2024an Euskadiko KSIetan Lankidetzan Egindako Berrikuntza Proiektuetarako Laguntza
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, 2024. urte honetan, KSI-Kultura eta Sormen Industriak (Arte Eszenikoak, Kultura Ondarea, Artisautza, Ikus-entzunezkoak, Eduki Digitalak, Arkitektura, Musika, Hizkuntza Industriak, Ikusizko Arteak, Edizioa eta Bitarteko Inprimatuak, Bideojokoak, Diseinua, Moda eta Publizitatea) sektoreko enpresen presentzia bultzatuko du nazioarteko berrikuntza-proiektu kolaboratiboetan, bazkideen bilaketa erraztuz.
Ildo hori gauzatzen da Euskadiko KSIei lankidetzan egindako berrikuntza-proiektuetan parte hartzen lagunduz. Jarduerak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, EUSKALITek eta KSIen laguntza teknikorako hautatutako hiru aholkularitza-enpresak koordinatuta izango dira.
Creativity World Forum 2024-n, laguntza-txosten bat egin zen Nazioarteko-laguntzak_-eusk.pdf (PDF, 731 KB), nazioarteko lankidetza-proiektuak egiteko laguntzak biltzen dituena.
Laguntzak banatzeko, honako kasu hauetan oinarrituko gara:
- Enpresa eskatzaileak badu finantzatu beharreko proiektu identifikatu bat, haren edukia xehetasunez definitu/berrikusi daitekeen arren aholkularitza-enpresen laguntzari esker. Tokian tokiko bazkideen bilaketak lekua izango luke.
- Enpresak dagoeneko identifikatuta du zein laguntza-ildotan parte hartu nahi duen, baina nazioarteko bazkideak aurkitu behar ditu partzuergo batean parte hartzeko, eta horretarako aholkularitza-enpresen laguntza behar du.
Beraz, nazioartekotzean dagoeneko ibilbide bat duten KSI enpresei zuzendutako laguntza da; adibidez, aurretik parte hartzen saiatu dira eta zailtasun teknikoekin egin dute topo, edo ez zuten laguntza lortu, edo ez ziren bazkideak (tokikoak edo nazioartekoak) aurkitzeko gai izan, eta abar. Helburua ez da izango nazioartekotze aukerak aztertzea.
Laguntza horiek dagoeneko identifikatuta dauden diru-laguntzei buruzko zalantzak argitzeko, dokumentazioak, parte hartzeko baldintzak edo irizpideak berrikusteko, bazkideak (tokikoak edo nazioartekoak) bilatzeko eta abarretarako erabili ahal izango dira. Laguntza sinpleak aholkularitzako 10 ordu arterainokoak izango dira, edo laguntza konplexuak, aholkularitzako 25 ordu arterainokoak.
ESKABIDEEN KUDEAKETA
Interesa duten KSIek esteka honen bidez eman beharko dute izena. Formulario horretan, informazio hau eman beharko dute, besteak beste: enpresaren izena, KSI sektorea, harremanetarako datuak, laguntza sinplea edo konplexua nahi duten, eta aholkularitza behar duten diru-laguntza/programa/deialdi identifikatua/k.
Eskaera jasotakoan, behar den aholkularitzaren ezaugarriak berrikusi eta baloratuko dira (baita telefono dei edo bideo-dei bidez ere, behar izanez gero), eta, ondoren, hautatutako hiru aholkularitza-enpresetako batera bideratuko da.
Izena emateko aldia: uztailaren 11tik abenduaren 5era. Programa honek proiektu kopuru mugatua du eta iristen diren ordenaren arabera erantzungo dira.
Harremanetarako informazioa:
- Nerea Obieta nobieta@euskalit.net (688 830 743)
- Terese García tgarcia@euskalit.net (685 735 690)
AHOLKULARITZA-ENPRESENGANDIKO LAGUNTZA
-
Eskaerak jasotzea eta lehen kontaktua
Prozesua posta elektroniko bidezko kontaktu batekin hasiko da, bertan jasoko den laguntza motari buruzko informazioa emango da.
Abiarazte-bilera bat egingo da (aurrez aurrekoa edo online), ordu batekoa*. Bilera horretan, identifikatutako deialdiari/deialdiei buruz hitz egingo da, helburuak eta beharrak ulertuko dira (dokumentazioa berrikustea, zalantzak argitzea, aurrekontua doitzea, bazkideak bilatzeko beharra...), eta banakako lan-plan bat ezarriko da.
*Ordu hori jasotako laguntza-ordu guztien barruan sartuko da.
-
Laguntza sinple eta konplexuen kudeaketa
Laguntza sinpleak (10 ordu)
Laguntza sinpleetarako, banakako aholkularitza-bilerak egingo dira, eta aurrez aurre edo online egin ahal izango dira.
Bilerak astean behin egin ahal izango dira, eta enpresarekin gehienez hiru saio programatu ahal izango dira, bakoitza 2 ordu artekoa. Gainerako orduak hautatutako aholkularitzaren barruko lanetarako gordeko dira, saioen arteko proiektua prestatu, berrikusi eta jarraipena egiteko.
Proposamena prestatzeko aholkularitza funtsezko bi arlotan oinarrituko da:
- Proposamenaren egituraketa: Proposamena modu logiko eta koherentean antolatzen laguntzea, deialdiaren baldintza formal eta tekniko guztiak betetzen direla ziurtatuz. Beharrezkoa izanez gero, tokiko bazkide bat bilatuko da diru-laguntzaren esleipena ziurtatzeko (kasu honetan, esleitutako 10 ordu baino gehiago beharko lirateke, eta kasu zehatz bakoitzean berrikusiko lirateke).
- Berrikustea: Proposamena idazten laguntzea eta berrikuspen zehatzak egitea, proposamenaren argitasuna eta zehaztasuna hobetzeko.
Laguntza konplexuak (25 ordu gehienez)
Pakete hau nazioarteko bazkideen bilaketa aktiboa behar duten proiektu konplexuagoetan zentratuko da. Helburua da KSI enpresei laguntza integrala ematea, bazkide potentzialak bilatu eta ebaluatu, eta proposamenak idatzi eta aurkezten lagundu besteak beste.
Identifikatu dituzten nazioarteko proiektuak sakonki ezagutzen lagunduko zaie enpresei, bazkide egokienak bilatzen lagunduz eta beren hautagaitzak sendotuz etengabeko aholkularitzaren bidez.
Prozesu horretan banakako aholkularitza-bilerak egingo dira. Aurrez aurre edo online egin ahal izango dira, gehienez ere 25 orduko mugarekin. Bilerak astean behin egin ahal izango dira, eta gehienez ere sei saio programatu ahal izango dira enpresarekin. Saio bakoitzak 2 ordu iraungo du gehienez. Gainerako orduak hautatutako laguntza-aholkularitzak barneko lanak egiteko gordeko dira, saioen artean proiektua prestatu, berrikusi eta jarraipena egiteko.
Jaso beharreko balizko laguntzak:
- Gaitasunen ebaluazioa: Enpresaren gaitasunak eta baliabideak aztertzea, nazioarteko deialdietan parte hartzeko egokiak diren erabakitzeko.
- Beharren azterketa eta bazkideen profila: Proiektuaren beharren eta deialdiaren baldintzen arabera, bazkide potentzialek bete behar dituzten irizpide espezifikoak identifikatzea.
- Bazkideen ikerketa eta identifikazioa: Bazkide izan litezkeenen aurre-hautaketa egitea, enpresaren proiektuarekin eta helburuekin bat egin dezaketen erakundeak eta enpresak identifikatuz.
- Proiektu-fitxa bat bidaltzea: Identifikatutako balizko bazkideei lankidetzaren onurak nabarmenduko dizkien proiektu-fitxa bat garatzea. Fitxa hau proiektuaren ikuspegi argi eta zehatza emateko diseinatuko da, helburuak, onurak eta lankidetzaren balio erantsia nabarmenduz.
- Aliantzak formalizatzea: Aliantza estrategikoak ezartzeko lan egingo da. Harreman horiek eraikitzeko, bilera egituratuak egingo dira, eta nazioarteko eragileen arteko lankidetzarako ingurune egokia sortuko da.
- Proposamena idazten eta aurkezten laguntzea: Proposamena modu logiko eta koherentean antolatzen edo berrikusten laguntzea, deialdiaren baldintza formal eta tekniko guztiak betetzen direla ziurtatuz.
2021eko lehen sei hilabeteetan, Euskadi Sortzailea Gidaritza Taldea birmoldatu egin zen, eta 14 pertsona izatera igaro zen. Gidaritza Taldearen lehen bilera lehen seihilekoaren amaieran izan zen. Lidergo-taldearen azpian hiru lantalde espezifiko daude:
- LT1 Euskal Kultura eta Sormen Barrutia BDCC - Koordinazioa: Innobasque
- LT2 I+G+b Kultura eta Sormen Industrien sektorean - Koordinazioa: Tecnalia
- LT3 KSI Cross Fertilisation eta Elikadura - Koordinazioa: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila (EJ)
1. LT1 Euskal Kultura eta Sormen Barrutia BDCC
Lehenengo lantaldea BDCC (Basque District of Culture and Creativity) jardueraren hasierarekin amaitu zen 2021eko uztailaren 8an. Urte amaierara arte, 35 enpresak jaso zituzten aholkularitza-zerbitzuak. Era berean, TRAIN THE TRAINERS programan hainbat arlotako 10 saio antolatu ziren (negozio-eredua, finantzak, marketina, nazioartekotzea, jabetza intelektuala, eraldaketa digitala edo kudeaketa-eredu aurreratua). Saio horietan administrazioetako eta sektoreetako 120 pertsonak parte hartu zuten. Enpresa-proiektuak sendotzeko programan, aldiz, 13 enpresak hartu zuten parte, eta enpresa-proiektu bakoitzak tutoretzapeko laguntza eta gaikuntza pertsonalizatua jaso zuen, proiektua sendotzeko.
2. LT2 I+G+b Kultura eta Sormen Industrien sektorean
CCIs and INNOVATION CONTRAST: I+G+b saio horien helburu nagusia ezagutzan sakontzea izan zen, kulturaren eta sormenaren sektorean berrikuntza erraztuko duten ekimenak eta politikak garatu ahal izateko. Tokiko eta nazioarteko 3 aditu-taldek KSIen berrikuntza-testuingurua aztertu zuten: berrikuntza; Ikerketa eta garapena; KSIen neurketa eta adierazleak: 40 pertsona guztira. Nazioarteko jardunaldiak Bilbon izan ziren, 2021eko azaroaren 11n eta 12an. Guztira 150 profesionalek eta nazioarteko 12 hizlarik hartu zuten parte.
KSIGUNE, 2021eko uztailean bere jarduerari ekin zion unibertsitate-klusterra. KSIetan unibertsitateko aktiboen mapa eta KSIekin lotutako 55 gaitasun/ikerketa-talde identifikatu ziren. ICC - Unibertsitatea enpresentzako erronken deialdian 14 proiektu onartu ziren (TFG, TFM).
3. LT3 KSI Cross Fertilisation eta Elikadura
Euskadi Sortzailea - Elikadura Osasungarria lantalde mistoa da. ICC-Elikadura ongarritze gurutzatuko 10 esperientzia zabaltzea. Berrikuntza diferentziala garatzeko aukerei buruzko webinar jardunaldia ICC eta ELIKADURA: 65 parte-hartzaile.
New European Bauhaus.
Euskadiko kide ofizialak Tabakalera, Conexiones Improbables, Bilbao Metrópoli-30 eta The Languages of Energy dira. Euskadiren Bruselako Ordezkaritzak koordinazio-lanak egin zituen. 2021eko maiatzean eta azaroan 2 prestakuntza-saio izan dira. Berrasmatutako Lekuen kategorian, saria Donostiako Uliako Lorategia proiektuarentzat izan zen.
KSITEK, KSIen transformazio digitalerako deialdian, 19 enpresa eta 8 sektoreko elkarte lagundu dira.
2020an, Euskadi Sortzailea Gidaritza Taldea 3 lan-talderen inguruan antolatu zen (GT), horietako bakoitza hiru ekintza-ardatzetako bati berariaz eskainia:
- LT1 Basque District of Culture and Creativity (BDCC)
- LT2 I+G+b (Ikerketa, garapena eta berrikuntza)
- LT3 Cross Fertilization (ongarritze gurutzatua)
Sareko funtzionamendua izan zen 3 lantaldeen oinarria, eta, beraz, Euskadiko KSIekin lotutako eragileen arteko lankidetzak ahalbidetzen du hausnarketak sortzea, erabakiak hartzea eta ekintzak abiaraztea. Era berean, proiektuen konplexutasunak eta inplikatutako eragileen aniztasunak beharrezkoa egin zuten lantaldeak hainbat azpitaldetan banatzea.
Azpitalde bakoitzaren helburua egindako lana egokitzea, kontrastatzea eta baliozkotzea zen, ezarritako helburuen arabera.
2020ari buruzko lan-taldeen jarduera-memoria (PDF, 927 KB)
1. LT1 Basque District of Creativity
Euskadiko KSIen sektoreak garatzen laguntzeko sortutako ekimena da, eta honako helburu hauek ditu:
- KSIen sektorearen egituraketan aurrera egitea.
- Profesionalei eta KSI enpresei laguntzea ekintzailetza-, berrikuntza- eta lehiakortasun-prozesuetan.
- Nazioarteko lankidetza-proiektuak sustatzea.
- Euskadiko KSIen nazioarteko ikusgarritasuna ematea.
- RIS3ko beste eremu batzuekiko polinizazio gurutzatua bultzatzea.
LT1 koordinazioa: Innobasque.
2. LT2 I+G+b
I+G+b euskal kultura- eta sormen-sektoreetan aplikatzeko esparru kontzeptuala definitzea helburu duen lan-ildoa. Talde Orokorra egoteaz gain, honako azpitalde hauek eratzen dira:
- LT2-1 I+G+b kontzeptualizazioa
- LT2-2 KSIGUNE ezagutza-poloa
- LT2-3_ KIC KSI
LT2 koordinazioa: Tecnalia.
3. LT3 Cross Fertilisation (Ongarritze gurutzatua)
Kulturaren eta sormenaren (RIS3 estrategiaren araberako aukera-lurraldea) eta aukerako beste eremu edo lurralde batzuen arteko sektore arteko polinizazioa KSIei abantaila garrantzitsuak ekar diezazkiekeen ariketa da. Ildo horretan, aukerak bilatzearen emaitza KSIen eta Elikaduraren sektorearen arteko sinergiak argi identifikatzea da (katearen maila guztietan), eta harreman hori EAEn sustatu eta sendotu egiten da.
Elikaduraren eta KSIen arteko sinergiaren arloko jardunbide egokiak.
LT3 koordinazioa: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.