Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Adinekoen batzorde iraunkor sektoriala

SORRERA

124/2006 Dekretua, ekainaren 13koa, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluarena,  Dekretu horren 2. artikuluan Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen da (Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Lege bidez sortu zen), eta kontseilu hori osatzen duten kide anitzeko organoen artean Batzorde Iraunkor Sektorialak daude. 13. artikuluan batzorde horiek aipatzen dira: Gizarte-zerbitzuen barruan berezko jardun-eremu bat osatzen duten arlo jakin batzuen tratamendu sektorialerako, Batzorde Iraunkor Sektorialak eratu ahal izango dira, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkuraren erabaki bidez, edota arau-xedapen bidez. Osoko Bilkuraren erabaki bidez eratzen diren Batzorde Iraunkor Sektorialek Osoko Bilkurak berak finkatutako osaera eta funtzioak izango dituzte.

Aurrekoa aplikatuz, Adinekoen Batzorde Iraunkor Sektoriala sortu zen, eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurak, 2007ko otsailaren 27an egindako bileran lortutako akordio bidez, organo horrek bere osaera eta funtzionamendua zehaztu zituen.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen Bosgarren Xedapen Iragankorrak honako hau adierazten du Gizarte Ongizatearen Euskal Kontseiluari buruz: Lege hau indarrean jartzean, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluari Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua deituko zaio, eta hura arautzen duen araudi guztia aplikatuko zaio lege honetan aurreikusitakoaren aurka joango ez den orotan. Eta horretaz gain, berriz izendatutako Kontseilua definitzerakoan (48. artikulua), ahalbidetzen du batzorde sektorialak sortzea bere baitan, horietako batzuk nahitaez eratu beharrekoak, hala nola adinekoena.

OSAERA

Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurak 2007ko otsailaren 27an egindako bileran lortutako akordioa.

EGINKIZUNAK

Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurak 2007ko otsailaren 27an egindako bileran lortutako akordioa.

FUNTZIONAMENDUA

Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurak 2007ko otsailaren 27an egindako bileran lortutako akordioa.

LEGERIA

JARDUERAK

Azken aldaketako data: