Abenduak 10: Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala mugarri garrantzitsua da giza eskubideen historian. Munduko txoko guztietako ordezkariek eratu zuten, era guztietako aurrekari judizialetatik eta kulturaletatik zetorren jendeak. Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aldarrikatu zuen adierazpena Parisen 1948ko abenduaren 10ean, eta munduko herri eta nazio guztien ideal komuntzat jo zen.
Adierazpenak lehen aldiz ezartzen du mundo guztian babestu beharreko funtsezko giza eskubideak zein diren. Aintzatespen oso zabala du; izan ere, inspirazioa eta bidea erraztea eragin du giza eskubideen hirurogeita hamar tratatu baio gehiago lortzeko, gaur egun etengabe mundu osoan eta eskualdeetan aplikatzen direnak.
Baina ez da dokumentu bat bakarrik: gizakiaren historiako apusturik garrantzitsuena da, nazioarteko ordena eraikitzeko bidean, pertsona guztien duintasuna balio guztien gainetik jarrita.
Horregatik, urtero, abenduaren 10ean, komunikabideen bidez sentsibilizazio-kanpaina bat garatzen dugu ahalik eta herritar gehienengana iristeko asmoz.
2024
2023
2022
2021
2019
2018
2017
2016
2015
2014
2013
Azken aldaketako data: