2020. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak.

[BEC 2020]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea hiru beka ematea da, 2020. urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko.

 

Beka bakoitzaren edukia eta ezaugarriak

1.– Beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da:

a) 1. motako beka: Gizarteko eremu guztietan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta
horretarako dauden faktoreak aztertzea.

b) 2. motako beka: Egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta
ekonomikoez baliatzerakoan, eta segurtasunean.

c) 3. motako beka: Erabaki soziopolitikoak hartzeko eremuetan emakumeek duten sarbidea, parte-hartzea eta eragina aztertzea, eta ekimenak eta estrategiak bilatzea
emakumeen ahalduntze politikoa, ekonomikoa eta soziala eta lidergoa mesedetzeko eta sistema patriarkala aldatzen edo gainditzen laguntzeko.

2.– Beka eskatzen duten pertsonek edo taldeek beka-mota baterako baino gehiagorako ikerketa-proiektuak aurkez ditzakete.

3.– Beka emateak ez du kontratu, lan edo estatutupeko loturarik ezarriko Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin, eta ez da EAEko Administrazio Orokorraren eta horren
erakunde autonomoen bulegoetan burutuko.

 

Hautaketa eta diru-zuzkidura

1.– Deialdi honetako hiru beka mota horiek norgehiagokaren prozeduraren bidez ebatziko dira. Ondorio horietarako norgehiagoka esango zaio honako prozedura honi: dirulaguntzak
nori eman erabaki baino lehen, aurkeztu diren eskaerak alderatzea eskaeren artean lehentasunak ezartzeko, betiere deialdian aldez aurretik ezarri diren balorazio-irizpideak betez, eta, irizpide horiek aplikatuta balorazio altuena izan duten eskaerak adjudikatzea, erabilgarri dagoen kredituaren barruan deialdian ezarri den muga errespetatuz.

2.– Aurreko artikuluan adierazitako helburuak betetzen laguntzeko diru-hornidura Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik hartuko da. Hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi (69.999,00) eurokoa izango da; horietatik , 23.333,00 euro 2020ko ordainketa-kredituei dagozkie, eta gainerakoa, 46.666,00 euro, 2021eko konpromiso-kredituei.

Laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko agindua).

 

Eskatzaileak

1.– Bekak jaso ditzaketen pertsona fisikoek edo pertsona fisikoen taldeek aurrez beste erakunde publiko edo pribaturen baten beka berdinik jaso gabeak izango dira, Dirulaguntzei
buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluan ezarritakoa betekizunak bete beharko dituzte eta, horrez gain, ikerlanek betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Ikerlanaren aztergai-eremua eta garapena Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

b) Argitaratu beharreko ikerlana hizkera ez sexistaz idatzi behar da.

2.– Eskaera egiten duten banakoak edo taldeak izaera bereko beka, dirulaguntza edo laguntzen esparruan itzulketa- edo zehapen-prozesuren batean sartuta badaude eta laguntzak esleitzen bazaizkie, itzulketa- edo zehapen-prozesua amaitu egin beharko da laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. Era berean, ordaintzeko betebeharrak egunean dituztela egiaztatu arte ez da dirulaguntza ordainduko.

3.– Baldin eta hainbat eskatzailek ikerlan bakarra aurkezten badute, horien titular-kide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean koordinatzaile eta ordezkari izan dadin, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan ezarritako betebeharrei jarraikiz.

 

Aurrekontuko zuzkidura

69.999,00

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0037806

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • 2019ko abenduaren 18tik 2020ko otsailaren 14ra.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

a) Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
b) Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
c) Sartu aurrez aurreko tramitaziorako aplikazioan "ESKABIDEA" botoiaren bidez. Ez da beharrezkoa izango identifikazio elektronikorako ziurtagiririk.
d) Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

GOGORATU ESKABIDEA ERE BETE BEHAR DUZULA DAGOKION BOTOIA SAKATUZ

  • I. Eranskina: Beka-mota

    2020.BEC.1.mota.eus.pdf (pdf , 768.5 KB)
  • II. Eranskina: Taldekideen adierazpenak

  • III. Eranskina: Memoria

  • IV. Eranskina: Curriculuma

  • V. Eranskina: Aurkezten diren agiriak

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan banakoari edo taldeari ebazpenik jakinarazi ezean, bekaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk