Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

2021-2022 panela: TikTok

Txosten honetan aurkezten dira 2021-2022 ikasturtean egindako zazpigarren inkestan jasotako emaitzak. TikTok sare sozialaren inguruan jardun dugu nagusiki inkesta honetan.

Ikusiker 36 azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Seriearen 34. txostenera bildu dira 2021-2022 ikasturtean egindako zazpigarren inkestan jasotako emaitzak. Galdetegi horretan TikTok sare sozialaren erabilerari buruzko galderak egin zaizkie panelkideei, bai edukien hartzaile moduan eta baita sortzaile gisara ere: zenbat eta nola erabiltzen duten, ze hizkuntzatan, gustuko dituzten profilak, sortzaile modura zer eta nola sortzen duten….

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.