2020ko Bideratu Berria programa: Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak

[Bideratu Berria 2019]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da urriaren 17ko Aginduan xedatutako laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdia egitea; laguntza horiek aurrerakin itzulgarrien eran emango dira (Aginduaren bidez, krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dira).

Aurrekontuko zuzkidura

2.600.000 €

Prestazio ekonomikoa

Eman beharreko laguntzak aurrerakin itzulgarrien bidez gauzatuko dira, sustatu egingo dira industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta berrabiarazteko neurriak, krisialdian dauden enpresei epe ertain eta luzera bideragarritasuna itzultzeko, eta neurriok berregituraketa-planen barruan egon behar dute.

  • Muga: 1.000.000 euro eta berregituraketa-neurrien kostu osoaren %50a
  • Bermeak: sozietatearen ondasun eta eskubideen deskribapena, balorazio eguneratua eta kargen zehaztapena.

Nori dago zuzenduta


Krisialdiak jotako enpresa txiki edo Enpresa Ertaina izatea

Betekizunak

  • Betekizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Industria Garatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Industria Garatzeko Zuzendaritza

Donostia kalea 1

01010 Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63 - 945 01 82 14

e-mail:  d-industria@euskadi.eus

            agus-garcia@euskadi.eus

Kodea

0091104

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2020ko urriaren 2ko 15:00etan amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 15:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Izapideak

Eskabideak aurkeztea, errekerimenduak, jakinarazpenak eta agindu honetan jasotako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak