Euskal Herriko gazteek dauzkaten ikus-entzunezkoen kontsumoak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilerak aztertzen ditu Ikusiker ikerketak.
Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko maiatzaren 8tik 17ra bitartean, unibertsitateko ikasleei telebistari buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 1.451 ikasleen erantzun baliagarri jaso dira. Dokumentu honek, zehazki, gazteek informazioaren alorrean telebistaren zein erabilera duten aztertzen du.
Ikusiker egitasmoa martxan dago 2018-2019 ikasturtetik, eta UPV/EHUko NOR taldeak, EITBk, Kulturaren Euskal Behatokiak, Tabakalerak eta Euskararen Erakunde Publikoak gauzatzen dute, tokian tokiko ikasketa-zentroekin elkarlanean. Ikusiker ikerketari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.