2024ko Lan Baldintzen Inkestaren informazioa
-
Informazio orokorra
-
2024ko Lan Baldintzen Inkestaren ezaugarriak
-
Inkestei erantzutearen derrigortasuna
-
Isilpekotasuna eta segurtasuna
-
2024ko Lan Baldintzen Inkestari buruzko azalpen-metodologikoa
-
Edozein zalantza argitzeko
Informazio orokorra
Indarrean dagoen 2023-2026 aldirako Euskal Estatistika Planaren eta 2024. urteko Estatistika Programaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren Estatistika Organo Espezifikoari dagokio Lan Baldintzen Inkesta (LBI) egitea.
Inkesta hau lau urtean behin egiten da.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enpleguko Sailak lan honetako laginaren partaide zarela esanez bidalitako gutuna jaso eta horren inguruko zalantzak badituzu (derrigorrezkoa al da? seguru al daude datuak?), hemen topatuko dituzu erantzunak edo gai horiek argituko dizkizun kontaktua.
Datuak Ikertalde enpresak jasoko ditu edizio honetan eta hori guztia prozesuaren amaieran gizarterako kalitatezkoa eta erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko ezinbesteko zeregina da. Badakigu gehienetan inkestari erantzun behar izatea zeregin ezatsegina izaten dela; hori dela eta, Sail honen asmoa da lan hori ahalik eta erosoena bihurtzea.
Hurrengo taulan azaltzen dira Lan Baldintzen Inkesta egiteko gaur egun abian dagoen galdetegia eta proiektuarekin lotuta dauden zalantzak argitzeko kontaktuak:
Inkestaren izena |
2024ko Lan Merkatuko Erroldaren Inkesta |
Euskal Estatistika Plana-Kodea |
050903 |
Azken eguna |
28/02/2025 |
Harremanetarako e-maila |
Ikertalde enpresa: ect@ikertalde.com Sailaren EOE: estadistica-ete@euskadi.eus |
Harremanetarako telefonoa |
Ikertalde enpresa: 900 101 718 Sailaren EOE: 945-019345 |
PDF galdetegia |
|
Informazio gehiago |
2024ko Lan Baldintzen Inkestaren ezaugarriak
LBIren helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) soldatapekoen eta kooperatibisten lan-baldintzak ezagutzea, eta, horretarako, enpresarekiko harremanari, lanaren antolamenduari, lantaldeei, lan-giroari eta arriskuei, sindikazio-mailari, prestakuntzari eta lanpostuarekiko gogobetetze orokorrari buruzko aldagai nagusiak aztertzea.
Estatistika Organo Espezifikoak landako bilketa-lanak egingo ditu 2024ko urritik 2025ko otsailera bitartean.
Posta bidezko bidalketarekin lotuta egon daitezkeen eta saihestezinak diren arazoak egon ezean, aukeratutako etxebizitzek aldez aurretik jasoko dute estatistikako lan ofiziala dela eta inkesta Internet bidez (metodo azkarra eta segurua da) bete dezaketela jakinarazten duen gutuna. Eskutitz horretan, pasahitz bat egongo da, pertsonek galde-sorta Ikertalde enpresak emandako webgune honen bidez zuzenean bete dezan: www.ikertalde.com/lbi2024.
Interneten bidez erantzun nahi ez badu, datozen egunetan agente bat jarriko da etxebizitzarekin harremanetan, galde-sorta betetzeko beste modu batzuk eskaintzeko: telefonoa, aurrez aurreko bisita, posta elektronikoa, PDF inprimaki autobetegarria edo ohiko posta (paperezko galde-sortaren bidez).
Zuen etxebizitzarekin harremanetan jartzen den taldeak behar bezala identifikatu beharko du, bere izen-abizenak eta deia edo bisita egiteko arrazoia zehaztuta. Beti aipatu beharko du 2024ko Lan Baldintzen Inkesta dela.
Zer datu eskatzen dira?
- Langileak enpresarekin duen harremana
- Lanaren antolaketa
- Lan-denbora
- Tresneria, lan-giroa eta arriskuak erabiltzea
- Lanaren kalitatea
Inkestei erantzutearen derrigortasuna
EUSTATen kasuan bezalaxe, Sailaren Estatistika Organo Espezifikoak garatzen dituen estatistikak Euskal Estatistika Planean sartuta daude. Ofizialak dira eta Legeak araututa daude; ondorioz, derrigorrezkoa da horiei erantzutea.
Hori xedatzen duen lege-erreferentzia orokorra 1986ko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzkoko, 19. artikulutik 23.era artekotan dago jasota. Erantzutearen derrigorrezkotasunarekin lotuta, indarrean dagoen Euskal Estatistika Planeko 4. artikuluak (10/2023 LEGEA, azaroaren 9koa, 2023-2026 Euskal Estatistika Planari buruzkoa) ere jasotzen du Euskal Estatistika Planean jasota dauden estatistikak derrigor bete beharrekoak direla.
Isilpekotasuna eta segurtasuna
Sailaren Estatistika Organo Espezifikoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileak identifikatzeko erabilgarriak diren datuak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.
Bestalde, emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko eta ez zaizkio hirugarren bati igorriko.
Hauek ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko 1986ko apirilaren 23ko 4/1986 Legea, zehazki 19. eta 23. artikulura bitartekoak, 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesten dituena eta izaera pertsonaleko datuak jasotzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasuneko neurriak jasotzen dituen araudia, 1999ko ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuak onartutakoa.
2024ko Lan Baldintzen Inkestari buruzko azalpen-metodologikoa
Biztanleria eremua: urte osoan edo urteko denbora gehienean ohiko etxebizitzatzat erabiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi diren pertsonak.
Geografia eremua: inkestaren lurralde eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da. Bereizketa-mailarik handiena 11 eskualde edo enplegu-arro dira.
Denbora eremua: datuen erreferentzia urtekoa da, eta erreferentziatutako informazio bilaketa azken 5 urteetakoa, 2019tik 2024 arte.
Ikerketaren ezaugarri nagusiak: EAEko 3.500 etxebizitzatan egindako inkesta, eta lan edo langabezi egoeran dauden 3.000 pertsonei.
Datuen bilketa: hautatutako pertsonak nahi duen bezala jasoko du informazioa: telefonoz edo aurrez aurre. Datuak Internet bidez jasotzea gomendatzen da.
Edozein zalantza argitzeko
Saileko Estatistika Organo Espezifikoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko honako kontaktu hauen bidez:
Inkestari buruzko informazioa jasotzeko telefonoa (Ikertalde): 900 101 718
Saileko Estatistika Organo Espezifikoaren telefonoa: 945 01 93 45
Informazioa jasotzeko posta elektronikoa (Ikertalde): ect@ikertalde.com
Sailaren Estatistika Organo Espezifikoaren posta elektronikoa: estadistica-ete@euskadi.eus