Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskarazko argitalpenei buruzko txostenaren hamazazpigarren txostena aurkeztu du, 2021eko ekitaldikoa. Txosten hau Euskadiko Editoreen Elkartearekin elkarlanean egin dugu.
Txosten honen abiapuntu izan zen azterlanean euskarazko liburuen produkzioari, eskaintzari eta fakturazioari buruzko datuak bildu ditugu, argitaratzeko tokia edozein izanik ere. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko datuak ez ezik, Frantziako Estatuan egindako produkzioa ere hartu dugu aintzat, hau da, Ipar Euskal Herrikoa. Horretaz guztiaz gain, oraintxe aipatu ditugun lurraldeetatik kanpo dauden eta euskarazko argitalpenak egin dituzten argitaletxeen produkzioak ere hartu ditugu.
Halaber, Administrazio Publikoaren eta haren mendeko erakundeen euskarazko argitalpenei buruzko datuak ere biltzen dira txostenean.
Aurten ere, esker ona adierazi nahi diegu, eman diguten laguntzagatik, Euskadiko Editoreen Elkarteari, Conecta Research & Consulting enpresak bidalitako galdetegiari erantzun dioten enpresei, ISBNren agentziari eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, horiei esker egin ahal izan baitugu ikerlan hau.