Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko apirilaren 1ekoa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 1912
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/04/01
  • Argitaratze-data: 2015/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluak honako hau ezartzen du: xedapen orokor bidez sortu, aldatu edo deuseztatu beharko dira administrazio publikoen titulartasuneko fitxategiak, eta xedapen orokor hori Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratu beharko da. Artikulu hark, bestalde, xedapen horren edukia ezartzen du.

Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 18. artikuluaren bidez, batetik, Datuak Babesteko Erregistroa sortzen da, eta, bestetik, ezartzen da ezen erregistro horretan inskribatu beharko direla lege horren aplikazio-esparruko fitxategiak.

Urriaren 18ko 308/2005 Dekretuaren bidez Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea garatzen da. Bada, dekretu haren 2. artikuluan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinarazi beharko diote datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu edo deuseztatu izana, gorabehera horiek Datuak Babesteko Erregistroan inskriba daitezen, eta, hartarako, xedapena edo erabakia igorri beharko da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2014ko urriaren 31ko Ebazpenaz onartutako modelo normalizatuaren bidez igorri ere. Ebazpen horren bitartez, datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu edo deuseztatzea Datuak Babesteko Erregistroari jakinarazteko formulario elektronikoak onesten dira, eta horien izapidetzea arautzen da.

Lehenago, Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 2003ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez (EHAA, 130. zk., 2003ko uztailaren 3koa, osteguna) eta Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 2005eko maiatzaren 25eko Aginduaren bidez (EHAA, 111. zk., 2005eko ekainaren 14koa), Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatutako datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu ziren.

Halaber, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez (EHAA, 247. zk., 2011ko abenduaren 30ekoa), Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak kudeatutako datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu ziren.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren bidez (EHAA, 78. zk., 2013ko apirilaren 24koa), sailaren egitura organiko eta funtzionala aldatu zen. Horren eraginez, eta egin diren barne-kontrolen eta abian jarri diren jarduera berrien ondorioz, dauden fitxategien aitorpenak eguneratu eta datu pertsonalen fitxategi berriak arautu behar izan dira, Ingurumen eta Lurralde Politika Saila dituen kudeaketa-eginkizunak burutzeko.

Horrenbestez, aipatutako Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak ezarritakoa betetzeko, hau

  1. Arau mailako xedapen honen xedea da Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatutako datu pertsonalak dituzten fitxategiak arautzea.

  2. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak agindu honen I. eranskinean jasotzen diren datu pertsonalen fitxategiak kudeatzen ditu, honako hauek adierazita: bakoitzaren izena, helburuaren eta aurrez ikusitako erabileren deskribapena, datuen jatorria, zein pertsona-talderen datu pertsonalak lortu nahi diren, fitxategiaren oinarrizko egitura identifikazio-datuen eta, hala badagokio, babes berezia duen datuen deskribapen zehatzaren bitartez eta fitxategian jasota dauden datu pertsonalen gainerako kategorien bitartez, antolaketan erabilitako tratamendu-sistema, aurrez ikusitako datuen komunikazioak, datuen nazioarteko transferentziak, fitxategien organo arduradunak, irispidea izateko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak zein zerbitzu edo unitateren aurrean erabil daitezkeen eta eskatu behar den segurtasun-maila (oinarrizkoa, ertaina eta handia), Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.2 artikuluaren eta hori garatzen duen araudiaren arabera.

Agindu honen II. eta III. eranskinetan jasota dauden datu pertsonalen fitxategiak aldatu eta ezabatu egingo dira, hurrenez hurren.

Agindu honen xede diren fitxategiak, dagozkien eranskinetan bakoitzarentzat adierazten diren xedeetarako erabiltzeaz gain, estatistikarako ere erabiliko dira, hori guztia Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta hori garatzen duen araudia beteta.

  1. Agindu honen I. eta II. eranskinetan fitxategi bakoitzarentzat aurreikusten diren datu-lagapenez gain, fitxategietako datuak Administrazioaren esparruan laga ahal izango dira, ordenamendu juridikoak ezarritako zereginak betetze aldera eta datuak antzeko eskumenei eta gaiei buruzkoak badira.

  2. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioko eta beste herri-administrazio batzuetako organo eta zerbitzu estatistikoei laga ahal izango zaizkie, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean eta Estatistikako Funtzio Publikoaren maiatzaren 9ko 12/1989 Legean xedatutakoari jarraikiz.

  3. Halaber, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2 artikuluaren eta hori garatzen duen araudiaren arabera, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zuzendaritza ezberdinek zainpean dituzten datu pertsonalak Arartekoari, Fiskaltzari edota epaile edo auzitegiei edo Kontuen Epaitegiari edo antzeko funtzioak dituzten erakunde autonomikoei laga ahal izango zaizkie, esleituta dituzten funtzioak egiterakoan, interesdunak aurretiazko baimenik eman beharrik gabe.

Fitxategi bakoitzaren ardura duten organoen titularrek behar diren neurriak hartuko dituzte fitxategi horiek sortuak izan ziren helburuetarako erabiltzen direla bermatzeko eta datu pertsonalen segurtasuna ziurtatzeko. Datuak aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo baimenik gabe datuetan sartzea saihestu beharko dute neurri horiek. Bestalde, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hori garatzeko arauetan aitortutako bermeak, betebeharrak eta eskubideak betetzeko neurriak ere hartu beharko dituzte aipatutako arduradunek.

  1. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak datu pertsonalak tratatzeko lankidetza-hitzarmenak ezarri ahal izango ditu, datuen titularrak babesteari eta bermeei buruz 15/1999 Lege Organikoan adierazitakoa zorrotz beteta.

  2. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren kontura datu pertsonalak tratatzeko zerbitzuak eskaintzen dituztenek tratamenduaren arduradunak emandako jarraibideen arabera burutuko dituzte zereginak, eta hori jasoko da helburu horretarako egingo den kontratuan; datu horiek ezin izango dituzte beste helburu baterako aplikatu edo erabili eta ezin izango dizkiete beste pertsona batzuei jakinarazi, ezta datuok gordetzeko bada ere, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Fitxategi automatizatuen eraginpekoek datuak agertzearen aurka egiteko, irispidea izateko, zuzentzeko eta datuak ezeztatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte, hala dagokionean, agindu honetako I. eranskinean fitxategi automatizatu bakoitzerako zehazten den unitatean edo zerbitzuan.

Indargabetuta geratzen dira aginduan ezarritakoaren aurka dauden eta maila berdina edo txikiagoa daukaten xedapenak, eta, zehazki, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduaren eranskineko 42, 43, 44,45, 46, 47, 51, 59, 60, 67, 68 eta 79 zenbakiko fitxategiak. Agindu horren bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak kudeatutako datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dira (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zk., 2011ko abenduaren 30ekoa). Indargabetuta geratzen dira, baita ere, Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 2003ko maiatzaren 26ko Agindua (EHAA, 130. zk., 2003ko uztailaren 3koa, osteguna) eta 2005eko maiatzaren 25eko Agindua (EHAA, 111. zk., 2005eko ekainaren 14koa); horien bidez, Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatutako datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu ziren.

Lehenengoa. Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak Datuak Babesteko Euskal Bulegoari bidaliko dio agindu honen kopia bat, I. eranskinean jasota dauden Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko datu pertsonalen fitxategiak Datuak Babesteko Erregistroan inskriba ditzan, II. eranskinean jasotakoak alda ditzan, eta xedapen honen III. eranskinean jasotako edukiak ezaba ditzan.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 1a.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)