Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Liburuaren barne merkataritza EAEn 2022

Txosten honetan, EAEko argitalpen enpresa pribatuen argitalpen eta fakturazio datuak bildu dira, 2022ko ekitaldi ekonomikoari dagozkionak.

Kulturaren Euskal Behatokiak, Euskadiko Editoreen Elkartearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpen sektoreko liburuaren barne merkataritzaren bilakaerari buruzko azterlana aurkeztuko du txosten honetan.

Txostenak, argitalpen sektorearen egiturari buruzko datuak ez ezik, sektoreak azken urteetan bere adierazle nagusietan izan duen bilakaera ere aztertzen du: argitalpen produkzioaren datuak, sektorearen fakturazioarenak eta liburuaren merkaturatze kateari buruzkoak, zeina ari den etengabe bilakatzen, liburu digitalaren eta irakurketa euskarri berrien sorreraz geroztik. Azterlan honetan, argitalpen globalari nahiz euskarazko argitalpenari buruzko informazioa dago jasota.

Erreferentziazko  urterako, honako hauek izan dira aztergai nagusiak:

  • Barne merkatuan saldutako liburuen fakturazioaren kopuru orokorra eta liburuen eskaintzari eta komertzializazioari loturiko aldagaiak.
  • Sektoreko enplegua, produkzioaren eta liburu banaketaren antolamendu geografikoa, argitalpen hizkuntza, liburuen salneurria, merkaturatze bideak eta egile eskubideengatik ordaindutako zenbateko osoa. Formatu elektronikoko liburuen argitalpenari eta fakturazioari buruzko kapitulu espezifiko bat ere badago.

Erabili den informazioa argitalpen enpresek eman dute, ikerketaren oinarri izan den galdetegia beteta. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu eman diguten laguntzagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, Euskadiko Editoreen Elkarteari eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, azterlan honetarako egin duten ezinbesteko ekarpenagatik.