Lehendakaritza

XII. Legegintzaldirako (2020-2024) sortutako dokumentuak

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak XII. Legegintzaldian (2020-2024) sortutako dokumentuen bilduma hau 9 liburutan egituratuta dago, eta bi bloketan antolatuta daude: 2030 Agenda bultzatzea eta Transizio Sozialaren erronkei erantzutea.

2030 Agenda bultzatzea

  • 1. liburua. 2030 Agenda I. Dinamizazioa. Idazkaritza Nagusi honek GJHen arloan garatu duen jardueraren plangintzarako, ebaluaziorako, hedapenerako eta sailen eta erakundeen arteko koordinaziorako balio izan duten dokumentu nagusiak biltzen ditu.
  • 2. liburua. 2030 Agenda II. Dibulgazioa. Liburu hau Eusko Jaurlaritzak, 2030 Agenda zer den eta zer suposatzen duen gizartean hobeto ezagutarazteko etengabe egin duen inbertsioaren eta apustuaren erakusgarri da.
  • 3. liburua. 2030 Agenda III. Gobernantza. Eusko Jaurlaritzak gobernantza kolaboratibo eta eragile anitzeko baten eraikuntzan duen erabakitasuna islatzen du, 2030 Agenda Euskadi Foroaren eta GJHen aldeko Euskal Aliantzaren bitartez.
  • 4. liburua. 2030 Agenda IV. Jarraipena eta ebaluazioa. Lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzak ­–eta, ondoren, modu partekatuan, foru-aldundiekin eta udalekin– 2030 Agendaren arloko adierazleen sistema, jarraipena eta balantzea garatzeko balio izan duten dokumentu nagusiak biltzen ditu,
  • 5. liburua. 2030 Agenda V. Ekarpena 16. (bakea) eta "18." (kultura) GJHei. Liburu honetan bi dokumentu monografiko erreproduzitzen dira: "Euskal kasuaren ikaskuntzak indarkeria prebenitzeko eta bakea babesteko" eta "Euskadi Basque Country 2030 Agendan 18. Helburua txertatzea".

Trantsizio Sozialaren erronkei erantzutea

  • 6. liburua. Trantsizio soziala I. Erronka demografikoa. Eusko Jaurlaritzaren XII. Legegintzaldiko Gobernu Programak erronka demografikoa ezarri zuen herriaren hamar helburuetako bat bezala. Liburu honek Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategia osoa jasotzen du.
  • 7. liburua. Trantsizio Soziala II. Gazteria. 2022ko irailean, Lehendakariak iragarri zuen Gazteria Zuzendaritza Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari atxikiko zitzaiola. Ale honek Gazteria Zuzendaritzak orduz geroztik sortutako dokumentu nagusiak biltzen ditu.
  • 8. liburua. Trantsizio Soziala III. Kohesio soziala eta nazioarteko elkartasuna. Trantsizio sozialaren beste eremu batzuekin lotutako dokumentu batzuk biltzen ditu, hala nola egoera ahulean dauden adingabeen eta gazteen gizarteratzea eta laneratzea, kulturarteko eta erlijioen arteko bizikidetza, erradikalizazio biolentoaren prebentzioa, edo nazioarteko elkartasun-premiei emandako erantzunak eta dei humanitarioak.
  • 9. liburua. Trantsizio Soziala IV. Pandemia. Liburu honetan erreproduzitzen diren dokumentuek Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak, 2020ko irailetik 2021eko urrira bitartean, LABIko bi mahaien eta Bizi Berri II, III eta IV Planen koordinazio operatiboko lanetan egin zuen lana erakusten dute.