Lehendakaritza

ADOS Aholku Batzordea. Bizikidetza Plana euskal komunitate islamikoarekin

2018ko apirilaren 10ean, Gobernu Kontseiluak "Eusko Jaurlaritzaren jarduera-programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komunitate islamikoekin lankidetzan” onartu zuen. Planak bi helburu nagusi ditu: batetik, gizarte-kohesioan eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako bizikidetza babestea eta sustatzea, eta, bestetik, erlijioa aitzakia gisa erabiltzen duen nazioarteko terrorismoaren aurrean ahalik eta segurtasun-baldintza handienak sortzea.

Plan honen funtsezko edukia esaldi batean laburbiltzen da: Elkarrekin eta bakean bizitzeko ideiak batzen gaitu. Ikuspegi horrek Euskadiko komunitate islamikoekin lan egitea eskatzen du. Eskutik eskura egin, bai erlijioa aitzakiatzat hartzen duen terrorismoaren aurrean, bai xenofobia, islamofobia edo arrazakeria mota guztien aurrean. Azken batean, funtsezkoena euskal erakundeen eta komunitate islamikoen arteko bizikidetzarako lankidetza-esparru bat sortzea da.

Plan honen eduki nagusietako bat ADOS Aholku Batzordea sortzea izan da, Euskadiko komunitate islamikoekin lankidetzan aritzeko. 2018ko apirilean sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren eta euskal erakundeen politika publikoetarako partaidetza-, lankidetza- eta aholkularitza-organoa da, Euskadiko komunitate islamikoekin dituzten harremanetan.

Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda Idazkaritza Nagusia da ADOS Batzordeko presidentea, eta idazkaritza eta dinaminazio-eginkizuna ere betetzen du. Batzordean Euskadiko komunitate islamikoetako kideek, Eusko Jaurlaritzako hainbat Sailek, Foru Aldundiek eta EUDELek parte hartzen dute.

Azken aldaketako data: