2024ko Lan Merkatuaren Erroldari buruzko Inkestaren informazioa (Eskaera-fasea)

 

  1. Informazio orokorra 

  2. 2024ko Lan Merkatuaren Erroldari buruzko inkestaren ezaugarriak

  3. Inkestei erantzutearen derrigortasuna

  4. Isilpekotasuna eta segurtasuna

  5. 2024ko Lan Merkatuaren Erroldaren estatistikari buruzko azalpen-metodologikoa

  6. Edozein zalantza argitzeko

 Informazio orokorra

Indarrean dagoen 2023-2026 aldirako Euskal Estatistika Planaren eta 2024. urteko Estatistika Programaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren Estatistika Organo Espezifikoari dagokio Eskaera-fasean Lan Merkatuko Erroldaren (LME) Estatistika egitea. 

Establezimenduei zuzendutako eskaera-fase hori lau urtean behin egiten da.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enpleguko Sailak lan honetako laginaren partaide zarela esanez bidalitako gutuna jaso eta horren inguruko zalantzak badituzu (derrigorrezkoa al da? seguru al daude datuak?), hemen topatuko dituzu erantzunak edo gai horiek argituko dizkizun kontaktua.

Datuak Sigma Dos enpresak jasoko ditu edizio honetan eta hori guztia prozesuaren amaieran gizarterako kalitatezkoa eta erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko ezinbesteko zeregina da. Gainera, Euskadiko enpresa-egituraren elkarlana ere ezinbestekoa da. Badakigu gehienetan inkestari erantzun behar izatea zeregin ezatsegina izaten dela; hori dela eta, Sail honen asmoa da lan hori ahalik eta erosoena bihurtzea.

Hurrengo taulan azaltzen dira Lan Merkatuko Erroldaren Inkesta egiteko gaur egun abian dagoen galdetegia eta proiektuarekin lotuta dauden zalantzak argitzeko kontaktuak:

Inkestaren izena

 2024ko Lan Merkatuko Erroldaren Inkesta

Euskal Estatistika Plana-Kodea

050404

Azken eguna

31/12/2024

Harremanetarako e-maila

Sigma Dos enpresa: cmtdemanda@sigmados.com

Sailaren EOE: estadistica-ete@euskadi.eus

Harremanetarako telefonoa

Sigma Dos enpresa: 900 670 771

Sailaren EOE: 945-019345

PDF galdetegia

LME 2024 galdetegia (leiho berri batean irekitzen da)

 Informazio gehiago

Lehenengo emaitzak

2020ko LMEren taula estatistikoak (Eskaera-fasea) (leiho berri batean irekitzen da)

Itzuli 

2024ko Lan Merkatuaren Erroldari buruzko inkestaren ezaugarriak

Estatistika-lan horren helburua da lan-indarraren eskaera zein den zehatz-mehatz ezagutzea. Horretarako, gaur egungo enpresa-egitura aztertzen da, bai eta egitura horrek EAEko ekoizpen- eta zerbitzu-zentroetan enpleguak sortzeari dagokionez dituen ondorioak ere. 

Estatistika Organo Espezifikoak landako bilketa-lanak egingo ditu 2024ko urritik abendura bitartean. 

Posta bidezko bidalketarekin lotuta egon daitezkeen eta saihestezinak diren arazoak egon ezean, aukeratutako establezimenduek aldez aurretik jasoko dute estatistikako lan ofiziala dela eta inkesta Internet bidez (metodo azkarra eta segurua da) bete dezaketela jakinarazten duen gutuna. Eskutitz horretan, pasahitz bat egongo da, enpresak galde-sorta Ikertalde enpresak emandako webgune honen bidez zuzenean bete dezan: https://cmt2024.sigmados.com.

Enpresak Internet bidez erantzun nahi ez badu, datozen egunetan agente bat jarriko da establezimenduarekin harremanetan, galde-sorta betetzeko beste modu batzuk eskaintzeko: telefonoa, aurrez aurreko bisita, posta elektronikoa, PDF inprimaki autobetegarria edo ohiko posta (paperezko galde-sortaren bidez).

Zuen establezimenduarekin harremanetan jartzen den taldeak behar bezala identifikatu beharko du, bere izen-abizenak eta deia edo bisita egiteko arrazoia zehaztuta. Beti aipatu beharko du 2020ko Lan Merkatuko Erroldaren Inkesta dela.

Zer datu eskatzen dira?

  • Establezimenduaren ezaugarriei buruzko informazioa.
  • Merkatu geografikoa, estrategikoak eta kanpoko merkatuetarako sarbidea.
  • Finantza eta merkatu arloko egoera.
  • Modernizazio-indizeak. Berrikuntza, nazioartekotzea.
  • Establezimenduaren informatizazioa.
  • Enpleguaren barneko egitura.
  • Lan-merkatuaren dinamika azken urtean.
  • Langileen kontratazioa. Balorazioak.
  • Prestakuntza.

Itzuli 

Inkestei erantzutearen derrigortasuna

EUSTATen kasuan bezalaxe, Sailaren Estatistika Organo Espezifikoak garatzen dituen estatistikak Euskal Estatistika Planean sartuta daude. Ofizialak dira eta Legeak araututa daude; ondorioz, derrigorrezkoa da horiei erantzutea.

Hori xedatzen duen lege-erreferentzia orokorra 1986ko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzkoko, 19. artikulutik 23.era artekotan dago jasota. Erantzutearen derrigorrezkotasunarekin lotuta, indarrean dagoen Euskal Estatistika Planeko 4. artikuluak (10/2023 LEGEA, azaroaren 9koa, 2023-2026 Euskal Estatistika Planari buruzkoa) ere jasotzen du Euskal Estatistika Planean jasota dauden estatistikak derrigor bete beharrekoak direla.

Itzuli 

Isilpekotasuna eta segurtasuna

Sailaren Estatistika Organo Espezifikoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileak identifikatzeko erabilgarriak diren datuak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko eta ez zaizkio hirugarren bati igorriko.

Hauek ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko 1986ko apirilaren 23ko 4/1986 Legea, zehazki 19. eta 23. artikulura bitartekoak, 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesten dituena eta izaera pertsonaleko datuak jasotzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasuneko neurriak jasotzen dituen araudia, 1999ko ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuak onartutakoa.

Itzuli 

2024ko Lan Merkatuaren Erroldaren estatistikari buruzko azalpen-metodologikoa

Biztanleria eremua: beren enpresa-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duten establezimenduen multzoa.

Geografia eremua: inkestaren lurralde eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da. Emaitzen bereizketa mailarik handiena lurralde historikoarekin eta zehaztutako 11 eskualde edo enplegu-arroekin lotutakoa da.

Denbora eremua: datuen erreferentzia urtekoa da, urteko azken bi hilabeteetan jasotako datuen araberakoa.

Ikerketaren ezaugarri nagusiak: EAEko 8.000 establezimenduri egindako inkesta. Jarduera-sektorearen eta enpleguaren arabera ausaz hautatutakoak.

Datuen bilketa: aukeratutako establezimenduak nahi duen moduan bilduko du informazioa. Dena den, egungo egoera dela eta, datuak Internet bidez jasotzea gomendatzen da, webgune honen bidez: https://cmt2024.sigmados.com.

Itzuli 

Edozein zalantza argitzeko 

Saileko Estatistika Organo Espezifikoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko honako kontaktu hauen bidez:

Inkestari buruzko informazioa jasotzeko telefonoa (Sigma Dos): 900 670 771

Saileko Estatistika Organo Espezifikoaren telefonoa: 945 01 93 45

Informazioa jasotzeko posta elektronikoa (Sigma Dos): cmtdemanda@sigmados.com

Sailaren Estatistika Organo Espezifikoaren posta elektronikoa: estadistica-ete@euskadi.eus

Itzuli