziklorik eman behar badute. Horretarako, bai jarraibide hauek adierazitakoa, bai indarrean dagoen legedia bete beharko dute ikastetxeek.

Ikastetxeek informatikaaplikazio horretan sartutako datuek osatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako ikasleei buruzko informazioiturri ofizial bakarra. Ikasleei buruzko agiri edota ziurtagiri ofizialak egiteko hala nola aktak, titulu ofizialak eta antzeko dokumentuak, aplikazio horretan jasotako datuak soilik erabiliko dira.

IKASTETXE, HEZIKETA ZIKLO, TXANDA ETA HIZKUNTZAEREDU BAKOITZAREN PLAZA ESKAINTZA ZEHAZTEA

Bigarrena. 2015-2016 ikasturterako eskainitako erdi eta goimailako Heziketa Ziklo guztiak informatikaaplikazioan sartuko dituzte ikastetxe itundu guztiek, eta dagokien hizkuntzaeredua eta txanda adieraziko dute. Hezkuntzaadministrazioak sartuko ditu ikastetxe publikoen eskaintzaren datuak. Kasu bietan, datu horiek sartzeko epea maiatzaren 15eko 24:00etan bukatuko da. Une horretatik aurrera, ikastetxe itunduek ezin izango dute sartutako daturik aldatu.

Jarraian, informatikaaplikazioak emango dien akta inprimatuko dute ikastetxe itunduek. Han, ikastetxeak 2015-2016 ikasturterako eskainitako erdi eta goimailako Heziketa Ziklo guztiak jasoko dira, bakoitzari dagozkion hizkuntzaeredu eta txandekin. Ikastetxeak akta sinatu eta zigilatu, eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Lanbide Heziketako atalera bidaliko du.

Hirugarrena. Ikastetxe publiko edota itundu batek informatikaaplikazioko datuetan ikastetxeak eskaintzen dituen zikloei buruzko informazioan akatsik antzemanez gero, berehala jakinarazi beharko dio Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Lanbide Heziketako arduradunari (maiatzaren 21 arte, egun hori barne), eta hark aurkeztutako erreklamazioa egiaztatuko du; akatsa zuzendu, eta dagokion ikastetxeari jakinaraziko dio.

Laugarrena. Maiatzaren 22rako, beren Lurralde Historikoko ikastetxe guztiek sartutako datu guztiak berrikusiko dituzte Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako Lanbide Heziketako arduradunek; haiek zuzenduko dituzte ikastetxe bakoitzari baimendu zaionarekin bat ez datozen datuak, eta zuzenketa horien berri emango diote dagokion ikastetxeari.

Maiatzaren 22ko 14:00ak baino lehen, fase horretan sartutako datuak berrikusteari amaiera emango diote Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako Lanbide Heziketako arduradunek. Hortik aurrera ezin izango da inola ere aldatu eskaintzaren daturik.

Bosgarrena. Erdi eta goimailako Heziketa Zikloren bat ematen duten ikastetxe pribatu guztiek (berdin itunpeko izan ala ez), ziklo horien eskaintzari buruzko datu guztiak sartu beharko dituzte Lanbide Heziketako aplikazio informatikoan. 2015eko maiatzaren 15ean amaituko da datu horiek sartzeko epea.

Seigarrena. Eskainitako plazak Heziketa Ziklotan eta hizkuntzaeredutan banatzea.

Ikastetxean izan daitekeen taldekopuru maximoa oinarri harturik zehaztuko da ikastetxean zenbat plaza izango diren ziklo bakoitzean.

Berdin ikastetxe publiko edo itunpeko ikastetxe pribatu izan, ikastetxe guztiek aplikazio informatikoan sartu beharko dute ziklo, talde eta hizkuntzaeredu bakoitzean izango diren plazen kopurua. Hori egitean, kontuan izan beharko dute, batetik, ziklo, talde eta hizkuntzaeredu bakoitzean zenbat plaza eskatu diren eta, bestetik, gaur egun ikastetxean 1. zikloan matrikulaturik dauden ikasleetatik zenbatek errepikatuko duten ikasturtea ikastetxe, ziklo eta hizkuntzaeredu berean.

Aplikazio informatikoan 2015eko ekainaren 25eko 24:00ak baino lehen zehaztu beharko da nola banatu den hezkuntzaeskaintza zikloetan eta hizkuntzaereduetan, eta zenbat plaza eskaini diren horietako bakoitzean.

Zazpigarrena. Plazen eskaintza berrestea.

Erdi eta goimailako Heziketa Zikloren bat ematen duten ikastetxe pribatu guztiek (berdin itunpeko izan ala ez), ziklo horien eskaintzari buruzko datu guztiak sartu beharko dituzte Lanbide Heziketako aplikazio informatikoan. 2015eko ekainaren 25ean amaituko da datu horiek sartzeko epea.

EDOZEIN ERDI EDO GOIMAILAKO HEZIKETA ZIKLOTAN ONARTZEKO ESKABIDEA

Zortzigarrena. Eskatzaileak edo bere eskaera jasotzen duen ikastetxeak aplikazio informatikoan sartu beharreko ditu, nahitaez, ondoko datu hauek:

  1. Eskatzailearen datuak.

  2. Egiten dituen eskaera guztiak, lehentasunen arabera ordenatuta.

    Eskaera ikastetxe aukeratuan egiten badu, pertsona interesdunak aurkeztu beharko du bere NAN edo identifikazioagiria eta datu eskatu guztiak eman. Datuok aplikazio informatikoan sartuko dituzte ikastetxe horretako langileek. Horrez gain, ikastetxe aukeratuan entregatu beharko ditu kasuan kasu egoki diren agiri guztiak.

    Behin eskabideko datu guztiak sartu eta dagokion dokumentazioa jaso, dagokion inprimakia datu pertsonalak, eskatutako zikloak eta aurkeztutako agiriei buruzko informazioa jasotzen duena erakutsiko dio ikastetxeak eskatzaileari.

    Sartutako datuak aztertuko ditu eskatzaileak eta, onartzen baditu, inprimakia sinatuko du. Sinatutako inprimaki horri zigilua jarriko dio ikastetxeak, eta aurretik sartutako datuak gordeko ditu.

    Bederatzigarrena. Ekainaren 25eko 24:00ak baino lehen sartuko ditu ikastetxeak fase horretako datuak. Hala ere, uztailaren 3ko 14:00ak arte izango du ikasketaespedienteari buruzko datuak sartzeko denbora. Une horretatik aurrera, ikastetxeak ezin izango ditu datu horiek aldatu.

    Halaber, informatikaaplikazioak emango dion akta inprimatuko du ikastetxeak. Han, ikastetxean aurkeztutako eskabideen zerrenda agertuko da. Ikastetxeak akta sinatu eta zigilatu, eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Lanbide Heziketako atalera bidaliko du.

    ESKABIDEAK BAREMATZEA ETA PLAZAK ESLEITZEA

    Hamargarrena. Eskaerak barematzea.

    Ekainaren 8tik aurrera, maila, ziklo eta hizkuntzaeredu bakoitzean zenbat plaza eskatu diren jakin ahal izango dute ikastetxeek aplikazio informatikoaren bitartez. Ikastetxeek jakin dezakete, baita ere, eranskin honetan xedatutako prozedura betez ikastetxeak berak egindako eskaintzari nola egokitzen zaion eskaera. Datu horiek eskutan, eskainitako plazen kopurua aldatu ahal izango dute eta hura benetako eskaerari egokitu. Arestian adierazi bezala, ikastetxeek 2015eko ekainaren 25eko 24:00ak arte izango dute aipatu aldaketa horiek egiteko.

    Ikastetxearen eskaintza eta eskaerari buruzko datuak aldatzeko epea ixten denean, maila bakoitzean aurkeztutako eskaera guztiak onar daitezkeen ala ez esango du aplikazio informatikoak. Onar badaitezke, aurkeztutako eskaerei ez zaie baremorik ezarriko.

    Hamaikagarrena. Plazak esleitzea.

    2015eko uztailaren 9a baino lehen, erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako talde bakoitzaren plazak esleitzeko prozesua abiaraziko du hezkuntzaadministrazioak. Aplikazio informatikoak esleituko ditu plaza horiek; sartutako datu guztiak kontuan izanik, eta indarreko arauetan xedatutakoa betez.

    ONARTUTAKO ETA ONARTU EZ DIREN PERTSONEN ZERRENDAK ETA ERREKLAMAZIOAK

    Hamabigarrena. Onartutako eta onartu ez diren pertsonen behinbehineko zerrendak.

    Arau honetako irizpideak betez esleituko die plaza aplikazio informatikoak ikastetxe, ziklo, eredu eta txanda jakin batean plaza eskatu duten pertsonei.

    Plazak esleitu ondoren, honako zerrenda hauek argitaratuko ditu ikastetxe bakoitzak:

  1. Ikastetxean onartutakoen zerrenda; ordena alfabetikoan (lehenengo abizena, bigarren abizena eta izena); baremazioari buruzko irizpideak eta berdinketa hausteko zenbakia adierazita.

  2. Ikastetxean onartu ez diren pertsonen zerrenda; ordena alfabetikoan (lehenengo abizena, bigarren abizena eta izena); baremazioari buruzko irizpideak eta berdinketa hausteko zenbakia adierazita; eta ikasle horri zer ikastetxe, ziklo, eredu eta txandatan eman zaion plaza edo, hala badagokio, plazarik ez duela.

    Horretaz gainera, ikaslezerrendak egingo ditu hezkuntza administrazioak, ikasle bakoitzari zer plaza egokitu zaion edo, hala badagokio, plazarik egokitu ez zaiola adierazteko. Zerrenda horiek, bidenabar, ordezkaritzetan edo www.euskadi.net atarian argitaratuko dira.

    2015eko uztailaren 9an argitaratu beharko dituzte ikastetxeek behinbehineko zerrendak; halaxe xedatu baita agindu honetako 4. artikuluan.

    Hamahirugarrena. Erreklamazioak aurkeztea

    Pertsona batek erreklamazio bat aurkezten duenean, pertsona horren «Erreklamazioak» atalera joan beharko du ikastetxeak. Bertan dela, ikastetxeak zehaztuko du baremoaren zer atalaren edo atalen kontra aurkeztu den erreklamazioa; baita alegatutako arrazoiak jaso eta erreklamaziogileak aurkeztutako dokumentuak bildu ere. Ondoren, aurkeztutako erreklamazioaren kopia bat inprimatu, zigilua jarri eta erreklamaziogileari emango dio.

    Hamalaugarrena. Eskaerak ebaztea.

    Aurkeztutako erreklamazio guztiak 2015eko uztailaren 15a baino lehen ebatzi beharko ditu ikastetxeak.

    Horretarako, aplikazio informatikoan «Erreklamazioen ebazpena» atalera jo beharko du ikastetxeak, eta erreklamaziogileari dagokion fitxa ireki. Erreklamazioa baremoaren zer atalen kontra egin den azalduko da atal horretan. Orduan, erreklamazioa ezetsi, guztiz onetsi edo haren zati bat onetsi beharko du ikastetxeak. Dagokion laukiak markatu beharko ditu aplikazio informatikoan eta, hala badagokio, erreklamazioan onartutako datuak aldatu.

    Erreklamazio bat guztiz edo haren zati bat onartzen baldin bada, baremazioaren datuak aldatuko dira.

    Hamabosgarrena. Onartutako eta onartu ez diren pertsonen behin betiko zerrendak

    Onartutako eta onartu ez diren pertsonen behin betiko zerrendak sortuko dizkio aplikazio informatikoak ikastetxeari. Behinbehineko zerrenden ordena bera izango dute behin betiko zerrendek, eta haren zehaztasun berak jasoko dituzte.

    Horretaz gainera, lehenetsitako ikastetxean onartu ez dituzten eskatzaileei hutsik dauden plazak esleituko dizkie aplikazio informatikoak. Eskatutako beste ikastetxeetan emango zaie plaza pertsona horiei; betiere, plaza hutsik badago ikastetxe horietan.

    2015eko uztailaren 15ean argitaratu beharko dituzte ikastetxeek behin betiko zerrendak; halaxe xedatu baita agindu honetako 4. artikuluan.

    MATRIKULA FORMALIZATZEA

    Hamaseigarrena. Ohiko epean nahiz epe hori amaitu ondoren gauzatzen diren matrikulazio guztiak egin beharko dira Lanbide Heziketarako aplikazio informatiko espezifikoaren bidez, aplikazio horretan sartu beharko direlarik pertsona matrikulatuaren datu guztiak eta haren matrikularen baieztapena.

    Uztailaren 28a arte, egun hori barne, ikastetxeek estatistikadatuak jasotzkeko erabiltzen duten informatikaaplikazioan balioztatu beharko ditu matrikulaaldi arrunteko datu orokorrak.

    ONARTZEPROZESUA BETE BEHAR EZ DUTEN ERDI ETA GOIMAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO IKASLEEN DATUAK GORDETZEA ETA IKASLEAK MATRIKULATZEA

    Hamazazpigarrena. Xedatutako epez kanpoko matrikulazioak egiten direnean, ikastetxeek berehala sartu beharko dituzte matrikulatutako ikaslearen datuak eta matrikularen berrestea Lanbide Heziketako berariazko informatikaaplikazioan.

    Ikastetxe bakoitzeko erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako ikasle guztien datuak gorde eta matrikulak berresteko prozesua 2015eko urriaren 15a burutu behar da.

    Halaber, erdi eta goimailako Heziketa Ziklo baten ematen duten ezitunpeko ikastetxe pribatu guztiek sartu beharko dituzte, Lanbide Heziketako berariazko informatikaaplikazioan, ziklo horietako edozein mailatan matrikulatutako ikasleen datu guztiak. Datu horiek sartzeko epea 2015eko urriaren 15ean bukatuko da.

Lehenengoa. Agindu honen 9. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, informatikaprozedura berezi baten bidez onartuko dira ikasleak 2015-2016 ikasturtean erdi edo goimailako Heziketa Zikloetan. Prozedura hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diseinatu du, baina ohiko prozedurari jarraituko zaio eskabideak barematzeko eta plazak esleitzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak informatikaaplikazio hori erabili behar du derrigorrez, jarraibide hauetan eta indarrean den gainerako araudian ezarritako baldintzetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak informatikaaplikazio horretan sartutako datuek osatuko dute Heziketa Ziklo horietako ikasleei buruzko informazioiturri ofizial bakarra. Ikasleei buruzko agiri edota ziurtagiri ofizialak egiteko hala nola aktak, titulu ofizialak eta antzeko dokumentuak, aplikazio horretan jasotako datuak soilik erabiliko dira.

URRUTIKO LANBIDE HEZIKETAKO INSTITUTUKO PLAZA ESKAINTZA DEFINITZEA

Bigarrena. Hezkuntzaadministrazioak sartuko ditu eskaintza baimenduaren datuak, heziketa ziklo eta hizkuntzaeredu bakoitzean.

URRUTIKO MODALITATE TELEMATIKOKO EDOZEIN HEZIKETA ZIKLOTAN ONARTUA IZATEKO ESKABIDEA

Hirugarrena. Eskatzaileak edo Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak derrigorrez sartu beharko ditu informatikaaplikazioan datu hauek:

  1. Eskatzailearen datu pertsonalak.

  2. Eskatzaileak egiten dituen eskaera guztiak, lehentasunhurrenkeran.

    Eskaera Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan egiten badu, pertsona interesdunak aurkeztu beharko du bere NAN edo identifikazioagiria eta datu eskatu guztiak eman. Datuok aplikazio informatikoan sartuko dituzte Institutuko langileek. Horrez gain, Institutuan entregatu beharko ditu kasuan kasu egoki diren agiri guztiak.

    Eskabideko datuak sartu eta dagozkion agiriak entregatu eta gero, inprimaki bat datu pertsonalak, eskatutako zikloak eta aurkeztutako agiriei buruzko informazioa jasotzen duena erakutsiko dio Institutuak eskatzaileari.

    Eskatzaileak sartutako datuak aztertuko ditu eta, datuak zuzen direla baderitzo, inprimakia sinatuko du. Institutuak zigilua jarriko du inprimaki sinatuan, eta aurretiaz sartu dituen datuak grabatuko ditu. Eskatzaileak egindako eskaeren frogagiri eta egiaztagiri gisa inprimaki hori erabiliko da, sinatu eta zigilatu ondoren.

    Laugarrena. Ekainaren 30eko 24:00ak baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak fase horretako datuak sartzeari amaiera emango dio. Une horretatik aurrera, ezin izango ditu datu horiek aldatu.

    ESKAERAK BAREMATZEA ETA PLAZAK ESLEITZEA

    Bosgarrena. Prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Lanbide Heziketako Institutuari prozesu horretan nork eta zer modulutan parte hartu duen jakiteko.

    Institutuak barematuko ditu eskabideak, eta onartuen eta ezonartuen behinbehineko eta behin betiko zerrendak argitaratuko ditu.

    MATRIKULA FORMALIZATZEA

    Seigarrena. Ohiko epean nahiz epe hori amaitu ondoren gauzatzen diren matrikulazio guztiak egin beharko dira urrutiko Lanbide Heziketarako aplikazio informatiko espezifikoaren bidez, aplikazio horretan sartu beharko direlarik pertsona matrikulatuaren datu guztiak eta haren matrikularen baieztapena.

    Uztailaren 28a arte, egun hori barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak estatistikadatuak jasotzkeko erabiltzen duten informatikaaplikazioan balioztatu beharko ditu matrikulaaldi arrunteko datu orokorrak.

    Irailaren 16ra arte, egun hori barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak estatistikadatuak jasotzkeko erabiltzen duten informatikaaplikazioan baloztatu beharko ditu aparteko matrikulaaldiko datu orokorrak.

    Halaber, irailaren 17a baino lehen, erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako berariazko informatikaaplikazioan gorde beharko dute benetan matrikula egin duten ikasle guztiguztien matrikularen berrestea.

    ONARTZE PROZESUA BETE BEHAR EZ DUTEN ERDI ETA GOIMAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO URRUTIKO MODALITATE TELEMATIKOKO IKASLEEN DATUAK GORDETZEA ETA IKASLEAK MATRIKULATZEA

    Zazpigarrena. Xedatutako epez kanpoko matrikulazioak egiten direnean, Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak berehala sartu beharko ditu matrikulatutako ikaslearen datuak eta matrikularen berrestea Lanbide Heziketako berariazko informatikaaplikazioan.

    Lanbide Heziketako ikastetxeko erdi eta goimailako Heziketa Zikloetako ikasle guztien datuak gordetzeko eta matrikulak berresteko prozesua 2015eko urriaren 15a baino lehen burutu behar da.

    2015eko urriaren 15aren ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak ezingo du ikasle berririk matrikulatu, hori justifikatzen duten ezohiko kasuetan izan ezik, hala nola helbidea aldatzeagatik matrikula lekualdatzea, batbateko langabeziaegoera eta behar bezala egiaztatutako antzeko kasuak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.