2021-2022 panela: Youtube
Txosten honetan aurkezten dira 2021-2022 ikasturtean Ikusiker panelkideei egindako hirugarren inkestan jasotako emaitzak. Youtubi buruzko gaiak landu dira nagusiki inkesta honetan.
Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Seriearen 28. txostenera bildu dira 2021-2022 ikasturtean egindako hirugarren inkestan jasotako emaitzak. Youtube sare sozial edo plataformaren erabileran oinarritutako galderak zuzendu zaizkie panelkideei galdetegian: erabiltzeko maiztasuna, ikusten dituzten edukiak, dituen baliabideak erabiltzeko ohiturak eta plataformarekiko duten pertzepzioa.
Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.
Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.