Hazitek 2022. Enpresa I+G bultzatzeko programa
[Hazitek 2022]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plan berriaren barruko espezializazio esparruetan ere.
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
Aurrekontuko zuzkidura
95.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Prestazio ekonomikoa
- Lehiakortasun proiektuak
- 45.000.000,00 €
- Proiektu estrategikoak
- 50.000.000,00 €
- 15.000.000 € 2022 urterako,
- 18.000.000 € 2023 urterako eta
- 17.000.000 € 2024 urterako.
Diruz laguntzeko moduko proiektuak
- Izaera lehiakorreko I+G proiektutzat joko dira ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu-tipologia hauek:
- Produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzera bideratutako proiektuak, edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko aukera emango dutenak.
- Zientzian eta teknologian oinarritutako enpresa berriak sortzeko proiektuak.
Izaera lehiakorreko I+G proiektuentzako laguntzak jaso nahi dituzten proiektuek I+G jarduera-multzo koherentea azaldu beharko dute, produktu, prozesu edo zerbitzu originalak eta existitzen direnak baino hobeak garatzera argiro bideratuak. Horien helburua merkatuaren eta gizartearen eskaria hobeto asetzea izan behar da, edo merkatura daitekeen ezagutza erabili edo sortzera argiro egon behar dira bideraturik, honako elementu hauek uztartzen dituzten enpresak sortzeko asmoarekin:
- Ezagutza zientifiko edo teknologiko maila altua eskatzen duten produktu, prozesu eta zerbitzuekin zerikusia duten jarduera edo komertzioaren garapena.
- I+G+B jarduera ugariren garapena.
- Jabetza intelektualari buruzko eskubideen erabilera, bai enpresak berak sortuak, bai negozioko gako-abantaila lehiakortzat esklusibotasun-lizentzien bitartez eskuratuak.
- Enpresaren garapenean, goi-mailako prestakuntza zientifiko eta teknologikoa duen langileriaren partaidetza aktiboa.
Ez dira «proiektu, prozesu/zerbitzu berriak garatzeko proiektutzat» hartuko lehendik dauden produktuak/prozesuak/zerbitzuak hobetzeko proiektuak edo produktu/prozesu/zerbitzu berritzat jotzeko moduko berrikuntza-mailarik ez daukatenak. Ez dute diru-laguntzarik jasoko produktuen, ekoizpen-lerro eta -prozesuen, existitzen diren zerbitzuen eta beste operazio arrunt batzuen ohiko edo aldizkako aldaketa normalek, aldaketa horiek hobekuntzak ekar baditzakete ere.
- Sektore estrategikoetako ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak.
- Diruz lagundu ahal izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planeko espezializazio-esparruetan jasotako izaera estrategikoko ikerketa industrial eta garapen esperimentaleko proiektuak. Proiektu horiek, teknologia- eta berrikuntza-esparruetako ikerketa eta garapenean, sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatu beharko dute, EAEko ekonomian trakzio-efektua eragiteko, ETEen esku-hartzeari bidea emateko eta Europako Ostertza Programara sartzea erraztuz.
- Diruz lagunduko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planeko espezializazio-esparruetako izaera estrategikoko ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei dagozkien I+G+B jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarriak sortzera bideratu beharko dira jarduera horiek, eta izaera estrategikoko teknologia berriak integratu beharko dituzte, bai eta patente berriak sortu eta Oinarri zientifiko eta Teknologikoko Enpresa Berriak (OTEB) sortu ere. Hori guztia lanpostuak sortzera eta EAEko enpresa-ehuna dibertsifikatzera bideraturik egon beharko da, bai eta enpresa-lehiakortasuna hobetzera ere.

Nori dago zuzenduta
Onuradunak
- Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
- Enpresa-taldeak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
- Oinarri zientifiko eta teknologikoa duten enpresa berriak merkaturatzeko proiektuen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteak ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera akreditatuak, ere onuradunak izan daitezke.
Betekizunak
-
Onuradunak ahal izateko, entitateek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
- Produkzio-instalazio bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan; hortik gauzatu behar du bere jarduera ekonomikoa, eta I+G proiektuan parte hartzen duten langileak izan behar ditu hor.
- Diruz lagun daitezkeen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako instalazioetatik gauzatzea zuzenean.
- Nortasun juridikoa izatea, 3.1.b) artikuluan aipatutako nortasun juridikorik gabeko talde bat ez bada behintzat, bai eta bere kabuz jarduteko gaitasuna ere, eta ez izatea debekurik edota gaitasun-gabetzerik dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioarekin nahiz beste edozein erakunde publikorekin kontratuak egiteko.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, eskabidea aurkezten duen unetik.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen (4/2005 otsailaren 18koaren) azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoari jarraikiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izanda, horiekin lotutako itzultze- edo zehapen-prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da erakunde onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
Eskabidea aurkezten denetik emango den dirulaguntza likidatzen den arte bete beharko dira baldintza horiek.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
SPRI
Tfno.: 94 403 70 43
e-mail: mgarcia@spri.eus
Tfno: 94 403 70 30
e-mail: mhernandez@spri.eus
GOBIERNO VASCO
Tfno: 945 01 82 08
e-mail: l-segurola@euskadi.eus
Tfno: 945 01 65 70
e-mail: ja-martinez@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1030807Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
2022ko urtarrilaren 26ko Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2022ko martxoaren 24ra bitartean aurkeztu ahal izango dira eskabideak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
I. FASEA: PROIEKTUAK HAUTAPENA ETA ONARTZEA
Helbide elektroniko honetan bete beharko dira proiektu-hautaketarako eskabideak, formatu elektronikoan, bai eta agindu honetan aurreikusitako dokumentazio osagarria, helbide horretan eskuragarri dagoen ereduarekin bat:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1030807/ (euskara)
Elkarlaneko proiektuetarako, erakunde interesdunek eskaera bateratu bakarra aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko. Ondorioz, proiektuan parte hartzen duen enpresetako batek zuzenduko du proiektua, taldearen lider gisa jardunez, eta proiektuaren ordezkari izango da, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003 azaroaren 17koaren) 11.3 artikuluan xedatutakoarekin bat. Ondorio horietarako, enpresak horrek hartuko du bere gain proiektuaren garapenaren eta kudeaketaren ardura, bai eta proiektua ongi joateko Administrazioarekin izan beharreko hartu-emanen gaineko ardura ere.Kasu horietan, beraz, proiektuan parte hartzen duten enpresen artetik, taldearen lider gisa jarduten duen erakundearen legezko ordezkaritzaren titular denak aurkeztuko du eskabidea. Bestalde, pertsona horrek sinatzeaz gainera, parte hartzen duten gainerako enpresek ere izenpetu beharko dute eskabidea, eta bai lider den enpresari, bai parte hartzen duten gainerako enpresei, ahalorde-eskrituraren kopia eskatuko zaie. Proiektu horretan, enpresa partaide bakoitzak izango dituen funtzio eta aurrekontuak zehaztuko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresek beste erakunde europar batzuekin burututako estatuz haraindiko lankidetzako ERANET proiektuen, nazioarteko lankidetzaren eta garapenerako lankidetza europarren kasuan, EAEn kokatutako enpresek bakarrik izango dute eskaera eta dagozkion agiriak aurkezteko ardura.Proiektu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da. Eskabidearekin zenbait fitxategi aurkeztu beharko dira, honako agiri hauen kopia digitalizatua dutela:
- Eskabide-inprimakia, proiektuaren lider den erakundeak sinatuta, honako hauek barne hartuko dituena: proiektuan parte hartzen duten enpresa guztien datuak eta haietako bakoitzaren aurrekontua. ERANET proiektuen eta garapenerako lankidetza europarren kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresak/ek bakarrik sinatuko dute.
- Enpresa partaide bakoitzaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.
- Proiektuaren memoria tekniko-ekonomikoa; 80 orrialde (proiektu estrategikoak) edo 60 orrialde (proiektu lehiakorrak) izango ditu gehienez, azala, aurkibidea eta eranskinak (interes-gutunak eta langile ikerlarien CV) kontuan hartu gabe. Letraren neurria: arial 11.
- Lankidetza-proiektuei dagokienez, enpresa partaide guztiek izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren kopia digitalizatua. Taldea eratzeko hitzarmena, gutxienez alderdi hauek kontuan hartuta: jardueren banaketa eta aurrekontua, konfidentzialtasun-hitzarmenak, emaitzen jabetza, jabetza industrial eta intelektualaren babes legala (patenteak), emaitzen etorkizuneko ustiapen komertziala eta emaitzen hedapen publikoa.
- Enpresa partaide bakoitzeko pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia digitalizatua
II. FASEA: LAGUNTZAK EMATEA
I. fasean hautatutako proiektuetarako baino ezingo dira aurkeztu laguntza-eskabideak, 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduren 20. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta, haiekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek ziurtatzeko:
- ETE bat bada, haren ezaugarriak bat datozela ETEen definizioarekin, Europar Batasuneko arauekin bat. Hain zuzen ere, enpresa txiki edo ertaintzat hartuko dira, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorreko I. eranskina aintzat hartuz, 250 baino langile gutxiago dituzten enpresak, negozio-bolumena gehienez 50 milioi eurokoa edo txikiagoa dutenak, edota urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak. Enpresa txikitzat hartuko dira, berriz, 50 langile baino gutxiago izanik, urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez dutenak. Kasu bietan, elkartutako edo uztartutako enpresen langileak eta mugak 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko 4., 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera zenbatuko dira.
- Ez daudela administrazio publikoekin lotuta edo haien mende, eta ez direla administrazio instituzionalekoak.
- Enpresa handi edo ertaina baldin bada, ezin da egon berregituratze-aldian, eta, hala badago, jasotzen duen berregituratze-laguntzaren berri izan behar du Europako Batzordeak.
- Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu eta/edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda, de minimis laguntzak barnean direla, aurreko bi zerga-ekitaldietan eta uneko zerga-ekitaldian jasotakoak, betiere 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduari lotuta. Erregelamendu hori, hain zuzen ere, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.
- Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, artean konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoelarik.
- Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.
- Entitate eskatzailea, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunena, edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitzarik ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Erakunde eskatzailea ez dagoela itzultze- edo zehapen-espediente batean, eta ez dagoela zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (4/2005 otsailaren 18koaren) azken xedapenetako seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
- Erakunde eskatzailea ez izatea berreskuratze-agindu baten zain dagoen enpresa edo erakunde bat, Europar Batasunak dirulaguntza bat legez kontrakoa eta merkatu komunarekin bateraezina dela adierazi duen aurretiazko erabaki baten ondoren.
- Erakunde eskatzailea ez dela krisian dagoen enpresa edo erakunde bat, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetako definizioari jarraikiz (2014/C 249/01).
- Hala badagokio, efektu pizgarriari buruzko adierazpena, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
- Organo kudeatzaileak behar beste aldiz aztertuko du, automatikoki, eta baimena jaso beharrik izan gabe, erakundeak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta ote dituen, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuari jarraikiz (EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena). Eskatzaileak baimenaren aurka egin ahal izango du, modu arrazoituan betiere, bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoarekin. Kasu horretan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
Dirulaguntzen Lege Orokorraren 11.3 artikuluan araututako taldeek aurkeztutako lankidetzazko proiektuetan, erakunde interesdunek eskabide bakar bat aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko, honako hauekin batera:
- Enpresa parte hartzaileek izenpetutako akordioaren kopia digitalizatua; akordio horren bidez, enpresa liderrari lagatzen diote ordezkaritza, beren izenean laguntza eskatu dezan.
- Proiektuan parte hartzen duen erakunde bakoitzeko, erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia, baita lider gisa jarduten duenarena ere.
- Proiektuan parte hartzen duen erakunde bakoitzeko, 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduaren 21.artikuluko 2. paragrafoan aipatutako dokumentazioa, baita lider den eragilearena ere.
-
Onuradunak ahal izateko, entitateek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
- Produkzio-instalazio bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan; hortik gauzatu behar du bere jarduera ekonomikoa, eta I+G proiektuan parte hartzen duten langileak izan behar ditu hor.
- Diruz lagun daitezkeen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako instalazioetatik gauzatzea zuzenean.
- Nortasun juridikoa izatea, 3.1.b) artikuluan aipatutako nortasun juridikorik gabeko talde bat ez bada behintzat, bai eta bere kabuz jarduteko gaitasuna ere, eta ez izatea debekurik edota gaitasun-gabetzerik dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioarekin nahiz beste edozein erakunde publikorekin kontratuak egiteko.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, eskabidea aurkezten duen unetik.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen (4/2005 otsailaren 18koaren) azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoari jarraikiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izanda, horiekin lotutako itzultze- edo zehapen-prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da erakunde onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
Eskabidea aurkezten denetik emango den dirulaguntza likidatzen den arte bete beharko dira baldintza horiek.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak