Lehendakaritza

VIII. Legealdiaren Gobernu lantaldea

VIII. Legealdia (2005eko maiatza - 2009ko maiatza)

Jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua

Juan Jósé Ibarretxe Markuartu

Lehendakaria

  • EAJ/PNV
  • (EHAA 05/06/25)
  • Laudion (Araban) jaio zen 1957ko martxoaren 15ean. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Zientzietako lizentziaduna da.

Ibilbide politikoa

  • 1983tik 1987ra, Laudioko alkatea izan zen.
  • 1983tik 1994ra, Batzar Nagusietako prokuradorea izan zen.
  • 1986tik 1991ra, Arabako Batzar Nagusietako presidentea izan zen.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea izan da, bai eta erakunde horretako Ekonomia Batzordeko presidentea ere.
  • 1984tik, Eusko Legebiltzarreko kidea izan da.
  • 1986tik 1994ra, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Aurrekontu Batzordeko presidentea izan zen.
  • V. legegintzaldian, 1995etik 1998ra, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazioko sailburua izan zen.
  • 1998ko abenduaren 29an, lehendakari aukeratu zuten lehen aldiz.

Idoia Zenarrutzabeitia Beldarrain

Jaurlaritzaren Lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailburua

  • EAJ/PNV
  • (EHAA 05/06/28)
  • Usansolon (Bizkaian) jaio zen 1959ko ekainaren 6an.
  • Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna da, espezialitate juridiko-ekonomikoan.
  • Soziologia Politikoko irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitatean.

Ibilbide politikoa

  • III. eta IV. legegintzaldietan, EAJ-PNVko legebiltzarkidea izan zen Eusko Legebiltzarrean.
  • 1995etik 1998ra, Eusko Jaurlaritzako Administrazioa Eraberritzeko Koordinazioko idazkari nagusia izan zen.
  • 1999ko urtarriletik, lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazioko sailburua da.

Joseba Azkarraga Rodero

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua

  • EA
  • (EHAA 05/06/28)
  • Agurainen (Araban) jaio zen 1950. urtean. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.

Ibilbide politikoa

  • 1979tik 1982ra, diputatua izan zen Diputatuen Kongresuan.
  • 1982tik 1986ra, EAEko ordezkaria izan zen Senatuan.
  • 1986tik 1993ra, EAko diputatua izan zen Diputatuen Kongresuan.
  • “Mondragón Corporación Corporativa” taldeko kidea. Euskadiko Kutxako Sektore Publikoko zuzendaria.
  • Eusko Alkartasunako Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kidea izan da bi etapatan: 1987tik 1993ra eta 1999tik aurrera.
  • 2001eko irailetik, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua da.

Javier Balza Aguilera

Herrizaingo Sailburua

  • EAJ/PNV
  • (EHAA 05/06/28)
  • Bilbon jaio zen. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
  • Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna da.
  • 1981eko urritik, Eusko Jaurlaritzako letratua izan da, eta, batez ere, prozedurak defendatu ditu Auzitegi Konstituzionalaren aurrean.

Ibilbide politikoa

  • Eusko Jaurlaritzan izan dituen karguak: Legegintza Garapeneko zuzendaria (1987ko maiatzean), Araubide Juridikoko zuzendaria (1988ko maiatzean) eta Araubide Juridikoko eta Garapen Autonomikoko sailburuordea (1991ko otsailean).
  • 1995eko urtarrilaren 31tik, Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoko eta Garapen Autonomikoko idazkari nagusia izan da.
  • 1999ko urtarriletik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua da.

Ana Aguirre Zurutuza

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua

  • EAJ/PNV
  • (EHAA 05/06/28)
  • Bilbon (Bizkaian) jaio zen 1959ko uztailaren 24an.
  • Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Ekonomikoko lizentziaduna da.
  • Europako Ikaskuntzak, Europako Ikaskuntzen Institutua, Deustuko Unibertsitatea.
  • Politika Bateratuak, Maastrichteko Administrazio Publikoko Eskola Europarra.
  • Barruko Merkatua, Maastrichteko Administrazio Publikoko Eskola Europarra.
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

Ibilbide politikoa

  • Eusko Jaurlaritzan izan dituen karguak: Industria eta Merkataritza Saileko Aholkularitza Juridikoko burua (1984-1986), Lehendakaritza eta Justizia Saileko lehenengo burua eta letratua (1986-1987), Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Idazkaritza Nagusi Teknikoko zuzendaria (1987-1991), Gai Ekonomikoetarako Lehen Lehendakariordetzako Bulegoko zuzendaria (1991-1995), Industria, Nekazaritza eta Arrantza Saileko aholkularia (1995-1999) eta Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko sailburuorde mailako aholkularia (1999-2003).
  • 2004ko urtarriletik, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua da.

Javier Madrazo Lavín

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua

  • EB/IU
  • (EHAA 05/06/28)
  • Riañon (Kantabrian) jaio zen 1960. urtean. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
  • Ingeniaritzako eta Teologiako ikasketak egin zituen.
  • Institutuko irakaslea da, eta eszedentzian dago.

Ibilbide politikoa

  • Ezker Batua Berdeak-eko koordinatzaile nagusia da.
  • 1994. urtetik, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan da.
  • 2001eko irailetik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua da.

José Antonio -Tontxu- Campos Granados

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua

  • EA
  • (EHAA 05/06/28)
  • Barakaldon (Bizkaian) jaio zen 1962ko maiatzaren 19an. Ezkonduta dago eta 3 alaba ditu.
  • Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktorea da.
  • Kudeaketa Aurreratuko Masterra egin zuen Deustuko Merkataritza Unibertsitatean.
  • Deustuko Merkataritza Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna da.
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa.
  • Ikasketa-esperientzia: 1990. urteaz geroztik, honako arlo hauetako irakaslea izan da Deustuko Unibertsitatean eta gaur egun EHUra atxikita dagoen Unibertsitate Eskolan: marketing, marketingeko informazio-sistemak; merkatuen ikerketa; enpresen antolamendua eta administrazioa.

Ibilbide politikoa

  • 1990etik 1991ra, Barakaldoko Udaleko zinegotzia izan zen.
  • 1995etik 1999ra, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Saileko zerbitzuburua izan zen.
  • 1999tik 2003ra, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Saileko diputatua izan zen.
  • 2003tik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza Saileko diputatua izan da.

Gabriel María Inclán Iribar

Osasun Sailburua

  • EAJ/PNV
  • (EHAA 05/06/28)
  • Barakaldon (Bizkaian) jaio zen. Seme bat dauka.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna eta doktorea da.
  • Bizkaiko Osasun Zuzendaritzako Sailkako Eskolako Osasun diplomaduna da.
  • Deustuko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko INSIDEko Ospitale Gerentziako graduatua da.
  • Enpresen Zuzendaritzako graduatua eta PCPko eta Kudeaketa Kontroleko espezializatua da. Deustuko Unibertsitateko INSIDE.
  • IESEko Gerentziako Kudeaketarako ikastaroa. Nafarroako Unibertsitatea.
  • Gurutzetako Ospitaleko BAME prestakuntza egin ondoren, Barne Medikuntzako espezialista da. Izan ere, 10 urtean zehar espezialitate horretan jardun du Gurutzetako, San Eloy eta Galdakaoko ospitale publikoetan.
  • 1986tik 1988ra, Galdakaoko Ospitaleko gerentea izan zen.
  • 1991tik 1997ra, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari medikoa izan zen.
  • 1997an, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria izan zen.
  • 1999an, Plangintza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zen.
  • Euskadiko, Espainiako eta Europako Barne Medikuntzako sozietateetako, Espainiako eta Europako Arterosklerosis sozietateetako eta Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiako kidea da.
  • 1989tik 1991ra, Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiako idazkari nagusia izan zen.
  • 1994tik 1996ra, Espainiako Arterosklerosis Sozietateko batzordekidea izan zen.
  • 1999ko apiriletik, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua da.

Miren Azkarate Villar

Kultura Sailburua eta Jaurlaritzaren Bozeramailea

  • EAJ/PNV
  • (EHAA 05/06/28)
  • Donostian jaio zen 1955eko azaroaren 27an. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.
  • Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako lizentziaduna da.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologiako doktorea da.
  • 1978tik 1988ra, Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean, eta Morfosintaxiko zein Lexikologiako klaseak eman zituen.
  • 1988tik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da. Euskal Filologiako katedraduna da.
  • Morfologia eta sintaxia ikertu ditu, eta, horretarako, zenbait azterlanetan, biltzarretan eta argitalpenetan parte hartu du.
  • 1992tik, euskaltzain osoa da. 1995etik 2000ra, tutoretzako aholkularia izan zen. Euskara Batuko eta Gramatikako batzordekidea da.
  • 1996tik 1997ra, Euskarako errektoreordea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pello Salaburu errektorea zenean. 1997tik 2000ra, irakasleen errektoreordea izan zen.
  • 2001eko uztailetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua da; eta 2004ko urtarriletik, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea.

Esther Larrañaga Galdos

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburua

  • EA
  • (EHAA 05/06/28)
  • Bergaran (Gipuzkoan) jaio zen 1959ko maiatzaren 15ean.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna da.
  • Enpresen Kudeaketarako Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean.
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana.

Ibilbide politikoa

  • 1987tik 1990era, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Hezkuntza eta Turismo Saileko zuzendari nagusia izan zen. Lehenago, sail bereko Administrazio Orokorreko teknikaria eta Idazkaritza Teknikoko burua izan zen.
  • 1990etik 1991ra, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen.
  • 1991tik 1993ra, Diputatuen Kongresuan diputatu egon zen Gipuzkoatik.
  • 1995etik 2001era, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Saileko Ingurumen sailburuordea izan zen.
  • 2001. urtetik, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea izan da.

Nuria López de Guereñu Ansola

Garraio eta Herri Lan Sailburua

  • EAJ/PNV
  • (EHAA 05/06/28)
  • Eibarren (Gipuzkoan) jaio zen 1969ko irailaren 27an. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
  • Telekomunikazioetako Goi Mailako Ingeniaritzako lizentziaduna da.
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
  • Lan-ibilbidea: ikerketa, Eibarko Tekniker Elkarte Teknologikoan; Osakidetzako zerbitzu nagusietako Informatika Saila; Mendaroko Ospitaleko Informatikako zerbitzuburua; ikerketa, Vicomtech Elkartean.

Ibilbide politikoa

  • 1998tik 2001era, VI. legegintzaldian, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen Gipuzkoatik.
  • 2003ko uztailetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Saileko diputatua izan da.

Gonzalo Sáenz de Samaniego Berganzo

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburua

  • EAJ/PNV
  • (EHAA 05/06/28)
  • Samaniegon (Araban) jaio zen. Ezkonduta dago.
  • Enologoa da.
  • Honako ikastaro berezi hauek egin ditu: landa-garapena, nekazaritzako produktuak merkaturatzeko prozesua, landa-inguruneko garapen turistiko iraunkorra eta nekazaritzako enpresen kudeaketa eta marketinga.
  • 1990etik 1993ra, UAGAko Batzorde Betearazleko kidea izan zen.
  • 1991tik 1999ra, Samaniegoko Udaleko alkate-presidentea izan zen.
  • Arabako Errioxako eskualdeko zenbait elkartetan parte hartu du bete-betean: Landa Garapenerako Elkartea, Uzta-biltzaileen Elkarte, Sustapen Elkartea, UAGA, Arabako Errioxako Koadrilako Kultura Batzordea eta Arabako Errioxako Koadrilako Nekazaritza Batzordea.
  • Produktu enologikoak banatzeko eta saltzeko eta eurei buruzko aholkularitza eskaintzeko enpresa batean lan egin zuen Errioxan, Nafarroan, Aragoin eta Euskadin.
  • Arabako Errioxako nekazari gazteentzako mahastizaintzari buruzko ikastaro trinkoetako koordinatzailea izan da.
  • Arabako Errioxako upeltegi-ustiategi baten kudeaketa teknikoa, administratiboa eta komertziala garatu du.
  • 2002ko urtarriletik, Nekazaritza eta Arrantza Saileko aholkularia izan da.