(ELKARTEGINTZA ETA PARTE-HARTZEA) Asoziazionismoa sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko diru-laguntzak (2021 urteko ekitaldia).

[ASM 2021]

Deskribapena


Xedea

1. artikulua.– Xedea eta denbora-eremua.

Ebazpen honen xedea da arautzea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarteei, fundazioei eta federazioei, eta xede eta jardun-eremu bakarra emakumeen eta gizonen berdintasun erreala sustatzea duten fundazioei hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraikiz emango dizkien dirulaguntzak, proiektuak egin ditzaten 2021eko ekitaldian, hots, urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean.

Aurrekontuko zuzkidura

400.000

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0092707

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko otsailaren 27tik martxoaren 26ra arte.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da ?gehienez ere?, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzarako eskaera ezetsi dela esan nahiko du, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk