VII. Legealdiaren Gobernu lantaldea
VII. Legealdia (2001eko uztaila - 2005eko maiatza)
Juan Jósé Ibarretxe Markuartu
Lehendakaria
- EAJ/PNV
- (EHAA 2001/7/14)
- Laudion (Araban) jaio zen 1957ko martxoaren 15ean. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Zientzietako lizentziaduna da.
Ibilbide politikoa
- 1983tik 1987ra, Laudioko alkatea izan zen.
- 1983tik 1994ra, Batzar Nagusietako prokuradorea izan zen.
- 1986tik 1991ra, Arabako Batzar Nagusietako presidentea izan zen.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea izan da, bai eta erakunde horretako Ekonomia Batzordeko presidentea ere.
- 1984tik, Eusko Legebiltzarreko kidea izan da.
- 1986tik 1994ra, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Aurrekontu Batzordeko presidentea izan zen.
- V. legegintzaldian, 1995etik 1998ra, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazioko sailburua izan zen.
- 1998ko abenduaren 29an, lehendakari aukeratu zuten lehen aldiz.
Idoia Zenarrutzabeitia Beldarrain
Jaurlaritzaren Lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailburua
- EAJ/PNV
- (EHAA 2001/07/17)
- Usansolon (Bizkaian) jaio zen 1959ko ekainaren 6an.
- Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna da, espezialitate juridiko-ekonomikoan.
- Soziologia Politikoko irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitatean.
Ibilbide politikoa
- III. eta IV. legegintzaldietan, EAJ-PNVko legebiltzarkidea izan zen Eusko Legebiltzarrean.
- 1995etik 1998ra, Eusko Jaurlaritzako Administrazioa Eraberritzeko Koordinazioko idazkari nagusia izan zen.
- 1999ko urtarriletik, lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazioko sailburua da.
Anjeles Iztueta Azkue
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua
- EA
- (EHAA 2001/09/18)
- Tolosan (Gipuzkoa) jaioa 1954an. Ezkonduta eta hiru seme-alaba.
- Matematika Zientzietan Lizentziatua Estatistika Alorrean (Valladolideko Unibertsitatean).
- 1977-1982 : Estatistika gaietarako irakaslea (Sarriko eta Deustun).
- 1982-1988: Metodologia Arduraduna EUSTATen.
- 1989-1991: Ikerketa Plangintza eta Dokumentazio arduraduna EMAKUNDEn.
- 1986-tik: IASS eko (International Association. for Survey Statisticians-eko) kide eta Euskadirako Nazio Ordezkari aukeratua.
- 1997-tik: EUSTATen ordezkari, teknikari mailan eta Europako gaietan, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.
- 1999: Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Arazoetarako Sailburuordea.
Javier Balza Aguilera
Herrizaingo Sailburua
- EAJ/PNV
- (EHAA 2001/07/17)
- Bilbon jaio zen. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
- Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna da.
- 1981eko urritik, Eusko Jaurlaritzako letratua izan da, eta, batez ere, prozedurak defendatu ditu Auzitegi Konstituzionalaren aurrean.
Ibilbide politikoa
- Eusko Jaurlaritzan izan dituen karguak: Legegintza Garapeneko zuzendaria (1987ko maiatzean), Araubide Juridikoko zuzendaria (1988ko maiatzean) eta Araubide Juridikoko eta Garapen Autonomikoko sailburuordea (1991ko otsailean).
- 1995eko urtarrilaren 31tik, Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoko eta Garapen Autonomikoko idazkari nagusia izan da.
- 1999ko urtarriletik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua da.
Ana Aguirre Zurutuza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua
- EAJ/PNV
- (EHAA 2004/01/13)
- Bilbon (Bizkaian) jaio zen 1959ko uztailaren 24an.
- Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Ekonomikoko lizentziaduna da.
- Europako Ikaskuntzak, Europako Ikaskuntzen Institutua, Deustuko Unibertsitatea.
- Politika Bateratuak, Maastrichteko Administrazio Publikoko Eskola Europarra.
- Barruko Merkatua, Maastrichteko Administrazio Publikoko Eskola Europarra.
- Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
Ibilbide politikoa
- Eusko Jaurlaritzan izan dituen karguak: Industria eta Merkataritza Saileko Aholkularitza Juridikoko burua (1984-1986), Lehendakaritza eta Justizia Saileko lehenengo burua eta letratua (1986-1987), Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Idazkaritza Nagusi Teknikoko zuzendaria (1987-1991), Gai Ekonomikoetarako Lehen Lehendakariordetzako Bulegoko zuzendaria (1991-1995), Industria, Nekazaritza eta Arrantza Saileko aholkularia (1995-1999) eta Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko sailburuorde mailako aholkularia (1999-2003).
- 2004ko urtarriletik, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua da.
Javier Madrazo Lavín
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua
- EB/IU
- (EHAA 2001/09/18)
- Riañon (Kantabrian) jaio zen 1960. urtean. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
- Ingeniaritzako eta Teologiako ikasketak egin zituen.
- Institutuko irakaslea da, eta eszedentzian dago.
Ibilbide politikoa
- Ezker Batua Berdeak-eko koordinatzaile nagusia da.
- 1994. urtetik, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan da.
- 2001eko irailetik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua da.
Joseba Azkarraga Rodero
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua
- EA
- (EHAA 2001/09/18)
- Agurainen (Araban) jaio zen 1950. urtean. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
Ibilbide politikoa
- 1979tik 1982ra, diputatua izan zen Diputatuen Kongresuan.
- 1982tik 1986ra, EAEko ordezkaria izan zen Senatuan.
- 1986tik 1993ra, EAko diputatua izan zen Diputatuen Kongresuan.
- “Mondragón Corporación Corporativa” taldeko kidea. Euskadiko Kutxako Sektore Publikoko zuzendaria.
- Eusko Alkartasunako Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kidea izan da bi etapatan: 1987tik 1993ra eta 1999tik aurrera.
Gabriel María Inclán Iribar
Osasun Sailburua
- EAJ/PNV
- (EHAA 2001/07/17)
- Barakaldon (Bizkaian) jaio zen. Seme bat dauka.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna eta doktorea da.
- Bizkaiko Osasun Zuzendaritzako Sailkako Eskolako Osasun diplomaduna da.
- Deustuko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko INSIDEko Ospitale Gerentziako graduatua da.
- Enpresen Zuzendaritzako graduatua eta PCPko eta Kudeaketa Kontroleko espezializatua da. Deustuko Unibertsitateko INSIDE.
- IESEko Gerentziako Kudeaketarako ikastaroa. Nafarroako Unibertsitatea.
- Gurutzetako Ospitaleko BAME prestakuntza egin ondoren, Barne Medikuntzako espezialista da. Izan ere, 10 urtean zehar espezialitate horretan jardun du Gurutzetako, San Eloy eta Galdakaoko ospitale publikoetan.
- 1986tik 1988ra, Galdakaoko Ospitaleko gerentea izan zen.
- 1991tik 1997ra, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari medikoa izan zen.
- 1997an, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria izan zen.
- 1999an, Plangintza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zen.
- Euskadiko, Espainiako eta Europako Barne Medikuntzako sozietateetako, Espainiako eta Europako Arterosklerosis sozietateetako eta Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiako kidea da.
- 1989tik 1991ra, Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiako idazkari nagusia izan zen.
- 1994tik 1996ra, Espainiako Arterosklerosis Sozietateko batzordekidea izan zen.
- 1999ko apiriletik, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua da.
Miren Azkarate Villar
Kultura Sailburua eta Jaurlaritzaren Bozeramailea
- EAJ/PNV
- (EHAA 2001/07/17)
- Donostian jaio zen 1955eko azaroaren 27an. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.
- Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako lizentziaduna da.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologiako doktorea da.
- 1978tik 1988ra, Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean, eta Morfosintaxiko zein Lexikologiako klaseak eman zituen.
- 1988tik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da. Euskal Filologiako katedraduna da.
- Morfologia eta sintaxia ikertu ditu, eta, horretarako, zenbait azterlanetan, biltzarretan eta argitalpenetan parte hartu du.
- 1992tik, euskaltzain osoa da. 1995etik 2000ra, tutoretzako aholkularia izan zen. Euskara Batuko eta Gramatikako batzordekidea da.
- 1996tik 1997ra, Euskarako errektoreordea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pello Salaburu errektorea zenean. 1997tik 2000ra, irakasleen errektoreordea izan zen.
Sabin Intxaurraga Mendibil
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburua
- EA
- (EHAA 2001/09/18)
- Zeanurin jaio zen, 1949ko abenduaren 30ean. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.
- Ekonomi Zientzietan lizentziatuta dago E.H.U.n.
- Aisialdi-kudeaketari buruzko Masterra Turismo arloan, Deustuko Unibertsitatean.
- Egun, Marketing-ari buruzko Masterra burutzen ari da E.H.U.n.
Ibilbide politikoa
- Zeanuriko alkatea bi legegintzalditan: 1979-1983 eta 1987-1995.
- Euskal Kontseilu Nagusiko Presidente eta Lehendakariaren Idazkaria, 1979tik 1984era bitartean.
- 1984etik 1999ra arte, Eusko Alkartasunaren Legebiltzarkidea.
- EUDEL-eko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Lehendakariordea (1987-1991).
- UEMAko Zuzendaritza Batzordeko kidea (1991-1995).
- Gorbeialdeako Parke Naturalaren Patronatoko kidea.
- 1986tik 1995era bitartean, Bizkaiko EAko Batzorde Eragileko kidea izan da, Lurralde Idazkari eta Presidente gisa.
- 1995etik hona, Eusko Alkartasunaren Euskadiko Batzorde Eragilearen Erakunde arloko arduraduna da. Batzorde honetako Antolakuntza Idazkaria ere izan zen.
- Eusko Jaurlaritzako Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua VI. Legegintzaldian.
Alvaro Amann Rabanera
Garraio eta Herri Lan Sailburua
- EAJ/PNV
- (EHAA 2001/07/17) Gasteizen 1949ko martxoaren 17an jaio zen. Ezkonduta dago eta hiru alaba ditu.
- Madrilgo Arkitektura Goi-mailako Eskola Teknikoan Arkitekturan Lizentziatua. Donostiako Arkitektura Eskolan Doktoretza ikastaroak egin zituen. Gabinete pribatu batetan lantzen du bere ogibidea.
- 1981ean, Olaguibel Arkitektura Sarian ohorezko aipamena izan zuen. 1983an, Sansomendi eta Arantzabela Ikastoletan burututako lanengatik aipatutako domina eskuratu zuen.
- Eusko Ikaskuntzako osoko-bazkidea da.
Ibilbide politikoa
- 1990tik Eusko Legebiltzarkidea.
- Arabako Foru Aldundian Hirigintza eta Arkitektura Diputatua 1987tik 1991ra arte.
- A.B.B.ko burukidea, Sektore-Politiken arduradun gisa izan zen 1992tik 1996ra arte.
- Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailburua VI. Legegintzaldian.
Gonzalo Sáenz de Samaniego Berganzo
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburua
- EAJ/PNV
- (EHAA 05/06/28)
- Samaniegon (Araban) jaio zen. Ezkonduta dago.
- Enologoa da.
- Honako ikastaro berezi hauek egin ditu: landa-garapena, nekazaritzako produktuak merkaturatzeko prozesua, landa-inguruneko garapen turistiko iraunkorra eta nekazaritzako enpresen kudeaketa eta marketinga.
- 1990etik 1993ra, UAGAko Batzorde Betearazleko kidea izan zen.
- 1991tik 1999ra, Samaniegoko Udaleko alkate-presidentea izan zen.
- Arabako Errioxako eskualdeko zenbait elkartetan parte hartu du bete-betean: Landa Garapenerako Elkartea, Uzta-biltzaileen Elkarte, Sustapen Elkartea, UAGA, Arabako Errioxako Koadrilako Kultura Batzordea eta Arabako Errioxako Koadrilako Nekazaritza Batzordea.
- Produktu enologikoak banatzeko eta saltzeko eta eurei buruzko aholkularitza eskaintzeko enpresa batean lan egin zuen Errioxan, Nafarroan, Aragoin eta Euskadin.
- Arabako Errioxako nekazari gazteentzako mahastizaintzari buruzko ikastaro trinkoetako koordinatzailea izan da.
- Arabako Errioxako upeltegi-ustiategi baten kudeaketa teknikoa, administratiboa eta komertziala garatu du.
- 2002ko urtarriletik, Nekazaritza eta Arrantza Saileko aholkularia izan da.