Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

8 3D Pitxerra

Eremu geografikoa
Tokikoa
Iharduera arloak
Diseinua
Elikaduraren sektorea
Esnekia
KSI sektorea
Diseinua
Teknologia
Bai (3D inprimaketa)
Esne-poltsak edukitzeko 3D inprimaketan egindako pitxer bat

Esne-poltsak edukitzeko pitxer bat diseinatu da eta 3D inprimaketan egin da Iztueta esne-enpresarentzat, baserriko esne-tradizioan eta bertako kalitate altuko produktuetan oinarritutakoa. Izan ere, prozesu osoa zaintzen dute, behiak larretako belarrarekin elikatuz eta Europako teknologiarik eta berrikuntzarik onena aplikatuz.

Iztueta Lazkaon, hau da, Gipuzkoako bihotzean kokatutako esne-ekoizle txikia da eta berezko pitxer bat behar zuen esne-poltsak edukitzeko, bere bezeroei merchandising gisa oparitzeko. Funtsean, proiektuaren erronka zen unitate gutxi fabrikatu nahi zirela, baita ostalaritza-lokaletan erabiltzeko baldintzak ere.

Emaitza Efektu/Eragin mailan:

Produktu-berrikuntzako esperientzia

Hasiera batean, Slow Designean oinarritutako forma eta material tradizionalak erabiltzeko aukera aztertu zen, esnekien produkzioan lan egin duten lau belaunaldik osatu duten eta, beraz, osagai tradizional handia duen enpresa bat dela erakustearren. Hala eta guztiz ere, ideia eta bilera askoren ostean, pentsatu zen hobe zela komunikatzea, aurrekoaz gain, enpresa berritzailea direla.

Horregatik, fabrikaziorako, 3D inprimaketan pentsatu genuen. Fabrikazio-sistema honek identitatea eta izaera berritzaileago ematen ditu. Bestalde, produkzio txikia egitea ahalbidetzen du, inbertsio handirik egin gabe.

Estekak