52. EAEko Errepide Bidezko Salgaien Garraiorako Jarduera Plana
Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA
Helburuak
Jardueraren helburuak hauek dira:
- EAEko salgaien garraioaren azken aldiko bilakaera, egungo egoera eta ekonomia-egoera zein beharrizanak ezagutzea, errepide bidezko garraioan arreta berezia jarrita.
- EAEko salgaien garraioko sektorearen egungo egoeraren azterketa estrategikoa egitea, errepide bidezko garraioari arreta berezia jarrita.
- Estrategiak aukeratzea eta jarduera-planak aintzat hartu beharreko jarduera-gai eta –eremuak garatzea.
- Hautemandako alorretan garatzeko ekintza zehatzak proposatu, hautatu eta hierarkizatzea, sektorearen kalitatea, segurtasuna eta modernizazioa hobetzeko, prestakuntza-maila hobetzeko eta intermodalitatea bultzatzeko, besteak beste.
Saila
Ingurumena eta Lurralde Politika;
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Esku hartzen duten Sailak
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, batez ere.
Bigarren mailan, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA
Lortutako faseak
Faseak | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Diagnosia eta esparru estrategikoa | 2010/07/01 | 2010/09/30 | Bukatuta |
Planaren prestakuntza-fasea | 2010/10/01 | 2011/06/01 | Bukatuta |
Plana onartzeko fase | 2011/06/01 | 2011/06/30 | Bukatuta |
Azken aldaketa: 2016/10/05