Euskadi Literatura Sariak (2021)
Irabazleak 2021
Txani Rodríguez Hernández
Laudio, 1977
Kazetaria, gidoigilea eta idazlea da.
Lo que será de nosotros (2008), Agosto (2013) eta Si quieres, puedes quedarte aquí (2016) eleberriak, El corazón de los aviones (2006) kontakizun-liburua eta hainbat komiki argitaratu ditu, besteak beste La carrera del sol (2008), hainbat hizkuntzatara itzulia. Radio Euskadiko Pompas de Papel saioko lantaldeko kidea da, eta hainbat hedabidetan kolaboratzen du, besteak beste, El Correo egunkariko Territorios kultur gehigarrian. Idazlan sortzaileko irakaslea da Ateneu Barcelonès-eko Escola d´Escrptura delakoan eta ALEA Literatur Elkartean.
Los últimos románticos La Claqueta eta Irusoin ekoiztetxeek eramango dituzte zinemara, David Pérez Sañudoren zuzendaritzapean eta Marina Parésen gidoiarekin.
Anjel Lertxundi Esnal
Orio, 1948
Euskal literaturako izen nagusietakoa, hainbat genero landutakoa: saiakera, narratiba,...
Euskaltzaina. Euskal Idazleen Elkarteko sortzaileetako bat da eta bertako lehen presidente izan zen 1982-1985 bitartean. Iritzi-artikulu ugari argitaratu ditu hainbat egunkaritan. 1983an Jon Mirande Euskadi Saria irabazi zuen Hamaseigarrenean aidanez (Erein) nobelarengatik. 1995ean kazetaritzako Rikardo Arregi saria eskuratu zuen iritzi-artikuluen atalean. 1999an argitaratutako Argizariaren egunak (Alberdania) nobelari esker Euskadi Saria irabazi zuen. 2010ean Espainiako Saiakera Sari nazionala eman zioten Eskarmentuaren paperak (Alberdania) saiakerarengatik.
Beste hainbat argitalpen: Hunik arrats artean (1970), Ajea du Urturik (1971), Goiko kale (1973), Aise eman zenidan eskua (1979), Tristeak kontsolatzeko makina (1981), Tobacco days (1987), Carla (1989), Kapitain Frakasa (1991), Otto Pette (1994), Piztiaren izena (1995), Azkenaz beste (1996), Letrak kalekantoitik (1996) , Lehorreko koadernoa (1999), Zorion perfektua (2002), Konpainia noblean (2004), Ihes betea (2006), Zoaz infernura, laztana (2008), Etxeko hautsa (2011), Zu (2015), Horma (2017), Itzuliz usu begiak (2019), Gilles de Rais (2020).
Joxan Elosegi Arregi
Irun, 1955
Filologian lizentziaduna da, eta itzulpengintzan dihardu lanbidez.
Liburu ugari euskaratu du frantses, espainiera, katalan eta galegotik, horien artean, besteak bete, idazle hauen obrak: Denis Diderot, Raymond Queneau, Amélie Nothomb, Marie Darrieussecq, Lydia Flem eta René Depestre.
Javier de Isusi García
Bilbo, 1972
Formazioz arkitektoa da, baina bokazioz eta lanbidez komiki egilea. Bere lanak frantsesera, euskarara, finlandierara, portugesera, alemanera eta, laster, polonierara itzuli dira.
Juan Sin Tierra (2004-2011) eleberri grafikoen sortarekin egin zuen debuta, Latinoamerikara egindako bidaietan inspiratutako seriea, Italian eta Erresuma Batuan unibertsitate-tesietan aztertu dutena. 2012an Ometepe komikia argitaratu zuen eta Oscar Wilderen El retrato de Dorian Gray eleberria ilustratu zuen.
2014an euskal gatazkan murgildu zen He visto ballenas lanarekin, eta 2015ean CEAR-Euskadi-rentzat Asylum errefuxiatuen gaia hainbat ikuspuntutatik jorratzen duen eleberri grafikoa egin zuen. 2019an, Oscar Wilderen La divina comedia lanarekin, 2020ko Komikiaren Sari Nazionala lortu zuen.
2020an Kolonbiako Egiaren Batzordearentzat Transparentes. Historias del exilio colombiano egin zuen eta 2021ean Descolonizar la aventura Claudio Maringelli irakasle italiarraren saiakera argitaratu zen, deskolonizazioaren ikuspuntutik Juan Sin Tierraren bidaiak aztergaitzat duen lana.
Alex Gurrutxaga Muxika
Zarautz, 1988
Alexander Gurrutxaga Muxika doktorea da euskal literaturan, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Euskal Filologia eta Literatura Konparatua ikasi zituen, eta Lourdes Otaegi irakaslearen zuzendaritzapean eskuratu zuen doktoretza, Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa bat izeneko tesiarekin. Xabier Leteren eta Lourdes Iriondoren artxiboa aztertu eta katalogatu zuen, eta 2012-2021 bitartean EHUko Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa talde kontsolidatuko kidea izan da.
Artikuluak argitaratu ditu, besteak beste, euskal poesiaz, memoria historikoaz, eta haur eta gazte literaturaz. Dibulgazio eremuan, literatur kritikari gisa kolaboratu du, hala hitzaldi-solasaldi formatuan nola artikuluak argitaratuz (Berria, Erlea, Euskadi Irratia, etab.), eta Txori kantazale proiektua gauzatu berri du Joana Otxoa de Alaizarekin (Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria). Literatura Unibertsala (Batxilergoa 1) testuliburuaren egileetako bat da, eta 100 euskal sinbolo liburua itzuli zuen.
Mikel Reparaz Extramiana
Arbizu, 1975
Mikel Reparaz nazioarteko informazioan espezializatutako kazetaria da. Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritza ikasle zelarik, Balkanetako gerraren azken uneak gertutik bizi izan zituen, 1995eko udan. Ordutik, etengabe aritu da munduan barrena lau kontinentetako gatazka eta gertakizunez informatzen. EITBrako korrespontsal lanak egin izan ditu Bruselan eta New Yorken, Radio Euskadiko albistegiak ere zuzendu zituen, eta gaur egun ETBko Nazioarteko arloburu da. Estatu Batuetan egindako urteen eta bidaien emaitza da Península argitaletxearekin 2020an argitaratutako 'Las grietas de América' liburua.