Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

2025eko Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak 2025

Erosi hemengoan, erosi azokan

Ezagutu ezazu gertutik gure azoken benetakotasuna eta ospakizun horiei bizia ematen dieten pertsonak ere, gida honetan aurkituko dituzun 390 nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azoken bidez. Aurkitu ezazu postu bakoitzean grina eta dedikazioaren testigantza bizia.

Baina gida hau ez da ekitaldien bilduma bat bakarrik; beren lan eta dedikazio neketsuarekin, euskal landa-munduko zuntz indartsuenak ehundu dituzten lehen sektoreko pertsonei egindako omenaldia da.

Oraingo honetan, emakumeen lana azpimarratu nahi dugu. Historian zehar, tradizioaren zutabeak izan dira, gure nortasunari forma ematen dion kulturaren zaindariak, berritzaile nekaezinak eta gure komunitatea elikatzen duen lurraren zaintzaileak. Garaia da Euskadiren aberastasuna eraikitzeko eta mantentzeko izan duten funtsezko eginkizuna aitortzeko eta ospatzeko.

Aurten, azokan ikusiko dugu elkar, gure sustraien magia partekatzeko eta aberasten gaituen aniztasuna ospatzeko.

OHARRAK:

  • Plentziako Jatorri Deiturako Idiazabal gaztaren XXXIV Lehiaketa ofiziala ospatuko da 2025eko abenduaren 17an, igandea, eta ez abenduaren 16an, gidan adierazten den moduan.

Azken aldaketako data: