3. osagaia
Energia berriztagarrien sorkuntza
Energia berriztagarriak sustatzea da Europar Batasunaren energia-politikaren helburuetako bat, 2018ko abenduaren 2018/2001 Zuzentarauak erakusten duen bezala. Zuzentarau horrek adierazten duenez, iturri berriztagarrietatik sortutako energia gehiago erabiltzea beharrezkoa da berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko, eta Klima Aldaketari buruzko 2015eko Parisko Akordioa eta 2030erako klimaren eta energiaren arloko Batasunaren esparrua betetzeko.
Akordio horrek Europar Batasunaren isurketak 2030erako gutxienez % 40 murrizteko helburu loteslea jasotzen du, 1990eko balioekin alderatuta. Era berean, 2018/2001 Zuzentarauak berak adierazten du energia berriztagarrien erabilera handiagoa funtsezkoa dela energia-horniduraren segurtasuna sustatzeko, energia jasangarria arrazoizko prezioetan hornitzeko, garapen teknologikorako eta berrikuntzarako. Aldi berean, ingurumen-, gizarte- eta osasun-abantailak ematen dira.
Energia berriztagarriak sustatzea da Europar Batasunaren energia-politikaren helburuetako bat, 2018ko abenduaren 2018/2001 Zuzentarauak erakusten duen bezala. Zuzentarau horrek adierazten duenez, iturri berriztagarrietatik sortutako energia gehiago erabiltzea beharrezkoa da berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko, eta Klima Aldaketari buruzko 2015eko Parisko Akordioa eta 2030erako klimaren eta energiaren arloko Batasunaren esparrua betetzeko. Akordio horrek Europar Batasunaren isurketak 2030erako gutxienez % 40 murrizteko helburu loteslea jasotzen du, 1990eko balioekin alderatuta. Era berean, 2018/2001 Zuzentarauak berak adierazten du energia berriztagarrien erabilera handiagoa funtsezkoa dela energia-horniduraren segurtasuna sustatzeko, energia jasangarria arrazoizko prezioetan hornitzeko, garapen teknologikorako eta berrikuntzarako. Aldi berean, ingurumen-, gizarte- eta osasun-abantailak ematen dira.
Euskadi garapen jasangarriarekin eta nazioartean adostutako klima-helburuekin konprometitutako erkidegoa da. Eusko Jaurlaritzaren 2019ko uztaileko Klima-Larrialdiaren Adierazpenak indartu egin du konpromiso hori, eta Euskadi erreferentziazko erkidego gisa jartzen du klima-aldaketaren aurkako borrokan. Energiaren arloan, agerian geratu da energia berriztagarrien alde apustu handiagoa egin behar dela, eta petrolioaren deribatuen zero kontsumoa lortzeko lan egin behar dela, sektore kontsumitzaileen artean energia alternatiboak sustatuz.
.