Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikusiker (2023): Twitter eta plataforma digitalak

Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko apirilaren 17tik 23ra bitartean, Twitter eta plataforma digitalei buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 1.687 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira.

Euskal Herriko gazteek dauzkaten ikus-entzunezkoen kontsumoak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilerak aztertzen ditu Ikusiker ikerketak.

Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko apirilaren 17tik 23ra bitartean, Twitter eta plataforma digitalei buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 1.687 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira. Dokumentuaren hasieran, sare sozial desberdinen pisua zenbatekoa den zehazten da eta gero, Twitter eta plataforma digitalen inguruko galderen emaitzak eskaintzen dira: irismena, maiztasuna, erabilera desberdinak, jarraitzen diren perfilak eta balorazio orokorra, besteak beste.

Egitasmo hau martxan dago 2018-2019 ikasturtetik, eta UPV/EHUko NOR taldeak, EITBk, Kulturaren Euskal Behatokiak, Tabakalerak eta Euskararen Erakunde Publikoak gauzatzen dute, tokian tokiko ikasketa-zentroekin elkarlanean. Ikusiker ikerketari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.