2023ko Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren Inkestaren informazioa
Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren Inkesta. 2023ko edizioa
-
Ongi etorri!
-
2023ko Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren Inkestaren ezaugarriak
-
Inkestei erantzuteko betebeharra
-
Isilpekotasuna eta segurtasuna
-
2023ko Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren Inkestaren azalpen-metodologikoa
-
Edozein zalantza argitzeko
Ongi etorri!
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak 2023ko Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren inkesta jarri du abian.
Lan eta Enplegu Sailaren izenean idatzitako gutun bat jaso baduzu inkesta honen laginaren barruan zaudela esanez, eta derrigorrezkoa al da?, nire datuak seguru al daude?, bezalako zalantzak badituzu, hemen dauzkazu zalantza horiek guztiak argitzen lagunduko dizkizuten erantzunak edota horiek konpontzen laguntzeko harremanak.
Datuak biltzea, 2023ko urria eta abendua bitartean egingo da. Informazio biltze hau 2023ko edizioan, Ikertalde, S.A. enpresak egingo du. Ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta eramangarriena egiten saiatzen gara Lan eta Enplegu Sailean.
Ondorengo taulan, Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren inkesta egiteko gaur egun erabiltzen den galdetegia ageri da, baita proiektuaren inguruko zalantzak argitzeko kontaktuak ere:
Inkestaren izena | 2023ko Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioari buruzko inkesta |
---|---|
Amaiera-data | 2023/12/31 |
Posta elektronikoa | |
Telefonoa | 900 101 949 |
PDF galdesorta | 2023BAKI Galdetegia |
Informazio metodologikoa | Definizioak |
Beste informazio batzuk | Aurreko emaitzak |
2023ko Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren Inkestaren ezaugarriak
Lan eta Enplegu Sailak Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren Inkesta 2023ko urritik abendura bitartean egingo du, biak barne. Lan honek, populazioaren prestakuntzaren ezagueran sakontzea nahi du, alor honetako politika eta jarduerak egokitzeko asmoz.
Postarekin arazorik ez bada behintzat, pertsonek aurrez gutun bat jasoko dute, inkesta, estatistika-eragiketa ofizial baterako dela eta elkarrizketagile baimendu batek telefonoz deituko diela esateko.
Pertsonekin harremanetan jarriko den estatistikagileak behar bezala azaldu beharko du nor den: izen-abizenak esan, zergatik deitzen duen azaldu eta 2023ko Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioari buruzko Inkesta dela aipatu.
Inkestei erantzuteko betebeharra
Lan eta Enplegu Saileko Estatistika Organoak egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraiki egiten dira. Beraz, derrigorrezkoa da haiei erantzutea.
Hala ezartzen duen lege aipamena apirilaren 23ko Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikako 4/1986 Legeko 9tik 16rako artikuluetan aurki daiteke.
Isilpekotasuna eta segurtasuna
Lan eta Enplegu Saileko Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.
Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko edota hirugarrenen bati igorriko baldin eta kaltetuak horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.
Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere araututako prozedurari jarraituz
Ondokoak ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikaren 4/1986 Legea, apirilaren 23koa, zehazki 19. eta 23. artikulu bitartean eta abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa.
2023ko Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren Inkestaren azalpen-metodologikoa
Biztanleria-eremua: Urte osoan edo urteko denbora gehienean ohiko etxebizitzatzat erabiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi diren pertsonak.
Geografia-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa. Bereizketa-mailarik handiena 11 eskualde edo enplegu-arro dira.
Denbora-eremua: Datuen erreferentzia urtekoa da, eta erreferentziatutako informazio bilaketa azken 5 urteetakoa, 2018tik 2023 arte.
Ikerketaren ezaugarri nagusiak: EAEko 2.204 etxebizitzatan egindako inkesta, eta lan edo langabezi egoeran dauden 3.100 pertsonei.
Datuen bilketa: Hautatutako pertsonak nahi duen bezala jasoko du informazioa: telefonoz edo aurrez aurre.
Edozein zalantza argitzeko
Lan eta Enplegu Saileko Organo Estatistikoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko kontaktu hauen bidez:
Inkestaren informazio-bilketaren telefonoa (Ikertalde enpresa): 900 101 949
Saileko Organo Estatistikoaren telefonoa: 945 01 93 45
Inkestaren informazio-bilketaren posta elektronikoa (Ikertalde enpresa): ecpa@ikertalde.com
Saileko Organo Estatistikoaren posta elektronikoa: estadistica-te@euskadi.eus