Euskal Herriko gazteek dauzkaten ikus-entzunezkoen kontsumoak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilerak aztertzen ditu Ikusiker ikerketak.
Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko urtarrilaren 9tik 15era bitartean, Youtube sare sozialari buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 18 eta 23 urte bitarteko 1.927 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira. Txosten honetan, Youtuberen gaineko galderen emaitzak eskaintzen dira: irismena, koneksioa maiztasuna, erabilera desberdinak, jarraitzen diren perfilak eta balorazio orokorra, besteak beste, Era berean, Youtubeko sortzaile direnen ohituren emaitzak ere aztertzen dira: zer motatako edukiak sortzen dituzte, eta zein hizkuntzatan, esate baterako.
Egitasmo hau martxan dago 2018-2019 ikasturtetik, eta UPV/EHUko NOR taldeak, EITBk, Kulturaren Euskal Behatokiak, Tabakalerak eta Euskararen Erakunde Publikoak gauzatzen dute, tokian tokiko ikasketa-zentroekin elkarlanean. Ikusiker ikerketari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.