Administrari lanposturako lan poltsa sortzeko deialdi publikoa

2015/12/03 - 2015/12/22
Inprimatu
Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Lehiaketa:
Administrari lanposturako lan poltsa sortzeko deialdi publikoa
Lanpostua:
Administraria
Plaza-kopurua:
Lan-poltsa
Titulazioa:

TITULAZIOA:

Batxilerra, LH2 edo baliokidea den titulu ofiziala edo homologatua edukitzea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Atzerriko titulazioak izanez gero, haien homologazioaren egiaztagiria izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntza-eskakizuna:

2. hizkuntza eskakizuna egiazta tzen duen agiriaren jabe izatea edo, bestela, 9. oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.

Bitarteko funtzionarioen izendapena egiteko unean, izendatuek bete beharko dituzte Lanpostu Zerrendan edo, bestela, aldi baterako programan lanpostuaren tzat ezarrita dauden baldintza guztiak.

Beste baldintza batzuk:

 

 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaera-orriak:

Hautapenean parte hartzeko eskaera-orri arautuak Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatuari zuzendu behar zaizkio eta ondoko baldintzak bete behar dituzte:

a) Parte hartu nahi duten pertsonek eskaera orriak aurkezteko epea bukatzen den datan, 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute eskaera orrian.

b) Eskaera-orriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza, z.g. 20004. Donostia) aurkeztu behar dira, behar bezala beteta, oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako  ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik hasita hogei laneguneko epearen barruan.

Diputazioak orain arte erregistroei buruz sinatu dituen hitzarmenen arabera, eskaera orriak Gipuzkoako ondorengo udal eta erakundeetako erregistro orokorretan aurkeztu ahal izango dira: Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Andoain, Anoeta, Aretxabaleta, Arrasate, Baliarrain, Berastegi, Deba, Debagoieneko Mankomunitatea, Eibar, Eskoria tza, Ezkio- Itsaso, Gabiria, Gaintza, Getaria, Hernani, Hernialde, Hondarribia, Ibarra, Idiazabal, Irun, Irura, Larraul, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Lizartza, Mendaro, Olaberria, Orendain, Ormaiztegi, Segura, Soraluze, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zumaia eta Zumarraga.

c) 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aurreikusten dituen tokietan, hau da:

— Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroetan, beste edozein autonomia erkidegotako erregistroetan eta Estatuko Administrazioaren erregistroetan, probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteko kon tseiluen erregistroetan, eta, halaber, toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 121. artikuluan aipatzen dituen udalerrietako udaletxeetan.

— Posta bulegoetan. Horrelakoetan, beti ere aurkezpen epearen barruan, kartazal irekian aurkeztu behar zaio eskaera orria postetxeko funtzionarioari, hark datatu eta zigila ditzan, ziurtatu baino lehenago. Horrela bakarrik ulertuko da eskaera orriak posta bulegoan utzi ziren egunean izan dutela sarrera Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Zentralean. Zigilua eskaera-orrian jarri beharko da.

— Erregistro elektronikoan aurkeztu ahal izango dira, https://www.gfaegoitza.eus helbidean, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzeko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuko 13. artikuluan ezar tzen denaren arabera.

d) Araudi aplikagarrian aurreikusten den beste edozein eratan.

Deialdia
Oinarriak: