Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko pertsona helduek osatutako abesbatzei buruzko azterketa

Azterlan honen helburua da abesbatza federatuen sektorearen erradiografia orokorra egitea, batez ere EAEn. Aurpegi askotako azterketa honek abesbatzen konplexutasuna eta euskal gizarteari dakarkioten balioa erakusten lagunduko du. Helduek osatutako abesbatzei bakarrik erreparatu zaie.

Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen interes nagusietako bat da bere eragin-eremuan ezagutza handitzea. Horregatik, kultura eta musika korala sustatzeko eta garatzeko eta bazkideen interesak ordezkatzeko eginkizunean, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak inkesta bat egin du Kulturaren Euskal
Behatokiaren laguntzarekin, sektoreekin elkarlanean aritzeko irekita duen lan-ildoaren barruan.

Inkestaren helburua da abesbatza federatuen sektorearen erradiografia orokorra egitea, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan. Helduek osatutako abesbatzei bakarrik erreparatu zaie oraingoan. Aurretik berariazko azterketa bat egin zen bereiz haurren eta gazteen abesbatzentzat. Erradiografia honen helburua da Elkarteak nahiz Eusko Jaurlaritzak egiten duten laguntza-lanari eraginkortasun handiagoz ekitea. Era berean, azterketa honek lagunduko du, zeharka, abesbatzek gizarteari egiten dioten ekarpenari balioa ematen.

Emaitzen analisiak 7 alderdi hartzen ditu guztira: antzinatasuna eta forma juridikoa, generoaren eta adinaren araberako osaera, elkartekide gisa edo kanpoko profesional gisa lotutako pertsonak, abesbatza-jardueraren alderdi artistikoak, emanaldien ezaugarriak, baliabide materialen analisia eta aurre egin behar dieten erronka garaikideei arreta ematea. Abesbatzen konplexutasuna eta euskal gizarteari dakarkioten balioa erakusten laguntzen du aurpegi askotako ikuspegi honek.

Amaierako sintesian erraz ulertzeko geruza batzuk gehitu ditugu. Atal horretan aurkeztu ditugu profil orokorra eta tipologiak zortzi alderdi desberdin aintzat hartuta eta ikerketaren ondorio esanguratsuenak nabarmenduta, bilakaera historikotik gaur egungo erronketaraino.

Laburbilduz, Euskal Herriko abesbatzen egungo errealitatea dokumentatzeaz gain, kultur panoramari egiten dion ekarpen paregabea ere erakusten du azterketa honek.