Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Administrazio-sinplifikazioa eta administrazio-kargen murrizketa

A.- Administrazio-kargak sinplifikatzen eta murrizten laguntzen duten neurriak

91/2023 Dekretuak, ekainaren 20koako, herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzkoak, administrazio-kargak sinplifikatzen eta murrizten laguntzen duten hainbat neurri ezartzen ditu. Hona hemen, laburbilduta, taula honetan:

Neurriak

Sailek eta gainerako erakundeek gauzatu dituzten ekintzak

Hartutako neurriak

1.- Hobekuntza teknologikoak eta bitarteko elektronikoen bidezko sarbidea
2.- Izapidetze elektronikora behartuta dauden kolektiboak identifikatzea.
  • Izapidetze elektronikora behartuta dauden kolektiboak identifikatzea eta prozeduraren araudia egokitzea.

3.- Eusko Jaurlaritzak onartutako identifikazio elektronikoa bultzatzea.

  • Arau erregulatzaileek baimendutako identifikazio eta sinadura elektronikoko bitartekoen erabilera sustatu behar dute. Identifikazio elektronikoko beste bitarteko batzuk saihestu behar dira, hala nola erabiltzailea eta pasahitza.
4.- Elkarreragingarritasuna: datu-iturrien eta hirugarrenen arteko interkonexioa.
  • Prozedura guztiek NISAEn erabilgarri dauden elkarreragingarritasun-zerbitzu guztiak erabili behar dituzte.
5.- Interfazea herritarrekin homogeneizatzea. Interfazea herritarrekin homogeneizatzea:
  • Web inprimaki elektronikoen erabilera, bai kanal presentzialerako, bai elektronikorako.
  • Administrazioak sortutako dokumentuen txantiloi estandarizatuak erabiltzea administrazio-prozeduren familia guztiak izapidetzeko.
  • Zerbitzuen eta prozeduren fitxa normalizatuak erabiltzea.
  • Web inprimaki elektronikoak (presentzia eta kanal elektronikoa) definituta daude tresna komunean, Formularioen Toolkitean
  • Administrazioak Laguntzen, Beken eta Dirulaguntzen Familian sortutako dokumentuen txantiloi estandarizatuak zehaztuta.
  • Zerbitzuen eta prozeduren fitxa normalizatuen egitura definituta, tresna komunaren, Zerbitzuen eta Prozeduren Katalogo Korporatiboaren eta Edukien Kudeatzailearen bidez.
6.- Interesdunen datu-base korporatiboaren erabilera.
  • Saileko aplikazio guztiek Interesdunen Datu Base Korporatiboa erabiltzeak erraztu eta arindu egiten du herritarren eta enpresen eta Administrazioaren arteko elkarreragina; izan ere, interesdunen datuak puntu bakar batean aldatzeak eta/edo eguneratzeak gainerako aplikazioak sinkronizatuta eguneratzea ahalbidetuko du.
7.- Jakinarazpen elektronikoak bultzatzea.
  • Zerbitzu eta prozedura guztiek Jakinarazpenen Erretilua erabili behar dute, bai jakinarazpen elektronikoetarako, bai posta bidezko jakinarazpenetarako.
8.- Jakinarazpenetarako iragarki-taula elektronikoaren erabilera handitzea.
  • Tresna hori jakinarazpen-bide gisa erabiltzeak jakinarazpenen, alegazioen eta errekurtsoen epeak murrizten ditu, epeak berdin zenbatzen hasten baitira jakinarazpenen hartzaile guztientzat.
9.- Hizkuntza argia eta irakurketa erraza.
  • Idazki, formulario eta dokumentu guztiek, euskarria edozein dela ere, argiak eta zehatzak izan behar dute.
  • Web inprimaki elektronikoen eredu normalizatuak eta administrazioak administrazio-prozeduren familietan sortutako dokumentuen txantiloi estandarizatu eta normalizatuak erabiltzeak hizkuntza argia eta irakurketa erraza bermatzen du.
  • Era berean, zerbitzuen eta prozeduren fitxa normalizatuak erabiltzeak hizkuntza argia eta irakurketa erraza bermatzen du.
  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAPek) Hizkuntza Argiari (LC) eta Irakurketa Errazari (LF) buruzko prestakuntza-ikastaro praktikoak/teorikoak eskaintzen ditu urtero.
10.- Dokumentazioa sinplifikatze.
  • Ez eskatzea prozedura bakoitza kudeatzen duen administrazioaren esku dauden dokumentuak, edo NISAEren bidez kontsulta daitezkeenak (datuen bitartekaritza-plataforma).
  • Prozedura kudeatzeko ezinbestekoa den dokumentazioa baino ez da eskatzen, eta eskatzen den maiztasuna ahalik eta txikiena da.
  • Prozedurak aukera ematen du dokumentazioa aurkezteko betebeharra erantzukizunpeko adierazpenekin ordezkatzeko.
  • Baimenik ez eskatzea eskatutako informazioa baldintza gisa agertzen denean.
11.- Ahalordetzeen Erregistroaren (RdA) erabilera sustatzea
  • Ahalordetzeen Erregistroaren erabilera sustatzea, bereziki erakundeen barruan ahalordetzeak emateko (baimendutako pertsonen ordezkaritza). Halaber, ordezkaritzarako gaitutako erakundeekin hitzarmenak bultzatzea.
12.- Administrazioaren erantzun arduratsua sustatzea.
  • Ebazteko legezko epeak murriztea.
  • Administrazioaren isiltasunaren zentzu positiboaren erabilera bultzatzea.
  • Espediente guztiek itxi eta artxibatu egin behar dute.
  • Dokumentuak edo datuak gordetzeko epeak murriztea.
  • Tasen, prezio publikoen eta isunen ordainketa elektronikoa sustatzea, ordainketa-pasabidearen bidez.
  • Administrazio-jarduera automatizatuak sustatzea, lan-karga errepikakorrak murrizteko (ziurtagiriak ematea, geroratzeak edo zatikatzeak ematea, etab.)
  • Platea/Tramitagune plataformak eskaintzen dituen prozesu masiboen erabilera handitzea.
  • Prozedura izapidetzen jarraituko da, baldin eta ez bazaio epe barruan erantzuten txosten fakultatibo bati.
  • Administrazio bateko organismoen artean koordinazio eraginkorra dago, izapide errepikakorrak edo konkurrenteak ezabatzeko prozeduretan parte hartzen baitute.
13.- Herritarrek beren datuak eskuratzeko duten autonomia.
  • Prozedurak aukera ematen du bai espedienteen jarraipena egiteko, bai Nire Karpetaren bidez interesdunekin informazioa trukatzeko.
  • rozedurak dokumentu-saila du artxibo elektroniko bakarrean (Dokusi).
14.- Proaktibitatea.
  • Aldian-aldian errepikatzen diren prozesuak proaktibo bihurtzea.
  • Beste prozedura bat betetzeagatik sor daitezkeen prozedurak proaktibo bihurtzea.
  • Proaktiboki jarduteko baimena eskatzea, beharrezkoa izanez gero.

Horregatik, sailei, erakunde autonomoei eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoei dagokie, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailarekin lankidetzan, zerbitzu publikoen eskaintza berrikustea, prozesuen berringeniaritzaren, administrazio-sinplifikazioaren, herritarrentzako kargen murrizketaren eta hizkuntza argiko eta irakurketa errazeko dokumentuen normalizazioaren ikuspegitik.

  

B.- Sailek eta gainerako erakundeek 2024ko ekitaldian gauzatutako administrazio-kargak sinplifikatzeko eta murrizteko neurrien laburpena

Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 55. artikuluaren arabera, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzak urtero eskatuko die sailei eta gainerako erakundeei kargak murrizteko eta administrazioa sinplifikatzeko gauzatutako ekintzei buruzko informazioa.

Informazio hori bildu ondoren, honako taula honetan argitaratu eta jasoko da:

Saila

Kargak murrizteko eta administrazioa sinplifikatzeko gauzatutako ekintzak (2024)

Lehendakaritza
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Kultura eta Hizkuntza Politika
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Ekonomia, Lana eta Enplegua
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Ogasuna eta Finantzak
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Segurtasuna
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Hezkuntza
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Etxebizitza eta Hiri Agenda
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Osasuna
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Mugikortasun Jasangarria
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.
Justizia eta Giza Eskubideak
  • Informazio hori 2025eko lehen hiruhilekoan osatuko da.

Azken aldaketako data: