2017. urtean goi-mailako kirol lehiaketak eta maila goreneko estatuko emakumeen ligatan parte hartzeko diru-laguntzak
[kirol_partaidetza]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1.- 2017an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen kategoria absolutuko liga estataletan parte hartzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek.
Agindu honen ondorioetarako, nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialtzat joko dira nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko profesionalen liga baten egutegi ofizialean sartzen diren lehiaketak. Emakumezkoen liga estatalak izango dira federazioaren edo liga profesionalaren egutegi ofizialeko maila gorenekoak, kategoria absolutukoak.
Goi-mailako kirola sustatzeko xedea izan behar dute lehiaketa horiek. Ez da diru-laguntzarik emango funtsean partaidetzako kirola sustatzera bideratuta dauden jardueretarako (jolaserako, aisiarako eta osasunerako kirola), ez eta selekzioek parte hartzen duten kirol- lehiaketetarako ere.
2.- 2017. urtean hasten diren ekitaldietarako ematen diren diru-laguntzak ezingo dira erabili urtealdi horretatik kanpoko gastuak ordaintzeko. Honako gastu hauek izango dira diru-laguntzaren xede: garraioa, ostatua, ekipajea eta logistika.
3.- Edonola ere, ezin izango dute modalitate honetako diru-laguntzarik jaso, eta, beraz, deialdi honetatik kanpo geratutako dira, bi sexuen arteko tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuek.
Aurrekontuko zuzkidura
440.000Prestazio ekonomikoa
Balorazio-batzordek aztertuko ditu jasotako eskabideak, eta zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu, baremo eta irizpide hauen arabera:
1.- Probaren maila (45 punturaino):
● Programa olinpikoa: 20 puntura arte
- Proba olinpikoa: 20 puntu
- NBOk onartutako nazioarteko federazio baten proba ez-olinpikoa: 7,5 puntu
- NBOk onartu gabeko nazioarteko federazio baten proba ez-olinpikoa: 0 puntu
● Lehiaketa-maila: 10 punturaino
- Nazioarteko goi-mailako lehiaketa: 10 puntu.
- Nazioarteko bigarren mailako lehiaketa: 5 puntu.
- Nazioarteko hirugarren mailako lehiaketa: 0 puntu.
● Lehiaketan sartzeko sistema: 10 punturaino.
Lehiaketan sartzeko sistemaren zailtasuna baloratuko da; 10 punturaino emango zaizkie aurre-sailkapena duten lehiaketei, eta 0 puntu nahieran sartzeko edo gonbidapen bidezko sistema dutenei.
● Lehiaketa-esparrua: 5 punturaino
- Mundukoa: 5 puntu. Lehiaketa bat mundu-eremukoa dela ulertuko da hiru kontinentetako edo gehiagotako lehiakideak baditu.
- Kontinentekoa: 0 puntu
2.- Kirolarien maila (10 punturaino)
- Azken 10 urteetako nazioarteko parte-hartzearen jarraitutasuna. Kategoria absolutuko emakumezkoen liga estatalean parte-hartzearen jarraitutasuna azken 10 urteetan (5 punturaino).
- 7 parte-hartze baino gehiago azken 10 urteetan: 5 puntu.
- 4tik 7 parte-hartzera azken 10 urteetan:
- Parte-hartze 1etik 3ra edo gutxiago azken 10 urteetan: 0 puntu.
- Eusko Jaurlaritzaren edo Kirolen Kontseilu Gorenaren goi-mailako kirolarien zerrendetan dauden euskal kirolariak (5 punturaino)
Banakako kirolak:
Kirolari 1: 5 puntu.
Talde-kirolak:
2 kirolari edo gehiago: 5 puntu.
Kirolari 1: 0 puntu
3.- Aurrekontu-faktoreak (25 punturaino).
- Lekualdatutako kirolarien eta langile teknikoen kopurua (15 punturaino): puntu 1 pertsonako, 15 punturaino gehienez. Gehienez, kirolarien baloraziorako, 13 puntu eta, teknikarien baloraziorako, 2 puntu.
- Jardunaldi-kopurua (2,5 punturaino)
- Lehiaketa-tokira bitarteko distantzia (7,5 punturaino).
Europa:
– 1.000 km-raino = puntu 1.
– 1.000 - 2.000 km = 2,5 puntu.
– 2.000 km < = 5 puntu.
Afrika, Amerika, Asia: 6 puntu.
Ozeania: 7,5 puntu.
4.- Jardunaldi - edo proba -kopurua (20 punturaino)
- Lau lehiaketa edo probatik gora: 20 puntu.
- Lau lehiaketa edo proba: 15 puntu.
- Hiru lehiaketa edo proba: 10 puntu.
- Bi lehiaketa edo proba: 5 puntu.
- Lehiaketa edo proba bat: 0 puntu
5.- Emakumeak gutxi ordezkatuta dauden kiroletan emakumeen parte-hartzea sustatzen duten lehiaketak direnean (10 puntu)
Kirol-diziplina berean eta kirol-maila bereko lehiaketetarako erakunde batek baino gehiagok aurkezten badu eskabidea, kirol-azterketa tekniko bat egingo da, eta horrek aldatu ahal izango ditu lotutako puntuazioak, agindu honen xedera egokitzearren.
Erakunde eskatzaileek eskabide bakarra aurkeztu beharko dute, eskabide horretan zenbat lehiaketa edo proba sartzen diren gorabehera, baina horietako bakoitza erantsita, baloratzeko.
Eskabide bat lehiaketa bakar baten barruko hainbat lehiaketa edo probei badagokie, artikulu honetako lehen hiru apartatuetan jasotako lehiaketa edo proba guztien batezbestekoa egingo da: probaren maila, kirolarien maila eta aurrekontu-faktoreak. Ondoren, hiru apartatu horietako batez besteko puntuei 4. apartatuari dagozkion puntuak batuko zaizkie (lehiaketen edo proben kopurua).
Ordainketa-modua:
Bi alditan ordainduko da diru-laguntza. Lehenengo ordainketa 2017an egingo da, diru-laguntza onartu ostean, 15.b) artikuluan ezarritako epea berariazko uko-egiterik gabe igaro ostean. Onartutako zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamarri dagokion zenbatekoa emango da lehenengo ordainketa horretan. Bigarren ordainketan, gainerako zenbatekoari dagokiona, 2018an egingo da, diru-laguntza 16. artikuluan xedatutako moduan justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Kirol elkarteak
Helburutzat kirola duten nortasun juridikoko erakundeek
Betekizun orokorrak
- Jarduera memoria | Eskabidearekin batera jardueraren memoria aurkeztea beharreskoa da
- Aurrekontua | Eskabidearekin batera diru-laguntzaren xede den jardueraren sarreren eta gastuen aurrekontu orekatua aurkeztea beharreskoa da .
- Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa
- Dagokion federazio espainiarraren ziurtagiria, modalitate horretako EAEko kirol-federazioa federazio horretan sartuta dagoela egiaztatzen duena, salbu eta modalitate horretako federazio espainiarra existitzen ez bada eskabidearekin batera aurkeztu beharreskoa da
- Dagokion nazioarteko federazioaren ziurtagiria, azken 10 urteotan nazioartean izandako parte-hartzeen kopurua egiaztatzeko eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da
- Eskabidearekin batera aurkeztu beharreskoa da: Diru-laguntzaren xede izango litzatekeen proba barne hartzen duen nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko profesionalen ligaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatzen duen erakundearekin eta dagokion nazioarteko federazioarekin, Europako federazioarekin edo profesionalen ligarekin harremanetan jartzeko helbide bat ere.
- Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da Dagokion federazioaren ziurtagiria, lehiaketan eskuratutako kirol-emaitza egiaztatzen duena. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo altuagoko lehiaketetan (halakorik egonez gero) eskuratutako emaitzak egiaztatu beharko dira.
- Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da: Dagoeneko eginda dauden jardueretarako, agindu honetan egindako gastuak egiaztatzeko ezartzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira.
-
Onuradunen betebeharrak.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek beti bete beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren – azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua– 48. artikulutik 53. artikulura ezarritako betebehar-erregimena; zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edonola ere:
a) Diruz lagunduko den jarduera egitea.
b) Esleitutako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote diru-laguntzari idatziz eta espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.
c) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren emate-ebazpenarekin bat, aurkeztutako aurrekontuan adierazitako lehiaketetatik eratorritako garraio-, ostatu-, ekipaje- eta logistika-gastuak ordaintzeko erabili behar da diru-laguntza.
d) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa eman behar zaie, haiek hala eskatuz gero beren funtzioen jardunean.
e) Jarduera beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuen bidez finantzatu dela jakinarazi behar zaio diru-laguntza ematen duten organoari. Adierazitakoaren berri izan bezain laster jakinarazi behar zaio, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.
f) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
g) Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, eta diru-laguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.
h) Jasotako funtsen erabilera justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke.
i) Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza gonbidatzea jardunaldia aurkezteko egingo diren ekitaldi publiko guztietara, eta jarduera gauzatzen den artean ikusteko moduko tokian adieraztea Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso duela jarduerak, diru-laguntza ekitaldia egin ostean ematen ez bada behintzat; hala bada, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortuko dituzten dokumentu guztietan adierazi beharko dute hori.
j) Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekitaldi guztietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.
k) Jasotako funtsak itzultzea deialdi honen araudian aurreikusitako kasuetan.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da:
1. Jardueraren memoria (II. eranskina).
Honako alderdi hauei buruzko azalpen-memoria aurkeztu beharko dute:
- Baloratu beharreko lehiaketak edo liga.
- Proba hori programa olinpikoan sartuta dagoen ala ez.
- Lehiaketa-maila.
- Lehiaketan parte hartzeko sistema: aldez aurretiko sailkapen-sistemaren bat ote dagoen ala ez.
- Lehiaketa-eremua. Mundukoa edo kontinentekoa.
- Baloratu beharreko lehiaketan edo lehiaketetan kirolariek lortutako postua. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo goragoko beste lehiaketa batzuetan (halakorik izanez gero) lortutako emaitzak egiaztatu beharko dira.
- Parte-hartzearen jarraitutasuna. Zenbat urtetan parte hartu duten nazioartean azken 10 urteetan. Emakumezkoen liga estatalen kasuan, azken 10 urteetan liga estatalean izandako parte-hartzearen baliokidea.
- Lehiaketan goi-maila duten euskal kirolariak, Eusko Jaurlaritzaren edo Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan errekonozituak.
- Lekualdatutako kirolari eta teknikarien kopurua: jardunaldi-kopurua eta horiek non egin diren, bai eta lehiaketa-tokira bitarteko distantzia ere.
- Lehiaketa- edo proba-kopuru osoa.
- Interesgarritzat jotzen den beste edozein datu.
2. Diru-laguntzaren xede izango den proba edo liga barne hartzen duen nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko profesionalen ligaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatzen duen erakundearekin eta dagokion nazioarteko federazioarekin, Europako federazioarekin edo profesionalen ligarekin harremanetan jartzeko helbide bat ere.
3. Kasuan kasuko federazioaren ziurtagiria, lehiaketan lortutako kirol-emaitza egiaztatzen duena. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo goragoko beste lehiaketa batzuetan (halakorik izanez gero) lortutako emaitzak egiaztatu beharko dira.
4. Kasuan kasuko nazioarteko federazioaren ziurtagiria, azken 10 urteetan nazioartean zenbat aldiz hartu duten parte egiaztatzen duena. Emakumezkoen liga estatalen kasuan, azken 10 urteetan liga estatalean izandako parte-hartzearen baliokidea.
5. Kasuan kasuko federazio espainiarraren ziurtagiria, modalitate horretako EAEko kirol-federazioa federazio horretan sartuta dagoela egiaztatzen duena, salbu eta modalitate horretako federazio espainiarra existitzen ez bada.
6. Diru-laguntzaren xede den jardueraren sarreren eta gastuen aurrekontu orekatua (III. eranskina).
7. Dagoeneko eginda dauden jardueretarako, egindako gastuak egiaztatzeko, agindu honen 16. artikuluan ezartzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira.
8. Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza ekitaldian parte hartzearekin lotutako ekitaldi publikoetara gonbidatzeko konpromisoa, diru-laguntza ekitaldia egin ostean ematen ez bada behintzat; azken egoera horretan, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortuko dituzten dokumentu guztietan adierazi beharko dute hori.
9. Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak diru-laguntza emateko beharrezko irizten duen adina dokumentazio osagarri eskatu ahal izango du.
10. Emandako dokumentazio guztiak hizkuntza inklusibo eta ez-sexista izan beharko du. Gainera, emandako datu guztiek sexuaren arabera bereizita egon beharko dute.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazio orokorra
- Jarduera memoria | Eskabidearekin batera jardueraren memoria aurkeztea beharreskoa da
- Aurrekontua | Eskabidearekin batera diru-laguntzaren xede den jardueraren sarreren eta gastuen aurrekontu orekatua aurkeztea beharreskoa da .
- Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa
- Dagokion federazio espainiarraren ziurtagiria, modalitate horretako EAEko kirol-federazioa federazio horretan sartuta dagoela egiaztatzen duena, salbu eta modalitate horretako federazio espainiarra existitzen ez bada eskabidearekin batera aurkeztu beharreskoa da
- Dagokion nazioarteko federazioaren ziurtagiria, azken 10 urteotan nazioartean izandako parte-hartzeen kopurua egiaztatzeko eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da
- Eskabidearekin batera aurkeztu beharreskoa da: Diru-laguntzaren xede izango litzatekeen proba barne hartzen duen nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko profesionalen ligaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatzen duen erakundearekin eta dagokion nazioarteko federazioarekin, Europako federazioarekin edo profesionalen ligarekin harremanetan jartzeko helbide bat ere.
- Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da Dagokion federazioaren ziurtagiria, lehiaketan eskuratutako kirol-emaitza egiaztatzen duena. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo altuagoko lehiaketetan (halakorik egonez gero) eskuratutako emaitzak egiaztatu beharko dira.
- Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da: Dagoeneko eginda dauden jardueretarako, agindu honetan egindako gastuak egiaztatzeko ezartzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira.
-
Onuradunen betebeharrak.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek beti bete beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren – azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua– 48. artikulutik 53. artikulura ezarritako betebehar-erregimena; zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edonola ere:
a) Diruz lagunduko den jarduera egitea.
b) Esleitutako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote diru-laguntzari idatziz eta espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.
c) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren emate-ebazpenarekin bat, aurkeztutako aurrekontuan adierazitako lehiaketetatik eratorritako garraio-, ostatu-, ekipaje- eta logistika-gastuak ordaintzeko erabili behar da diru-laguntza.
d) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa eman behar zaie, haiek hala eskatuz gero beren funtzioen jardunean.
e) Jarduera beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuen bidez finantzatu dela jakinarazi behar zaio diru-laguntza ematen duten organoari. Adierazitakoaren berri izan bezain laster jakinarazi behar zaio, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.
f) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
g) Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, eta diru-laguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.
h) Jasotako funtsen erabilera justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke.
i) Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza gonbidatzea jardunaldia aurkezteko egingo diren ekitaldi publiko guztietara, eta jarduera gauzatzen den artean ikusteko moduko tokian adieraztea Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso duela jarduerak, diru-laguntza ekitaldia egin ostean ematen ez bada behintzat; hala bada, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortuko dituzten dokumentu guztietan adierazi beharko dute hori.
j) Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekitaldi guztietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.
k) Jasotako funtsak itzultzea deialdi honen araudian aurreikusitako kasuetan.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenako urriaren 01eko, 39/2015 Legeko 28 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzei dagokienez, balioespen-batzordeak helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman eta jakinaraziko du ebazpena, sei hilabeteko epearen barru, deialdia egiteko aginduak indarra hartzen duen egunetik hara. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire kudeaketak -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazio orokorra
- Balantzea | Egiaztagiriak: Ekitaldian parte hartzeak eragindako kostu-kontuen behin betiko balantzea; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazi behar dira bertan. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen.
- Egiaztagiriak: Diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko memoria zehatza; zer jarduera egin eta zer emaitza eskuratu diren adierazi behar da.
- Egiaztagiriak: Diru-laguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzen arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa izan dutela berariaz adierazten duten dokumentu guztien aleak.
- Egiaztagiriak: Egindako gastuen jatorrizko ziurtagiriak, edo, hala badagokio, fotokopia konpultsatuak, emandako diru-laguntzaren kopuruaren adinako zenbatekoz.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire kudeaketaken aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Beste tramite batzuk

Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.