2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak. Gehien egiten diren galderak - Merezimenduak
Merezimenduak (informazio eguneratua: 2021-02-19)
- Noiz aurkeztu behar ditut merezimenduak?
2021eko martxoaren 1etik 10era bitartean.
- Noiz arte zenbatuko dira merezimenduak?
2020ko ekainaren 5era arte, barne.
- Nortzuek entregatu behar dituzte merezimenduak?
Sartzeko prozeduran parte hartzen dutenek (txanda irekian eta desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan), bai eta goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozeduran ere, baldin eta:
- onartuak
- baztertuak, baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago
- Non kontsulta dezaket lehiaketa-faseari buruzko informazioa (barematzeko diren merezimenduak, egiaztagiriak...)?
- Deialdiaren 8. oinarria
- Deialdiaren I. eranskina (sartzeko prozedura – txanda irekia eta desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda)
- Deialdiaren II. eranskina (goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozedura)
- Hezkuntzako sailburuaren 2021eko otsailaren 8ko Agindua (EHAA, 2021-02-19). Entregatzeko epea eta baldintzak
- Zein merezimenduak aurkeztu behar ditut?
Deialdiaren I. edo II. eranskinetan aurreikusitakoak (*), honako kasu hauetan bakarrik:
- Merezimenduak ofizioz zenbatzen ez direnean
- Merezimenduak ofizioz zenbatetsi arren, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez daudenean
- Aipatutako Langileen Erregistroan merezimenduak oker badaude.
(*) Hezkuntzako sailburuaren 2021eko otsailaren 8ko Aginduan (EHAA, 2021-02-19), bigarren atalean, kontutan hartzeko oharrak adierazten dira honakoa entregatzerakoan: ikastetxe pribatuetan irakaskuntza-esperientzia egiaztatzeko ziurtagiria, egun jardunean ez dauden ikastetxeen kasuan dokumentazioa eta argitalpenak
- Zerk esan nahi du merezimenduak ofizioz zenbatzen direla?
Administrazioak zenbatuko dituela, eta ez duzula egiaztagiririk aurkeztu behar.
- Non kontsultatu ditzaket ofizioz zenbatesten diren merezimenduak (baldin eta EAEko Langileen Erregistroan jasota badaude)?
Deialdiaren I. eta II. eranskinetan, “Egiaztagiriak” zutabean. Merezimenduak ofizioz zenbatesten badira, espresuki adieraziko da, dagokion atal edo azpiatalean.
- Non kontsultatu ditzaket nik dauzkadan merezimenduak EAEko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan dauden?
Helbide honetan: www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu) – «Espediente pertsonala»:
– Zerbitzu-orria (irakasle-esperientzia)
– Tituluak (espediente akademikoaren batz besteko nota agertu ahal izango da)
– PREST_GARA ikastaroen eta homologatuen ziurtagiriak lortzea
– Zuzendaritza-karguak (goragoko maila batean sailkatuta dauden irakasleen beste kidego batzuetara iristeko prozedurarako).
- Ordezkapenetarako izangaia banaiz, eta zerrenden irekieretan edo birbarematze prozesuan aurkeztu izan badut dokumentazioa oraingo hautaketa-prozeduran baremagarriak direnak, merezimendu horien egiaztagiriak aurkeztu behar ditut?
Bai, aurkeztu beharko duzu, deialdiaren I. eranskinean eta Hezkuntzako sailburuaren 2021eko otsailaren 8ko Aginduan (EHAA, 2021-02-19) aurreikusitakoaren arabera.
- Zein hizkuntzatan aurkeztu behar dut dokumentazioa?
Gaztelaniaz edo euskaraz.
Dokumentazioa gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean badago, bi hizkuntzetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko duzu. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.
Salbuespen gisa, hizkuntza modernoetako espezialitateetan, eta bakar-bakarrik ondoren adierazten diren merezimenduei dagokienez, dagokion hizkuntzan aurkez ditzakezu egiaztagiriak:
- I. eranskinaren III.1 (argitalpenak) eta III.2 (etengabeko prestakuntza) ataletako merezimenduak.
- II. eranskinaren II (prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak), III.2.1 (argitalpenak), III.2.2 (sariak) eta III.2.3 (proiektuak) ataletako merezimenduak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuetan emandako zerbitzuak ziurtatzeko ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuaren oniritziarekin entregatu behar al dut?
Ez. COVID-19ren salbuespenezko egoera kontuan hartuta, eta mugitzea edo pertsonak elkartzea saihesteko, Hezkuntza Sailak zuzenean jasoko du oniritzia.
- Ba al dago ikastetxe pribatuetako esperientziaren ziurtagiriren eredurik?
Bai. Deialdiaren I. eranskinaren amaieran argitaratuta dago. Eredua
- Gaur egun jardunean ez dauden ikastetxeei dagokionez, kontratuarekin batera, Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuaren oniritzia jaso behar al dut?
Ez. COVID-19ren salbuespenezko egoera kontuan hartuta, eta mugitzea edo pertsonak elkartzea saihesteko, Hezkuntza Sailak zuzenean jasoko du oniritzia.
- Nola egiaztatu ditzaket atzerrian emandako irakasle-zerbitzuak?
Dagokion herrialdeko hezkuntza-administrazioak edo eskumen-organoak emandako ziurtagiria erabiliko da, eta honako datu hauek jaso beharko ditu: zerbitzu-aldiaren iraupena, ikastetxea publikoa edo pribatua den, eta zer hezkuntza-mailatan eta zer irakasgai irakatsi den. Ziurtagiri hori zinpeko itzulpen eta guzti aurkeztu beharko duzu.
- Espediente akademikoaren batez besteko nota ofizioz zenbatzen da, edo horren egiaztagiria aurkeztu behar dut?
Ofizioz zenbatzen da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan badago (Espediente pertsonaleko Tituluak atalean).
- Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan, baldin eta kidegora iristeko alegatu den titulua lizentziatura baten lehenengo hiru urteekin (diplomatura baten baliokidea) ziurtatzen bada, eta Langileen Erregistroan lizentziatura eta bere espediente akademikoaren batez besteko nota badaude, batez bestekoaren egiaztagiria aurkeztu behar dut?
Bai, unibertsitateko ziurtagiri akademikoa entregatu beharko duzu, non lizentziaturaren lehenengo hiru urteetako batez besteko nota agertzen den.
- Lizentzia, arkitektura edo ingeniaritzaren lehen zikloa ofizioz zenbatzen da?
Ez. Ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar duzu; bertan berariaz adieraziko da ziklo horri dagozkion irakasgai edo kreditu guztiak gainditu dituzula.
- Erakunde desberdinetako titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten baditut hizkuntza eta maila berbererako, eta titulu edo ziurtagiri horietako bat II.4.b) eta III.4 azpiataletakoa bada, behin bakarrik jasoko du puntuazioa HEO azpiatalean (II.4.b)), izangaiak kontrakorik adierazten ez badu merezimenduak entregatzeko epearen barruan. Nola adieraz dezaket kontrakoa?
“Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. EPE 2020”-ko “Oharrak” atalean adierazi; on-line entregatzeko aplikazio informatikoaren barruan bete beharrekoa.
- Erakunde desberdinetako titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten baditut hizkuntza beraren maila desberdinetarako, eta titulu edo ziurtagiri horietako bat II.4.b) eta III.4 azpiataletakoa bada, egiaztatutako maila altuena duen azpiatalean soilik jasoko du puntuazioa, izangaiak kontrakorik adierazten ez badu merezimenduak entregatzeko epearen barruan. Nola adieraz dezaket kontrakoa?
“Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. EPE 2020”-ko “Oharrak” atalean adierazi; on-line entregatzeko aplikazio informatikoaren barruan bete beharrekoa.
- Argitarapen osoa on-line entregatu behar dut?
Ez. COVID-19ren salbuespenezko egoera kontuan hartuta, eta aparteko neurriak hartu behar direnez, besteak beste, merezimenduak on-line entregatzea, honako hau aurkeztuko da: azalaren kopia, lehen 10 orrialdeak eta ISBN edo ISSN agertzen den orrialdea. Beharrezkoa izanez gero, argitalpen osoa entregatzeko eskatu ahal izango da, geroago.
- Merezimenduen egiaztagiriak entregatu behar baditut, nola egin behar dut?
On-line aurkeztu behar dituzu helbide honetan: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2020. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak» – «Merezimenuak entregatzea»
Jarraitu honako pausu hauek (*):
1. “Merezimenduak alegatzea”:
– Bete ezazu “Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria” agiria
– Gorde zure ordenagailuan
– Atxikitu “Arakatu” bidez
– Sakatu “Gorde”
2. “Merezimenduak entregatzea”:
- “Egiaztagiriak” zutabean hautatu dokumentuak aurkeztu nahi dituzun azpiatala
– Atxikitu pdf formatuan “Arakatu” bidez
- Sakatu “Gorde” (errepikatu ekintza hori dokumentuak entregatuko dituzun azpiatal bakoitzean).
Oharra: azpiatal bakoitzean barematzeko diren dokumentu guztiak pdf bakar batean entregatu.
3. Dokumentu guztiak gorde ondoren, sakatu “Amaitu dokumentazioa entregatzea eta erregistratzea”, entrega egin eta erregistratuta gera dadin. Automatikoki deskargatuko da erregistro elektronikoko justifikazioa (irten aurretik, inprimatu eta/edo gorde, behin bakarrik deskargatuko baita).
(*) Oharra: Pausu horiek aplikazio informatikoan ere erakutsiko dira, entregatu bitartean bistaratu ahal izan ditzazun
- Zein nabigatzaile erabil dezaket?
- Webgune honek hainbat nabigatzailetan behar bezala funtziona dezakeen arren, Mozilla Firefox erabiltzea gomendatzen da
- Zein formatutan aurkeztu behar ditut egiaztagiriak?
Eskaneatuta, Portable Document Format (pdf) formatuan.
- Zer azpiataletan entregatuko dut azpiatal bat baino gehiagoko merezimenduak egiaztatzen ari den dokumentu bat?
Egiaztagiria baremagarria den azpiatal guztietan aurkeztu beharko duzu.
- Hainbat dokumentu baditut azpiatal berberarako, nola entregatu behar ditut?
Fitxategi bakar batean, azpiatal horretan kontutan hartzeko nahi dituzun pdf dokumentu guztiak jasoko dituena.
- Dokumentuak bistaratu ditzaket?
Bai. Bistaratu ditzakezu gordetzen dituzunak, bai eta azkenean entregatzen dituzunak ere; horretarako, aplikazioan dauden ikonoak erabili:
gordetako dokumentua bistaratzeko da
entregatutako eta erregistratutako dokumentua bistaratzeko da
[Gomendatzen da entregatutako dokumentuak bistaratzea, entregatu nahi diren dokumentuak direla ziurtatzeko]
* Oharra: entregatutako dokumentuak aldatuz gero, dokumentu berriak bistaratu ahal izango dituzu, entregatu ondoren, "Amaitu dokumentazioa entregatzea eta erregistratzea" sakatu ondoren.
- Nola lor dezaket merezimenduen entregaren justifikazioa?
Entregaren jutifikazioa, erregistro elektronikotik igorriko dena, automatikoki deskargatuko da, gorde eta “Amaitu dokumentazioa entregatzea eta erregistratzea” sakatu ondoren. Aplikazio informatikotik irten aurretik, inprimatu eta/edo gorde, behin bakarrik deskargatuko baita.
- Nola inprimatu eta/edo gorde dezaket entregaren justifikazioa?
Erabilitako nabegatzailearen arabera izango da, “Amaitu dokumentazioa entregatzea eta erregistratzea” sakatu ondoren:
- Mozilla Firefox: agertuko den elkarrizketa-kuadroan, sakatu “Ireki honekin” – “Ados” eta justifikazioa sortuko da.
- Internet Explorer: agertuko den elkarrizketa-kuadroan, sakatu “Ireki” eta justifikazioa sortuko da.
- Chrome: sakatu agertuko den elkarrizketa-kuadroan, eta justifikazioa agertuko da.
Sortutako justifikazioaren gainean sakatu saguko eskuinaldeko botoia, eta gorde eta/edo inprimatu dezakezu
- Dokumentuak gorde baditut, baina entrega ez badut egin, zer gertatuko da?
Ez dira kontutan hartuko. Entrega erregistratuko da bakarrik “Amaitu dokumentazioa entregatzea eta erregistratzea” sakatu ondoren.
- Entregatutako “Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria” dokumentua aldatu dezaket?
Bai.
Horretako, honakoa egin ezazu:
– Atxikitu berriz “Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria” aldaketa egin ondoren “Arakatu” bidez
– Sakatu “Gorde”
– Sakatu “Amaitu dokumentazioa entregatzea eta erregistratzea”. Erregistro berri bat sortuko da entrega berriarekin.
- Entregatutako dokumentuak aldatu ditzaket (ordezkatu, erantsi,…)?
Bai.
Oharrak:
- Aldaketak egin ondoren, dagokion azpiatalean kontuan hartu nahi duzun dokumentazio guztia entregatu behar duzu (ez aldaketa bakarrik)
- Azpiatal bakoitzean entregatutako azken fitxategiak daukan dokumentazioa besterik ez da kontuan hartuko.
- Zer egin behar dut entregatutako dokumentuak aldatzeko?
“Egiaztagiriak” zutabean hautatu aldaketa egin nahi duzun azpiatala
– Atxikitu berriz dokumentazio guztia aldaketa egin ondoren “Arakatu” bidez
– Sakatu “Gorde”
– Sakatu “Amaitu dokumentazioa entregatzea eta erregistratzea”. Erregistro berri bat sortuko da entrega berriarekin.
- Gordetako edo entregatutako dokumentuak ezabatu ditzaket?
Bai, baldin eta dokumentua gorde baduzu baina oraindik ez baduzu entregatu; horretarako, aplikazioan dagoen ikonoa erabili.
Dokumentua entregatu baduzu, ezin izango duzu ezabatu; bai, ordea, aldatu. Horretarako jarraitu aurreko galderan adierazitako argibideak.
- Egiaztagiri guztiak egun berean entregatu behar ditut?
Ez da beharrezkoa. Egun desberdinetan entregatu ditzakezu, entrega-epean bada.
- Hautaketa-prozedura honetan egiaztagiriak paperez aurkeztu baditut, orain on-line entregatu behar ditut berriro?
Bai.